Urtarrilaren 31

Publicado en  on 2009 Enero 31 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 30a

  • 1649. Karlos I.a, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea, dekapitatu zuten. Garai hartako ohitura zen bezala, borreroak hildakoaren burua erakutsi zuen; normalean, jendaurrean betiko leloa errepikatzen zen: “Hementxe duzue traidore baten burua!”; Karlosen burua erakutsi zuten, baina, oraingo honetan ez zuten hitzik esan. Horrelako prezedenterik gabe, Oliver Cromwellek burua berriro gorpuari josteko baimana eman zuen, familiak eroritako erregeari bere errespetuak erakus ziezaizkion (j. 1600).
  • 1661. Londreseko Westminster Abadian, Oliver Cromwell desenterratu zuten (1658ko irailaren 3an hilda zegoen) eta exekuzioaren erritoa egin zioten.
  • 1847. Kaliforniako Yerba Buena hiriari izena aldatu zioten eta, hemendik aurrera, San Frantzisko izango da.
  • 1882. Roosevelt Estatu Batuetako presidentea jaio zen (h. 1945).
  • 1933. Adolf Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuten
  • 1945. Sobietar urpekontzi batek Wilhelm Gustloff itsasontzia urperatu eta 9.000 hildako baino gehiago eragin zituen, gehienak emakumeak, umeak eta zaurituak.
  • 1945. Adolf Hitlerren azken diskurtsoa, agintera iritsi zenetik 11. urtea ospatuz.
  • 1948. Mahatma Gandhi bakezale eta Indiako independentziaren burua muturreko hinduista batek hil zuen (j. 1869).
  • 1968. Filipe Borboikoa, Asturiaseko printzea, jaio zen.
  • 1969. Londreseko Apple Records-eko terrazan, The Beatles taldeak azken kontzertua eskaini zuen. Poliziak bertan behera utzi zuen.
  • 1972. Igande Odoltsua izan zen Ipar Irlandako Derryn herrian, non poliziak agerraldi baketsu baten aurka tirokatu zuen, eta 13 hildako eta 14 zauritu eragin.
  • 1999. Gara egunkariaren lehen alea kaleratu zen.
Publicado en  on 2009 Enero 30 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 29a

  • 1649. Karlos I.a,  Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea, dekapitatu zuten.
  • 1882. Roosevelt Estatu Batuetako presidentea jaio zen.
  • 1886. Karl Benzek gasolinaz zebilen lehen autoa patentatu zuen.
  • 1945. Sobietar urpekontzi batek Wilhelm Gustloff itsasontzia urperatu eta 9.000 hildako baino gehiago eragin zituen, gehienak emakumeak, umeak eta zaurituak.
  • 1948. Mahatma Gandhi bakezale eta Indiako independentziaren burua muturreko hinduista batek hil zuen (j. 1869).
  • 1950. Johannesburgon (Hego Afrika) apartheid-aren aurka lehenengo mugimenduak hasi ziren.
  • 1972. Igande Odoltsua izan zen Ipar Irlandako Derryn herrian, non poliziak agerraldi baketsu baten aurka tirokatu zuen, eta 13 hildako eta 14 zauritu eragin.
Publicado en  on 2009 Enero 29 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 28a

  • 814. Carlomagno, errege frankoa (768-814), eta enperadorea (800-814), hil zen (n. 742).
  • 1225. Tomas Aquinokoa, italiar idazle, filosofo eta teologoa, jaio zen (h. 1274).
  • 1429. Donostian sute batek hiria deuseztu zuen.
  • 1547. Henrique VIII.a, Ingalaterra errege, 1509az geroztik eta Irlandakoa 1541az gero, hil zen 55 urte zituenean (j. 1491).
  • 1881. Fiodor Dostojevski idazle Errusiarra.
  • 1887. Eiffel Dorrearen eraikuntza hasi zen.
  • 1918 . Lev Trotskik Armada Gorria sortu zuen.
  • 1930. Espainian, Miguel Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zion Alfontso XIII.ari, 1923ko irailaren 13an hasitako diktadurari bukaera emanez.
  • 1935. Islandia, abortua legeztatu zuen aurreneko herrialdea.
  • 1958. Danimarkan, LEGO sortu zen.
  • 1983. Norbert Tauer idazle txekiarra hil zen. Euskaraz ikasi eta idatzi zuen, eta sariak ere irabazi zituen.
Publicado en  on 2009 Enero 28 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 27a

Publicado en  on 2009 Enero 27 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 26a

  • 1565. Legazpik Guam irla hartu zuen.
  • 1865. Sabino Arana euskal abertzaletasunaren “aita” jaio zen (h 1903).
  • 1898. Maine korazatua La Habanan sartu zen eta, hondoratu zenean, espainiarrei botako die errua, AEBetako armada gerran sartzeko aitzakia bilakatuz.
  • 1939. Francok Bartzelona hartu zuen.
  • 1948. AEBKO Tribunal Supremoak zuri eta beltzen arteko hezkuntza berdinketa deklaratu zuen.
  • 1950. Indiak independentzia lortu zuen Erresuma Batutik.
  • 1962. Lucky Luciano mafiosoa hil zen (n. 1897).
  • 1976. Saharan espainiar presentzia bukatu zen, Gómez de Salazar jenerala joan zenean.
  • 1998. Europako 19 herrialdeek, Espainiak horien artean, Parisen Europako Kontseiluaren protokoloa sinatu zuten, gizakiaren klonazioa debekatuz
Publicado en  on 2009 Enero 26 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 25a

  • 1516. Fernando Katolikoa hil ondoren, bere alaba Joanak jaso zuen Aragoiko koroa.
  • 1533. Ingalaterrako Henrique VIII.a Ana Bolenarekin ezkondu zen sekretuan.
  • 1627. Robert Boyle, irlandar fisikokimikoa jaio zen (h.1691).
  • 1736. Joseph-Louis de Lagrange, frantses matematiko eta astronomoa, jaio zen (h. 1813).
  • 1882. Virginia Woolf idazle britaniarra jaio zen (h. 1941).
  • 1905. Inoiz aurkitu den diamanterik handiena topatu zuten, Hego Afrikako Cullinan herriko meategian. Cullinan diamanteak 3.105,75 kilate zituen gordinean.
  • 1947. Al Capone Chicagoko gangsterrik ospetsuena hil zuten.
  • 1955. Terry Chimes, The Clash taldeko bateria, jaio zen.
  • 1971. Idi Amin bortizki iritsi zen Ugandako presidente izatera.
  • 1981. Jiang Qing, Mao Zedongen alarguna, heriotza-zigorrera kondenatu zuten.
  • 1990. Ava Gardner, aktore estatubatuarra hil zen (j. 1922).
  • 1990.  Antena 3 katearen hasiera.
  • 2002. Clifford Baxter AEBetako Enron konpania bateko presidente ohia hilda aurkitu zuten bere autoan.
  • 2008. Euskarazko Wikipediak Argia Saria irabazi zuen, Sareko Argia atalean.
Publicado en  on 2009 Enero 25 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 24a

  • 41. Cayo Julio Cesar Augusto Germanico. Kaligula, Erromako hirugarren enperadorea, Guardia Pretoriarreko bere borrero gogokoenak hil zuen 29 urte zituenean. Bere osaba Klaudiok ordezkatuko zuen.
  • 76. Hadriano erromatar enperadorea Italica hirian (gaur egungo Sevillan) jaio zen.
  • 1643. Felipe IV.ak Olivareseko konde-dukea eta bere balidoa, kargutik kendu zuen.
  • 1921. Parisen egin zuten konferentzian, aliatuek isuna ezarri zioten Alemaniari: 226.000 milioi marko 42 urterokoetan banatuta (1963ra arte).
  • 1924. Errusiako Petrogradek Leningrad izena hartu zuen. Aurrez San Petersburgo ere izan zen.
  • 1935. Richmond (Virginia) hirian, garagardoa latontzi baten barruan saltzen duten lehen aldia (Krueger’s Finest Beer and Krueger’s Cream Ale).
  • 1943. Sharon Tate, estatubatuar abeslaria, jaio zen (h. 1969).
  • 1944. Klaus Nomi, alemaniar abeslaria, jaio zen (h. 1983).
  • 1965. Winston Churchill politikari britainiarra hil zen(j.1854).
  • 1969. Salbuespen egoera ezarri zuten Madrilgo unibertsitatean, 300 ikasle baino gehiago atxilotuz.
  • 1972. Guameko irlako oihanean Shoichi Yokoi, japoniar sarjentua, aurkitu zuten. II. Mundu Gerraz gero bertan ezkutatuta zegoen, gerra bukatuta zegoen ala ez jakin gabe.
  • 1977. Atotxako sarraskia: Madrilgo Atocha kalean (Madrilen), 5 abokatu laboralista hil zituzten eskuin muturreko kideek.
  • 1984. Apple Macintosh ordenagailua jarri zuten saltzen lehen aldiz.
  • 1989. Salvador Dali margolari espainiarra hil zen.
  • 1989. Ted Bundy, estatubatuar asasinoa, hil zuten (j. 1946).
Publicado en  on 2009 Enero 24 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 23a

Publicado en  on 2009 Enero 23 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 22a

Publicado en  on 2009 Enero 22 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 21a

  • 1793. Luis XVI.a exekutatu zuten gilotinaz Parisen. 1774-1792 tartean izan zen errege (j. 1754).
  • 1895. Cristobal Balentziaga jostuna jaio zen Getarian (h. 1972).
  • 1905. Christian Dior, frantziar modistoa, jaio zen (h. 1957).
  • 1921. Alaves futbol taldea sortu zuten Gasteizen.
  • 1922. Espainiar gobernuak Abd el-Krimekin negoziatu zuen preso hartutako espainiarren erreskatea.
  • 1923. Lola Flores jaio zen (h. 1995).
  • 1924. Vladímir Ilich Uliánov, Lenin, iraultzaile errusiarra hil zen  (j. 1870).
  • 1950. George Orwell, idazle britaniarra hil zen.
  • 1976. Concorde hegazkinak bere lehenengo hegaldia burutu zuen.
  • 1977. Espainiako gobernuaren proposamenari jarraituz, Filipe Borboikoa printzea Asturiaseko Printze izango da.
  • 1988. Bilbao eta Vizcaya banketxeak batu ziren, BBV sortuz.
Publicado en  on 2009 Enero 21 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 20a

  • 648. Europan, Chindasvinto errege bisigodoak, oinordekotzazko monarkia ezarri zuen Hispanian, tronua bere seme Recesvintori utziz.
  • 1503. Sevillako Kontratazio Etxea sortu zen, Mundu Zaharra eta Mundu Berriaren artean sortutako merkataritza guztia antolatu eta kontrolatzeko xedean.
  • 1722. Luis, Asturiaseko printzea, Luisa Isabel Orleanskoarekin ezkondu zen, Frantzia eta Espainiaren arteko harremanak sendotzeko. Luis handik bi urtera hil zen.
  • 1785. Xabier Munibe Peñafloridako kondea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea, hil zen (j. 1723).
  • 1929. Leon Trotski iraultzailea SESBtik Turkiara erbesteratu zuten.
  • 1942. II. Mundu Gerra: Berlinetik gertu dagoen Wannseen,   Wannseeko Konferentzia egiten ari ziren eta han bildu ziren buruzagi naziek Juduen arazorako azken soluzioa erabaki zuten.
  • 1944. II. Mundu Gerra: Britainiar abiazioak 2.000 tona bonba jaurti zituen Berlin gainean.
  • 1946. David Lynch, estatubatuar zinemagilea, jaio zen.
  • 1956. AEBetan espainiar lehen trena (Talgo) hasi zen zirkulatzen Chicago eta Peoria artean.
  • 1960. Nafarroako Unibertsitatea sortu zen, Opus Deik bultzatua.
  • 1961. AEBetan, J. F. Kennedy presidente egin zuten.
  • 1980. Jimmy Carterrek, AEBetako presidenteak, Moskuko Joko Olinpikoak bertan behera uzteko eskatu zuen, SESBek ez bazuen Afganistanetik 4 astetan alde egiten.
  • 2006. Patxi Altuna euskaltzaina hil zen.
  • 2006. Donostiako Tanborradan lehen aldiz  hartu zuten parte emakumeek.
Publicado en  on 2009 Enero 20 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 19a

Publicado en  on 2009 Enero 19 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 18a

  • 1535. Francisco Pizarro espainiarrak Lima hiria sortu zuen Perun.
  • 1689. Montesquieu jaio zen.
  • 1778. James Cook britainiarrak Hawaii uharteak aurkitu zituen, Sandwich Uharteak izena emanez.
  • 1819. Karlos IV.a, Espainiako erregea, hil zen (1748an jaioa zen).
  • 1871. Otto von Bismarck kantzilerrak Gilermo I.a, Prusiako errege izatetik, Alemaniako kaiser aldarrikatu zuen.
  • 1890. Amadeo Saboiakoa hil zen (1845ean jaioa zen).
  • 1896. X-izpi makina erakutsi zen jendaurrean lehen aldiz.
  • 1915. Pancho Villak bere burua Mexikoko presidente egin zuen.
  • 1943. Alemaniako armadak Londres airez bonbardatu zuen.
  • 1958. Brugueraren “Pulgarcito”ren 1.394. alean Ibáñezen pertsonaia ezagunak publikatu ziren: Mortadelo eta Filemón .
  • 1971. Manuel Delgado Villegas, el Arropieroren azken asasinaketa eta ondorengo atxiloketa. 7 hilketa probatu ziren, baina berak 48 konfesatu zituen. 22 bat, behintzat, oso litekeena da bereak izatea.
  • 1977. Ikurrina legeztatu zuten Hego Euskal Herrian diktaduraren ondoren.
  • 1982. Poliziak Julio Iglesias Puga askatu zuen, 23 ETAk bahituta eman ondoren.
  • 2008. Bobby Fischer, xake jokalaria, hil zen.
Publicado en  on 2009 Enero 18 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 17a

  • K. a. 49. Julio Zesarrek Rubicon ibaia gurutzatu zuen, gerra zibila piztuz.
  • 1600. Pedro Calderón de la Barca, espainiar dramaturgoa, jaio zen (1681ean hilko zen).
  • 1793. Konbentzio Frantsesak, boto bakar batez, Luis XVI.a erregearen heriotza-zigorra erabaki zuen.
  • 1819. Simon Bolibarrek Kolonbiako errepublika aldarrikatu zuen.
  • 1899. Al Capone, estatubatuar gansterra, jaio zen (1947an hilko zen).
  • 1927. Fritz Lang austriarraren Metropolis filma kaleratu zen, garaiko film mutu garestiena.
  • 1939. Alemania Naziak odontologo, albaitari eta farmazeutiko juduen lana debekatu zuen.
  • 1943. Nikola Tesla asmatzailea hil zen (1856an jaiotakoa zen).
  • 1945. Sobietarrek Varsovia nazien eskuetatik indarrez hartu zuten.
  • 1946. Nazio Batuen Erakundearen lehen Batzar Nagusia izan zen Londresen, 51 estatu kideen ordezkaritzarekin.
  • 1966. Bi abio estatubatuarrek talka egin zioten elkarri. 4 bonba atomiko erori ziren, horietatik 3 Palomaresetik gertu eta bestea Almeria inguruan.
  • 1976. ETAk, Manuel Vergara Jiménez goardia zibila erail zuen Ordizian.
  • 1982. Julio Iglesias Puga ginekologoa, Julio Iglesiasen aita, liberatu zuten. ETAk bahituta zeukan aurreko abenduaren 29 ezkero.
  • 1995. Japonia: 7,2º Richter eskalako lurrikara batek, 5.500 hildako utzi zituen.
  • 1996. ETAk Jose Antonio Ortega Lara bahitu zuen.
  • 2002. Camilo Jose Cela idazle espainiar eta 1989ko Literaturako Nobel Sariduna hil zen (j.1916).
  • 2008. Bobby Fischer xakelaria hil zen (1943an jaioa zen).
Publicado en  on 2009 Enero 17 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 16a

  • 929. Espainia: Abderraman III.a Kordobako kalifa egin zen.
  • 1547. Errusia: Ivan IV.a, el Terrible deiturikoa, tsar egin zen.
  • 1556. Karlos I.ak bere seme Filipe II.ari utzi zion Gaztela eta Aragoiko koroa.
  • 1605. Espainian El Ingenioso Hidalgo Don Quixote de La Mancharen lehen edizioa argitaratu zuten Madrilen.
  • 1707. Eskoziako parlamentuak Ingalaterrarekin batzea erabaki zuen eta estatu berri bat sortu zen: Britainia Handia.
  • 1791. Jandarmeria sortu zen Frantzian.
  • 1795. Frantziak Herbehereak indarrez hartu zituen.
  • 1809. Espainia: Napoleonen armada frantsesak britainiar armada garaitu zuen A Coruñan.
  • 1906. Maroko: Algeciraseko Konferentzia hasi zen Marokoren etorkizuna erabakitzeko asmoz. Espainia, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuak hartu zuten parte.
  • 1920. AEBetan Lege Lehorra jarri zen martxan.
  • 1932. Dian Fossey, estatubatuar zoologa estadounidense jaio zen (1985ean hilko zen).
  • 1969. Jan Palach ikasleak bere buruari su eman zion Pragako Wenzel enparantzan, sobietar okupazio eta askatasun gabezia salatu nahian.
  • 1974. Kate Moss jaio zen.
  • 1991. AEBetako George W. Bushek Golkoko Gerratea hasteko agindua eman zuen, Iraki eraso eginez. Basamortuko Ekaitza deituriko operazioa gauzatu zuen eta Bagdad bonbardatu.
  • 2003. Columbia espazio anezka atmosferatik irtetera zihoala, objektu batek talka egin zion, 13 egun geroago lurreratzean ontziaren suntsitzea eragingo zuena.
  • 2005. Adriana Iliescu, 66 urteko emakume errumaniarrak ume bat izan zuen. Historian ume bat izaten emakumerik zaharrena.
Publicado en  on 2009 Enero 16 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 15a

  • 1519. Vasco Nuñez Balboakoa, espainiar esploratzailea, hil zen (1475ean jaioa zen). Ozeano Barea aurkitu zuen lehen europarra izan zen.
  • 1724. Luis I. Espainiako errege egin zuten. Urte bereko urriaren 31n hilko zen errege gaztea eta koroa berriro aitaren eskuetara itzuli zen, Filipe V.arenera.
  • 1759. Britainiar museoa inauguratu zuten Londresen.
  • 1902.  Sebastian Matxinbarrena, Donostiako alkateak, sokamuturra debekatu zuen.
  • 1906. Aristoteles Onassis, Greziako armadore eta multimilionarioa, jaio zen (1975ean hilko zen).
  • 1810. Andaluzian, Jose Bonaparte eta bere 80.000 soldaduz osatutako armada Sierra Morenara iritsi zen, okupazioa hasteko asmoz.
  • 1911. Euskal Herriaren alde aldizkaria sortu zen, sortzaile eta arduradun nagusia Gregorio Mujika zena.
  • 1919. Berlinen, Freikorps taldeak  Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht, iraultzaile eta teorialari alemaniarrak, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako erradikalenen liderrak I. Mundu Gerra garaian, eta Espartakisten Mugimenduaren sortzaile, asasinatu zituen.
  • 1929. Martin Luther King politikari estatubatuarra eta Nobel Saria 1964an, jaio zen (h. 1968).
  • 1936. Espainian Fronte Popular baterako ituna sinatu zuten errepublikarrak, sozialistak eta komunistak. Alderdi horrek irabaziko ditu urte bereko hauteskundeak.
  • 1938. Espainiako Gerra Zibilean, Bartzelona bonbardatu zuten.
  • 1939. Frankistek Tarragona hartu zuten.
  • 1941. Erroman, Alfontso XIII.ak Espainiako tronuan zituen eskubideei uko egin zien, bere seme Joani, Asturiaseko printzeari, utziz.
  • 1947. Los Angeleseko Leimert parkean (Kalifornia) oinezko batek Elizabeth Shorten torturatutako hilotza aurkitu zuen. Dalia Beltza izena eman zitzaion.
  • 1951. Alemanian, Ilse Kochi, Buchenwaldeko kontzentrazio esparruko komandantearen emazteari, biziarteko kartzela eman zioten. Buchenwaldeko Zakurra deitzen zioten.
  • 1958. Pottokiak lehen aldiz argitaratu ziren, Belgikako Spirou aldizkarian.
  • 1990. Zaragozako Flying diskotekan 43 pertsona hil ziren sute batean itota.
  • 1993.  Campsa monopolio ezerezean geratu zen eta petrolioa liberalizatu zen Espainian.
  • 1994. Federica Montseny, lider anarkista eta II. Errepublikako ministroa izan zena, hil zen (1905ean jaioa zen).
  • 2001Wikipediaren lehen bertsioa, ingelesezkoa, interneten zabaltzeari ekin zitzaion.
Publicado en  on 2009 Enero 15 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 14a

  • 1503. Sevillan Indietako Kontratazio Etxea sortu zuten. Amerikarekin eginiko inportazio eta esportazio gaiak jasotzen zituzten bertan.
  • 1690. Klarinetea asmatu zuten Nurembergen
  • 1696. Salemeko sorgenei eginiko epaiketen epaileek han eginiko erruak aitortu zituzten.
  • 1809. Espainia eta Ingalaterrak Napoleonen aurka batera egiteko ituna egin zuten.
  • 1858. Napoleon III. eta Eugenia emperatriza operara zihozen Parisen atentatua egin zienean. Ez zitzaien ezer gertatu.
  • 1875. Alfontso XII.a Madrilera iritsi zen tronua hartzeko asmoz. llega a Madrid para ocupar el trono.
  • 1883. Nina Ricci, italiar jatorriko frantses modista francesa, jaio zen (1970ean hilko zen).
  • 1887. Argentinako Aconcagua mendia igo zuten lehenengoz. Mathias Zurbriggen suitzarra izan zen lortu zuen.
  • 1920. Txomin Agirre idazle eta elizgizona (j 1864).
  • 1925. Yukio Mishima, japoniar idazlea, jaio zen (1970ean hil zen).
  • 1957. Humprey Bogart hil zen.
  • 1990. Simpsondarren lehen atala eskaini zen telebistan.
  • 2004. Georgiako bandera, Bost Gurutzeko bandera izenekoa, ofizialki berrezarri zen 500 urteko etenaldiaren ostean.
Publicado en  on 2009 Enero 14 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 13a

  • 1558. Ingalaterran Isabel I.a koroatu zuten.
  • 1785. Xabier Munibe Peñafloridako kondea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea, hil zen (j. 1723).
  • 1915. Lurrikara batek Italiako Avezzano hiria suntsitu zuen eta 30.000 hildako eragin zituen.
  • 1750. Madrileko Tratatua sinatu zuten, Tordesillasekoa ezerezean utziz.
  • 1759. Lisboan hainbat noble hil zituzten, Portugaleko Jose I.aren aurkako atentatuan parte hartu zutelakoan.
  • 1854. Anthony Fossek eskusoinuaren patentea lortu zuen.
  • 1888. Alexander Graham Bellek National Geographic Society sortuzuen. National Geographic aldizkaria kaleratzen hasi ziren.
  • 1941. James Joyce idazle irlandarra hil zen. (j.1882).
Publicado en  on 2009 Enero 13 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 12a

  • 1628. Charles Perrault, frantses ipuin idazlea, Mari Errauskin, Botadun katua eta Erpurutxo idatzi zituena, jaio zen.
  • 1790. Pirinio Atlantikoetako departamentu sortu zuten, Ipar Euskal Herria eta Biarno batuz.
  • 1816. Frantziako gobernuaren lege batek Bonaparteren familia osoa desherriratu zuen.
  • 1869.  Bilboko Arenalean izugarrizko uholdeak izan ziren.
  • 1923.  ‘Time’, estatubatuar aldizkariaren lehen zenbakia atera zen.
  • 1924. Eduardo Txillida eskultore donostiarra jaio zen (h. 2002).
  • 1933. Casas Viejaseko (Cadiz, Andaluzia, Espainia) altxamendu anarkista zapuztuko zuten tropa errepublikarrek (Bezperan hasita zegoen).
  • 1960.  Comienzan los primeros trabajos de construcción de la gigantesca presa de Asuán en Egipto.
  • 1976. Agatha Christie idazle britainiarra hil zen (j. 1890).
Publicado en  on 2009 Enero 12 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 11

  • 811. Euskaldunek Karlomagnoren armada azpiratu zuten Altabizkar mendietan.
  • 1913. Tibetek independentzia lortu zuen.
  • 1922. Lehen aldiz intsulina eman zitzaion diabetea zuen gizaki bati, Toronton.
  • 1842. William James, estatubatuar filosofo eta psikologoa jaio zen.
  • 1875. Alfontso XII.a Valentziako portura iritsi zen, Bartzelonatik eta Madrilerantz abiatu zen Espainiako tronua okupatzeko xedez.
  • 1933. Casas Viejaseko gertakariak izan ziren, anarkisten altxamendua Azañaren errepresio gogorra jasan zuena.
  • 1946. Albaniako Errepublika sortu zen.
  • 2003. Ipar Koreak Tratado de No Proliferación Nuclear delakoa eta Energia Atomaikoaren Nazioarteko Erakundea abandonatu zuen, baina energia nuklearra helburu baketsuetako bakarrik erabiliko zuela ziurtatu zuen.
Publicado en  on 2009 Enero 11 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 10a

  • 1886. Jose Gontzalo Zulaika, Aita Donostia musikari ospetsua, jaio zen Donostian (h. 1956).
  • 1900. Banco Guipuzcoanok ateak ireki zituen lehen aldiz Donostian.
Publicado en  on 2009 Enero 10 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 9a

  • 1349. Basilean (Suitzan), izurritearen errua juduei bota zioten eta preso hartu eta erre egin zituzten.
  • 1522. Adriano de Utrecht Eliza Katolikoaren aitasantu aukeratu zuten, Adriano VI.a izena hartuz. Joan Paulo II.a arte ez da italiarra ez den beste aitasanturik izango.
  • 1806. Londresen, Nelson almirantearen hileta izan zen, Saint Paul katedralean lurperatu zutelarik.
  • 1863. Londresko metroaren linea bat zabaldu zen, munduko lehena.
  • 1873. Napoleón III.a, Frantziako enperadorea (1852–1870) hil zen (1808an jaioa zen).
  • 1875. Alfonso XII.a Bartzelonara iritsi zen Marseillatik Navas de Tolosa izeneko fragatan.
  • 1878. Victor Manuel II.a, Piamonte-Sardiniako azken errege eta Italiako lehena, hil zen.
  • 1908. Simone de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra jaio zen (h. 1986).
  • 1923. Lehen hegaldia autogiron, Madrilen, Juan de la Cierva aeronautika asmatzaileak bultzatuta.
  • 1939. Italiak Libia bere lurraldearen parte bilakatu zuen.
  • 1959. Vega de Tera uharkako presa lehertu zen eta Ribadelago herrian (Zamora) 450 biztanletik 150 hil ziren.
  • 1986. Kodak enpresak bat-bateko kamerak egiteari eta saltzeari utziko zion, patente kontuan Polaroidekin zuen borroka galdu eta gero.
Publicado en  on 2009 Enero 9 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 8a

  • 1324. Marco Polo esploratzaile italiarra hil zen (j.1254).
  • 1601. Baltasar Gracian, espainiar idazlea, jaio zen (1658an hilko zen).
  • 1642. Galileo Galilei, italiar filosofo, fisikari eta astronomoa hil zen (j.1564).
  • 1856. Boraxa aurkitu zuten, detergente, suabizante, xaboi, desinfektante eta pestizidetan asko erabiliko dena.
  • 1870. Miguel Primo de Rivera militar eta diktadore espainiarra jaio zen (h.1930).
  • 1879. Baldomero Espartero, espainiar militar eta politiko liberala, hil zen (1793an jaioa zen).
  • 1888. Julene Azpeitia, idazlea eta ikastolen bultzatzailea, jaio zen Zumaian.
  • 1902. Carl Rogers, estatubatuar psikologoa, jaio zen (1987an hilko zen).
  • 1918. Wilsonen 14 puntuak publikatu ziren, Nazioen Elkartearen oinarri.
  • 1935. Elvis Presley musikari estatubatuarra jaio zen. (h.1977).
  • 1942. Stephen Hawking fisikari britainiarra jaio zen.
  • 1947. David Bowie abeslari britainiarra jaio zen.
  • 1959. Fidel Castro kubatarrak Santiago de Cuba bereganatu zuen, eta Kubako Iraultza gauzatu zuen.
  • 1974. OPEP erakundeak petrolioaren prezioa estabilizatzea erabaki zuen Ginebran, baldin eta herrialde industrializatuek inflazioari eutsi eta konpainia handiek bere etekinak gutxitzen bazituzten.
  • 1982. Andorran lehen aldiz presidente bat aukeratu zuten.
  • 1986. Laborategian kontzebitutako lehen hirukiak jaio ziren Israelen.
Publicado en  on 2009 Enero 8 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 7a

  • 1536. Katalina Aragoikoa, Ingalaterrako erregina izan zena, hil zen (1485ean jaioa zen).
  • 1714. Idazteko makina patentatu zuten (urte batzuk beranduago fabrikatu zuten).
  • 1768. Jose I.a, Pepe Botella, Napoleonen anaia eta Espainiako eta Napoliko errege izango zena, jaio zen (m. 1844).
  • 1782. Juan Etxamendi bertsolari nafarra jaio zen Luzaiden (Nafarroa) (h.1879).
  • 1927. Telefono bitartezko lehen nazioarteko elkarrizketa egin zen, New York eta London bitartean.
  • 1936. Espainian, Niceto Alcalá Zamorak, II. Errepublikako presidenteak, Gorteak disolbatu zituen eta hauteskundeak konbokatu otsailaren 16rako.
  • 1943. Nikola Tesla ingeniari elektriko eta asmatzaile serbiarra hil zen. (j.1856).
  • 1953. AEBetan, Harry Truman presidenteak hidrogeno bonba garatu zutela anuntziatu zuen.
Publicado en  on 2009 Enero 7 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 6a

  • 1412. Jeanne d´Arc jaio zen.
  • 1492. Errege-erregina Katolikiak Granadan sartu ziren, Boabdil garaitu ondoren.
  • 1540. Ingalaterra, Henrike VIII.a Ana de Cleveseskin ezkondu zen. Laugarren emaztea zuen hau eta, ezagutu zuenean, baztangaren markak zituela eta ez zitzaion batere gustatu. Berehala utziko zuen. Henrikeren emazteen artean azkena izango zen hiltzen.
  • 1838. Samuel Morsek eta Alfred Vail laguntzaileak telegrafo elektrikoa lehen aldiz erakutsi zuen.
  • 1852. Louis Braille Braille kodearen sortzailea hil zen (j.1809).
  • 1875. Alfontso XII.a Parisetik Madrilerantz abiatu zen, Espainiako errege izateko xedez.
  • 1878. Asociación Euskara de Navarra lehen aldiz batzartu zen, euskara, euskal literatura eta historia zaintzeko eta hedatzeko asmoarekin.
  • 1914. AEBetan, Henry Fordek ordu eta erdira jaitsi zuela T modeloa ekoizteko denbora eta bere lantegietan langileek 8 orduko jornada egingo zutela jakinarazi zuen.
  • 1919. Alemanian Karl Liebknecht, Rosa Luxemburg eta Georg Ledebourrek zuzenduriko altxamendu espartakistak porrot egin zuen.
  • 1945. Polonian, sobietar tropek Auschwitzeko kontzetrazio esparruan sartu ziren eta 5.000 presotik gora utzi zituzten aske.
  • 1953. Malcolm Young, AC/DC taldeko gitarra, jaio zen.
Publicado en  on 2009 Enero 6 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 5a

Publicado en  on 2009 Enero 5 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 4a

  • 1643. Isaac Newton matematikari eta fisiko britainiarra jaio zen.
  • 1778. Tomas Zumalakarregi, jeneral karlista, jaio zen (h. 1835).
  • 1833Fernando VII.a Espainiako erregeak Lege Salikoa atzera bota zuen eta Berrespen Pragmatkoa aldarrikatu; Lehen Gerra Karlistaren hasiera.
  • 1863. Suezeko kanala ireki zuten, Itsaso Gorria eta Mediterranear itsasoa batuz.
  • 1904. Espainian aeronautikako lehen laborategia jarri zen.
  • 1918. Errusiak Finlandiaren independentzia onartu zuen.
  • 1920. Benito Pérez Galdós, espainiar idazlea, hil zen (1843an jaioa zen).
  • 1946. IBM, estatubatuar enpresak, Francisco Francori 109.000 pezeta esleitu zizkion, Espainiako beharginen artean banatzeko xedez.
  • 1954. AEBetan, Elvis Presleyk lehen diska grabatu zuen.
  • 1956. Bernard Sumner, britainiar musikoa  (New Order, Joy Division, Electronic) jaio zen.
  • 1958. Sputnik 1 sobietar satelitea atmosferan desintegratu zen.
  • 1960. Michael Stipe, estatubatuar abeslaria (R.E.M.), jaio zen.
  • 1963. Till Lindemann, Rammstein taldeko abeslaria, jaio zen.
  • 1977. Manifestaldiak Espainia osoan amnistia eskatuz.
  • 1978. Euskal Kontseilu orokorra sortu zen, Jesus Maria Leizaola lehen lehendakari izanez.
Publicado en  on 2009 Enero 4 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 3a

Publicado en  on 2009 Enero 3 at 1:01 am Dejar un comentario

Urtarrilaren 2a

  • 1492. Granadako Erresuma Errege-erregina Katolikoen aurrean errenditu zen.
  • 1819. María Luisa Parmakoa, Espainiako erregina, Karlos IV.aren emaztea eta Fernando VII.a eta Karlos Maria Isidroren ama, hil zen erbestean.
  • 1870. Napoleon III.ak Frantzia monarkia konstituzional bihurtu zuen.
  • 1871. Espainian, Amadeo Saboyakoak zin egin zuen konstituzioa.
  • 1912. Alemanian, neonezko gas iluminazio publikoa inaguratu zuten.
  • 1914. Espainian, Alfontso XIII.ak Kongresua disolbatu zuen.
  • 1920. Isaac Asimov, errusiar idazle eta biokimikoa,  jaio zen Petrovichin (Bielorrusia) (h.1992).
  • 1959. Kubako Iraultza: Fidel Castrok agintea hartu zuen.
  • 1991. Sovietar Errepubliken Batasuna desegin zen, Mikhail Gorbatxoven kargu-uztearekin.
  • 1997. Miguel Indurain txirrindulariak txirrindularitza utzi zuen.
  • 2000. Maria de las Mercedes de Borbon y Orleans, Bartzelonako kondesa eta Espainiako Joan Karlos I.aren ama, hil zen. (1910ean jaioa zen).
  • 2004. 2004ko Indiar Ozeanoko lurrikara eta ondorengo tsunamiak, Indonesia, Sri Lanka, India eta Tailandian 230.000 hildako eta milaka desagertu eragin zituen.
  • 2005. Lourdes Iriondo euskal kantaria zendu zen (j. 1937)
Publicado en  on 2009 Enero 2 at 1:01 am Dejar un comentario