• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Otsailaren 23a

23 Asteartea Ots 2021

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 23a sarreran

  • 1445. Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia imprimatu zuen.
  • 1765. Henry Cavendish, britainiar kimikari eta fisikariak, hidrogenoa deskubritu zuen eta aire sukoi edo errekor bezala definitu zuen, atmosferaren konposizioa determinatuz.
  • 1893. Rudolf Dieselek diesel motorraren patentea jaso zuen.
  • 1904. AEBk Panamako kanalaren kontrola erosi zuen 10 milioi dolarren truke.
  • 1918. Sobietar Armada Gorria sortu zen.
  • 1919. Italian, Benito Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen.
  • 1926. Sobietar gobernuak Katalina II.a Errusiakoaren koroa Frantziako bitxigile batzuei saldu zien.
  • 1937. Kandido Saseta, Eusko Gudarostearen komandantea, hil zen. Euskal militarra zen. Intendentzia kapitaina, militar profesionala, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, EAJren agindupean jarri zen. Militar prestaketa zeukan abertzale bakarrenetakoa izan zen bertan (j. 1904).
  • 1965. Arthur Stanley Jefferson,  aktore komikoa, “el Flaco” (Laurel eta Hardy), hil zen (j. 1890).
  • 1970. Ernalketa artifiziala lehen aldiz erabili zen, Londresen.
  • 1975. Vatikanok atentzioa deitu zion Hans Küng, Tubingako unibertsitateko teologia irakasleari.
  • 1981. Espainiako militar talde batek estatu kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua hartzea izan zen, kongresukideek Leopoldo Calvo-Sotelo hautagaia Gobernuko presidente egin aurreko debatean zebiltzatenean. Kongresua goardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen otsailaren 23tik 24rako gauean. Joan Karlos I.aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak otsailaren 24ko goizean geratu ziren aske, goardia zibilen errendizioarekin batera.
  • 1983. Miguel Boyer ministroak Rumasa espropiatu zion José María Ruiz-Mateosi.
  • 1989. Hirohito Japoniako enperadore hil berriaren hiletak izan ziren (j. 1901).
  • 1997. Dolly ardiaren klonazioa.
  • 1998. Netscape Communications Corporationek sortu zuela adierazi zuen, kode irekian izango zen mozilla.org Mozilla nabigatzailearen garapena koordinatzeko xedean.
  • 2002. FARC taldeak Ingrid Betancourt bahitu zuen mitin batean zegoenean eta 2.323 egunetan ez zuen askatu.
  • 2006. Inditex, Amancio Ortegaren gidaritzapean dagoen espainiar multinazionala, Txinan sartu zen, Shanghain Zara denda bat irekiz.
  • 2009. ETAk 5 eta 10 Kg bitarteko lehergailua zartarazi zuen Lazkaoko PSE-EEren egoitzan, kalte material handiak sortuz.

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Otsailaren 29a
  • Otsailaren 28a
  • Otsailaren 27a
  • Otsailaren 26a
  • Otsailaren 25a
  • Otsailaren 24a
  • Otsailaren 23a
  • Otsailaren 22a
  • Otsailaren 21a
  • Otsailaren 20a
  • Otsailaren 19a
  • Otsailaren 18a
  • Otsailaren 17a
  • Otsailaren 16a
  • Otsailaren 15a
  • Otsailaren 14a
  • Otsailaren 13a
  • Otsailaren 12a
  • Otsailaren 11
  • Otsailaren 10a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 70.819 hits

Blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
%d bloggers like this: