- 1412. Jeanne d´Arc jaio zen.
- 1492. Errege-erregina Katolikoak Granadan sartu ziren, Boabdil garaitu ondoren.
- 1540. Ingalaterra, Henrike VIII.a Ana Cleveseskoarekin ezkondu zen. Laugarren emaztea zuen hau eta, ezagutu zuenean, baztangaren markak zituela eta ez zitzaion batere gustatu. Berehala utziko zuen. Henrikeren emazteen artean azkena izango zen hiltzen.
- 1598. Teodoro I.a Errusiako tsarra hil zen (j. 1557).
- 1655. Leonor Magdalena Palatinado-Neoburgokoa Austriako enperatriza jaio zen (h. 1720).
- 1745. Jacques-Étienne Montgolfier, abiazioaren sustatzaile frantsesa, jaio zen (h. 1799).
- 1775. Auguste Jean Ameil, frantses brigada jenerala, jaio zen (h. 1822).
- 1838. Samuel Morsek eta Alfred Vail laguntzaileak telegrafo elektrikoa lehen aldiz erakutsi zuen.
- 1852. Louis Braille Braille kodearen sortzailea hil zen (j. 1809).
- 1875. Alfontso XII.a Parisetik Madrilerantz abiatu zen, Espainiako errege izateko xedez.
- 1878. Asociación Euskara de Navarra lehen aldiz batzartu zen, euskara, euskal literatura eta historia zaintzeko eta hedatzeko asmoarekin.
- 1914. AEBetan, Henry Fordek ordu eta erdira jaitsi zuela T modeloa ekoizteko denbora eta bere lantegietan langileek 8 orduko jornada egingo zutela jakinarazi zuen.
- 1919. Theodore Roosevelt, presidente estatubatuar ohia eta etorkizunean presidente izango zen Franklin Delano Roosevelten urrutiko lehengusua, hil zen (j.1858).
- 1919. Alemanian Karl Liebknecht, Rosa Luxemburg eta Georg Ledebourrek zuzenduriko altxamendu espartakistak porrot egin zuen.
- 1945. Polonian, sobietar tropek Auschwitzeko kontzentrazio esparruan sartu ziren eta 5.000 presotik gora utzi zituzten aske.
- 1945. Edith Frank-Holländer, Ana Franken ama, hil zen (j. 1900).
- 1953. Malcolm Young, AC/DC taldeko gitarra, jaio zen.
- 1979. ETAk, Antonio Ramirez Gallardo goardia zibila eta bere neskalaguna erail zituen Beasainen.
- 2009. Ron Asheton, The Stooges taldeko gitarra-jolearen gorpua aurkitu zuten. Egia esan, egun batzuk lehenago hila zegoen. (j. 1948)
Urtarrilaren 6a
06 Asteazkena Urt 2021
Posted Urtarrila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urtarrilaren 6a sarreran