- 1170. 4 zaldunek Tomás Becket Canterburyko artzapezpikua erail zuten Henrike II.a Ingalaterrakoaren aginduz.
- 1587. Lope de Vega dramaturgoa atxilotu zuten Cruz de Madrideko antzokian eta difamazio salaketa jarri zioten.
- 1721. Jeanne Antoinette Poisson, Pompadourreko markesa eta Luis XV.a Frantziakoaren amorante izango zena jaio zen.
- 1788. Tomas Zumalakarregi jeneral karlista jaio zen (h. 1835).
- 1813. Josef Bonapartek Espainiako koroa utzi zuen, bere anaia Napoleon Bonaparteren aginduz.
- 1815. Sara Baartman, britainiar eta frantses zirkoetan erakutsi ohi zuten san etniako sudafrikar esklaboa hil zen (j. 1789 inguruan).
- 1834. Thomas Robert Malthus ekonomialari, apaiz eta demografo britainiarra hil zen (j. 1766).
- 1863. Suezeko kanala ireki zuten, Itsaso Gorria eta Mediterranear itsasoa batuz.
- 1916. Grigori Rasputin, errusiar mistikoa eta Romanov sendian izugarrizko eragina izan zuena, hil zen (j. 1869).
- 1926. Rainer Maria Rilke idazle austriarra hil zen (j. 1875).
- 1931. Antonia Mercé “La Argentinita” dantzari espainiarrak New Yorken egin zuen arrakasta itzela izango zuen debuta.
- 1937. Irlandako Errepublika sortu zen Irlandako Estatu Librearen ordez.
- 1953. Stanley Tookie Williams pandillero estatubatuarra jaio zen (h. 2005).
- 1954. Norihito printze japoniarra jaio zen.
- 1955. SESBen, Nikolái Bulganinek SESBek “arma absolutua” lortu zuela esan zuen Sobiet Gorenaren aurrean, 4.000 km-ko distantzia batera H bonba garraia zezakeen kohete interkontinentala, alegia.
- 1958. Ana Curra jaio zen.
- 1961. Jim Reid, eskoziar abeslaria (The Jesus and Mary Chain) jaio zen.
- 1965. Dexter Holland The Offspring bandako musiko estatubatuarra jaio zen.
- 1967. Chris Barnes Cannibal Corpse bandako abeslari estatubatuarra jaio zen.
- 1967. Evan Seinfeld Biohazard bandako musiko estatubatuarra eta aktorea jaio zen.
- 1969. Manuel Fraga Iribarnek Informazio eta Turismo Ministeritza utzi zuen.
- 1969. George “Corpsegrinder” Fisher Cannibal Corpse bandako abeslari estatubatuarra jaio zen.
- 1972. Jude Law aktore britainiarra jaio zen.
- 1981. Julio Iglesias Puga, Julio Iglesiasen aita, bahitu zuen ETAk.
- 1983. Carolina, Monakoko printzesaren bigarren ezkontza, oraingoan, Stefano Casiraghi multimilionariorekin.
- 1986. Andrei Tarkovsky zinemagile errusiarra hil zen (j. 1932).
- 1989. Madrilgo Burtsaren Ibex 35 jarri zuten martxan.
- 1994. Kako japoniar printzesa inperiala jaio zen.
- 1996. Guatemalako gobernuak eta gerrila iraultzaileak (Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionala, URNG) bake akordioa sinatu zuten, 36 urteko gatazkari amaiera emanez.