Otsailaren 28a

  • 1462. Juana la Beltraneja,  Gaztelako Enrique IV.aren eta Portugaleko Juanaren alaba, jaio zen (h. 1530).
  • 1525. Hernán Cortések Cuauhtémoc, Mexikoko azken enperadore azteka, exekutatzea agindu zuen.
  • 1792. Arandako kondea Karlos IV.aren lehen ministro egin zuten, Floridablancako kondearen lekua hartuz.
  • 1844. Madrilen, José Zorrillaren Don Juan Tenorio estreinatu zuten.
  • 1848. Frantzian II. Errepublika aldarrikatu zuten.
  • 1912. Clara Petacci, Benito Mussoliniren amorantea izango zena, jaio zen (h.1945).
  • 1929. Frank Gehry arkitekto estatubatuarra jaio zen.
  • 1935. Wallace Carothersek nylona prestatu zuen lehen aldiz.
  • 1940. Telebistan lehen saskibaloi partida transmititu zuten: Fordham University vs. University of Pittsburgh Madison Square Garden aretoan.
  • 1941. Espainiako Alfontso XIII.a hil zen (j. 1886).
  • 1953. James Watson eta Francis Crick zientzialariek ADNaren egitura kimikoa zehaztu zuten.
  • 1953. Paul Krugman, estatubatuar ekonomialaria, jaio zen.
  • 1957. Cindy Wilson, The B-52’s taldeko estatubatuar abeslaria, jaio zen.
  • 1983. CDa merkaturatu zuten lehen aldiz.
  • 1986. Olof Palme Suediako Lehen ministroa Estokolmon erail zuten.
  • 1990. SESBen jabego pribatua onartu zuten eta ondorengoei herentziaz pasatzea ere bai.
  • 1993. Wacon (Texas), Bureau of Alcoho delakoaren agenteak, Tobacco and Firearms erantsi ziren eliza dabidianaren asediorako, David Koresh liderra atxilotzeko ahaleginetan. 4 polizia eta 5 dabidiniar kide hil ziren asedio honetan.
Publicado en  on 2009 Febrero 28 at 1:17 am Dejar un comentario

Otsailaren 29a

Publicado en  on at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 27a

  • 1594. Henrike III.a Nafarroako erregea Frantziako errege koroatu zuten Parisen ondoan, Henrike IV.a Frantziakoa izenez, Frantziako eta Nafarroako Borboien dinastia hasiz.
  • 1767. Espainiako Karlos III.ak jesuitak bota zituen Espainiako Monarkiaren agindupean zeuden lurralde guztietatik.
  • 1793. Baldomero Espartero politikari eta militar espainiarra jaio zen (h. 1879).
  • 1853. Espainian lehenengo lokomotora fabrikatu zuten eta Española izena eman zioten.
  • 1900. FC Bayern München taldea sortu zen Munichen.
  • 1902. John Steinbeck, estatubatuar idazlea eta The Grapes of Wrath nobelaren autorea, jaio zen.
  • 1905. Maximo Gorki, errusiar idazlea, liberatu zuten eta Rigan erbesteratu.
  • 1918. Leon Trotskyk Armada Gorria sortu zuen.
  • 1933. Reichstag Alemaniako legebiltzarrari su eman zioten Berlinen, nazismoa ezartzearen giltzarrietako bat.
  • 1936. Ivan Pavlov mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra, Medikuntzako Nobel Sariduna hil zen (j. 1849).
  • 1958. Nancy Spungen, punk mugimenduaren groupie eta musa eta Sid Viciousen andregaia, jaio zen.
  • 1983. Herri Batasunako parlamentariek Eukal Legebiltzarrerako eskubide guztiak galdu zituzten, kargu hartzera ez zirelako joan.
Publicado en  on 2009 Febrero 27 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 26a

  • 1513. Gipuzkoako armarrian 12 kanoi ipini zituzten, nafarren gaineko garaipena ospatzeko. 1979ko uztailaren 2an kendu zituzten.
  • 1537. Urdanetak bere bidaiaren memoria entregatu zion Gaztelako Karlos I.ari.
  • 1802. Victor Hugo nobelagile frantziarra jaio zen (h.1885)
  • 1815. Napoleon Bonapartek erbestetik ihes egin zuen Elba uhartetik eta 100 eguneko gobernuari emango zion hasiera.
  • 1829. Levi Strauss, estatubatuar enpresaria, jaio zen (h. 1902).
  • 1846. Buffalo Bill, estatubatuar showmana, jaio zen (h. 1917).
  • 1927. Paulino Uzkudunek irabazi zion Hansen daniarrari New Yorken.
  • 1932. Johnny Cash abeslari estatubatuarra jaio zen (h. 2003).
  • 1936. Alemanian, III. Reichek auto berri bat, praktikoa eta merkea, sartu zuen: Volkswagen.
  • 1949. Juan Telleria musikagile zegamarra hil zen, Cara al sol frankismoko ereserkiaren egilea (j. 1895).
  • 1984. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJk botoen %41,69a lortu zuen eta PSOE izan zen hurrengoa, %23,22 eskuratuz.
  • 1986. Anime berri bat estreinatu zuten Japonian: Dragon Ball.
  • 1987. Jose Antonio Ardanza Euskal Gobernuko lehendakari aukeratu zuten berriro gehiengo absolutuz Legebiltzarreko lehen bozketan.
  • 1993. New York (AEB): talde terrorista islamista batek kamioi-bonba bat zartatu zuen World Trade Centerreko Ipar dorrean, 6 hildako eta mila zauritu eraginez.
  • 1998. Espainiako Tribunal Gorenak Banestoko presidente ohiari, Mario Conderi, 4 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion. Aldi berean, Madrileko Audientzia Nazionalak Guardia Zibilaren zuzendari ordeari, Luis Roldáni, 28 urteko kartzela zigorra ezarri zion.
  • 2008. Hazien Arka inauguratu zuten Norvegian. Bertan mundu osoko herrialdeek haziak gorde ahal izango dituzte hondamendiei aurre egiteko asmotan.
Publicado en  on 2009 Febrero 26 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 25a

  • 1570. Pio V.a aita santuak Elisabet I.a Ingalaterrakoa Eliza Katolikotik kanporatu zuen.
  • 1778. Jose de San Martin militar eta independentista argentinarra jaio zen (h. 1850).
  • 1841. Pierre Auguste Renoir margolari inpresionista jaio zen (h. 1919).
  • 1874. Karlistek Somorrostroko batailan garaipena lortu zuten.
  • 1890. Viatxeslav Molotov politikari sobietarra jaio zen (h. 1986).
  • 1901. Zeppo Marx jaio zen (h. 1979).
  • 1908. Ikerketa estatistiko baten arabera, aurreko urtean 82.606 espainiarrek emigratu zuten, denak 15 eta 35 urte artean.
  • 1910. Txinatarren mehatxuen aurrean, Dalái Lamak Tibetera alde egin zuen Indian errefuxiatuz.
  • 1941. Amsterdameko langileek greba egin zuten, alemaniar okupatzaileek hartutako neurri antisemiten aurrean protesta egiteko.
  • 1943. George Harrison musikaria jaio zen (h. 2001).
  • 1956. PCUSen XX. Kongresuan, Nikita Jrushchovek Discurtso sekretua deritzona egin zuen, desestalinizazioari hasiera emanez.
  • 1981. Diputatuen Kongresuak Leopoldo Calvo-Sotelo aukeratu zuen gobernuko presidente.
  • 1989. George Bush presidentea Pekinera iritsi zen, Deng Xiaopingek hasitako erreformak bultzatzeko eta bi herrialdeen arteko harremanak kontsolidatzeko.
  • 1991. Vartsoviako paktua bertan behera geratu zen.
  • 2005. Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004ean ihartu baitzen.
  • 2006. Munduan 6,5 mila milioi biztanle zeudela kalkulatu zen.
Publicado en  on 2009 Febrero 25 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 24a

  • 1500. Karlos Habsburgokoa, Espainiako Karlos I.a (1516-1556) eta Alemaniako Karlos V.a (1520-1558) jaio zen (h. 1558).
  • 1524. Klemente VII.ak sodomiaren gaineko jurisdikzioa, herexiaren barnean izan ala ez, Aragoiko Inkisizioari eman zion.
  • 1582. Gregorio XIII.ak Inter gravissimas bula ezagutarazi zuen, egutegi gregoriotarra ezartzeko.
  • 1917. Petrogradon (Errusiako tsarren hiriburuan), altxamendu batek Nicolas II.a tsarra abdikatzera behartu zuen. Errusiako Iraultza hasi zen horrela.
  • 1933. Urtarrilaren 11n Casas Viejasen gertatutakoa debatitzen ari zirenean, Espainiako Gorteek gobernuri konfiantza berretsi zioten, 173 boto alde eta 130 aurka. Hala ere, inbestigazioa ireki zen eta, geroxeago, Azañaren gobernua erori egingo da.
  • 1938. New Jerseyko Du Pont de Arlington fabrikan, nylonezko lehen produktu fabrikatzen hasi ziren: hortzak garbitzeko zepilua.
  • 1946. Juan Peron Argentinako presidente izandatu zuten.
  • 1948. Alderdi Komunista boterera heldu zen Txekoslovakian.
  • 1950. Manuel Sabater anarkista afusilatu zuten Bartzelonan.
  • 1955. Steve Jobs, Apple Computer-en sortzailea, jaio zen.
  • 1975. Led Zeppelin musika taldeak Pysical Graffiti albuma argitaratu zuen.
  • 1981. Antonio Tejero teniente koronelak bere burua entregatu zuen, 20 orduz gobernua eta espainiar diputatuak bahituta eduki ondoren. Atxilotu zuten aldi berean Jaime Milans del Bosch jeneral beste kolaboratzaile batzuen artean.
  • 1987. Angel Sukia, Madril-Alcaláko kardinal-artzapezpikua aukeratu zuten Espainiako Gotzainen Batzarraren presidente.
  • 1989.  Ruhollah Jomeini ayatollah-k 3 milio dolar eskaini zizkion Salman Rushdie, Bertso Satanikoak idatzi zuen autorea, hiltzen zuenari.
  • 1993. Estibalitz Robles Aranguiz Estitxu” euskal abeslaria hil zen (j. 1944).
Publicado en  on 2009 Febrero 24 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 23a

  • 1445. Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia imprimatu zuen.
  • 1765. Henry Cavendish, britainiar kimikari eta fisikariak, hidrogeno deskubritu zuen eta aire sukoi edo errekor bezala definitu zuen, atmosferaren konposizioa determinatuz.
  • 1893. Rudolf Dieselek diesel motorraren patentea jaso zuen.
  • 1904. AEBk Panamako ubidearen kontrola erosi zuen 10 milioi dolarren truke.
  • 1918. Sobietar Armada Gorria sortu zen.
  • 1919. Italian, Benito Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen.
  • 1926. Sobietar gobernuak Errusiako Katalina II.aren koroa Frantziako bitxigile batzuei saldu zien.
  • 1937. Kandido Saseta, Eusko Gudarostearen komandantea.
  • 1965. Arthur Stanley Jefferson, Stan Laurel aktore komikoa, “el Flaco”, hil zen.
  • 1970. Ernalketa artifiziala lehen aldiz erabili zen, Londresen.
  • 1975. Vatikanok atentzioa deitu zion Hans Küng, Tubingako unibertsitateko teologia irakasleari.
  • 1981Espainiako militar talde batek estatu kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua hartzea izan zen, kongresukideek Leopoldo Calvo-Sotelo hautagaia Gobernuko presidente egin aurreko debatean zebiltzatenean. Kongresua goardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen otsailaren 23tik 24rako gauean. Joan Karlos I.aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak otsailaren 24ko goizean geratu ziren aske, goardia zibilen errendizioarekin batera.
  • 1983. Miguel Boyer ministroak Rumasa espropiatu zion José María Ruiz-Mateosi.
  • 1989. Hirohito Japoniako enperadore hil berriaren hiletak izan ziren.
  • 1997. Dolly ardiaren klonazioa.
  • 1998. Netscape Communications Corporationek sortu zuela adierazi zuen, kode irekian izango zen mozilla.org Mozilla nabigatzailearen garapena koordinatzeko xedean.
  • 2002. FARC taldeak Íngrid Betancourt bahitu zuen mitin batean zegoenean eta 2.323 egunetan ez zuen askatu.
  • 2006. Inditex, Amancio Ortegaren gidaritzapean dagoen espainiar multinazionala, Txinan sartu zen, Shangháin Zara denda bat irekiz.
Publicado en  on 2009 Febrero 23 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 22a

  • 1512. Amerigo Vespucci merkatari eta esploratzaile italiarra hil zen (j. 1454).
  • 1530. Klemente VII.a aitasantuak Karlos I.a, Espainiako erregea, Erromatar-Germaniar Inperio Sakratuaren Enperadore koroatu zuen.
  • 1857. Munichen, Weißwurst saltxitxa asmatu zuten.
  • 1900. Luis Buñuel jaio zen (h. 1983).
  • 1917. Jane Bowles, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1973).
  • 1939. Antonio Machado poeta hil zen (j. 1875).
  • 1940. Tibeten, Dalai Lama berria dago, 5 urte bakarrik dituen Tensing Gyatso.
  • 1943. Hans Scholl, Larrosa Zuriko kideetako bat, hil zuten (j. 1918)
  • 1943. Sophie Scholl, Larrosa Zuriko kideetako bat, hil zuten (j. 1921).
  • 1977. Espainiako Alderdi Komunistak, asoziazio politiko bezala erregistratzerako orduan, ezetza jaso zuen.
  • 1987. Andy Warhol, estatubatuar artista, hil zen (j. 1928).
  • 1989. Sandor Marai idazle eslovakiarra hil zen (j. 1900).
Publicado en  on 2009 Febrero 22 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 21a

  • 1431. Ingelesek Joana d´Arc-en aurkako epaiketa hasi zuten.
  • 1613. Miguel I. egin zuten tsar eta Romanov dinastiaren hasiera izan zen.
  • 1848. Manifestu Komunista lehen aldiz argitaratu zen.
  • 1901. Albert Einstein Zuricheko hiritar egin zen.
  • 1910. Alfonso XIII.ak Bartzelonako Aste Trajikoan parte hartutako kondenatu gehienentzako indultoa sinatu zuen.
  • 1916. Verduneko bataila hasi zen Frantzian.
  • 1924. Primo de Riverak Madrileko Ateneoa itxi eta Miguel  Unamuno deserriratu zuen, Salamankako katedra kenduz.
  • 1929. Frantziako gobernuak asilo politikoa ukatu zion Leon Trotskiri.
  • 1936. Gorteek Gobernuak aurkeztutako amnistia proiektuari baietza eman zien, preso politiko guztiak libre utziz.
  • 1936. Franco jenerala Ejertzitoko goi agintari kargua utzi beharrean izan zen eta Kanarietara lekualdatu zuten.
  • 1949. Quitoko emisora batek Herbert George Wellsen Munduetako Gerra transmititu zuen eta 10 urte atzerago Orson Wellesek New Yorken lortutako efektu bera lortu zuen.
  • 1953. Francis Crick eta James Watsonek ADN molekularen estruktura helikoidala deskubritu zuten.
  • 1960. Fidel Castrok Kubako enpresa guztiak nazionalizatu zituen.
  • 1965. Malcolm X Ameriketako Estatu Batuetako politikari afroamerikarra hil zuten (j. 1925).
Publicado en  on 2009 Febrero 21 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 20a

  • 1967. Kurt Cobain, Nirvanaren abeslaria eta Nirvanako kidea jaio zen (h. 1994).
  • 1524. Karlos I.ak Panamako istmoan Hegoaldeko Itsasoa (Ozeano Barea) eta Iparraldeko Itsasoa (Atlantiar Ozeanoa) batzeko ahaleginak egiteko agindu zuen.
  • 2002. Gaurkoan ordua 20:02 denean, gazteleraz ordua eta data idazterakoan, Homidimea Coincidiente deritzona gertatzen da: 20:02.20.02.2002. Fenomeno hau orain 470 urte gertatu zen azkenekoz, 23:51.21.12.1532,  eta hemendik 110 urtera gertatuko da berriro: 21:12.21.12.2112.
  • 2003. Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria ixteko agindua eman zuen, ETAren zati zela argudiatuz.
Publicado en  on 2009 Febrero 20 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 19a

  • 1473. Nikolas Koperniko astronomoa jaio zen (h. 1543).
  • 1836. Juan Álvarez Mendizabalek desagertu diren erlijio ordenen jabetza guztiaren salmenta agindu zuen, desamortizazioaren barnean.
  • 1896. André Breton jaio zen (h. 1966).
  • 1926. New Yorkek, Gutenbergen Biblia, inprimatutako lehen liburuaren aleetako bat, atera zuten enkantean eta 106.000 dolar ordaindu zuten.
  • 1936. Herri Frontearen garaipenaren ondoren, Espainiako II. Errepublikako lehen gobernuaren hasiera,  Manuel Azañaren gidaritzapean.
  • 1942. II. Mundun Gerran, Franklin D. Roosevelt presidenteak AEBetan bizi ziren japoniarrak sartuko zituzten kontzentrazio esparruak sortzeko dekretua sinatu zuen.
  • 1969. Burton C. Bell, Fear Factory taldeko kidea, jaio zen.
  • 1980. Bon Scott, AC/DC taldeko abeslaria, hil zen (j. 1946).
  • 1981. ETAk Uruguaiko kontsula bahitu zuen Bartzelonan.
  • 1985. Boeing 727 bat Oiz mendian erori zen, 148 hildako utziz.
  • 1986. SESBk Mir espazio-estazioa orbitan jarri zuen.
  • 1993. Adolf Hitlerren buruhezurraren pusketa batzuk agertu ziren Errusiako Estatu Artxibategiko tintero batean, 1945ean sobietarrek Belinen ateratako errekinen hondarrak.
  • 1997. Deng Xiaoping Txinako presidentea hil zen (j. 1904).
  • 1998. Santander Bankuak OPA bat bota zion Banco Español de Créditori (Banesto), guztiz bereganatzeko xedean.
  • 2008. Fidel Castrok uko egin zion Kubako presidente izateari.
Publicado en  on 2009 Febrero 19 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 18a

  • 1294. Kublai Jan, enperadore mongola, hil zen (j. 1215).
  • 1519.  Hernán Cortés eta 12 ontziz eta mila bat gizonez osatutako flotaLa Habanatik irtetzera doaz, Mexiko konkistatzeko xedean.
  • 1546. Martin Lutero Elizaren erreformatzailea hil zen (j. 1483).
  • 1564. Michelangelo Buonarroti, italiar pintore, eskultore eta arkitektoa, hil zen (j. 1475).
  • 1701. Felipe Anjoukoa Madrilera iritsi zen eta herriak izugarrizko harrera egin zion, Espainiako errege egin nahi izan zuen-eta.
  • 1711. Frantzisko Xabier Idiakez jaio zen Iruñean.
  • 1745. Alessandro Volta, pila elektrikoa asmatu zuen italiar zientifikoa, jaio zen (h. 1827).
  • 1861. Gutxi falta zen Italiaren batasuna gauzatzeko eta Piamonte-Sardiniako Victor Manuel II.ak Italiako errege titulua bereganatu zuen.
  • 1885. AEBetan, Mark Twain idazleak  Las aventuras de Huckleberry Finn argitaratu zuen.
  • 1896. André Breton, frantziar idazlea, jaio zen (h. 1966).
  • 1906. Hans Asperger, austriar pediatra, jaio zen (h. 1980).
  • 1929. Trotskik asilo politikoa eskatu zuen Frantzian eta Alemanian, Turkiako bisadoa maiatzaren 1ean kadukatuko zitzaiolako.
  • 1932. Japonian, enperadoreak Manzhouguo izen zaharra ezarri zion Manchuriari.
  • 1933. Yōko Ono, japoniar konpositore eta abeslaria, John Lennonen alarguna eta Fluxus korrontearen bultzatzaile nagusienetako bat, jaio zen.
  • 1943. Alemanian, naziek Larrosa Zuriaren kideak atxilotu zituzten.
  • 1949. Niceto Alcalá Zamora, Espainiako II. Errepublikako presidentea, hil zen (j. 1877).
  • 1951. Isabel Preysler jaio zen.
  • 1955. Sadako Sasaki, Hiroshima biktimetako bat (2 urte zituenean gertatu zen hura), hil zen (j. 1944).
  • 1974. Erresuma Batuan, Kiss bandak lehen albuma kaleratu zuen.
  • 1981. Leopoldo Calvo-Sotelok Espainia NATOn sartzeko proposamena egin zuen.
  • 1982. Otsailaren 23ko kolpisten epaiketak hasi ziren.
  • 2002. Europa, Arcelor taldea, siderurgiako munduko talde garrantzitsuenetako bat, Burtsan kotizatzen hasi zen.
  • 2005. Erresuma Batuan legez azeria ehiztatzea debekatu zen.
  • 2007. Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna hasi zen ospatzen.
Publicado en  on 2009 Febrero 18 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 17a

  • 1673. Molière El enfermo imaginario antzezlana eszenifikatzen ari zen bitartean hil zen.
  • 1836. Gustavo Adolfo Becquer idazle espainiarra jaio zen.
  • 1867. Suezko kanaletik lehen itsasuntzia igaro zen.
  • 1905. Errusian Serguéi Aleksándrovich Romanov dukea, Nicolás II.aren osaba eta Moskuko gobernadore, asasinatu zuten.
  • 1909. Gerónimo, apatxeen buruzagia (n. 1823), hil zen.
  • 1963. Michael Jordan saskibaloiko jokalaria jaio zen.
  • 1949. Bartzelonan PSUC alderdiko (Partido Socialista Unificado de Cataluña) 4 kide afusilatu zituzten.
  • 1968. Donostiako eskola publikoetan euskara erakusteko baimena eman zuten.
  • 1977. SESBen, Pasionariak espainiar pasaportea eskatu zuen, bere jaioterrira itzultzeko asmoz.
  • 2006. Ryanair konpainiaren lehen hegaldia egin zen Gasteiz eta Londresen artean.
  • 2008. Kosovok alde batetik independentzia aldarrikatu zuen Serbiarekiko, honek onartu gabe.
Publicado en  on 2009 Febrero 17 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 16a i

  • 1521. Burgosen Wormseko ediktoa egin zen, Karlos I.ak komuneroak kondenatzen zituelarik.
  • 1903. Kubako gobernuaka Estados Unidos una base naval en la isla.
  • 1934. De la Ciervak berak asmatutako autogiroa pilotatu zuen lehen aldiz Madrilen.
  • 1936. Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak.
  • 1937. Falange Españolak Sevilla eta Kordoban urnak erre zituen, aurreko urteko hauteskundeak gogoratuz.
  • 1943. Heinrich Himmlerrek Vartsoviako ghetoa likidatzea erabaki zuen.
  • 1959. Fidel Castro Kubako lehen ministro izendatu zuten eta iraultza egonkortu zen.
  • 1959. ¿Dónde vas Alfonso XII? pelikula estreinatu zuten.
  • 1963. Heinrich Böllek Opiniones de un payaso argitaratu zuen.
  • 1980. Foronda aireportua inauguratu zuten Gasteizen.
  • 2005. Kiotoko protokoloa jarri zen martxan negutegi efektuari ekiditeko konpromisoak hartuz.
Publicado en  on 2009 Febrero 16 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 15a

  • 1491. Laudio herria Bizkaitik banatu eta Arabarekin elkartu zen.
  • 1525. Mexikon, Hernán Cortések Cuauhtémoc, azken enperadore azteka, asasinatzeko agindua eman zuen.
  • 1535. Zaragozako Itunaren berri izan ondoren, Urdaneta eta bere alabak Itzulbidaia hasi zuten, portugaldarren bidea jarraituz.
  • 1564. Galileo Galilei, italiar filosofo, fisikari eta astronomoa, italiarra jaio zen (†1642).
  • 1728. Madrilen, Whartoneko dukeak Espainiako lehen talde mazoia sortu zuen: Tres Flores de Lys.
  • 1710. Luis XV.ena, Frantziako errege 1715 eta 1774 bitartean, jaio zen (h. 1774).
  • 1898. Maine kruzeroak eztanda egin zuen La Habanako badian eta AEBk gerra deklarazioa egin zion Espainiari, kolonien galera eraginez.
  • 1901. AEBk ezezkoa eman zion Kubako konstituzioari.
  • 1941. Alfontso XIII.ak abdikatu zuen eta bere seme Joan Borboikoari utzi zion tronua.
  • 1946. ENIAC lehen ordenagailu elektronikoa aurkeztu zuten.
Publicado en  on 2009 Febrero 15 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 14a

  • 269. Valentin Deuna fraide kristaua hil zen.
  • 1349. Estrasburgon (Altsazia), 2.000 bat judu erre zituzten herritarrek  (San Valentineko sarraskia). Bizirik geratu zirenei, berriz, ondareak kendu eta hiritik alde egitea besterik ez zien utzi.
  • 1502. Errege-erregina Katolikoek bataiatu nahi ez duten musulmanak Espainiatik alde egiteko agindu zuten.
  • 1556. Canterburyko artzapezpikua, Thomas Cranmer, herexe deklaratu zuten eta martxoaren 21ean erre egingo zuten.
  • 1766. Thomas Malthus ekonomialari ingelesa (h. 1834) jaio zen.
  • 1779. James Cook, britainiar nabigante, esploratzaile eta kartografoa, hil zen (j. 1728).
  • 1808. Frantziako Armada Iruñean sartu zen.
  • 1876. AEBetan, Elisha Gray eta Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuten. Egia esan, 1854an Antonio Meuccik asmatua zen).
  • 1886. Ángel Pestaña anarkosindikalista jaio zen (h. 1937).
  • 1901. Madrilen, Doña Mercedes infanta, don Carlos Borboikoarekin ezkondu zen, protesta handiren artean.  Doña Mercedes, Alfontso XIII.aren arreba zaharrena zen eta Asturiaseko printzesa izan zen bizitza guztian, anaia jaio zenean, hau egin baitzuten Alfontso XII.a hil berriaren ondorengo.
  • 1904. Euskal Gaztedi Bazkuna sortu zen Bilbon.
  • 1922. Aydin Vilayetin (Turkia), greziar armadak Karatepe herrixkako biztanle guztiak erre zituen, Grezia-Turkia gerra galdu eta gero erretiratzen ari ziren bitartean.
  • 1928. Espainian datuak publikatu zituzten: espainiar bakoitzak 17 kg haragi jaten zuen urtean. Beraz, Londreseko hiriak Espainiak baino %24 bat gehiago kontsumitzen zuen.
  • 1929. San Valentin eguneko sarraskia: Al Caponek beste banda bateko kideak hiltzeko agindu zuen.
  • 1934. Paco Rabanne jostun eta moda diseinatzaile gipuzkoarra jaio zen.
  • 1945. II. Mundu Gerran, Praga bonbardatu zuten. Estatubatuarrek Dresde (100 km ifarraldera) bonbardatzera zihoazenean pilotoen orientazioan izandako errorea alegatu zuten, baina egunsenti garbi-garbia zegoen.
  • 1989. Iranen, Ruhollah Jomeinik mundu guztiko musulmanak deitu zituen Salman Rushdie, idazle angloindioa, erailtzeko, Los versos satánicos obrak islama ofenditu zuelako.
  • 2003. Dolly ardia, lehen animalia klonatua, hil zen.
Publicado en  on 2009 Febrero 14 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 13a

  • 1542. Gonzalo Pizarro eta Francisco de Orellana konkistatzaileek Amazonas ibaia aurkitu zuten.
  • 1542. Ingalaterrako Henrike VIII.ak Katalina Howard, bere 5. emaztearen exekuzioa agindu zuen.
  • 1837. Mariano Jose de Larra idazleak bere buruaz beste egin zuen.
  • 1839. Frédéric Chopin eta George Sand Mallorcatik joan ziren. Aurreko urteko azaroaz geroztik zeuden bertan musikariaren osasun txarraren ondorioz.
  • 1867. Johann Straussek “El Danubio Azul” estreinatu zuen Vienan.
  • 1902. Madrileko lehen kotxea matrikulatu zuten. Bolañosko markesa zen jabea.
  • 1903. Georges Simenon, idazlea eta Maigret komisarioaren sortzailea, jaio zen (h. 1989).
  • 1917. Mata Hari espia atxilotu zuten Parisko hotel batean.
  • 1945. Dresdeko bonbardaketa, aliatuen bonbardaketarik handiena Bigarren Mundu Gerran.
Publicado en  on 2009 Febrero 13 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 12a

  • 1804. Immanuel Kant filosofo eta zientzialari prusiarra hil zen (n. 1724).
  • 1809. Charles Darwin naturalista ingelesa jaio zen.
  • 1809. Abraham Lincoln presidente estatubatuarra jaio zen.
  • 1873. Espainiako I. Errepublika aldarrikatu zuten, Amadeo I. Saboiakoa joan eta gero.
  • 1905. Federica Montseny anarquista jaio zen (h. 1994).
  • 1912. Txinako azken enperadoreak, Xuantong enperadoreak (Qing dinastiakoa), Puyik, abdikatu egin zuen.
  • 1934. JONS eta Falange Españolak bat egitea erabaki zuten.
  • 1939. Ray Manzarek, estatubaturar teklista eta The Doors taldeko kide, jaio zen.
  • 1941. Franco eta Mussolinik elkarrizketa burutu zuten, Italiako Bordighera hirian
  • 1945. Telesforo Aranzadi antropologo gipuzkoarra Bartzelonan hil zen (j. 1860).
  • 1951. Reza Pahlevi, Persiako sha, Soraya Sfandiarirekin ezkondu zen.
  • 1974. Carlos Arias Navarro, Espainiako gobernuaren presidenteak, diskurtso aperturista eman zuen Gorteen aurrean, otsailaren 12ko izpiritua hasiz.
  • 1993. Erresuma Batuan, 10 urteko bi mutikoek, John Venables eta Robert Thompsonek, 2 urteko umea bahitu eta asasinatu zuten, trenbidean torturatuta eta hilda utziz.
  • 1994. Edvard Munchen Garrasia lana lapurtu zuten Osloko (Norvegia) Arte Museo Nazionaletik.
Publicado en  on 2009 Febrero 12 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 11

  • 1650. René Descartes, filosofo eta matematikari frantsesa hil zen (j. 1596).
  • 1847. Thomas Alva Edison, asmatzaile estatubatuarra jaio zen (h. 1931).
  • 1858. Frantzian, Bernadette Soubirous artzainak Lourdesko amabirjina ikusi zuela esan zuen.
  • 1868. Léon Foucault, frantses fisikoa, hil zen (j. 1819).
  • 1873. Espainiako Gorteek Amadeo Saboiakoaren zesioa onartu zuten. I. Errepublika aldarrikatu zuten eta Estanislao Figueras izendatu zuten presidente.
  • 1919. Friedrich Ebert Weimarreko Errepublikaren lehen presidente aukeratu zuten.
  • 1929. Italiak eta Aulki Santuak Letrango ituna sinatu zuten eta Vatikano Hiria sortu zen.
  • 1947. Abd el-Krim askatu zuten frantsesek.
  • 1961. Loiolako Herri Irratia aireratu zen lehen aldiz.
  • 1973. Varg Vikernes, norvegiar musikaria eta Burzum taldearen sortzailea, jaio zen.
  • 1979. Iranen, Jomeini ayatollah aginte osoa hartu zuen eta Errepublika Islamikoa aldarrikatu.
  • 1990. Nelson Mandela kartzelatik atera zen 27 urte igaro ondoren.
  • 1999. San Frantziskoko zinpeko batek Marlboro zigarro fabrikatzailea, Philip Morris, biriketako kantzerra zuen emakume erretzaile bati 7.250 milioi pezeta ordaintzera kondenatu zuen.
Publicado en  on 2009 Febrero 11 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 10a

  • 1950. Mark Spitz igerilari estatubatuarra jaio zen.
  • 1519. Hernan Cortes eta Pedro de Alvarado 600 gizonez osatutako espedizioan abiatu ziren.
  • 1763. Pariseko Itunak 7 Urteko Gerrari amaiera eman zion eta Frantziak eta Espainiak Ingalaterraren esku geratuko ziren koloniak galdu zituzten.
  • 1898: Bertolt Brecht, alemaniar dramaturgoa, jaio zen (h. 1956).
  • 1930. Miguel Primo de Riverak Espainiatik alde egin zuen.
  • 1932. Pio XI.ak ospakizun handi batean hartu zuen Benito Mussolini diktadore faxista 10. urteurrena agintean ospatzen ari zenean.
  • 1939. Tropa frankistek Bartzelona okupatu zuten. Garaipen honek gerraren amaiera ekarri zuen; 600.000 lagun inguru hil ziren hirurteko gerra honetan.
  • 1949. Mahatma Gandhik gose greba hasi zuen bere atxiloketaren aurka protesta egiteko.
  • 1954. SESBen Dibisio Urdineko presoen askatasuna negoziatzen hasi ziren.
  • 1985. Nelson Mandelak uko egin zion askatasunari.
  • 1996. IBM etxeko Deep Blue super ordenagailuak Garry Kasparoven aurkako xake partida irabazi zuen.
  • 2004. Frantziako parlamentuak eskoletatik ikur erlijiosoak debekatzen zituen legea onartu zuen.
  • 2005. Ingalaterrako Karlosek Camila Parkerrekin zuen konpromisoa anuntziatu zuen.
Publicado en  on 2009 Febrero 10 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 9a

Publicado en  on 2009 Febrero 9 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 8a

  • 1587. Ingalaterran, Maria Estuardo, Eskoziako erregina eta ezkontzaz Frantziako erregina, exekutatu zuten Babingtoneko konplotean parte hartu zuelako, bere lehengusu Isabel I.a Ingalaterrakoa erailtzeko xedez.
  • 1692. Salemen (Massachusetts), mediku batek bertako bi neska agian sorginak izan zitezkeela esan zuen eta horrela hasi ziren Salemeko sorgineei eginiko epaiketak.
  • 1762. Errusian, Katalina Handiak hartu zuen tronua.
  • 1815. Vienako Kongresuan bildu ziren herri askok esklabo merkataritza bertan behera uzteko akordioa egin zuten.
  • 1828. Jules Verne idazlea jaio zen Nantesen (h. 1905).
  • 1828. Antonio Canovas del Castillo politikaria jaio zen (h. 1897).
  • 1910. William D. Boycek Boys Scouts taldea sortu zuen.
  • 1911. Joaquín Costa hil zen (j. 1846).
  • 1921. Piotr Kropotkin errusiar geografo eta pentsalaria hil zen, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakoa (j. 1842).
  • 1931. James Dean aktorea jaio zen.
  • 1934. Espainiako Gobernuak populazio zibilaren desarmea agindu zuen.
  • 1939. Lluís Companys, Kataluniako Generalitaten presidente, Parisera iritsi zen, Espainiatik ihes eginez.
  • 1943. Bigarren Mundu Gerra: estatubatuarrek japoniarrak gainditu zituzten Guadalcanalgo batailan.
  • 1963. John F. Kennedy presidenteak Kubakin harreman ekonomikoak izatea debekatu zien herri guztiei.
  • 1971. NASDAQ, elektronikako balore-burtsa, zabaldu zen.
  • 2007. Anna Nicole Smith hil zen (j. 1967).
Publicado en  on 2009 Febrero 8 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 7a

  • 1518. Karlos I.ak Gaztelako legeak zin egin zituen Gaztelako Gorteen aurrean, Valladoliden.
  • 1792. Austriak eta Prusiak frantziar iraultzaileen aurka joateko akordioa sinatu zuten.
  • 1793. Frantziako Konbentzioak gerra deklaratu zion Espainiari, hau, jada exekutatuta zegoen Luis XVI.ari atxiki zitzaiolako.
  • 1812. Charles Dickens, Oliver Twist idatzi zuen idazle ingelesa jaio zen (h. 1870).
  • 1822. Fernando VII.ak Aliantza Santuri eskatu zion laguntza eta hauek liberalen aurka joateko erabakia hartu zuten.
  • 1852. Martin Merino apaiza urkatu zuten jendaurrean Madrilen, Isabel II.aren aurkako atentatua egin zuelako.
  • 1876. Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen.
  • 1906. Victoria Eugenia Battenbergekoa printzesa katolikoa egingo zuen ospakizuna egin zuten Donostian.
  • 1927. Bartzelonako gobernadore zibilak hiriko guneetan sardanak entzutea debekatu zuen.
  • 1936. Adolf Hitlerren tropek Renaniako gune desmilitarizatua okupatu zuten.
  • 1940. Walt Disneyren Pinocchio filma estreinatu zen.
  • 1962. Alemanian Luisenthaleko (Volklingen) meategi batean izandako grisu eztandak 600 bat meatzari hil zituen.
  • 1962. AEBk Kubaren aurkako blokeo ekonomikoa hasi zuen.
  • 1964. The Beatles New Yorkera iritsi ziren, AEBetan egin zuten lehen birari hasiera emateko.
  • 1965. AEBetako Aire Indarra napalm erabiltzen hasi zen Ifar Vietnamen aurka.
  • 1966. Manuel Fraga, Espainiako Informazio eta Turismo ministroa Palomareseko (Almeria) hondartzan bainatu zuen, herriaren aire ixtripu batean galdutako H bonbaren erradiazioaren beldurrak uxatzearren.
  • 1972. Vicente Enrique y Tarancón kardinala Espainiako Conferencia Episcopal delakoaren presidente aukeratu zuten.
  • 1979. Josef Mengele, Heriotzaren aingerua deituriko gerra kriminal nazia, hil zen (j. 1911).
  • 1984. Bruce McCandless II NASAko astronautak lotu gabeko lehen espazio-itzulia egin zuen Manned Maneuvering Unit erabiliz.
  • 1992. Maastrichteko Ituna izenpetu zuten, Europar Batasunaren sorrera ahalbidetu zuena.
  • 2005. Svetlena eta Semión Beliáyev senar-emazteek munduko gurutzegramarik handiena aurkeztu zuten, 64.371 hitzez osatua eta 7 urteetan zehar burutua.
  • 2006. AEBetako 4 presidente joan ziren Coretta Scott Kingen, Martin Luther Kingen alargunaren, hiletetara, Atlantan.
  • 2006. Alemaniar zientzilari batzuek 2.774 m-tako zuloa egin zuten Antartidako izotzean.
Publicado en  on 2009 Febrero 7 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 6a

  • 1482. Espainiako Inkisizioak lehen auto de fe delakoa burutu zuen Sevillan.
  • 1804. Joseph Priestley kimikari ingelesa, oxigenoaren aurkitzailea, hil zen.
  • 1833. AEBetan Samuel Morsek telegrafo elektrikoa aurkeztu zuen jendaurrean.
  • 1929. Maria Kristina Habsburgo eta Lorenakoa, Espainiako erregina (1879-1885) eta erregeordea (1885-1902) Alfonso XIII.a adinez txikia zen bitartean, hil zen (j. 1858).
  • 1932. Protesta ugari izan zen Espainiako gobernuak gurutzeak eskoletatik kentzeko agindua eman zuelako.
  • 1939. Espainiako errepublikar buruzagi nagusienetako asko, Manuel Azaña eta Juan Negrín tartean, Frantzian errefuxiatu ziren.
  • 1941. Erwin Rommel Afrika Korpseko buru egin zuten, Afrika iparraldean aritzeko tropa korazatuen buru, alegia. Bitartean, britainiar eta australiar tropak Bengasin (Libia) sartu ziren.
  • 1945. Bob Marley musikari jamaikarra jaio zen (h. 1981).
  • 1952. Jorge VI.a, Erresuma Batuko errege 1936az geroztik eta Indiako enperadore  (1936-1947), hil zen eta  Elisabete II.ak erregetza hartu zuen.
  • 1953. Espainiako batxilergoaren erreforma batek Zientziak eta Letrak banandu zituen.
  • 1956. AEBetan izugarrizko protestak izan ziren neska beltz bat sartu zelako Alabamako Unibertsitatean ikasteko.
  • 1957. I. G. Farben laborategietako ondoren sortutako enpresek kontzentrazio esparruetako juduei kalte-ordainketa ordaintzeko konpromisoa hartu zuten.
  • 1958. Manchester Unitedeko ekipo osoa zihoan abioak ixtripua izan zuen Munich-Riem aireportuan eta 24 pertsonen heriotza eragin zuen, ekipoko 8 jokalari tartean.
  • 1963. Abd el-Krim hil zen. (j. 1882).
  • 1967. Espainian, 599 erreklamazio burutu dira, jada, Palomareseko ixtripuaren ondorioz.
  • 1976. Dirección General de Seguridad delakoak Raimonen errezitaldi bat debekatu zuen.
  • 1981. José María Ryan, Lemoizeko zentral nuklearraren injineru burua, hilda agertu zen. ETA militarrak bahituta zuen aurreko urtarrilaren 29az gero.
  • 1983. Klaus Barbie atxilotu zuten Bolivian eta Montcluc-eko (Frantzia) fortera eraman zuten, han II. Mundu Gerran burutu zituen sarraskiegatik epaitzeko.
  • 1988. Carmen Polo, Francisco Francoren emaztea, hil zen.
Publicado en  on 2009 Febrero 6 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 5a

  • 1346. Eibar sortzeko baimena eman zuen Alfontso XI.ak.
  • 1597. San Martin Loinazkoa hil zuten beste 25 kiderekin batera, Nagasaki hirian gurutziltzatuak.
  • 1878. André Citroën, auto industriaren sustatzaile eta frantses injinerua, jaio zen. h. 1935).
  • 1782. Espainiak Erresuma Batua menderatu zuen, eta Menorka uhartea berea egin.
  • 1818. Jean Baptiste Bernadotte mariskalak Suedia eta Noruegako tronua hartu zuen, Karlos XIV.a izenarekin.
  • 1887. Giuseppe Verdiren Otello opera estreinatu zuten Milanen (Italia).
  • 1888. Zalamea la Realen (Huelva) anarkista eta Guardia Zibilen arteko borrokak izan ziren eta 20 baino gehiago hil ziren.
  • 1903. Bartzelonako 12.000 emakumek alkateari zuzenduriko blasfemiaren aurkako kanpaina bati ekiteko eskari bat sinatu zuten.
  • 1907. Madrilen -13º Ctako tenperaturak jaso ziren.
  • 1912. Kuba eta Filipinetako galeran zeukan flota galdu ondoren, lehen gerra barkua botatu zuten Espainian.
  • 1915. Pancho Villa aginte militar eta zibilaren jabe egin zen Mexikon.
  • 1916. Dadaistek sortutako Nazioarteko kabaretaren hasiera.
  • 1921. Charles Chaplinek El chico pelikula estreinatu zuen AEBetan.
  • 1923. Mussoliniren gobernuak milaka sozialista atxilotzeko agindua eman zuen.
  • 1960. Meyrinen, Ginebratik gertu, munduko partikula azelaratzaile handiena inaguratu zuten, CERNek eraikitako 25 GeV ko potentzia zuen sinkrotoia.
  • 1965. Martin Luther King askatu zuten, 4 egun azkarrago Selman (Alabama) bera eta beste 500 kide atxilotu ondoren.
  • 1965. Karlos Arias Navarro Madrileko alkate egin zuten.
  • 1966. Madrilen, AEBetako enbaxadaren aurrean, biolentziaz betetako manifestazioak izan ziren, Espainiatik base militarrak kentzeko eskatuz.
  • 1971. Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen.
  • 1971. Salbuespen egoera Gipuzkoan.
  • 1972. Gasteizen 3.500 langileen grebak Michelin fabrika ixtea ekarri zuen.
  • 1984. Kadizeko dukeak, Alfonso Borboikoa eta Dampierrek, auto ixtripu larria izan zuen, eta bere seme zaharrena, Frantzisko, hil zen.
  • 2002. Italiar Senatuak Humberto II.aren, Italiako azken erregearen, ondorengoak sar zitezkeen dekretua onartu zuen, 56 urtetako debekuari amaiera emanez.
  • 2004. 9 japoniar hil ziren bi autotan, Internetez bere buruaz beste egiteko paktua egin ondoren.
Publicado en  on 2009 Febrero 5 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 4a

  • Santa Ageda bezperan ohitura da etxez etxe koplak kantatzen ibiltzea.
  • 1493. Kristobal Kolon La Española (gaurko Haiti eta Dominikana Errepublika) Espainiarantzko bidaiari eman zion hasiera La Niña ontzian, bere amerikar lehen bidaian.
  • 1892. Andrés Nin, kataluniar politikaria (POUM) jaio zen (h. 1937).
  • 1915. Francisco Fernando, Austriako artxidukea eta tronuaren oinordekoa, Sarajevon erail zuten serbiarrak exekutatu zituzten.
  • 1915. Ordizia eta Beasain banandu egin ziren.
  • 1927. Lehenengo film soinuduna (The Jazz Singer) sortu zuten.
  • 1945. Franklin D. Roosevelt, Winston Churchill eta Josef Stalin Yaltako konferentzian izan ziren.
  • 1974. Patricia Hearst bahitu zuten.
  • 1987. Carl Rogers, estatubatuar psikologoa, hil zen (j. 1902).
  • 2009. 04:30ean, bihotzeko arazoek Lux Interior (The Cramps) hil zuten, 52 urte zituenean.
Publicado en  on 2009 Febrero 4 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 3a

  • 912. Abderraman III.a Kordobako emir egin zuten.
  • 1468. Johannes Gutenberg, karaktere higikorretako inprimaketaren asmatzailea hil zen (j. 1400).
  • 1910. Cadena Eleta Gasteizko apezpikuak haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen.
  • 1913. Balcanetako II. gerra hasi zen.
  • 1919. Pedro Jose Elizegi Pello Errota bertsolaria, Asteasun hil zen.
  • 1926. Francisco Franco infanteriako koronela brigada general egin zuten 34 urte zituenean. Europako gazteena zen une horretan.
  • 1945. Aliatuek 3000 tn bonba bota zituzten Berlineko populazio zibilaren gainera.
  • 1945. Sobietar armada Auschwitz konzentrazio esparrura iritsi zen.
  • 1945. Espainiako gobernuaren dekretu batek Tabacalera monopolioa sortu zuen.
  • 1947. Paul Auster, eleberrigile estatubatuarra, jaio zen.
  • 1947. Dave Davies, The Kinks taldeko abeslaria eta gitarra, jaio zen.
  • 1954. Huelva lehen aldiz dokumentatu zen elurte bat.
  • 1959. Buddy Holly (j. 1936), Ritchie Valens (j. 1941), eta The Big Bopper (n. 1930), musikari estatubatuarrak hil ziren abioi istripu batean.
  • 1959. Laurence Tolhurst, britainiar musikoa eta The Cure taldeko bateria eta teklista, jaio zen.
  • 1969. Palestinako Kongresuak Yasser Arafat aukeratu zuen Palestinaren Askapenerako Erakundearen buru izateko.
Publicado en  on 2009 Febrero 3 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 2a

  • 1592. Ana de Mendoza y de la Cerda, Eboliko printzesa, hil zen (j. 1540).
  • 1882. James Joyce, irlandar idazlea, jaio zen (h. 1941).
  • 1896. Ramon Franco, militar eta pilotoa eta Francisco Francoren anaia, jaio zen (h. 1938).
  • 1906. Puyi, Txinako azken enperadorea jaio zen (h. 1967).
  • 1907. Dmitri Mendeléyev, errusiar kimikaria eta elementuen taula periodikoaren sortzailea, hil zen.
  • 1922.  James Joyceren Ulises, eleberria argitaratu zuten.
  • 1933. Alemania: Adolf Hitlerrek Legebiltzarra disolbatu zuen.
  • 1941. Franco eta Mussolini bildu ziren Bordigheran (Italia).
  • 1943. Stalingradoko batailaren bukaera izan zen.
  • 1954. H bonbaren lehen eztanda izan zen.
  • 1979. Sid Vicious hil zen (j. 1957).
  • 2005. Gipuzkoan, Ernion, aurkitu zuten likido egoeran munduko lehen hilargi esnezko erreka.
Publicado en  on 2009 Febrero 2 at 1:01 am Dejar un comentario

Otsailaren 1a

Publicado en  on 2009 Febrero 1 at 1:01 am Dejar un comentario