• 1227. Gengis Khan, mongoliar inperioaren sortzailea, hil zen.
  • 1492. Antonio de Nebrijaren Gramática castellana argitaratu zuten.
  • 1572. Parisen, Frantziako errege hugonotea zen Henri IV.a eta Margarita Valoisekoa ezkondu ziren, protestante eta katolikoak bateratzeko ahaleginean.
  • 1812. Britainia Handiak lur estatubatuarrak inbaditu zituen. James Madison presidenteak Etxe Zuritik aldegin zuen.
  • 1830. Francisco Jose, austriar enperadorea (1848-1916), hungariako erregea (1867-1916) eta Sissiren senarra, jaio zen (h. 1916).
  • 1834. Arantzazuko baselizari su eman zioten, eta erabat suntsitu zuten.
  • 1845. Joan Ignazio Iztueta idazle zaldibitarra hil zen (j. 1767).
  • 1858. Europa eta Amerikaren arteko lehenengo urpeko kable bidezko komunikazioa lortu zen.
  • 1930. Liviu Librescu, israel-estatubatuar zientzilaria eta Virginia Techeko sarraskian hilko zena, jaio zen (h. 2007).
  • 1933. Roman Polanski, poloniar film zuzendaria, jaio zen.
  • 1936. Federico García Lorca hil zen (j. 1898).
  • 1937. Robert Redford, aktore eta zine zuzendari estatubatuarra, jaio zen.
  • 1941. Adolf Hitlerrek eutanasia sistematikoa agindu zuen buruko gaixotasuna zuen edonorentzat.
  • 1947. Espainiako itsas armadaren lehergailu biltegi batek eztanda egin zuen Cadizen, 150 hildako eta 5.000 zauritutik gora eraginez.
  • 1958. Vladimir Nabokoven Lolita argitaratu zen.
  • 1969. Jimi Hendrixek Woodstockeko azken egunean jo zuen.
  • 1975. Igor Elortza, bertsolari bizkaitarra, jaio zen.
  • 1977. Steve Biko atxilotu zuen polizia sudafrikarrak, 1967an King William’s Townen egindako terrorismo ekintzagatik. Egun batzuk geroago, hil egingo zen apartheideko poliziak emandako palizagatik.
  • 1995. Julio Caro Baroja, antropologo, historialari eta hizkuntzalaria, hil zen.
  • 2008. Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak brontzezko domina lortu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetako pistako puntuaketa proban.