• 1517. Karlos I.a Espainiakoa Valladolidera iritsi zen; berehala azaleratuko ziren noblezia flamenkoa eta espainiarraren arteko liskarrak
  • 1541. Michelangelok Azken Epaia freskoa bukatu zuen Kapera sistinoan.
  • 1787. Louis Daguerre fisikari, kimikari, margolari eta antzoki-dekoratzailea jaio zen Cormeilles-en-Parisisen. Besteak beste, bere lorpenen artean daude dagerrotipoa asmatzea, eta lehendabiziko aldiz gizakia argazki batean ateratzea (h. 1851).
  • 1809. Manuel Blanco Romasanta, El hombre lobo de Allariz deituriko psikopata kriminala, jaio zen (h. 1854)
  • 1830. Belgikak independentzia lortu zuen Holandarekiko.
  • 1922. Marcel Proust idazle frantziarra hil zen (j. 1871).
  • 1928. Walt Disneyk Mickey saguaren lehen laburmetraia sortu zuen.
  • 1952. UNESCOk Espainiaren sarrerari oniritzia eman zion.
  • 1962. Kirk Hammett, estatubatuar gitarrista eta Metallica heavy metal taldeko kidea, jaio zen.
  • 1970. Johan Liiva, Arch Enemy taldeko abeslari suediarra, jaio zen.
  • 1976. Espainiako Gorteek Erreforma Politikorako Legea onartu zuten, demokraziaranzko bidea hasiz.
  • 1976. Shagrath, Dimmu Borgir taldeko abeslari norveiarra, jaio zen.
  • 1978. Jonestowneko tragedia: Guyanan, Jim Jones reverendoak zuzenduriko El Templo del Pueblo sektako 900 bat kide hil ziren.
  • 1993. Espainian Ley de Seguridad Ciudadana delakoa inkonstituzionala zela erabaki zuten eta honek José Luis Corcuera barne ministroaren dimisioa eragin zuen.
  • 1995. Vatikanok emakumea apaiz ordenatzeari emandako ezetza berrestu zuen.
  • 2004. Errusiak Kiotoko Protokoloa onartu zuen.