Urriaren 31



Publicado en  on 2009 Octubre 31 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 30a

  • 1793. Frantzian heriotza-zigorra eman zien Girondinoei.
  • 1813. Espaniako Independentzia Gerra bukatu zen, frantsesek Iruñean galdu zutenean.
  • 1910. CNT sortu zen Bartzelonan.
  • 1922. Bi egun lehenago Italian Erromako Martxa egin eta gero, Victor Manuel III.ak Benito Mussolini Lehen Ministro egin zuen.
  • 1938. Estatu Batuetan Orson Wellesek kontatutako The War of the Worlds irratsaioaren transmisioak izua eragin zuen herrialdeko hiri batzuetan.
  • 1960. Diego Armando Maradona futbolaria jaio zen Lanusen, Argentinan.
  • 1961. Errusia: Nueva Zemblan, Tsarraren Bonba (edo “Tsar bonba”), Hiroshimako bonba atomikoa baino 4.000 aldiz indartsuagoa zena, probatu zuten.
  • 1975. Espainiako errege Joan Karlos I.a estatu-buru izendatu zuten. Francisco Franco gaixo zegoelako.
  • 1985. Ministro Kontseiluak BEZ-a onartu zuen.
Publicado en  on 2009 Octubre 30 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 29a

  • 1507. Fernando Katolikoak Diego Kolon Indietako gobernadore izendatu zuen, Santo Domingo de Guzmanen asentatuz.
  • 1867. Francisco Apalategi jaio zen, Donostian, Karlistaldietan gertatutakoen berri jaso zuena.
  • 1876. Institución Libre de Enseñanza sortu zen Espainian.
  • 1921: AEBetan Sacco eta Vanzettiren aurkako bigarren prozesua burutu zen.
  • 1922. Italia: Victor Manuel III.ak agintea Benito Mussoliniren esku jarri zuen.
  • 1923. Mustafa Kemal Atatürk aukeratu zuten lehenengo presidente Turkiako Errepublikan, Otomandar Inpeioaren ondorengo nazio berria.
  • 1933. Jose Antonio Primo de Riverak Falange Española sortu zuen.
  • 1972. Septiembre Negro talde terroristako hainbat kideek Lufthansaren hegazkin bat bahitu zuten.
  • 1981. Kongresuak Gobernuari Espainia OTANen barnean sartzeko negoziazioak hasteko baimena eman zion.
  • 2003. Errusia: Gaur 6 egun, Rostov del Doneko ikatz meategian gertatutako ixtripuan lurperatuta geratu ziren 13 meatzarietatik 11 bizirik atera zituzten.
  • 2004. Europako Konstituzioa sinatu zuten Europar Batasunako estatu kideek.
Publicado en  on 2009 Octubre 29 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 28a

  • 1645. Olivareseko Konde-Dukea, Espainiako Filipe IV.aren balidoa, hil zen.
  • 1848. Bartzelona-Mataro trenbidearen inagurazioa izan zen, lehenengoa Espainian.
  • 1886. New York hirian, Frantziaren opari Askatasunaren Estatua aurkeztu zuten.
  • 1922. Italia: Benito Mussoliniren Erromako Martxa egin zen; bi egun beranduago, Italiako lehen ministro izendatuko zuten.
  • 1955. Bill Gates, Microsoft konpainiako burua, jaio zen.
  • 1956. TVEren zerbitzuen inagurazioa Madrilen.
  • 1958. Vatikanoan Giuseppe Roncali aitasantutu zuten, Joan XXIII.a izenarekin eta Pio XII.ari ordea eman zion.
  • 1962. Kubako misilen krisia: SESBek Kuban zituen misilak erretiratzeko agindua eman zuen.
  • 1970. Burgoseko Prozesua hasi zen.
  • 1982Espainian. PSOEk gehiengo absolutua lortu zuen eta Felipe González presidente izendatu zuten..
  • 1993. Yeltsinek lurraren jabetza pribatuaren aldeko legeak dekretatu zituen Errusian.
  • 1999. Rafael Alberti, 27ko belaunaldiko poeta espainiarra, hil zen.
Publicado en  on 2009 Octubre 28 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 27a

Publicado en  on 2009 Octubre 27 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 26a

Publicado en  on 2009 Octubre 26 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 25a


Publicado en  on 2009 Octubre 25 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 24a

Publicado en  on 2009 Octubre 24 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 23a

Publicado en  on 2009 Octubre 23 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 22a

  • 1797. André Jacques Garnerinek lehen aldiz egin zuen salto jausgailua erabiliz. Pariseko Monceau Parke gainera erori zen globo aerostatiko batetik.
  • 1811. Franz Liszt konpositore hungariarra jaio zen.
  • 1836. Karlistek bigarren aldiz inguratu zuten Bilbo.
  • 1887. John Reed, periodista eta AEBetako langileen liderra, jaio zen.
  • 1906. Paul Cezanne margolari frantsesa jaio zen.
  • 1913. Robert Capa, hungariar argazkilaria, jaio zen.
  • 1923. Francisco Franco eta Carmen Polo ezkondu ziren Oviedon eta aitapuntakoa Alfontso XIII.a izan zen. Losada generalak hartu zuen erregearen ordea.
  • 1962. AEBetako presidente John F. Kennedyk Kubaren aurkako blokeoa iragarri zuen, Kubako misilen krisia deitu izan zaio.
  • 1967. Vietnamgo gerraren aurkako manifestaldi ugari izan ziren munduan zehar.
  • 1979. ETA RTVEko programa batean erdian sartu zen, Gernikako Estatutuaren alde eginez.
  • 1999. Peruko gobernuak emandako gosari batek 3 eta 8 urte bitarteko 24 haur hil zituen.
  • 2004. Dardarina izeneko gen berri bat aurkitu zuten 12. kromosoman. Bere mutazioak Parkinson gaixotasuna eragiten du.


Publicado en  on 2009 Octubre 22 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 21a

Publicado en  on 2009 Octubre 21 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 20a

Publicado en  on 2009 Octubre 20 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 19a

  • K. a. 202. Eszipion Afrikarrak  Erromatar Inperioko generalak Hanibal Barca garaitu zuen Zamako guduan.
  • 1179. Eudes de Saint-Amand, franziar noblea eta Tenpleko Ordenaren Maestre Handia hil zen.
  • 1469. Aragoiko Fernando II.a Gaztelako Isabelekin ezkondu zen. Errege-erregina Katolikoak Valladolideko Vivero jauregian ezkondu ziren. Ezkontza honekin, Espainia osatzeko prozesuan Aragoiko Koroa eta Gaztelako Erresuma batzen hasi ziren.
  • 1851. Maria Teresa Frantziakoa, Luis XVI.a eta Maria Antonietaren alaba, hil zen.
  • 1868. Pezeta ezarri zen Espainian diru ofizialtzat.
  • 1920. John Reed, estatubatuar kazetari eta langileen liderra, hil zen.
  • 1937. Ernest Rutherford, fisico eta kimiko britainiarra eta Kimikako Nobel Saria (1908) hil zen.
  • 1942. Iñaki Gabilondo kazetaria jaio zen Donostian.
  • 1945. Divine, estatubatuar aktore eta abeslaria jaio zen.
  • 1969. Trey Parker, estatubatuar aktore eta komediantea eta South Park seriearen sortzailea, jaio zen.
  • 1987. Astelehen Beltza: New Yorkeko Burtsak 500 puntu baino gehiago galdu zituen; 1929ko krasharen ondoren eroketa latzena izan zen.
  • 1989. Camilo Jose Celak Nobel Saria lortu zuen Literaturan.
  • 1997. Pilar Miró, kazetari eta zinema zuzendaria, hil zen.
Publicado en  on 2009 Octubre 19 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 18a

  • 1519. Hernan Kortesek Cholulako sarraskia burutu zuen.
  • 1558: Hungariako Maria hil zen. Filipe Ederra eta Joana Eroaren alaba zen.
  • 1850. Pablo Iglesias, espainiar politiko eta sindikalista, PSOE eta UGTren sortzailea, jaio zen.
  • 1860. Opioaren gerra amaitu zen Txinan.
  • 1922. BBCk lehen emisioa egin zuen Erresuma Batuan.
  • 1929. Kanadako legeak emakumeak pertsona kontsideratu zituen.
  • 1931. Thomas Alva Edison,, asmatzaile estatubatuarra, hil zen.
  • 1939. Lee Harvey Oswald, John F. Kennedy asasinatzeaz salatu zuten estatubatuarra, jaio zen.
  • 1955. Jose Ortega y Gasset filosofoa hil zen.
  • 1968. Polizia John Lennon eta Yoko Onoren etxean sartu zen eta 168 gramo cannabis aurkitu zuten. 150 libera ordaindu beharra izan zuten.
  • 1968: AEBetako Komite Olinpikoak arraza beltzeko bi atleta suspenditu zituen 1968ko Mexikoko Joko Olinpikoen inagurazioan “black power” saludoa egin zutelakoan.
  • 1997. Guggenheim museoa inauguratu zuten Bilbon.
Publicado en  on 2009 Octubre 18 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 17a

  • K.a. 535. Pertsiako Ciro II.a Handia Babiloniarantz joan zen eta 70 urtez erbesteratuta zeuden juduak askatu zituen. Giza Eskubideen lehen deklarazioa egin zuen Cirok.
  • 1527. Luis Leonekoa, espainiar poeta, jaio zen.
  • 1777. Amerikar kolonoen armadak armada britainiarra garaitu zuen Saratogako batailan.
  • 1815. Napoleon Bonaparte Santa Helena uhartean lehorreratu zen.
  • 1849.  Frédéric Chopin, Poloniako pianista eta konpositorea, hil zen (h. 1810).
  • 1852. Santiago Ramon y Cajal medikua jaio zen, Aragoiko Petillan (Nafarroa).
  • 1884. AEBetako Lanaren Federazioa, anarkista, bere IV. Biltzarrean 8 orduko laneguna aldarrikatu zuen 1886ko maiatzaren 1etik hasita. Ondotik etorriko da Chicagoko sarraskia.
  • 1912. Albino Luciani, geroago Joan Paulo I.a Eliza Katolikoko Aita Santua izango zena, jaio zen.
  • 1912. Bulgaria, Serbia, Montenegro eta Greziak gerra deklaratu zioten Turkiari.
  • 1919. Madrileko Metroa inaguratu zuten.
  • 1931. Al Caponeri 11 urteko kartzela zigorra jarri zioten, zergak ez zituelako behar bezala ordaindu.
  • 1935. Estraperloaren eskandalua.
  • 1936. Jose Ariztimuño “Aitzol”, euskal idazle eta kazetaria, torturatu eta fusilatu zuten Hernaniko hilerrian.
  • 1956. Erresuma Batuan munduko lehen zentral nuklearra inguratu zuten.
  • 1989. Lurrikara izugarri batek Ipar Kalifornia zigortu zuen eta ehun bat hildako eta kalte material ugari eragin zituen San Frantziskon.
  • 2006. Hiru alemaniar hilik euren hegazkin txikia Lagranen erori eta gero.
Publicado en  on 2009 Octubre 17 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 16a

  • 1538. Urdaneta Sevillatik irten zen Espainia Berrirako bidean, han espedizio batean parte hartzeko asmoz, baina ez zuen lortu.
  • 1793. Maria Antonieta erregina gillotinan hil zuten.
  • 1854. Oscar Wilde idazle irlandarra jaio zen.
  • 1813. Leipzigeko bataila izan zen, Napoleon Bonaparteren aurkako garaipen handiena.
  • 1829. Lehen lokomotora karrera egin zen Liverpool-Manchester tartean. Azkarrena Stephenson izan zen, bere “Rocket” lokomotorarekin batera.
  • 1931. Japoniak Mantxuria inbaditu zuen.
  • 1834. Westminster Jauregian sute ikaragarria izan zen, eta gehiengo bat suntsituta geratu zen. Beranduago Charles Barry arkitektoak berregingo zuen.
  • 1846. Bostoneko Willian Thomas Morton doktoreak eterra erablili zuen lehen aldiz anestesiko bezala. Hortxe hasiko zen oinazerik gabeko kirurgia.
  • 1890. Michael Collins irlandar abertzalea jaio zen.
  • 1910. Mantxako Kanala lehen aldiz zeharkatu zuten dirigiblez.
  • 1934. Komunista txinatarrek Martxa Luzea hasi zuten, Mao Zedongek alderdiaren gidaritza lortu zuen garaia.
  • 1946. Nurembergeko epaiketak izan ziren eta 11 lider nazi urkatu:
    • Hans Frank, lider nazia.
    • Wilhelm Frick, lider nazia, Alemaniako Barne Ministroa.
    • Alfred Jodl, lider nazia, Wehrmachteko alemaniar ofiziala eta Wilhelm Keitelen laguntzailea.
    • Ernst Kaltenbrunner, lider nazia, Segurtasun Polizia eta Sicherheitsdienstren (SD) buru.
    • Wilhelm Keitel, lider nazia, II. Mundu Gerran mariskal izandakoa.
    • Joachim von Ribbentrop, lider nazia, politiko, diplomatiko eta Atzerriko Gaietako ministroa Alemanian.
    • Alfred Rosenberg, lider nazia, estoniar politikoa, Hitlerren kolaboratzaile leiala eta Ekialdeko Alemanian Okupatutako Lurraldeen Ministro.
    • Julius Streicher, lider nazia, Der Stürmer egunkari nazionalsozialistaren editore.
Publicado en  on 2009 Octubre 16 at 12:01 am Dejar un comentario

Urriaren 15a

  • K.a. 70. Virgilio, erromatar poeta jaio zen.
  • 1522. Karlos I.ak, Espainiako errege eta Alemaniako enperadoreak, Valladoliden erret zedula bat jaulki zuen, Hernan Cortes Espainia Berriko gobernadore eta Kapinain General izendatuz.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII Aita Santuak egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala.
  • 1582. Santa Teresa Avilakoa erlijioso eta idazle espainiarra hil zen (j. 1515).
  • 1608. Evangelista Torricelli, fisikari italiarra jaio zen (1647an hilko zen).
  • 1783. Rafael Maroto, espainiar militarra, jaio zen.
  • 1815. Napoleon Bonaparte Santa Elena irlara iritsi zen, esleitu zioten erbestera, eta hantxe egon zen heriotza iritsi arte.
  • 1844. Friedrich Nietzsche, filosofo eta filologo alemana jaio zen (h. 1900)
  • 1894. Alfred Dreyfus kapitain frantsesa txilotu zuten, Alemaniaren alde zegoen traidorea zela-eta.
  • 1908. John Kenneth Galbraith ekonomilari kanadiarra jaio zen.
  • 1917. Mata Hari, dantzari eta espia herbeheretarra hil zen (j. 1876).
  • 1923. Italo Calvino, italiar idazlea, jaio zen.
  • 1926. Michel Foucault, filosofo frantziarra, jaio zen.
  • 1936. Jose Ariztimuño “Aitzol” euskal idazle eta kazetaria atxilotu zuten Galerna itsasontzian. Ondarretako kartzelara preso eraman eta bi egun geroago fusilatu zuten Hernaniko hilerrian.
  • 1940. Erregimen frankistak Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko presidente izana, fusilatu zuten.
  • 1940. Lluis Companys i Jover, Kataluniako Generalitateko presidentea fusilatu zuten Montjuic-eko Gazteluan. (1882an jaiotako zen).
  • 1946. Hermann Wilhelm Göringek, alemaniar militarrak, bere buruaz beste egin zuen.
  • 1955. Jose Miguel Monzon, El Gran Wyoming, aktore, zuzendari eta humorista jaio zen.
  • 1959. Sarah Ferguson, Yorkeko dukesa, jaio zen.
  • 1975. Legazpin (Gipuzkoa) ikurrinaren aldeko lehen ekintzak egin ziren.
  • 1989. Sudafrika: 30 urtetan debekatuta egon ondoren, Nelson Mandelaren gidaritzapean, Kongresu Nazional Afrikarra legalizatu zuten.
Publicado en  on 2009 Octubre 15 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 14a

  • 1536. Garcilaso de la Vega poeta hil zen.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 14rik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1687. Itsasikara batek Lima eta Callao (Peru) suntsitu zituen.
  • 1784. Fernando VII.a, Espainiako erregea, jaio zen (1813-1833).
  • 1878. Thomas Alva Edison asmatzaileak argi elektrikoaren patentea eskatu zuen.
  • 1882. Eamon de Valera, Irlandako politikari independenzista, jaio zen.
  • 1905. Errusian lehen iraultza hasi zen San Petersburgon.
  • 1933. Gabriel Aresti euskal idazle eta poeta jaio zen (h. 1975).
  • 1942: Japoniar abioi batek Brookings (Oregon) bonbardatu zuen. II. Mundu Gerrako amerikar kontinentean izandako atake bakarra izan zen.
  • 1962. Kubako misilen krisia. U2 abioi batek base sobietarren eraikuntzaren argazkia atera zuen eta krisia hasi zen.
  • 1964. Martin Luther Kingek Nobel Saria jaso zuen.
  • 1977. Amnistia legea onartu zen Espainian, horrela, odolezko deliturik ez zuten presoak kalean utzi zituzten.
Publicado en  on 2009 Octubre 14 at 12:01 am Dejar un comentario

Urriaren 13a


Publicado en  on 2009 Octubre 13 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 12a

  • 1492. Kristobal Kolon esploratzaileak Amerika aurkitu zuen.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 12rik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1681. Londresen emakume bat jo zuten jendaurren, politikan sartzen zelako.
  • 1892. Ameriketako Aurkikuntzaren IV. mendeurrena. Maria Kristina erreginak dekretua sinatu zuen La Rabida monastegian, urriaren 12a jai nazionala izendatuz.
  • 1918. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoa, Arantzazuko basilikaren egilea izango zen, Kasedan jaio zen (h. 2000).
  • 1935. Luciano Pavarotti, opera abeslari italiarra jaio zen (2007an hilko zen).
  • 1936. Gerra Zibila: Nazioarteko Brigadak eta sobietarren laguntza militarra iritsi ziren Espainiara.
  • 1941. Dnipropetrovsken (Ukranian), gaurkoan eta biharamunean, naziek 11.000 judu hil zituzten.
  • 1949. Karlos, Txakal ezizenez ezaguna, venezuelako iraultzaile, mertzenario eta KGBko agente ohia, jaio zen.
  • 1960. Hibiya Hallen (Tokion), Otoya Yamaguchik, 17 urteko nazionalistak, Inejiro Asanuma politikari sozialista (42 urte) asasinatu zuen katanaz, hitzaldi batean ari zenean. Telebistako kamerak gertaera osoa grabatu zuten.
  • 1968. 180 urtetan Espainiaren pean egon ondoren, Ekuatore Gineak independentzia lortu zuen.
  • 1996. Rene Lacoste, tenis jokalaria eta frantziar enpresaria hil zen (1904an jaioa zen).
Publicado en  on 2009 Octubre 12 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 11

  • 1469. Aragoiko Fernando II.a eta Gaztelako Isabel I.a Dueñasen (Palentzian) bildu ziren. Bertan, ondoren Errege-erregina katolikoak izango zirenak, ezkontza erabaki zuten.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 11rik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1698. Frantzia, Ingalaterra eta Holandak ituna sinatu zuten La Hayan eta, Espainiako Karlos II.ak ondorengorik ez zuenez, bera hildakoan lurraldeak elkarbanatzea adostu zuten.
  • 1700. Espainiako Karlos II.ak frantziar erregenahia izendatu zuen ondorengo.
  • 1755. Fausto Elhuyar jaio zen, anaiarekin batera wolframa lehen aldiz lortu zuena.
  • 1934. Espainian saiakera iraultzailea bertan behera geratu ondoren, garrote-vil heriotza-zigorra berrezarri zuten.
  • 1960. Espainiara lehen aberastutako uranioa iritsi zen. Ikerketa eta esperimentaziorako erabiliko ziren 60 kg ziren eta, horrela, aro atomikoan sartu zen.
  • 1961. Chico Marx, estatubatuar aktore eta komediantea, hil zen.
  • 1977. Victoria Kent, Osasun ministro ohia Errepublika garaian, Madrilera itzuli zen, 38 urtez erbestean egon ondoren.
Publicado en  on 2009 Octubre 11 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 10a

  • 732. Poitierseko gudan frankoek eta Eudonen tropa baskoiek musulmanen gudarostea mendean hartu zuten, iparralderako zabalkuntza galaraziz.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 10rik ez zen izan urte hartan.
  • 1754. Fernando Bengoetxea Altuna Pernando Amezketarra jaio zen, Amezketan (Gipuzkoa).
  • 1810. Agosti Xaho euskal idazlea jaio zen (1858an hilko zen).
  • 1813. Giuseppe Verdi, italiar konpositorea jaio zen (1901en hilko zen).
  • 1830. Espainiako Isabel II.a jaio zen (1904an hilko zen).
  • 1837. Charles Fourier, frantziar sozialista utopikoa hil zen (1772an jaioa zen).
  • 1840. Erresuma Batuan lehen zigilua jaulki zuten.
  • 1933. Historian gertatutako lehen sabotaia airean: United Airlinesen Boeing 247 bat eraitsi zuten hegaldian zihoanean.
  • 1938. Municheko Ituna: Sudeteak Alemania naziaren esku geratuko dira.
  • 1939. Luis Mari Mujika euskal idazlea jaio zen.
  • 1944. Holokaustoa: 800 haur ijitu asasinatu zituzten Auschwitzeko kontzentrazio esparruan.
  • 1963. Edith Piaf, frantziar abeslaria, hil zen (1915ean jaioa zen).
  • 1985. Orson Welles Ameriketako Estatu Batuetako aktore eta zuzendaria hil zen.
  • 1987. Koldo Mitxelena hizkuntzalaria hil zen (1915ean jaioa zen).
Publicado en  on 2009 Octubre 10 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 9a


Publicado en  on 2009 Octubre 9 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 8a


Publicado en  on 2009 Octubre 8 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 7a

Publicado en  on 2009 Octubre 7 at 1:01 am Dejar un comentario

Urriaren 6a

  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 6rik ez zen izan urte hartan.
  • 1600. Jacopo Periren Euridice, gaur egun daukagun opera zaharrena, Florentzian estreinatu zen.
  • 1750. Denis Diderotek Prospectum-a idatzi zuen, geroko entziklopedia bertan oinarrituko zena.
  • 1833. Karlos Maria Isidro Borboikoa errege egin zuten, Karlos V.a izenarekin. Data hau hartzen da Lehen Karlistaldiaren hasiera bezala.
  • 1866. AEBetan lehen automobila hasi zen ibiltzen.
  • 1928. Chiang Kai-Shek izan zen Txinako Errepublikaren presidente berria.
  • 1887. Le Corbusier, arkitekto eta margolaria, jaio zen.
  • 1927. The jazz singer izeneko lehen film soinuduna proiektatu zuten New Yorken.
  • 1934. 1934ko Iraultza Asturiasen eta Katalunian. Hemen, Lluis Companysek Estat Catalá aldarrikatu zuen.
  • 1981. Anwar Al Sadat Egiptoko presidentea Kairoko desfile militar batean hil zuten (j. 1918).
  • 2002. Vatikanoko San Pedro Enparantzan, Joan Paulo II.a aita santuak Jose Maria Escriva Balaguer, Opus Deiren sortzailea, kanonizatu zuen.
Publicado en  on 2009 Octubre 6 at 12:01 am Dejar un comentario

Urriaren 5a

Publicado en  on 2009 Octubre 5 at 12:01 am Dejar un comentario

Urriaren 4a

  • 1582. Santa Teresa Avilakoa erlijioso karmeldar espainiarra hil zen (j. 1515).
  • 1582. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, gregoriar egutegia ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala.
  • 1669. Rembrandt, holandar margolaria, hil zen.
  • 1700. Karlos II.ak testamentua sinatu zuen, Austriarren dinastiari amaiera emanez Espainian eta Felipe V.a izendatu zuen, lehen errege Borboia.
  • 1898. Lehenengo tranbia elektrikoa hasi zen ibiltzen Madrilen.
  • 1913. Atotxa futbol zelaiaren inaugurazioa izan zen.
  • 1934. Espainiako gobernu berria hasi zen CEDArekin. sozialistek greba orokorra deitu eta Asturiaseko Iraultza gertatu zen.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerra: Adolf Hitler eta Benito Mussolini Brenneron elkartu ziren.
  • 1958. British Airwaysek airez egiten zen lehen zerbitzu transatlantikoa inaguratu zuen, Londres eta New Yorken artean.
  • 1970. Janis Joplin, estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1943).
  • 1997. Espainiako erret familiako Cristina infanta eta Zumarragan jaiotako Iñaki Urdangarin ezkondu ziren Bartzelonan.
Publicado en  on 2009 Octubre 4 at 12:01 am Dejar un comentario

Urriaren 3a

  • 1568. Isabel Valoisekoa, Espainiako erregina eta Filipe II.aren emaztea, hil zen (j. 1546).
  • 1700. Karlos II.ak testamentua sinatu zuen, Austriarren edo Habsburgotarren dinastiari amaiera emanez Espainian eta Felipe V.a izendatu zuen, lehen errege Borboia.
  • 1792. AEBetako Washingtonen, presidenteak biziko diren Etxe Zuriko obrak hasi ziren.
  • 1898. Lehen tranbia elektrikoa jarri zen martxan Madrilen.
  • 1990. Bigarren Mundu Gerra ondoren zatituak zeuden Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniak batu  ziren.
  • 1990.. Stéfano Casiraghi, italiar aristokrata eta Monakoko Carolinaren senarra hil zen (j. 1960).
  • 2005. Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 15.500 urteko hainbat lepoko aurkitu zituen Debako Praile Haitz leizean.
Publicado en  on 2009 Octubre 3 at 12:01 am Dejar un comentario

Urriaren 2a


Publicado en  on 2009 Octubre 2 at 12:01 am Dejar un comentario