- Sehaskan: Azeari, Azeri, Azari eta Aznar.
- 1588. Thomas Hobbes, filosofo ingelesa, jaio zen (h. 1679).
- 1614. Virginian, Pocahontas eta John Rolfe ingeles kolonoa ezkondu ziren.
- 1794. Georges Jacques Danton eta haren aldekoak exekutatu zituzten gillotinan.
- 1928. Pio Caro Baroja, idazlea eta dokumentagilea, jaio zen (h. 2015).
- 1939. Leka de Albania, albaniar aristokrata eta tronurako aspirantea jaio zen (h. 2011).
- 1944. Xabier Lete abeslari eta olerkari oiartzuarra jaio zen (h. 2010).
- 1947. Gloria Macapagal-Arroyo filipinar presidentea jaio zen.
- 1948. Les Binks eta Dave Holland, Judas Priest bandako kideak, jaio ziren.
- 1951. AEBetan, Ethel eta Julius Rosenberg heriotza-zigorrera kondenatu zituzten, SESBen aldeko espioitza egitea egotziz.
- 1955. Londresen, Winston Churchillek lehen ministro izateari utzi zion.
- 1955. Akira Toriyama, mangaka japoniarra jaio zen.
- 1963. Telefono gorria konektatu zuten. Egia esan, beltza zen eta estatubatuar presidentea zen John Kennedyren despatxoa (Washington DCn) eta sobietar Nikita Khrustxevena (Mosku) lotzen zituen.
- 1964. Douglas MacArthur, estatubatuar militarra, hil zen (j. 1880).
- 1965. Mike McCready, Pearl Jam bandako estatubatuar musikaria, jaio zen.
- 1970. Manuel Egileor, euskal politikari abertzalea eta jeltzalea, hil zen (j. 1884).
- 1974. Ibon Zabala, euskal idazlea, jaio zen (h. 1995).
- 1975. Chiang Kai-shek, txinatar politikari eta militarra, hil zen (j. 1887).
- 1976. Howard Hughes estatubatuar magnatea hil zen (j. 1905).
- 1980. Agustin Zarrantz, euskal idazlea, hil zen (j. 1897).
- 1994. Kurt Cobain, Nirvanaren estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1967).
- 2006. Kulturaren Vianako Printzea Saria Javier Tejada fisikoari eman zitzaion.
- 2008. Charlton Heston, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1925).
- 2011. Baruch Samuel Blumberg, estatubatuar zientzialari eta medikuak B hepatitisa aurkitu zuen (j. 1925).
- 2013. Bigas Luna zinemagilea hil zen (j. 1946).
Apirilaren 5a
05 Astelehena Api 2021
Posted Apirila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 5a sarreran