Kataluniaren Eguna: Diada.

  • 1297. William Wallaceen agindupean, eskoziarrek ingelesak garaitu zituzten Stirling zubiko guduan.
  • 1609. Valentzian kristaututako musulmanen expultsioa dekretatu zen. Ondoren Espainia guztiko musulmanak bidaliko zituzten.
  • 1792. Ingalaterran, sei gizonezko bitxien depositura dedikatzen zen etxe batera sartu ziren eta Hope Diamantea eta koroa ingelesaren beste bitxi batzuk lapurtu zituzten.
  • 1802. Frantziak Italiako Piamonte bereganatu zuen.
  • 1847. Pittsburgh-eko (Pensilvania) taberna batean, Stephen Fosterren Oh! Susanna abestia interpretatu zuten lehen aldiz.
  • 1853. Telegrafo elektrikoa erabili zuten lehen aldiz.
  • 1857. Mountain Meadows-eko sarraskia gertatu zen. AEB-etako oraingo Utah estatuan, bertako miliziak 120 pertsona erail zituen, 40 bat familia zihoazen mendebalderantz eta bertakoekin egin zuten topo sarraski handi hori gertatu zenean.
  • 1906Mohandas Karamchand Gandhik Bortizkariarik Gabeko Mugimendua hasi zuen.
  • 1916. Quebec-eko zubia erori zen bigarren aldiz eta 11 pertsona hil ziren. Lehen aldiz abuztuaren 29an erori zen eta 75 pertsona hil ziren hartan.
  • 1917. Ferdinand Marcos, diktadore filipinarra, jaio zen (h. 1989).
  • 1926. Erroman (Italia)  Benito Mussoliniren aurkako atentatu bat izan zen eta inguruan pasatzen ziren 8 pertsona hil ziren.
  • 1929. Autogiro batek (helikopteroaren aurrekaria) Mantxako Kanala zeharkatu zuen lehen aldiz.
  • 1930. Italian Stromboli sumendiak eztanda egin zuen.
  • 1941. Franklin Delano Roosevelt, estatubatuar presidenteak, Atlatiar Ozeanoan aurkitzen zuten edozein ontzi alemaniarri disparatzeko agindua eman zion armadari.
  • 1941. AEBetan Pentagonoa eraikitzen hasi ziren.
  • 1943. Minsk eta Lidan, naziek juduen ghetto suntsitzen hasi ziren.
  • 1951. Florence Chadwick igeri zeharkatu zuen Mantxako Kanala, Ingalaterratik Frantziaraino; lehen emakumea izan zen joan etorria egiten.
  • 1962. The Beatles taldeak lehen singlea bukatu zuten: Love Me Do.
  • 1971. Nikita Khrustxov SESBeko militar, polikari eta buruzagia, hil zen (j. 1894).
  • 1973. Txile: Augusto Pinochetek zuzendutako armadak herrialdearen kontrola hartu zuen eta Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen La Moneda jauregian.
  • 1973. Txilen, Victor Jara abeslaria “Por la vida, contra el fascismo” erakusketara zihoan Salvador Allende presidente sozialista berriarekin, baina erakusketa ezin izan zen egin, estatu kolpea gertatu baitzen. Allende azken diskurtsoa ematen ari zen bitartean, Jara unibertsitatean ibili zen protesta kantak abestuz. Armadak Jara eta beste pertsona asko atxilotu zituen.
  • 1987. Van Goghen Eguzkiloreak koadroa enkantean jarri zen eta prezioak garai hartako errekorra lortu zuen.
  • 2001. AEBen New Yorkeko World Trade Center eta Washingtongo Pentagonoa eraikinek, hegazkin bidezko atentatuak jasan zituzten inoiz inork AEBetako lurraldean jo duen erasorik larriena sorraraziz. Bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikiak jo zituzten eta 3.000 hildako eragin. Lau hezgazkin komertzial izan ziren: bi World Trade Centerren aurka, beste bat Washingtonen, Pentagonoaren aurka eta, azkena, Somerseten, Pentsilvanian. Ia 3.000 pertsona hil ziren eta Al Kaeda (Osama bin Ladenen aginduetara) taldeari egotzi zitzaion ardura. New Yorkeko atentatuek anabasa eta jaitsiera handiak eragin zituzten mundu guztiko burtsetan.
  • 2006. 736 etorkin ailegatu ziren Kanariar Uharteetara Mauritaniatik itsasoz etorriak.
  • 2008. Ekainberri, Ekaingo leizearen erreplika zabaldu zuten.