- 1. Ohitura kristauaren arabera, Jesus Nazaretekoa jaio zen Betleem herrian.
- 350. Erroman Eguberriak ospatu zituzten lehen aldiz. Julio I.a aitasantuak proposatu zuen, Jesus jaio zeneko data ez baitzekiten zein zen eta, handik 4 urtera, Liberiok dekretua egin zuen.
- 800. Karlomagno enperadorea koroatu zuten, Erromako San Petri elizan.
- 1322. Alarguna zen Jakue II.a Aragoikoa Elisenda Moncadakoarekin ezkondu zen bere 4. ezteian.
- 1461. Kristina Sajoniakoa Danimarkako erregina izango zena jaio zen (h. 1521).
- 1615. Frantzian, Luis delfina (gero Luis XIII.a Frantziakoa izango dena) Ana Austriakoarekin ezkondu zen.
- 1690. Manuel Larramendi idazle gipuzkoarra jaio zen (h. 1766).
- 1833. Loiolan, Lehen Karlistaldian, Carlos María Isidro Borboikoa (Espainiako tronuarentzako erregenahi karlista) errege koroatu zuten eta Karlos V.a izena hartu zuen.
- 1880. George Elton Mayo australiar soziologoa jaio zen (h. 1949).
- 1882. Eguberritako lehen arbola iluminatu zuten lehen aldiz lanpara elektrikoak erabiliz. Edward Johnsonen etxean izan zen, AEBn.
- 1899. Humphrey Bogart estatubatuar aktorea jaio zen (h.1957).
- 1907. Cab Calloway, estatubatuar jazz musikaria, abeslaria eta aktorea, jaio zen (h. 1994).
- 1926. Hirohito, Japoniako printze oinordekoa, egin zuten enperadore, bere aita Taishōri jarraipena emanez.
- 1930. Sean Connery eskoziar aktorea jaio zen.
- 1933. Francesc Macia, kataluniar politikaria, hil zen (j. 1859).
- 1952. Txumari Alfaro, nafar sendabelarretan aditua eta telebistako aurkezlea, jaio zen.
- 1977. Charlie Chaplin, britainiar aktore, zuzendari, idazle eta zinema ekoizlea, hil zen (j. 1889).
- 1991. Mikhail Sergeievitx Gorbatxovek, SESBko presidenteak, dimititu zuen eta, ondorioz, hurrengo egunean SESB desagertu zen.
- 1992. Slobodan Milosevic neokomunista Serbia eta Montenegroko presidente aukeratu zuten.
- 1996. JonBenét Ramsey, estatubatuar neskatila, edertasunaren erregina eta hilketa baten biktima hil zen (j.1990).
- 2006. James Brown estatubatuar soul eta funk abeslari eta musikaria jaio zen (j. 1933).
Abenduaren 25a
25 Ostirala Abe 2020
Posted Abendua
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abenduaren 25a sarreran