- 1234. Antso VII.a, Nafarroako erregea, Tuteran hil zen (j. 1154).
- 1506. Frantzisko Xabierkoa Nafarroako Xabier herrian jaio zen (h. 1552).
- 1541. Frantzisko Xabierkoa, bere 35. urtebetetzean, Ekialderantzko bidaian abiatu zen, misiolari lanetan aritzeko xedez.
- 1611. Antonio Perez, Espainiako Filipe II.aren sekretarioa, hil zen (j. 1540).
- 1614. El Greco (Domenikos Theotocopulos), greziar jatorriko espainiar margolaria, hil zen (j. 1541).
- 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak Espainian sartu ziren Fernando VII.aren gobernu absolutista berrezartzeko.
- 1860. Will Keith Kellogg, Kellogg enpresa sortuko zuena, jaio zen (h. 1951).
- 1906. Vesubio sumendiak Napoli suntsitu zuen.
- 1915. Billie Holiday, estatubatuar jazz abeslaria, jaio zen (h. 1959).
- 1939. Francis Ford Coppola, estatubatuar zinemagilea, jaio zen.
- 1947. Henry Ford, AEBetako Ford auto-enpresaren sortzailea, hil zen (j. 1863).
- 1948. Munduko Osasun Erakundea (MOE) sortu zen.
- 1954. Jackie Chan, txinatar aktorea, jaio zen.
- 1963. Jaime de Marichalar, Elena Borboikoaren senar ohia eta Lugoko dukea izandakoa, jaio zen Iruñean.
- 1969. Interneten jaiotzaren data sinbolikoa.
- 2014. 40 urte aurrez gertatutakoaren oroimenez (1974) –Txomin Perurena ibili zen garaile, hartan-, Euskadiko itzuliaren 54. edizioa Ordizian da. Egun honetan, etapa Ordizian hasi eta bukatu egingo zen. Biharamunean, berriz, hasiera izango zuen hemen eta Urdazubin bukatu.
Apirilaren 7a
07 Igandea Api 2024
Posted Apirila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 7a sarreran