- 39. Tito erromatar enperadorea jaio zen (h. 81).
- 1691. Robert Boyle filosofo eta zientzialari irlandarra hil zen (j. 1627).
- 1833. Javier de Burgos ministroak 1833ko Espainiaren banaketa administratiboa egin zuen eta 49 probintzietan banatu zuen.
- 1870. Juan Prim, politikari eta militar espainiarra, hil zen, 3 egun azkarrago egin zioten atentatuaren ondorioz (j. 1814).
- 1874. Martínez Camposen estatu kolpearen ondoren, Antonio Cánovas del Castillok zuzendutako behin-behineko gobernua hasi zen.
- 1885. Maria Kristina Austriakoa edo Habsburgokoak, Alfontso XII.a Espainiakoaren alargunak, zin egin zuen Espainiako erreginaorde karguan.
- 1896. Jose Rizal Filipinetako buruzagi nazionalista exekutatu zuten (j. 1861).
- 1918. Alemaniako Alderdi Komunista sortu zen.
- 1922. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eratzeko hitzarmena sinatu zuten Moskun.
- 1946. Patti Smith abeslari estatubatuarra jaio zen.
- 1993. Israelek eta Vatikanoak harreman diplomatikoak abiatu zituzten.
- 2006. Saddam Hussein Irakeko presidente ohia exekutatu zuten (j. 1937).