- 592. Guntram I.a, Borgoinako saliar frankoen erregea, hil zen.
- 661. Ali ibn Abi Talib, Sunitentzat laugarren eta azken kalifa Rashidun, eta xiitentzat lehendabiziko Imama, hil zen (j. 598).
- 676. Toneri printzea, Nara aroko printze inperiala, jaio zen (h. 735).
- 814. Karlomagno, frankoen errege (768–814), eta Mendebaldeko enperadorea (800–814), hil zen (j. 742).
- 1225/1226. Tomas Akinokoa, italiar idazle, filosofo eta teologoa, jaio zen (h. 1274).
- 1271. Elisabet Aragoikoa, Frantziako erregina ezkontidea, hil zen.
- 1312. Joana II.a, Nafarroako erregina, jaio zen (h. 1349).
- 1429. Donostian sute batek hiria deuseztu zuen.
- 1444. Francesco de’ Pazzi, italiar noblea, jaio zen (h. 1478).
- 1457. Henrike VII.a, Ingalaterrako erregea, jaio zen (h. 1509).
- 1526. Elisabetta Gonzaga, Italiar Pizkundeko aitoren alaba, hil zen (j. 1471).
- 1547. Henrike VIII.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea, hil zen (j. 1491).
- 1547. Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (1509az geroztik) eta Irlandako errege ere bai 1541az gero, hil zen 55 urte zituenean (j. 1491).
- 1591. Agnes Sampson, eskoziar sendalaria, sorgin-ehiza epaiketatan kondenatu eta hila, hil zen.
- 1621. Paulo V.a, Aita santua, hil zen (j. 1552).
- 1701. Charles Marie de La Condamine, frantziar matematikaria eta naturalista, jaio zen (h. 1774).
- 1712. Fernando de Moncada, Nafarroako erregeordea, hil zen (j. 1646).
- 1712. Tokugawa Ieshige, Tokugawa shogunerriko bederatzigarren shoguna, jaio zen (h. 1761).
- 1754. Ludvig Holberg, daniar jakintsu eta idazlea, hil zen (j. 1684).
- 1761. Marguerite Gérard, frantziar margolaria, rokoko estilokoa, jaio zen (h. 1837).
- 1768. Frederiko VI.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea, jaio zen (h. 1839).
- 1798. Christian Gottlob Neefe, alemaniar musikagilea, hil zen (j. 1748).
- 1805. Mihály Csokonai Vitéz, hungariar olerkaria, hil zen (j. 1773).
- 1807. Robert McClure, irlandar esploratzailea, jaio zen (h. 1873).
- 1817. Francisco Lertsundi, gipuzkoar militar eta politikaria, jaio zen (h. 1874).
- 1819. Jules Labat, lapurtar politikaria, jaio zen (h. 1914).
- 1841. Henry Morton Stanley, galestar kazetari eta esploratzailea, jaio zen (h. 1904).
- 1842. Tirso Olazabal, gipuzkoar politikari karlista, jaio zen (h. 1921).
- 1845. Tirso Lacalle, nafar gerrillaria, jaio zen (h. 1920).
- 1853. José Martí, olerkilaria eta Kubako independentziaren aita, jaio zen (h. 1895).
- 1853. Vladimir Soloviev, errusiar filosofo eta olerkaria, jaio zen (h. 1900).
- 1858. Edgeworth David, galestar-australiar geologoa eta esploratzailea, jaio zen (h. 1934).
- 1859. William Hickling Prescott, estatubatuar historialaria eta hispanista, hil zen (j. 1796).
- 1863. Pierre-Michel Martin, Lubize, lapurtar antzerkigile eta libretista, Parisen hil zen (j. 1798).
- 1865. Kaarlo Juho Ståhlberg, lehendabiziko Finlandiako presidentea, jaio zen (h. 1952).
- 1873. Sidonie Gabrielle Colette, frantziar eleberrigilea, jaio zen (h. 1954).
- 1875. José María Mathé, gipuzkoar militarra, hil zen (j. 1800).
- 1876. Rudolf Trebitsh, austriar antrolopologoa (h. 1918).
- 1879. Julian Elortza, gipuzkoar politikari karlista, jaio zen (h. 1964).
- 1881. Fiodor Dostojevski idazle errusiarra hil zen (j. 1821).
- 1884. Auguste Piccard, suitzar asmatzaile, fisikari eta esploratzailea (h. 1962).
- 1887. Arthur Rubinstein, poloniar pianista, jaio zen (h. 1982).
- 1887. Eiffel Dorrearen eraikuntza hasi zen.
- 1890. Eoin O’Duffy, irlandar errepublikar, militar eta polizia burua, jaio zen (h. 1944).
- 1890. Prudence Crandall, Estatu Batuetako emakumeen boto-ematearen eta afro-amerikarren eskubideen aldeko maistra eta ekintzailea, hil zen (j. 1803).
- 1893. Josep Vicenç Foix, kataluniar idazlea, jaio zen (h. 1987).
- 1897. Valentin Kataev, ukrainar idazlea eta politikaria, jaio zen (h. 1986).
- 1900. Hermann Kesten, alemaniar idazlea, jaio zen (h. 1996).
- 1903. Kathleen Lonsdale, irlandar-britainiar kimikaria, kristalografian aditua eta Royal Societyko lehenengo emakume kidea, jaio zen (h. 1971).
- 1905. György Kulin, hungariar astronomoa, jaio zen (h. 1989).
- 1908. Paul Misraki, greziar musikagilea, jaio zen (h. 1998).
- 1908. Sidney Paget, Viktoriar Aroko britainiar ilustratzailea, hil zen (j. 1860).
- 1912. Jackson Pollock, estatubatuar margolaria, espresionismo abstraktuko mugimenduan nabarmena, jaio zen (h. 1956).
- 1913. Antonio Maria Eizmendi Goenaga, Loidi-Saletxe, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen (h. 1991).
- 1913. Segismundo Moret, espainiar politikari liberala, hil zen (j. 1833).
- 1914. Salvador Arqueta, bizkaitar futbolaria, jaio zen (h. 1981).
- 1917. William P. Gottlieb, estatubatuar kazetaria eta argazkilaria, jazzaren «Urrezko Garaiaren» irudiegatik ezaguna, jaio zen (h. 2006).
- 1918. Louis-René des Forêts, frantziar idazlea, jaio zen (h. 2000).
- 1918. Lev Trotskik Armada Gorria sortu zuen.
- 1922. Robert William Holley, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen (h. 1993).
- 1924. Antonio del Moral, madrildar militar eta politikaria, hil zen (j. 1849).
- 1926. Gustave Rives, baxenafar arkitektoa, Parisen hil zen (j. 1858).
- 1928. Vicente Blasco Ibáñez, espainiar idazle, kazetari eta politikaria, hil zen (j. 1867).
- 1929. Claes Oldenburg, suediar-estatubatuar eskultorea, jaio zen.
- 1930. Espainian, Miguel Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zion Alfontso XIII.ari, 1923ko irailaren 13an hasitako diktadurari bukaera emanez.
- 1930. Luis de Pablo, euskal musikagilea, iraskasle famatua nazioartean, jaio zen.
- 1931. Lucia Bosè, italiar aktorea, jaio zen.
- 1935. Dominique Bozo, frantziar museo-arduraduna, jaio zen (h. 1993).
- 1935. Islandia, abortua legeztatu zuen aurreneko herrialdea.
- 1936. Alan Alda, estatubatuar aktorea, gidoigilea eta zuzendaria, jaio zen.
- 1936. Ismail Kadare, albaniar idazlea, jaio zen.
- 1939. William Butler Yeats, irlandar idazlea, 1923ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j.1865).
- 1940. Jan Battitt Millox, lapurtar bertsolaria, hil zen (j. 1870).
- 1942. Francisco Sánchez Cárdenas, panamar politikaria eta sendagilea, jaio zen.
- 1943. Xabier Morrás, nafar margolaria, jaio zen.
- 1945. Felipe Sansiñena, nafar presoa, Neuengamme kontzentrazio esparruan naziek eraildako hiru euskaldunetako bat, hil zen (j. 1904).
- 1945. Joseph Putz, frantziar militarra, Bilboko guduan Eusko Gudarosteko 1. dibisioa zuzendu zuena, hil zen (j. 1895).
- 1946. Carlos Cano, espainiar egile abeslari eta poeta, jaio zen (h. 2000).
- 1946. Eliodoro de la Torre, euskal herritar politikari jeltzalea, hil zen (j. 1889).
- 1947. Txetxu Rojo, Athleticeko futbolari ohia, jaio zen.
- 1949. Iñaki Txurruka, euskal herritar futbolari ohia, jaio zen.
- 1950. Hamad bin Isa Al Khalifah Bahraingoa, Bahraingo erregea, jaio zen.
- 1951. Leonid Kadeniuk, kosmonauta eta Ukrainako diputatu ohia, Sobietar Batasunaren osteko Ukrainako lehen kosmonauta, jaio zen (h. 2018).
- 1951. Eugenio Imatz, donostiar filosofo eta itzultzaile errepublikazalea, Veracruzen, hil zen (j. 1900).
- 1954. Alfonso Barasoain, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea, jaio zen.
- 1955. Nicolas Sarkozy, Frantziako presidentea, jaio zen.
- 1957. Mirjana Karanović, serbiar aktorea, jaio zen.
- 1957. Nick Price, zinbabwear golfaria, jaio zen.
- 1958. Danimarkan, LEGO sortu zen.
- 1960. Zora Neale Hurston, estatubatuar antropologa eta idazle folklorista, Harlemgo Pizkundeko pertsonaia garrantzisua, hil zen (j. 1891).
- 1961. Arnaldur Indriðason, islandiar fikziozko krimen liburu idazlea, jaio zen.
- 1963. Gustave Garrigou, frantziar txirrindularia, hil zen (j. 1884).
- 1964. Corinna zu Sayn-Wittgenstein, alemaniar enpresari eta aristokrata, Juan Carlos I.a Espainiakoaren maitale izateagatik ezaguna, jaio zen.
- 1964. Juan Carlos González Salvador, bizkaitar txirrindulari ohia, jaio zen.
- 1965. Maxime Weygand, frantziar jenerala, hil zen (j. 1867).
- 1966. Adolfo Osta, nafar kantautorea, folk musika egiten duena, jaio zen.
- 1967. Iñaki Larrinbe, arabar artista, jaio zen.
- 1972. Oskar Lasa, Lasa III.a, nafar esku huskako pilotari ohia, esku huskako pilotako irakaslea eta taxilaria, jaio zen.
- 1972. Léon van Bon, herbeheretar txirrindulari ohia, jaio zen.
- 1973. Tomislav Marić, kroaziar futbolari ohia, jaio zen.
- 1975. Pablo Zalba, euskal herritar politikari eta ekonomialaria, jaio zen.
- 1975. Antonín Novotný, Txekiako presidentea, hil zen (j. 1904).
- 1978. Arnold Hauser, hungariar arte-historialaria, hil zen (j. 1892).
- 1978. Gianluigi Buffon, italiar futbolaria, munduko atezain onenetekotzat joa, jaio zen.
- 1978. Antero González de Audikana, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, hil zen (j. 1901).
- 1979. Maite Maruri, bizkaitar opera eta zarzuela abeslaria, mezzosopranoa, jaio zen.
- 1980. Yasuhito Endo, japoniar futbolaria, jaio zen.
- 1980. Llorenç Villalonga, katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen kataluniar idazlea, hil zen (j. 1897).
- 1981. Elijah Wood, estatubatuar aktorea, jaio zen.
- 1982. Camila Sosa Villada, argentinar idazlea eta antzerki, zinema eta telebistako aktore transgeneroa, jaio zen.
- 1982. Manuel Robles-Arangiz hil zen, Beskoitzen, 1933az geroztik ELA sindikatuko presidente zena.
- 1982. Manu Robles-Arangiz, euskal herritar politikari eta sindikalista, ELAren sortzaileetakoa, hil zen (j. 1884).
- 1983. Milan Majstorović, serbiar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
- 1983. Urko Pardo, euskal eta galiziar jatorriko belgikar futbolaria, jaio zen.
- 1983. Sandy Leah Lima, brasildar abeslari eta aktorea, jaio zen.
- 1983. Norbert Tauer idazle txekiarra hil zen. Euskaraz ikasi eta idatzi zuen, eta sariak ere irabazi zituen (j. 1898).
- 1984. Andre Iguodala, estatubatuar saskibaloiko jokalaria, jaio zen.
- 1985. Eduardo Aranda, paraguaiar futbolaria, jaio zen.
- 1985. Aya Miyama, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
- 1985. Michael Lorenzo-Vera, lapurtar golfaria, jaio zen.
- 1986. Challenger espazio anezkaren istripua izan zen, eta zazpi ontziko tripulatzaileak hil ziren.
- 1986. Christa McAuliffe, espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila, Challenger espazio anezkaren istripuan, hil zen (j. 1948).
- 1988. Klaus Fuchs, alemaniar fisikaria, hil zen (j. 1911).
- 1988. Yerai Diaz Ikaran, bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea, jaio zen.
- 1988. Klaudio Gallastegi, bizkaitar apaiz eta idazlea, hil zen (j. 1906).
- 1991. Wan Zack Haikal, malysiar futbolaria, jaio zen.
- 1993. Helen Sawyer Hogg, estatubatuar-kanadar astronomoa, hil zen (j. 1905).
- 1994. Frank Hardy, australiar idazle eta ezkertiar politiko eta ekinzailea, hil zen (j. 1917).
- 1994. Maluma, kolonbiar reggaeton abeslari eta konpositorea, jaio zen.
- 1996. Joseph Brodsky, errusiar-estatubatuar poeta, 1987ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1940).
- 1998. Ariel Winter, estatubatuar aktorea, jaio zen.
- 2000. Javier Sampedro, arabar enpresaburu eta politikaria, hil zen (j. 1939).
- 2000. Rafael Ortiz Alfau, euskal herritar margolari eta ilustratzailea, hil zen (j. 1935).
- 2002. Gustave Deloor, flandriar txirrindularia, hil zen (j. 1913).
- 2002. Astrid Lindgren, suediar idazlea, hil zen (j. 1907).
- 2007. Carlo Clerici, italiar jatorriko suitzar txirrindularia, hil zen (j. 1929).
- 2010. Eduardo Catalano, argentinar arkitektoa, hil zen (j. 1917).
- 2014. Blas Piñar, espainiar eskuin muturreko politikari eta idazlea, hil zen (j. 1918).
- 2014. Jose Luis Bilbao Mentxaka, Bala Beltz, Athletic Klubeko erandioztar futbolaria, hil zen (j. 1921).
- 2016. Signe Toly Anderson, estatubatuar abeslaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaileetakoa, hil zen (j. 1941).
- 2016. Paul Kantner, estatubatuar rock musikaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaile eta gitarrista, hil zen (j. 1941).
- 2018. Gene Sharp, estatubatuar filosofoa, hil zen (j. 1928).
- 2020. Alberto Blecua, espainiar filologo, irakasle eta idazlea, hil zen (j. 1941).
- 2020. Nicholas Parsons, ingeles aktore eta telebista eta irrati aurkezlea, hil zen (j. 1923).
Urtarrilaren 28a
28 Osteguna Urt 2021
Posted Urtarrila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urtarrilaren 28a sarreran