- 1474. Nitiananda, santu hinduista bengalia jaio zen (h. 1540 inguruan).
- 1610. Andaluziako moriskoak bidaltzea dekretatu zuten.
- 1625. Jan Brueghel, Zaharra flandiar margolaria hil zen (j. 1568).
- 1628. Charles Perrault, frantses ipuin idazlea, Erpurutxo, Txanogorritxu edo Loti Ederraidatzi zituena, jaio zen (h. 1703).
- 1790. Pirinio Atlantikoetako departamentu sortu zuten, Ipar Euskal Herria eta Biarno batuz.
- 1809. Leopoldo O’Donnell militar eta politiko espainiarra jaio zen (h. 1867).
- 1816. Frantziako gobernuaren lege batek Napoleon Bonaparteren familia osoa desherriratu zuen.
- 1869. Bilboko Arenalean izugarrizko uholdeak izan ziren.
- 1876. Jack London idazle estatubatuarra jaio zen (h. 1916).
- 1886. Ilya Ulyanov, Leninen aita, hil zen (j. 1831).
- 1893. Hermann Göring jaio zen Rosenheimen. Politikari eta militar alemaniarra izan zen, Hitlerren ordezkaria eta Luftwafferen komandante gorena izandakoa (h. 1946).
- 1893. Alfred Rosenberg, politiko estonioa eta buruzagi nazia jaio zen Tallinnen (h. 1946).
- 1923. ‘Time’, estatubatuar aldizkariaren lehen zenbakia atera zen.
- 1924. Eduardo Txillida eskultore donostiarra jaio zen (h. 2002).
- 1933. Casas Viejaseko (Cadiz, Andaluzia, Espainia) altxamendu anarkista zapuztuko zuten tropa errepublikarrek (Bezperan hasita zegoen).
- 1949. Haruki Murakami idazle japoniarra jaio zen.
- 1952. Santiago Corella, El Nani, atrakadore espainiarra jaio zen.
- 1952. Howard Stern aktore, umoregile eta idazle estatubatuarra jaio zen.
- 1956. Ana Rosa Quintana telebistako aurkezle eta kazetari espainiarra jaio zen.
- 1959. Per Gessle konpositore eta abeslari suediarra (Roxette) jaio zen.
- 1960. Egiptoko Asuango urtegiko presa eraikitzen hasi ziren.
- 1964. Jeff Bezos Amazon.com gunearen sortzaile eta lehendakaria jaio zen.
- 1965. Rob Zombie musiko, zinema zuzendari eta idazle estatubatuarra jaio zen.
- 1968. Heather Mills aktibista ingelesa eta Paul McCartneyren emazte ohia jaio zen.
- 1974. Melanie Chisholm abeslari britainiarra (Spice Girls) jaio zen.
- 1975. Jason Freese musikari estatubatuarra (Green Day) jaio zen.
- 1976. Agatha Christie idazle britainiarra hil zen (j. 1890).
- 1991. Alfontso Gerra Espainiako lehendakariordeak bere dimisioa aurkeztu zuen.
- 1998. Ramon Sampedro tetraplegikoak bere buruaz beste egin zuen.