• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Apirilaren 8a

08 Osteguna Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 8a sarreran

  • K. a. 563. Siddhartha Gautama (Buda), Budismoaren sortzailea, jaio zen (h. K. a. 483).
  • 217. Karakala erromatar enperadorea, txiza egiten ari zela, hil zuten (j. 186).
  • 1339.  Ordiziak, garaiko segurtasun falta zela eta, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Lazkao elkartzeko eskaerari baiezkoa eman zien.
  • 1378an, Gregorio XI.a hiltzean, Urbano VI.a izan zen ondorengo bezala haukeratua. Kardenal talde batek erromatar hautagaiari aurka egin zion eta Klemente VII.a aukeratu zuten. 2 aitasantu aukeratzeak Mendebaldeko Zisma eragin zuen 39 urtez. Konponbidea aurkitu nahian, Pisako kontzilioa egin zen 1409an, non hirugarren aita santu bat aukeratu zen. Bista denez hiru aita santu ez ziren konponbidea, eta hau dela eta 1414an aurreko hiruak baztertu zituzten eta Martin V.a aukeratu zuten.
  • 1546. Trentoko kontzilioak Vulgata aukeratu zuen Bibliaren bertsio ofizial.
  • 1644. Pedro Agerre “Axular” euskal idazlea hil zen (j. 1556).
  • 1701. Espainiako Gorteek Filipe V.a hartu zuten errege.
  • 1835. Wilhelm von Humboldt hil zen (j. 1767).
  • 1867. Lehen Nazioarteko Erakusketa inauguratu zen Parisen.
  • 1899. Martha M. Place aulki elektrikoan hil zuten lehen emakumea izan zen.
  • 1904. Erresuma Batuak eta Frantziak Entente Cordiale osatu zuten. Itun hau, Ingalaterra eta Frantziaren arteko aliantza sistema baten eraketarako oinarria izan zen (hauei, Errusia batuko zitzaielarik, eta, ondoren, AEBak), Lehen Mundu Gerran, Entente Hirukoitza bezala ezagutzen dena.
  • 1957. Suezko kanala, Egipton, berriz ireki zuten.
  • 1962. Izzy Stradlin, Guns N’ Roses taldeko gitarra, jaio zen.
  • 1971. Ijitoen Lehen Mundu Kongresua burutu zen Londresen, euren burua Rom deituz eta bandera nahiz ereserkia aukeratuz.
  • 1973. Pablo Picasso hil zen (j. 1881).
  • 1985. Indiak Union Carbide salatu zuen Bhopaleko istripuagatik; bertan 2.000 pertsona hil ziren eta beste 200.000 zauritu gertatu ziren.
  • 1990. Twin Peaks estreinatu zuten.
  • 1994. Kurt Cobainen hilotza aurkitu zuten bere Washingtoneko etxean. Apirilaren 5ean hil zela uste da (j. 1967).
  • 2003. Bagdaden, José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria, eta Taras Prostyuk, Reuterseko kazetari ukrainarra, hil ziren Estatu Batuetako armadak Bagdadeko Palestina Hotelari egindako erasoaren ondorioz.
  • 2005. Joan Paulo II.aren entierroa. 200 estatuburu edo gobernuburu baino gehiago izan ziren bertan, erlijio garrantzitsuenetako liderrak eta 4 milioi peregrino.
  • 2010. Malcolm McLaren, Sex Pistols taldearen agentea, hil zen (j. 1946).
  • 2014. 40 urte aurrez gertatutakoaren oroimenez (1974) –Txomin Perurena ibili zen garaile, hartan-, Euskadiko itzuliaren 54. edizioa Ordizian izan zen. Bezperan, etapa Ordizian hasi eta bukatu egingo zen. Gaurkoan, berriz, hasiera izango zuen hemen eta Urdazubin bukatu.

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Apirilaren 12a
  • Apirilaren 11
  • Apirilaren 10a
  • Apirilaren 9a
  • Apirilaren 8a
  • Apirilaren 7a
  • Apirilaren 6a
  • Apirilaren 5a
  • Apirilaren 4a
  • Apirilaren 3a
  • Apirilaren 2a
  • Apirilaren 1a
  • Martxoaren 31
  • Martxoaren 30a
  • Martxoaren 29a
  • Martxoaren 28a
  • Martxoaren 27a
  • Martxoaren 26a
  • Martxoaren 25a
  • Martxoaren 24

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 71.414 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
%d bloggers like this: