Uztailaren 31

Publicado en  on 2009 Julio 31 at 1:29 am Dejar un comentario

Uztailaren 30a

  • K. a. 49. Ponpeio eta Julio Zesarren armadak borrokatu zuten Ilerdako batailan.
  • 1523. Joanes Antxieta, konpositore gipuzkoarra hil zen (j.1462).
  • 1626. Pariseko Sorbona unibertsitatea eraikitzen hasi ziren.
  • 1808. Jose Bonapartek Madril utzi zuen presaka batean, espainiar tropen Baileneko garaipena ezagutu zuenean.
  • 1863. Henry Ford industrialari estatubatuarra jaio zen. (h. 1947).
  • 1898. Otto von Bismarck politikari alemaniarra hil zen (j. 1815).
  • 1957. Rat Scabies, britainiar musikoa eta The Damned taldeko bateria, jaio zen.
  • 1965. J.K. Rowling, Harry Potter idatzi zuen, jaio zen.
  • 1976. Joan Karlos I.ak emandako amnistia batek 500 bat pertsona askatu zituen, ideologiagatik kartzelan zeudenak.
  • 1989. Ramón Areces, El Corte Inglés almazenak sortu zituena, hil zen (j. 1904).
  • 2003. Azken Volkswagen kakarraldoa egin zen Mexikon.
Publicado en  on 2009 Julio 30 at 1:29 am Dejar un comentario

Uztailaren 29a

  • 1804. Sukar horia izurritea hasi zen. Malagan 11.464 pertsonas hilko ziren gaitz horregatik.
  • 1836. Pariseko Garaipenaren Arkua inauguratu zuten, lehen harria jarri eta 30 urte ondoren.
  • 1836. Espainian, Elizaren hamarrenak kendu zituzten.
  • 1837. Espainian, Mendizabalek Elizaren desamortizazioa aldarrikatu zuen.
  • 1848. Irlandako Gosete Handia: 1848ko iraultza Tipperaryn; porrota izango zuen britainiar indarren aurka.
  • 1856. Endenichetik gertu zegoen psikiatriko batean, Bonnetik gertu (Alemania), sifiliak Robert Schumann hil zuen (j. 1810).
  • 1883. Benito Mussolini, Italiar faxista jaio zen (h. 1945).
  • 1890. Vincent Van Gogh, margolaria hil zen (j. 1853).
  • 1921. Adolf Hitler Alderdi naziko presidente izendatu zuten.
  • 1937. Japoniak Beijing okupatu zuen.
  • 1958. NASA espazio agentzia sortu zen.
  • 1966. Bob Dylanek istripu larria izan zuen moton, Woodstocketik gertu.
  • 1981. Karlos Galesekoa eta Diana Spencer ezkondu ziren.
  • 1983. Luis Buñuel hil zen (j. 1900).
  • 1987. Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroak eta François Mitterrand, Frantziako presidenteak, ituna sinatu zuten bien artean Mantxako Kanala zeharkatuko zuen tunela, Eurotunela, eraikitzeko.
  • 2000. ETAk Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia zen Juan Mari Jauregi legorretarra hil zuen Tolosan.
  • 2001. Lance Armstrongek hirugarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
Publicado en  on 2009 Julio 29 at 1:28 am Dejar un comentario

Uztailaren 28a

  • 1655. Cyrano de Bergerac, frantses poeta, hil zen (j. 1619).
  • 1741. Antonio Vivaldi, italiar konpositorea, hil zen (j. 1678).
  • 1750. Johann Sebastian Bach, alemaniar konpositore barrokoa, hil zen.
  • 1794. Maximilien de Robespierre hil zen (j. 1758).
  • 1821. José San Martínek Peruko independentzia aldarrikatu zuen.
  • 1844. Napoleonen anaia zahar eta Napoles eta Espainiako errege Jose Bonaparte hil zen (j. 1768).
  • 1909. Malcolm Lowry, ingeles idazlea, jaio zen (h. 1957).
  • 1911. Dolores Jiménez, Niña de la Puebla, jaio zen (h. 1999).
  • 1914. Austrohungariar Inperioak gerra deklaratu zion Serbiari eta I. Mundu Gerra hasi zen.
  • 1929. Jacqueline Kennedy Onassis jaio zen (h. 1994).
  • 1954. Venezuelako presidente Hugo Chávez jaio zen.
  • 1973. Bruce Lee hil zen (j. 1940).
  • 1982. Adolfo Suárezek UCD utzi zuen.
  • 1989. El Dioni deiturikoak 320 milioi pezeta zeramatzan furgoi bat lapurtu zuen.
  • 1990. Alberto Fujimorik Peruko presidente kargua hartu zuen.
Publicado en  on 2009 Julio 28 at 1:28 am Dejar un comentario

Uztailaren 27a

Publicado en  on 2009 Julio 27 at 1:27 am Dejar un comentario

Uztailaren 26a

  • 711. Guadaleteko batailan, Iberiar Penintsula inbaditzen zuten musulmanek Rodrigo (Hispaniako bisigotuen erregea) garaitu zuten.
  • 1509. Lehen ere bazegoen Herdizia Kofradia berriztatzeko akta sinatu zuten San Bartolome ermitan.
  • 1533. Atahualpa (“ketxuaz“, Ataw Wallpa) Inka Inperioko azken enperadorea Kajamarkan hil zen. Bataiatu ondoren, garrotea ezarri zioten (j. 1497).
  • 1822. Guayaquilen (Ecuador), José de San Martín argentinarra eta Simón Bolívar Venezuelakoa elkartu ziren.
  • 1844. Narváezen gobernu moderatuak bertan behera utzi zituen neurri desamortizatzaileak eta Elizaren nazionalizatutako ondasunen salmenta.
  • 1875. Carl Gustav Jung, suitzar psiquiatra, psikologoa eta entsaista, jaio zen (h. 1961).
  • 1875. Antonio Machado poeta jaio zen (h. 1939).
  • 1887. L. L. Zamenhof mediku eta filologoak Unua Libro argitaratu zuen, Esperantoa azaltzen zuen lehen liburua.
  • 1894. Aldous Huxley, idazle ingelesa, jaio zen (h. 1963).
  • 1908. Köppen alemaniarra Parisera iritsi zen bere Protos autoa gidatuz eta, 5 hilabetez munduari bira eman ondoren, lasterketaren irabazle izan zen.
  • 1928. Stanley Kubrick, estatubatuar zinemagilea, jaio zen (h. 1999).
  • 1933. Reicharen gobernuak esterilizazioarako neurriak promulgatu zituen, alemaniar arraza hobetu nahi zuela-eta.
  • 1936. Ardatzak Espainiako Gerra Zibilean Francori laguntzeko erabakia hartu zuen.
  • 1937. Espainiako Gerra Zibilean, Bruneteko bataila amaitu zen, nazionalek garaituz.
  • 1943. Mick Jagger, The Rolling Stones taldeko abeslaria, jaio zen.
  • 1952. Eva Perón hil zen 33 urte zituenean (j. 1919).
  • 1953. Raul eta Fidel Castro anaiek eta 160 matxinok Moncada kuartelari eraso egin zioten, horrela Kubako Iraultza hasiz. Ez zuten helburua lortu. Uztailaren 26a hartu zuten ondoren sortu zuten mugimenduaren izen bezala Movimiento Revolucionario 26 de Julio.
  • 1956. Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidenteak Suezko kanala nazionalizatu zuen, nazioartean protestak eraginez.
  • 1982. Espainiako Senatuak Nafarroako Foru Hobekuntza atera zuen aurrera.
  • 1984. Europako 12 negozio gizonen artean, 48 ordutan,  José María Ruiz-Mateos behin-behinekoz askatzeko fiantza ordaintzeko dirua lortu zuten.
  • 1987. Frantzian, Pedro Delgado txirrindulariak bigarren postua eskuratu zuen Tourrean, Stephen Roche irlandarra baino 40 segundo beranduago iritsiz.
  • 1992. Frantzian, Migel Indurainek bere bigarren segidako Tourra irabazi zuen.
  • 1996. ETAk Isidro Usabiaga asasinatu zuen Ordizian, festatan.
  • 2003. Juanito Oiarzabalek Hidden Peak koroatu zuen, Reinhold Messnerren errekorra berdinduz, ordurarte bakarra baitzen zortzimilako bat hemezortzi aldiz igotzen.
Publicado en  on 2009 Julio 26 at 1:27 am Dejar un comentario

Uztailaren 24a

  • 1783. Simon Bolibar Hego Amerikako Askatzailea jaio zen Caracasen (h. 1830).
  • 1897. Amelia Earhart, estatubatuar abiadore eta abenturazalea eta Atlantiar Ozeanoa zeharkatu zuen lehen emakumea, jaio zen (h. 1937).
  • 1911. Hiram Binghamek Machu Picchu aurkitu zuen Andeetan, “Inken Hiri Galdua”.
  • 1917. Mata Hari tribunal militar baten aurrean agertu behar izan zuen eta heriotza zigorra ezarri zioten.
  • 1933. 1932ko abuztuaren 10 izandako estatu kolpe saiakeran, Sanjurjadan, parte hartutakoen aurkako sententzia plazaratu zen. 22 urte eta 3 urte arteko zigorrak ezarri zituzten eta absoluzio ugari egon zen.
  • 1936. Junta de Defensa Nacional delakoak Francori eman zion Marokoko armadaren eta Espainia hegoaldearen agindua eta Emilio Molari, berriz, iparraldeko armadarena.
  • 1936. Onésimo Redondo, JONSen sortzailea, hil zen (j. 1905).
  • 1967. Kanada bisitzatzeko bidaian, Charles de Gaulle frantziako presidenteak Vive le Québec libre! aldarrikatu zuen 10.000 lagunen aurrean Montreal hirian (Quebec).
  • 1969. Neil Armstrong, Edwin E. Aldrin eta Michael Collins Lurrera itzuli ziren Apolo 11n, hilargian ibiltzen lehenengoak izan ondoren.
  • 1988. Pedro Delgadok Frantziako Tourra irabazi zuen.
  • 1994. Miguel Indurainek irabazi zuen Frantziako Tourra eta segidan bere laugarren garaipena izan zen.
Publicado en  on 2009 Julio 24 at 1:26 am Dejar un comentario

Uztailaren 23a

  • 1802. Maria del Pilar Teresa Cayetana de Silva y Álvarez de Toledo, XIII. Albako dukesa, hil zen (j. 1762).
  • 1892. Haile Selassie, Etiopiako enperadorea jaio zen (h. 1975).
  • 1903. Ford Motor Company automobil konpainiak lehen autoa saldu zuen.
  • 1914. Austriak ultimatuma eman zion Serbiari, Sarajevoko Francisco Fernando artxidukearen aurkako atentatuaren ondoren.
  • 1922. Madrileko plazan antolatu zen zezenketan, 3 toreroak harrapatuak izan ziren: Gaonita, Antonio Murcia eta Ventolrá. Emilio Méndez toreroa ikuslea zen, baina bizirek zeuden zezenak hiltzera saltatu behar izan zuen.
  • 1923. Pancho Villa, iraultzaile mexikarra, hil zen (j. 1878).
  • 1934. John Dillinger gansterra, Chicagon (AEB) hil zen, FBIkoen balaz.
  • 1936. Burgosen, Junta de Defensa Nacional  sortu zen, Espainiako Gerra Zibil garaian gune nazionalean eratu zen lehen gobernu erakundea.
  • 1936. Moscardó jeneralak ez du errenditu nahi Toledoko Alcázar delakoan, errepublikar miliziek setiatua; semearen bizitzaren truke eskatu zioten, eta ezezkoaren ondoren, fusilatu egin zuten hura.
  • 1936. PSUC (Partit Socialista Unificat de Catalunya) sortu zen.
  • 2007. Portugal: El Solitario Espainiako lapurrik bilatuena atxilotu zuten.
Publicado en  on 2009 Julio 23 at 1:26 am Dejar un comentario

Uztailaren 22a

  • π-ren eguna: 22/7 frakzio aproximazioagatik.
  • K. a. 776. Olinpian lehen Olinpiar Jokoak hasi ziren (historialari batzuen iritziz).
  • 1099. Lehen Gurutzadan Godefroy de Bouillon Hilobi Santuaren babesle izendatu zuten Jerusalemen.
  • 1478. Filipe Ederra, Gaztela eta Leoiko erregea izango zena (1504-1506) jaio zen (h. 1506).
  • 1512. Gaztelako ejerzitoak Uharte Arakil hartu zuen mendean.
  • 1645. Gaspar de Guzmán y Pimentel, Olivareseko Konde-Dukea eta Espainiako Filipe IV.aren balidoa, hil zen (j. 1587).
  • 1812. Wellingtonen agindupeko espainiar, portugaldar eta ingeles tropek Napoleon I.enaren frantziar armada garaitu zuten Arapileseko Batailan.
  • 1832. Napoleon II.a, Napoleon Bonaparteren semea, hil zen (j. 1811).
  • 1876. Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolaria hil zen Donostian (j. 1831).
  • 1906. Tsarrak Duma desegin zuen.
  • 1910. Espainiar gobernuko presidenteak, Antonio Maura, atentatua izan zuen Bartzelonan eta zauri arinak izan zituen.
  • 1910. Leon Tolstoik eskuizkribu baliotsuak galdu zituen bere Poljanako etxean, Pola ibaiaren ondoan, sute ikaragarria izan zenean.
  • 1918. Picos de Europako mendebaldeko mazizoa “Parque Nacional de la Montaña de Covadonga” egin zuten. Geroago “Parque nacional de los Picos de Europa” izango zen.
  • 1921. Annualeko Hondamendia: Riftarrek Annualeko posizio espainiarrei egin zieten eraso.
  • 1936. Errepublikarrek Guadalajarako altxamendua geratu ztuen eta nazionalek, berriz, Los Leones (Madrid) hartu zuten Espainiako Gerra Zibilean.
  • 1936. Onésimo Redondo, Falange Castellanako buruzagia, hil zen Labajoseko frontean (Segovia).
  • 1936. San Roque, Algeciras eta La Línea de la Concepción hiriak bonbardatu zituzten errepublikarren aldeko ontziek: Jaime I, Cervantes eta Libertad. Eztanda bat izan zen Morro de Gibraltar delakoan eta ia-ia nazioarteko ika-mika izan zen.
  • 1937. Mexikok Espainiako 500 gerrako haur hartu zituen.
  • 1939.Pétain mariskala iritsi zen Bartzelonara, bisita ofizialean.
  • 1940. Britainia Handiak alemaniar bake eskaintzari muzin egin zion.
  • 1941. Moskutik, la  La Pirenaica emisora komunista hasi zen emititzen Espainiarentzat.
  • 1942. Holokaustoa: Varsoviako ghettoko juduen deportazio sistematikoa hasi zen.
  • 1947. Alejandro Lerroux Espainiara iritsi zen Estorilen (Portugal) atzerriratuta egon ondoren.
  • 1947. Exoduseko bidaiariak Hamburgora eraman zituzten eta derrigorrez jaitsiarazi, Frantzian ezezko borobila eman ondoren.
  • 1967. Fernando Arrabal atxilotu zuten blasfematu zuelako.
  • 1973. Luis Ocañak irabazi zuen Frantziako Tourra.
  • 1979. ETAk Jesus Maria Colomo taberna bateko langilea hil zuen Beasainen.
  • 2005. Gerlinde Kalterbrunner eskalatzaile austriarrak Gasherbrum II.a igo zuen bere zortzigarren zortzimilakoa eginez eta Edurne Pasabanen errekorra berdinduz.
Publicado en  on 2009 Julio 22 at 1:25 am Dejar un comentario

Uztailaren 21a

  • Madalenak. Madalen jaien hasiera izaten da Orereta herrian (Gipuzkoan). 21ean hasi eta 25ean amaitzen dira.
  • K. a. 356. Herostratok Efesoko Artemisaren Tenpluari su eman zion, Munduko Zazpi Mirarietako bat suntsituz.
  • K. a. 356. Alexandro Handia Mazedoniako erregea jaio zen (h. K. a. 323).
  • 970. Al-Azhar mezkita hasi zen eraikitzen Kairon, munduko unibertsitate zaharrena dena.
  • 1512. Gaztelako gudalosteek Etxarri-Aranatz konkistatu zuten.
  • 1535. Espainiako Karlos I.aren armadak Tunez konkistatu zuen.
  • 1798. Piramidetako bataila eta Napoleon Bonaparteren armadak Kairoren hartu zuen.
  • 1825. Praxedes Mateo Sagasta jaio zen (h. 1923).
  • 1858. Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa, austriar printzesa eta Alfontso XII.aren emaztea, jaio zen (h. 1929).
  • 1876. Euskal Foruen abolizioa aprobatzen zuen legea egin zuten.
  • 1882. Gratien Ademaren Zazpi Eskualherriek lehendabizikoz kantatu zen, Donibane Lohitzunen.
  • 1899. Ernest Hemingway idazle estatubatuarra, jaio zen (h. 1961).
  • 1921. Annualeko Hondamendia: Espainiako armada garaitu zuten Annualen.
  • 1969. 2.56 (UTC) Neil Armstrong, Apolo 11ko komandanteak, ilargiko lurra zapaldu zuen; beranduxeago, Edwin E. Aldrinek gauza bera egingo zuen. Ilargiak ibiliko diren lehen gizakiak dira.
  • 1969. Francisco Francok Joan Karlos I.a tronurako oinordeko bezala aurkeztu zuen Erreinuko Kontseiluaren aurrean.
  • 1981. Espainiako errege-erreginek Ingalaterrako Karlos eta lady Diana Spencerren arteko ezkontzara ez joatea erabaki zuten, eztei bidaia Gibraltarren hasi behar zuela-eta.
  • 1983. Errenteriako Madalen jaiak bertan behera geratu ziren, Espainiako bandera udaletxean jartzeko saiakerak sortutako istilu larrien ondorioz.
  • 1990. Berlinen, Pink Floyd taldeak Alemaniaren batasuna ospatu zuen. Ia300.000 pertsona izan ziren “The Wall” ikusten, Berlineko Harresia zegoen lekuan.
  • 1992. Jose Manuel Ibar “Urtain”, Espainia eta Europako txapelduna boxeon, bere buruaz beste egin zuen Madrilen, 10. pisutik eroriz depresio handi baten ondoren.
  • 2007. Burj Dubai munduko eraikin handiena (Taipei 101) baino handiago eraiki zuten.
  • 2008. Frantziako kongresuak Frantziako konstituzioa erreformatzea onartu zuen hizkuntza gutxituak kulturaren ondare izendatzeko, tartean euskara, aldeko 539 boto eta aurkako 357 botorekin. Erreforma gauzatu ahal izateko kongresuaren hiru bostenaren babesa jaso behar zuen, hau da, 538 boto.
Publicado en  on 2009 Julio 21 at 1:25 am Dejar un comentario

Uztailaren 20a

  • K. a. 356. Alejandro Magno, Mazedoniako errege izango zena, jaio zen (h. K. a. 323).
  • 1221. Burgoseko katedralea eraikitzen hasi ziren.
  • 1304. Francesco Petrarca poeta jaio zen (h. 1374).
  • 1808. Jose I.a Bonaparte Madrilen sartu zen.
  • 1822. Gregor Mendel, austriar moje eta naturalista, jaio zen (h. 1884).
  • 1881. Siouxen buru zen Zezen Eseria armada estatubatuarraren aurrean errenditu zen.
  • 1919. Edmund Hillary, neozelandiar alpinista eta esploratzailea, jaio zen (h. 2008).
  • 1923. Mexikon, Pancho Villa jenerala asasinatu zuten Parralen (Chihuahua) (j. 1878).
  • 1936. José Sanjurjo jenerala hil zen abiazio istripu batean. Espainiako Gerra Zibila hasiko zuen altxamendua gidatzeko xedean zihoan Lisboatik Madrilera.
  • 1936. Errepublikar tropek eta milizianoek, Mendiko kuartela hartu zuten, nazionalek Madrilen zuten bakarra.
  • 1937. Guglielmo Marconi, irratiaren asmatzailea, hil zen (j. 1875).
  • 1944. Claus von Stauffenberg eta alemaniar erresistentziako beste kide batzuk Adolf Hitler hiltzen saiatu ziren.
  • 1962. AEBetan lehen irudia transmititu zuten telebistaz AEB (Andover) eta Europa artean (Pleumeur-Bodou, Francia).
  • 1968. Urtainen lehengo K.O.a Ordizian izan zen.
  • 1969. Apolo 11 ontzia Lasaitasunaren Itsasoan ilargiratu zen eta, sei ordu eta erdi geroago, Neil Armstrong eta Buzz Aldrin Ilargian oinez ibili ziren lehen gizakiak bihurtu ziren.
  • 1972. “El Lute” eta bere anaia zauritu zituen Goardia Zibilak Malagan izandako tiroketa batean.
  • 1973. Bruce Lee hil zen (j. 1940).
  • 2001. Carlo Giuliani, antiglobalizazio mugimenduko aktibista Genoan, hil zen (j. 1978).
  • 2004. Antonio Gades hil zen (j. 1936).
  • 2005. Nepalen, Edurne Pasabanek Nanga Parbat (8125 m) igo zuen eta bere 8. igoera honek munduko zortzimilako gehien zituen eta bizirik zirauen emakume bihurtu zuen.
  • 2006. Angel Sukia kardinal eta artzapezpiku zaldibitarra hil zen (j. 1916).
  • 2006. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaiko Zubia.
  • 2007. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak El Jueves aldizkariaren azken alea bahitzea agindu zuen, Espainiako Koroaren ondorengoei irainak botatzen ziotelakoan. Hurrengo egunean, El Juevesen webgunea itxiarazi zuten.
Publicado en  on 2009 Julio 20 at 1:24 am Dejar un comentario

Uztailaren 19a

  • 711. Indar musulmanek Tariq ibn Ziyad-en aginpean bisigodoak garaitu zituzten, Iberiar Penintsularen konkista ahalbidetuz.
  • 1374. Francesco Petrarca, italiar poeta, hil zen (j. 1304).
  • 1525. Alemanian, Martin Lutero eskumikatua izan zen Erromako Elizatik.
  • 1543. Maria Bolena, Ingalaterrako Henrike VIII.aren emaztea, hil zen (j. 1499).
  • 1553. Ingalaterran, Maria I.a Katolikoa edo Maria Tudor erregina egin zuten, 9 egunez agindu zuen Lady Jane Greyren ordez. Henrike VIII.a eta Katalina Aragoikoaren alaba bakarra zen eta Bloody Mary ezizenez ezagutu ohi da.
  • 1692. Salemen (Massachusetts), 5 emakume hil zituzten sorginkeria salatapean, ziurrenik bere ondasunak harrapatzeko xedea bazen ere.
  • 1793. Frantzian, Charlotte Corday gillotinatu zuten, Jean-Paul Marat bainuan erail zuelako.
  • 1808. Bailéneko bataila.
  • 1813. Henry Bessemer injineru eta asmatzailea jaio zen (h. 1898).
  • 1814. Samuel Colt, arma fabrikatzailea, jaio zen (h. 1862).
  • 1834. Edgar Degas, frantses pintore inpresionista, jaio zen (h. 1917).
  • 1848. Emakumeen Eskubideen lehen Biltzarra egin zen New York hirian.
  • 1849. Espainiako merkataritza harremanetan Sistema metriko hamartarra nahitaez erabiltzeko legea aldarrikatu zen.
  • 1879. AEBetako Mexico Berrian, Doc Hollidayren lehen hilketa, saloom batean gizon batek tiro egin zionean.
  • 1893. Donostiako Miramar Jauregia inaguratu zuten.
  • 1900. Parisko Metroaren lehen linea inauguratu zen.
  • 1903. Lehen Frantziako Tourra helmugara iritsi zen Parisko Parc des Princes estadiora.
  • 1912. Holbrooken (Navajo County, Arizona), 190 kiloko meteorito batek egin uzen eztanda herriaren gainean eta 16.000 puska inguru erori ziren sortu zen “eurian”.
  • 1920. Petrogradon (SESB) Internazional Komunistaren II. Kongresua hasi zen, 1919an Leninek sortutakoa Komintern izenarekin.
  • 1936. Espainian, sindikatuak kolpearen aurka altxatu ziren eta Gerra Zibila hasi zen. Francisco Franco jenerala Tetuánera iritsi eta Marokoko armada espainiarraren agindua hartu zuen. Madrilen, 19. gobernu errepublikarra osatu zen, José Giral buru, eta honek herriari armak ematea erabaki zuen. Bartzelonan kolpeak porrot egin zuen ordena publikoaren indarrak aurre egin baitzion, CNT-FAIren laguntzaz.
  • 1947. Bernie Leadon, estatubatuar musikaria eta The Eagles taldeko kidea, jaio zen.
  • 1947. Brian May, britainiar gitarra eta Queen taldeko kidea, jaio zen.
  • 1960. 9 langile hil eta 2 zauritu izan ziren trenak harrapatuta, trenbidea konpontzen ari zirenean, Monsolísetik gertu, Bartzelonan.
  • 1971. New Yorken, Dorre Bikietako hegoaldekoak 415 m egin zituen, munduko bigarren eraikuntza altuena izan zelarik.
  • 1973. Martin Powell, britainiar musikaria eta Cradle of Filtheko kidea, jaio zen.
  • 1974. Franco ospitalean sartu zuten eta Joan Karlos printzeagan delegatu zituen bere aginteak behin-behinekoz.
  • 1978. Alemanian, Volkswagenek bere azken “escarabajoa” egin zuen, 16,2 milioi osatuz.
  • 1979. Nikaraguan, Frente Sandinista de Liberación Nacionaleko gerrilariek (FSLN) Somoza sendiaren diktadura eraitsi zuten.
  • 1986. Enrique Tierno Galván, Madrileko alkatea, hil zen.
  • 2005. Portugalen, paleontologo talde batek allosauroaren (ordura arte Ifar Amerikan soilik bizi zela uste zen Jurasikoko dinosaurio haragijalea) hondakinak aurkitu zituzten.
  • 2005. en Iranen, gobernuak 16 eta 18 urtetako bi gazte exekutatu zituen, homosexualitatearen salatapean.
Publicado en  on 2009 Julio 19 at 1:24 am Dejar un comentario

Uztailaren 18a

  • K. a. 586. Babiloniako Nabucodonosor II.ak Jerusaleni eginiko setioa bukatu zen.
  • 64. Erromako Sute Handia jazo zen, merkatari auzo baten piztua eta berehala hiri osoara zabaldu zena. Neronek agindu omen zuen.
  • 1501. Isabel Austriakoa, Gaztelako Joana I.a eta Filipe I.aren alaba, jaio zen.
  • 1507. Bruselan, Karlos printzea, Joana Gaztelakoaren seme zaharrena, Borgoñako duke eta Flandriako konde egin zuten.
  • 1536. Ingalaterran aita santuaren agintea ezeztu zen.
  • 1610. Michelangelo Merisi, Caravaggio, italiar pintore barrokoa, hil zen (j. 1571).
  • 1837. Luis Candelas bandoleroa atxilotu zuten Alcazaréneko posadan, Olmedotik gertu (Valladolid).
  • 1853. Hendrik Lorentz, fisikari holandarra, Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1928).
  • 1873. Nicolás Salmerón egin zuten Espainiako I. Errepublikaren presidente, 5 astez iraun zuen Francisco Pi y Margallek dimititu ondoren.
  • 1898. Filipina uharteek independentzia lortu zuten.
  • 1898. Marie Curiek eta Pierre Curiek elementu berri bat aurkitu zuten: Polonioa.
  • 1909. Karlos Maria Borboikoa, Espainiako tronurako erregenahia eta Karlos VII.a karlistentzat, hil zen (j. 1848).
  • 1918. Nelson Mandela, Hego Afrikako presidentea eta Bakearen Nobel Saria, jaio zen.
  • 1921. Burgoseko katedralaren 7. mendeurrena betetzen zenean, El Cid eta bere emaztea zen Jimenaren hondarrak ekarri zituzten bertara, San Fernandoren erlikiekin batera.
  • 1923. Arratoi gorrien plaga batek Liebanako zelaiak (Kantabria) hartu zituen.
  • 1925. Adolf Hitler austriarrak Mein Kampf manifestua argitaratu zuen.
  • 1928. Amelia Earhart estatubatuarra izan zen Atlantiar Ozeanoa hegazkinez zeharkatu zuen lehen emakumea.
  • 1936. Espainiar militar talde batek, Franco eta Mola generalak buru zirela eta eskuineko alderdien laguntzaz, Gerra Zibila ekarriko zuen estatu kolpea eman zuen Espainiako II. errepublikaren gobernuaren aurka.
  • 1942. Paul McCartney abeslari ingelesa, jaio zen.
  • 1966. Los 40 Principales emititu zen lehen aldiz Cadena SERren.
  • 1995. Frantziako Tourra: Fabio Casartelli txirrindulari italiarra hil zen Col de Portet d’Aspet mendatea jaisten ari zenean izandako erorikoaren zaurien ondorioz.
Publicado en  on 2009 Julio 18 at 1:24 am Dejar un comentario

Uztailaren 17a

  • 1512. Alba dukearen agindupean zeuden tropek Nafarroako Erresumaren inbasioa hasi zuten.
  • 1566. Bartolomé de las Casas dominikoa, Chiapaseko (Mexico) gotzain eta amerikar indioen defentsore sutsua, hil zen.
  • 1762. Pedro III.a, Errusiako tsarra, hil zen (j. 1762).
  • 1762. Errusian, Katalina II.a zarina egin zuten, Pedro III.a asasinatu ondoren.
  • 1790. Adam Smith, ekonomista eta filosofo eskoziarra, hil zen (j. 1723).
  • 1891. Haile Selassie, Etiopiako enperadorea izango zena (1930-1974), jaio zen (h. 1975).
  • 1918. Alderdi Boltxebikearen aginduz, Nicolas II.a eta bere familia (Alejandra Romanova enperatriza, Olga Dukesa Handia, Maria Dukesa Handia, Tatiana Dukesa Handia, Anastasia Dukesa Handia eta Alexis Nikoláyevich Románov oinordekoa) exekutatu zituzten Ekaterimburgon.
  • 1932. Quino, Joaquín Salvador Lavado, argentinar umorista eta Mafaldaren sortzailea, jaio zen.
  • 1934. Donald Sutherland, kanadiar aktorea, jaio zen.
  • 1936. Maroko ifarraldeko armadak eta penintsulako beste hainbat guarniziok estatu kolpea eman zuten. Arrakastarik ez zutenez izan, Espainiako Gerra Zibila hasiko zen.
  • 1947. Camilla Mountbatten-Windsor, Ingalaterrako Karlosen emaztea eta Kornualleseko Dukesa, jaio zen.
  • 1955. AEBetako Anaheimen (Kalifornia), Disneylandia ireki zuten.
  • 1958. Wong Kar-wai, Hong Kongeko zine zuzendaria, jaio zen.
  • 1959. Billie Holiday, estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1915).
  • 1965. Santiago Segura, aktor, gidoilari, zuzendari eta ekoizlea, jaio zen.
  • 1998. Ur-azpiko lurrikarak sortutako tsunami batek Papua Ginea Berriko hamar herri suntsitu zituen, 1.500 hildako eta 2.000 etxegabe utziz.
  • 2001. Morris, belgiar historietista eta Lucky Lukeren sortzailea, hil zen (j. 1923).
  • 2002. Soldadu espainiarrek Perrexil uhartea berriro hartu zuten.
  • 2006. 7,2 graduko lurrikara Javako uhartean. Lurrikarak 2-3 metro bitarteko tsunamia sortu eta 350 pertsona hil zituen.
Publicado en  on 2009 Julio 17 at 1:23 am Dejar un comentario

Uztailaren 16a

  • 622. Islamiar egutegiaren hasiera eguna. Arabian, Mahoma profetak Mekatik Medinarantzko bidaia hasi zuen. Hegira izena ematen zaio eta egutegi islamiarraren hasiera markatzen du.
  • 1212. Navas de Tolosako gudua.
  • 1557. Ana de Cleves, Ingalaterrako Henrike VIII.aren laugarren emaztea, hil zen.
  • 1835 . Lehen Gerra Karlistan, Mendigorriako bataila izan zen, liberalek edo kristinoek irabaziz.
  • 1872. Roald Amundsen esploratzaile norvegiarra jaio zen (h. 1928).
  • 1901. Euskararen batasuna bultzatzeko batzarra egin zen Hendaian.
  • 1964. Miguel Indurain Larraya txirrindulari nafarra, historiako kirolari onenen artean sailkatua, jaio zen.
  • 1968. Larry Sanger, Wikipedia sortuko zutenetako bat, jaio zen.
  • 1998. Egin egunkariko kazetari talde batek behin-behineko egunkaria sortu zuten polizia operazioak itxitako Egin ordezkatzeko, Euskadi Informacion egunkaria.
  • 1999. John F. Kennedy, Jr., estatubatuar periodista eta John F. Kennedyren semea, hil zen (j. 1960).
  • 2002. 23:43an hasi zen Romeo-Sierra Operazioa, Perejil uhartea desalojatzeko xedez, 5 egun aurretik indar marokoarrek okupatu baitzuten.
  • 2003. Celia Cruz, kubatar abeslaria, hil zen (j. 1925).
  • 2006. Hezbollah talde terroristak jaurtitako misilek zortzi hildako eragin zituzten Haifako hiri Israeldarrean.
Publicado en  on 2009 Julio 16 at 1:23 am Dejar un comentario

Uztailaren 15a

  • 1099. Kristauek Jerusalem konkistatu zuten Lehen Gurutzadan.
  • 1606. Rembrandt margolaria jaio zen (h. 1669).
  • 1782. Artoiseko Kondeak, Frantziako Luis XVI.aren anaiak, Zabala jauregian egin zuen lo.
  • 1782. Carlo Broschi, Farinelli, italiar abeslaria, hil zen (j. 1705).
  • 1799. Egiptoko Rosetta herrian, soldadu frantziarrek Rosettako Harria aurkitu zuen, geroago hieroglifo egiptoarren dezifratzea ahalbidetu zuena.
  • 1815. Britainiarrek Napoleon kartzelaratu eta desterratu zuten Atlantiar Ozeanoko Santa Helena uhartera.
  • 1864. Alfred Nobelek nitroglicerina patentatu zuen eztandak egiteko.
  • 1885. Rosalía de Castro idazlea hil zen (j. 1837).
  • 1904. Anton Chejov, errusiar dramaturgoa, hil zen (j. 1860).
  • 1916. William Edmund Boeingek Boeing konpainia aeronautikoa sortu zuen Seattlelen.
  • 1934. Manex Erdozaintzi-Etxart euskal idazlea jaio zen Oztibarren (h. 1984).
  • 1952. Johnny Thunders, abeslaria, gitarra eta New York Dolls taldeko kidea, jaio zen (h. 1991).
  • 1956. Marky Ramone, estatubatuar bateria eta The Ramones taldeko kidea, jaio zen.
  • 1956. Ian Curtis, britainiar abeslaria eta Joy Division taldeko kidea, jaio zen (h. 1980).
  • 1970. Chi Cheng, Deftones bandako baxua, jaio zen.
  • 1973. John Dolmayan, baterista libanés (System of a Down taldeko libaniar bateria, jaio zen.
  • 1997. Gianni Versace, italiar disenatzailea, hil zen (j. 1946).
  • 1998. Baltasar Garzon epaileak zuzenduriko operazioan Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi ziren, ustez ETArekin harremana izateagatik.
  • 2006. Firefox eguna.
Publicado en  on 2009 Julio 15 at 1:22 am Dejar un comentario

Uztailaren 14a

  • 1789. Frantziako Iraultza. Parisko herritarrek Bastille gaztelua hartu zuten, zazpi preso askatuz.
  • 1881. Billy Haurra, estatubatuar kuatreroa, hil zen (j. 1859).
  • 1894. Bilboko Euzkeldun Batzokijan jaso zen lehen aldiz Arana Goiri anaiek marraztutako Ikurriña.
  • 1896. Buenaventura Durruti, sindikalista eta iraultzaile anarkista, jaio zen (h. ).
  • 1902. Veneziako San Marko Basilikaren X. mendeko ezkil-dorrea  ezustean erori zen. 1912 urterako berreraiki zen, zen eta zegoen bezala.
  • 1998. Richard “Dick” J. McDonald, estatubatuar enpresaria, hil zen (j. 1909).
  • 1918. Ingmar Bergman, zinema zuzendari suediarra, jaio zen (h. 2007).
  • 1933. Alemanian, Alderdi Nazia alderdi bakar bihurtzen da. Egia esan, beste alderdi guztiak deseginda zeuden jada, nazien presioen aurrean.
  • 1944. Antoine de Saint-Exupéry, frantses idazle eta abiadorea, hil zen (j. 1900).
  • 1954. Jacinto Benavente, dramaturgoa eta Nobel Saria Literaturan 1922an, hil zen (j. 1866).
  • 1970. Luis Mariano, kantari irundarra, hil zen Parisen (j. 1914).
  • 1995. MP3 formatua azaldu zen.
Publicado en  on 2009 Julio 14 at 1:22 am Dejar un comentario

Uztailaren 13a

Publicado en  on 2009 Julio 13 at 1:22 am Dejar un comentario

Uztailaren 12a

Publicado en  on 2009 Julio 12 at 1:21 am Dejar un comentario

Uztailaren 11

  • 1561. Luis Góngora y Argote poeta eta dramaturgoa jaio zen (h. 1627).
  • 1895. Lumière anaiek film bat aurkeztu zuten zientzialarien aurrean.
  • 1919. Herbeheretako parlamentuak zortzi orduko lanordua ezarri zuen.
  • 1920. Eugenia Montijokoa, Frantziako enperatriz kontsortea eta Napoleon III.aren emaztea, hil zen (j. 1826).
  • 1921. Irlandako Independentzia Gerra amaitu zen.
  • 1946. Ibon Sarasola idazle eta euskaltzaina jaio zen  Donostian.
  • 1957. Peter Murphy, Britainiar musikaria eta Bauhaus taldeko kidea, jaio zen.
  • 1959. Suzanne Vega, estatubatuar abeslaria, jaio zen.
  • 1975. Txinako Xiangen, Terrakotazko Armada deskubritu zuten.
  • 1979. Propilenoz kargaturiko kamioiak eztanda egin zuen Los Alfaques kanpinaren parean Tarragonako kostaldean, 216 hildako hutziz.
  • 1995. Srebrenicako sarraskia: Serbiar tropek 8.000 bosniar zibil baino gehiago, hil zituzten, haietako asko haurrak eta agureak zirelarik.
  • 2002. Marrokiar soldadu talde batek Perejil Irla inbaditu zuen eta Maroko eta Espainiaren arteko harremanak txartu ziren.
  • 2006. Atentatu odoltsua Mumbaiko hiri indiarrean, 190 hildako eta 600 zauritu baino gehiago.
Publicado en  on 2009 Julio 11 at 1:21 am Dejar un comentario

Uztailaren 10a

Publicado en  on 2009 Julio 10 at 1:20 am Dejar un comentario

Uztailaren 9a

Publicado en  on 2009 Julio 9 at 1:19 am Dejar un comentario

Uztailaren 8a

  • 1538. Diego de Almagro konkistatzaile hil zen Cuzcon (Peru (j. 1475).
  • 1808. Baionako Konstituzioa onartu zuten.
  • 1838. Ferdinand von Zeppelin, asmatzaile alemaniarra, jaio zen (h. 1917).
  • 1839. John D. Rockefeller, estatubatuar enpresaria, jaio zen (h. 1937).
  • 1889. New Yorken, The Wall Street Journal egunkari finantziarioa sortu zen.
  • 1908. Nelson Rockefeller, John D. Rockefellerren hiloba eta estatubatuar politikaria, jaio zen (h. 1979).
  • 1978. Espainiako Polizia Armatuak German Rodriguez gaztea hil zuen Iruñeko zezen-plazan, tentsio handiko San Fermin jaien erdian.
Publicado en  on 2009 Julio 8 at 1:19 am Dejar un comentario

Uztailaren 7a

Publicado en  on 2009 Julio 7 at 1:18 am Dejar un comentario

Uztailaren 6a

Publicado en  on 2009 Julio 6 at 1:18 am Dejar un comentario

Uztailaren 5a

  • 1687. Isaac Newtonek Philosophiae Naturalis Principia Mathematica argitaratu zuen.
  • 1809. Napoleonek Pio VII.a aita santua bahitzea agindu zuen eta hau Frantziara eraman zuten.
  • 1811. Simon Bolivar eta Fernando de Mirandak Venezuelako independentzia alderrikatu zuten.
  • 1830. Frantziak Arjel hartu zuen.
  • 1853. Cecil Rhodes, britainiar enpresaria eta Rodesia deituko zioten herrialdearen kolonizatzailea, jaio zen (h. 1902).
  • 1857. Clara Zetkin, alemaniar politikari sozialista, jaio zen (h. 1933).
  • 1911. Georges Pompidou politikari eta Frantziako presidente izango zena jaio zen (h. 1974).
  • 1946. II. Mundu Gerraren ondoren, Berlin aliatuek gobernaturiko 4 zonatan banatu zuten.
  • 1946. Bikinia agertu zuten jendaurrean.
  • 1950. Juduei Israelen bizitzeko eskubidea onartu zitzaien.
  • 1954. Elvis Presleyk lehen grabaketa komertziala egin zuen, bere lehen bi abestiak kantatuz.
  • 1964. Pink Floyd sortu zen.
  • 1969. Walter Gropius, arkitekto alemaniarra eta Bauhaus eskolako zuzendaria, hil zen (j. 1883).
  • 1992. Frantziako Tourraren lehenengo etapa Donostiatik abiatu zen.
  • 1996. Klonatutako lehen animalia zirudien Dolly ardia jaio zen.
  • 1997. Mars Pathfinder espaziontzia Marten lurreratu zen.
  • 2006. Kenneth Lay, estatubatuar enpresaria eta Enron Corporationeko presidentea, hil zen (j. 1942).
Publicado en  on 2009 Julio 5 at 1:17 am Dejar un comentario

Uztailaren 4a

  • Estatu Batuetan, independentziaren egunaren ospakizunak.
  • 1054. Ameriketako indioek, arabiarrek, txinoek eta japoniarrek supernova bat ikuskatu zuten adierazpenak utzi zituzten. 22 hilabetez egon zen dizdiratsu, egunez ere ikusteko moduan. Haren hondakinek osatuko zuten Karramarroaren nebulosa.
  • 1541. Pedro de Alvarado konkistatzailea hil zen.
  • 1776. Amerikako Independentzia Gerra: Kontinental Kongresuak Independentzia Adierazpena berrestu zuen. Filadelfian (Pentsilvania) bildutako 13 koloniek AEBetako Independentzia Adierazpena onartu zuten.
  • 1807. Giuseppe Garibaldi jaio zen (h. 1882).
  • 1808. Napoleon Bonapartek Espainia eta Indietako lurrak eman zizkion bere anaia Joséri.
  • 1826. John Adams eta Thomas Jefferson, AEBetako 2. eta 3. presidenteak, hil ziren.
  • 1831. James Monroe, AEBetako presidentea, hil zen.
  • 1882. Louis B. Mayer, errusiar cinemagile eta ekoizle eta Metro Goldwyn Mayerren sortzailea, jaio zen (h. 1957).
  • 1917. Manolete toreroa jaio zen (h. 1947).
  • 1934. Marie Curie fisikari eta kimikari poloniarra hil zen.
  • 1946. Estatu Batuek Filipina Uharteen independentzia onartu zuten.
  • 1959. Victoria Abril jaio zen.
  • 1987. Frantzian, tribunal batek Klaus Barbieri (Gestapoko buruzagia, «Lyoneko harakina») biziarteko kartzela zigorra eman zion.
  • 1992. Frantziako Tourraren lehenengo etapa Donostiako hiritik abiatu zen.
  • 1997. Mars Pathfinder espaziontzia Marten lurreratu zen.
  • 1997. Bimenes izan zen asturiar hizkuntza ofizializatu zuen lehen herria. Berehala animatuko ziren beste batzuk.
Publicado en  on 2009 Julio 4 at 1:17 am Dejar un comentario

Uztailaren 3a

  • 71. Tradizio katolikoaren arabera, Tomas Apostolua martirizatu zuten hil arte.
  • 987. Hugues Capet koroatu zuten frankoen errege.
  • 1642. María de Médici, Frantziako erregina kontsortea eta Henrike IV.aren emaztea, hil zen (j. 1575).
  • 1702. Espainiako Ondorengotzako Gerra. Austriak, Karlos Artxidukearen aldeko, gerra deklaratu zien Frantzia eta Espainiari, Filipe Anjoukoaren aldekoei, alegia.
  • 1775. AEBetako Independentzia Gerra: George Washingtoneko Ingalaterraren aurka altxatutako tropen agindua hartu zuen.
  • 1844. Pinguino Handien azken bikotea hil zuten, Pinguinus generoa betiko iraungiz.
  • 1883. Franz Kafka idazle pragarra jaio zen (h. 1924).
  • 1935. André Citroën, automobilgintzan sektoreko ingenialari frantsesa, hil zen (j. 1878).
  • 1971. Parisen, James Douglas Morrison, Jim Morrison, poeta eta The Doors talde kaliforniarraren abeslaria, hil zen 27 urte zituenean. Pariseko Père-Lachaise hilobian emango zioten lur.
  • 1976. Adolfo Suárez Espainiako presidente egin zuten.
  • 2001. Hegazkin istripua Errusiako Irkutsen, Tupolev hegazkin bat pistatik atera eta 145 hildako izan ziren.
  • 2005. Espainian, sexu bereko batasun zibila aprobatu zuten.
  • 2006. Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 42 hildako.
Publicado en  on 2009 Julio 3 at 1:17 am Dejar un comentario

Uztailaren 2a

Publicado en  on 2009 Julio 2 at 1:16 am Dejar un comentario

Uztailaren 1a

Publicado en  on 2009 Julio 1 at 1:16 am Dejar un comentario