Sehaska egutegiko izendegia: Ioritz/Joritz eta Lontxo/Lontzi.
- 839. Karlos III.a Gizena, Karolingiar Inperioko enperadorea, hil zen (j. 839).
- 915. Al-Hakam II.a, Kordobako bigarren omeiar kalifa, jaio zen (h. 976).
- 1151. Suger frantziar fraide, politikari eta historialaria hil zen.
- 1333. Henrike II.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea, jaio zen (h. 1379).
- 1596. Jan van Goyen herbehereetar pintorea eta marrazkilaria jaio zen (h. 1656).
- 1599. Edmund Spenser ingeles poeta hil zen.
- 1625. Jan Brueghel Zaharra flandestar margolaria hil zen (j. 1568).
- 1654. Jacques Lemercier frantziar arkitektoa eta eskultorea hil zen.
- 1691. George Fox, kuakero sektaren sortzailea, hil zen (j. 1624).
- 1717. Maria Sibylla Merian alemaniar naturalista, esploratzailea eta margolaria hil zen (j. 1647).
- 1750. Madrilgo Ituna sinatu zuten, Tordesillasekoa ezerezean utziz.
- 1758. Valentin Salhakoa lapurtar itsasontzi kapitaina eta sail jenerala jaio zen (h. 1841).
- 1759. Lisboan hainbat noble hil zituzten, Portugalgo Jose I.aren aurkako atentatuan parte hartu zutelakoan.
- 1785. Xabier Munibe Peñafloridako kondea, euskal idazle eta musikagilea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea, hil zen (j. 1729).
- 1808. Jørgen Roed, Danimarkako Urre Aroko erretratu egile margolaria jaio zen (h. 1888).
- 1822. Greziako banderaren diseinua onartu zen.
- 1835. Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar, gipuzkoar bertsolaria jaio zen (h. 1869).
- 1844. Joaquín Rucoba espainiar arkitektoa jaio zen (h. 1919).
- 1854. Anthony Fossek eskusoinuaren patentea lortu zuen.
- 1858. Oskar Minkowski, alemaniar fisiologo eta patologoa jaio zen (h. 1931).
- 1859. Kostis Palamas, greziar poeta jaio zen (h. 1934).
- 1875. Sebastian Gabriel Borboikoa, Espainia eta Portugalgo infantea, hil zen (j. 1811).
- 1884. Jose Juan Santesteban donostiar musikaria eta konposatzailea hil zen (j. 1809).
- 1888. Alexander Graham Bellek National Geographic Society sortu zuen. National Geographic aldizkaria kaleratzen hasi ziren.
- 1888. Enrique Eguren arabar zientzialaria jaio zen (h. 1944).
- 1894. Chaïm Soutine lituaniar margolaria jaio zen (h. 1943).
- 1898. Émile Zola idazleak J’accuse artikuluarekin Dreyfus afera azaleratu zuen.
- 1902. Raymond Ruyer frantziar filosofoa jaio zen (h. 1987).
- 1904. Nathan Milstein ukrainar-estatubatuar biolinista jaio zen (h. 1992).
- 1906. Aleksandr Stepanovitx Popov errusiar fisikaria eta ingeniaria hil zen (j. 1859).
- 1910. Irrati publikoko lehen transmisioa egin zen New Yorkeko Metropolitan antzokitik.
- 1914. Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea bizkaitar musikagilea, Madrilen hil zen (j. 1837).
- 1915. Avezzanon (Italia) izandako lurrikaran 29.800 lagun hil ziren.
- 1919. Robert Stack estatubatuar aktorea jaio zen (h. 2003).
- 1924. Roland Petit frantziar dantzaria eta koreografoa jaio zen (h. 2011).
- 1929. Wyatt Earp estatubatuar pistolaria, jokalaria eta polizia ofiziala jaio zen (j. 1848).
- 1935. Sarren (g.e. Alemanian) egindako galdeketan, boto emaileen %90,3 Alemania Naziarekin bat egitearen alde agertu zen.
- 1938. Jean Cabut, Cabu, frantziar marrazkigilea jaio zen (h. 2015).
- 1938. Gregorio Peces-Barba, espainiar politikaria eta abokatua jaio zen (h. 2012).
- 1941. Pasqual Maragall, Kataluniako Generalitateko 127. Presidentea, jaio zen.
- 1941. James Joyce irlandar idazlea, XX. mendeko ingelesezko idazle garrantzitsuenetakoa hil zen (j.1882).
- 1941. Pasqual Maragall, Kataluniako politikaria, jaio zen.
- 1948. Mario Onaindia euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa jaio zen (h. 2003).
- 1953. Josip Broz Tito Yugoslaviako presidente izendatu zuten.
- 1956. Lyonel Feininger alemaniar-estatubatuar margolaria eta marrazkilaria hil zen (h. 1956).
- 1964. Karol Wojtila (geroago Joan Paulo II.a aita santua izango zena) Krakoviako artzapezpiku izendatu zuten.
- 1964. Felisberto Hernández uruguaitar idazlea hil zen (j. 1902).
- 1969. Beatles taldeak Yellow Submarine albuma azaldu zuten.
- 1970. Marco Pantani txirrindulari italiarra jaio zen (h. 2004).
- 1974. Salvador Novo mexikar idazlea hil zen (j. 1904).
- 1975. Unai Apeztegia nafar pilotaria jaio zen.
- 1979. Gorka Otxoa euskal aktore eta umorista jaio zen.
- 1980. María de Villota espainiar auto gidaria jaio zen (h. 2013).
- 1988. José María Peña, euskal herritar futbolari eta atleta hil zen (j. 1895).
- 1991. SESBeko tropek Vilniusen elkartutako lituaniar independentisten aurka egindako erasoan 14 lagun hil eta 1.000tik gora zauritu zituzten.
- 1992. Henri Queffelec frantziar idazlea hil zen (j. 1910).
- 1993. Mozart Camargo Guarnieri brasildar musikagilea hil zen (j. 1907).
- 1993. René Pleven, Frantziako lehen ministroa, hil zen (j. 1901).
- 2000. Joan Paulo II.ak Donostiako gotzain-ohiaren, Jose Maria Setien, zesioa onartu zuen.
- 2001. Richter eskalan 7.6 graduko lurrikara El Salvadorren. 800 hildako eta milaka pertsona etxerik gabe utzi zituen.
- 2002. José María Sánchez-Silva espainiar idazle eta kazetaria hil zen (j. 1911).
- 2005. Sorne Unzueta, Utarsus, euskal idazlea hil zen (j. 1900).
- 2007. Pirinioetako Taillon mendia eskalatzen ari zirela, Berako eta Lesakako 3 mendizale hil ziren amilduta, eskalatzen ari zirenean:
- Luis Mari Pikabea Zubieta, nafar alpinista (j. 1973).
- Xabier Zubieta Erkizia, nafar alpinista.
- Xabier Saralegi Alzate, nafar alpinista.
- 2009. Patrick McGoohan irlandar-estatubatuar aktorea hil zen (j. 1928).
- 2011. Australiako Queensland estatuko uholdeetan hamabost pertsona hil ziren. Brisbanen ehundaka pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten.
- 2012. Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea hil zen (j. 1919).
- 2015. José Luis Moro espainiar marrazkilaria hil zen (j. 1926).
- 2016. Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria, San Pedro del Pinatarren hil zen (j. 1945).