Martxoaren 31

  • 1578. Juan de Escobedo, Juan Austriakoaren idazkaria, erail zuten.
  • 1596. René Descartes, filosofo eta matematikari frantsesa jaio zen (h. 1650).
  • 1727. Isaac Newton, ingeles zientzialari, fisiko, filosofo, alkimista eta matematikaria, hil zen (j. 1643).
  • 1889. Eiffel Dorrea inauguratu zen Parisen.
  • 1909. Serbiak Austria-Hungariako inperioaren Bosnia-Herzegovinaren anexioa onartu zuen.
  • 1937. Italiako armadako hegazkinek Durango bonbardatu zuten.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibilean, azken hiri errepublikarrak okupatu zituzten: Almeria, Murtzia eta Cartagena.
  • 1955. Angus Young, AC/DC bandako gitarra, jaio zen.
  • 1959. 14. Dalai Lamak, Tenzin Gyatsok, ihes egin eta muga igaro zuen, Indian asilo politikoa eskatzeko
  • 1972. Alejandro Amenábar zinemagilea jaio zen.
  • 1974. Stefan Olsdal, suediar baxua eta Placebo taldeko kidea, jaio zen.
  • 1980. Jesse Owens, estatubatuar atleta, hil zen (j. 1913-09-12).
  • 1991. Vartsoviako Ituna desegin zuten.
  • 1994. José Escobar Saliente,  Zipi y Zape eta Carpantaren autorea, hil zen
  • 1997. Uharte-Arakilen izandako tren-istripu batean 18 pertsona hil ziren.
Publicado en  on 2009 Marzo 31 at 12:33 am Dejar un comentario

Martxoaren 30a

    • 1492. Fernando eta Isabel errege-erregina katolikoek Alhambrako dekretua izenpetu zuten, kristautu ezean, Espainiako judu guztiak kanporatzen zituena.
    • 1493. Kolon itzuli ondoren, Errege-erregina Katolikoek Ameriketarako bidaiak debekatu zituzten, aurrez lizentzia berezia lortu ezean.
    • 1746. Francisco de Goya margolaria jaio zen (h. 1828).
    • 1806. Jose Bonaparte Napoliko errege egin zuten.
    • 1814. Paris errenditu zen Napoleonen aurkako aliatuen aurrean.
    • 1830. Espainiako Fernando VII.ak Pragmática Sanción Legea promulgatu zuen, emakumeei tronurako bidea zabalduz.
    • 1844. Paul Verlaine poeta jaio zen.
    • 1853. Vincent Van Gogh, margolaria jaio zen (h. 1890).
    • 1867. Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²)
    • 1928. Tom Sharpe idazlea jaio zen.
    • 1935. Espainian, Aznalcóllarreko gertakarien bigarren eta azken eguna.
    • 1939. Espainiako Gerra Zibil garaian, nazionalek Valentzia okupatu zuten.
    • 1948. Mahatma Gandhi hil zen (j. 1869).
    • 1969. John Lennon eta Yoko Ono eskondu ziren Gibraltarren.
    • 1976. 40 urte eta gero, euskera hitz egin zuten Donostiako udaletxean.
    • 1980. Frankismo osteko lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen Gernikan.
    • 1987. Madrilen, koltzaren epaiketak hasi ziren. Olio desnaturalizatuak pozoinketa kolektiboa eragin zuen, 900 pertsona baino gehiagoren heriotza eraginez eta 20.000 bat afektatu.
    • 1987. Van Gogh margolariaren Eguzkiloreak lana 22 milioi liberatan saldu zen Londreseko enkantean.
    • 1992. Frantzian, poliziak 3 etakide atxilotu zituen: Pakito Mujika Garmendia, Joseba Agirre Erostarbe eta Jose Luis Álvarez Santacristina, beste batzuen artean.
    • 2002. Elizabeth Bowes-Lyon, Erresuma Batuko, Isabel 2.aren ama hil zen (j. 1900).
    Publicado en  on 2009 Marzo 30 at 12:32 am Dejar un comentario

    Martxoaren 29a

    Publicado en  on 2009 Marzo 29 at 12:32 am Dejar un comentario

    Martxoaren 28a

    • 845. Vikingoek Paris arpilatu (ziur asko Ragnar Lodbrok-en aginpean) eta erreskate erraldoia eskatu zuten alde egitearen truke.
    • 1515. Santa Teresa Avilakoa lekaime karmeldarra eta poeta espainiarra jaio zen (h. 1582).
    • 1556. Valladoliden, Felipe II.a Espainiako errege egin zuten.
    • 1798. Godoy balidoak dimisioa aurkeztu zion erregeari.
    • 1844. Isabel II.ak Erret Dekretu bat egin zuen, Guardia Zibila sortuz.
    • 1926. Cayetana Fitz-James Stuart, Albako dukesa, jaio zen.
    • 1930. Konstantinopolisek eta Angorak izen ofiziala aldatu zuten Istanbul eta Ankarara, ondoz ondo.
    • 1933. Alemanian, Parlamentuak diktadorearen ahalmenak eman zizkion Adolf Hitlerri.
    • 1939. Espainiako Gerra Zibilean Francisco Franco jeneralaren indarrek Madril hartu zuten. 4 egun beranduago, Gerra Zibila bukatuko zen.
    • 1941. Virginia Woolf, britainiar idazlea, hil zen.
    • 1942. Miguel Hernández hil zen.
    • 1942. Conrad Schumann, RDAtik alde egingo zuen lehen pertsona kontsideratzen dena, jaio zen.
    Publicado en  on 2009 Marzo 28 at 12:31 am Dejar un comentario

    Martxoaren 27a

    • 1513. Juan Ponce de Leon espainiar konkistatzaileak lehen lehorreratzea egin zuen Floridan, Ipar Ameriketara iritsi zen lehen europarra.
    • 1527. Urdaneta zauritu zuten eta aurpegia erreta geratu zitzaion betirako.
    • 1572. Inkisizioak Fray Luis de León atxilotu zuen, Biblia Vulgatak akatsak zituela esaten zuelako.
    • 1808. Pio VII.ak Napoleon I.a eskumikatu zuen.
    • 1861. Piamonteko Parlamentuak, Turinen bilduta,Erroma  Italiako hiriburu deklaratu zuen, 1870 arte Victor Manuelen tropak ez baziren sartu ere.
    • 1871. Errugbiko lehen nazioarteko saria: Ingalaterra Escoziaren aurka Edinburgon.
    • 1872. Jose Sanjurjo jaio zen.
    • 1886. Ludwig Mies van der Rohe arkitekto alemaniarra jaio zen (h. 1969).
    • 1932. Lehen Aberri Eguna antolatu zen Bilbon: 1000 lagun bildu zituen.
    • 1937. Lourdes Iriondo kantari donostiarra jaio zen (h. 2005).
    • 1959. Alsúa II.a pelotaria hil zen, pelota batek jo ondoren.
    • 1963. Quentin Tarantino Ameriketako Estatu Batuetako aktore eta zuzendaria jaio zen.
    • 1976. Espainiako poliziak 5 langile hil eta hainbat zauritu zituen Gasteizko San Frantzisko elizan ikasle eta langile bilkura bat galarazteko.
    • 1977. Tenerifen (Kanariar uharteak) behe-lainoaren ondorioz, bi hegazkinen talka egin zuten aireportuko pistan  583 hildako utziz.
    • 1994. Maria Angels Feliú, Oloteko farmazeutikaren liberazioa, 16 hilabete bahituta egon ondoren.
    • 2006. La Sexta telebista kate berriaren emisioak hasi ziren.
    Publicado en  on 2009 Marzo 27 at 12:31 am Dejar un comentario

    Martxoaren 26a

    Publicado en  on 2009 Marzo 26 at 12:30 am Dejar un comentario

    Martxoaren 25a

    Publicado en  on 2009 Marzo 25 at 12:30 am Dejar un comentario

    Martxoaren 24

    Publicado en  on 2009 Marzo 24 at 12:29 am Dejar un comentario

    Martxoaren 23a

    • 1534. Clemente VII.a aitasantuak Ingalaterrako Henrike VIII.a eskumikatuko duela esan zuen, honek Katalina Aragoikoaren ezkontza deusezteko ideian jarraitzen bazuen.
    • 1749. Pierre-Simon Laplace matematikari frantziarra jaio zen (h. 1827).
    • 1808. Murat mariskala, Napoleonen koinadua, Madrilera iritsi zen armada indartsu bat agindupean zuelarik; erret familia Baionara eramateko ordena zuen Fernando VII.a errege ez errekonozitzeko helburua. Murat, Napoleonen lugarteniente zen eta Espainiako erresumaren okupazioan zebilen: Iruñea, Bartzelona, Figueras eta Donostia.
    • 1844. Maria Kristina, erreginaordea izandako, itzuli zen (deserriratuta zegoen).
    • 1919. Milan, Italia: Benito Mussolinik Alderdi Faxista sortu zuen.
    • 1933Reichstagak Adolf Hitlerri erabateko boterea eman zion,  Alemaniako diktadore bihurtu zen.
    • 1946. Francisco Largo Caballero, espainiar politikari sozialista eta gobernuko presidente, hil zen.
    • 1959. Günter Grass idazleak El tambor de hojalata eleberria argitaratu zuen.
    • 1972. Cristobal Balentziaga jostun eta moda diseinatzaile gipuzkoara hil zen (j. 1895).
    • 2006. Eloy de la Iglesia zinema zuzendari zarauztarra hil zen (j. 1944).
    Publicado en  on 2009 Marzo 23 at 12:29 am Dejar un comentario

    Martxoaren 22a

    • 1506. Denian, Fernando Katolikoa (53 urte), Gaztelako Isabel I.aren alarguna, Germana de Foixekin (17), Frantziako errege Luis XII.aren hilobakin, ezkondu zen.
    • 1594. Henri IV.a Parisen sartu zen. Frantziako errege berria zen otsailaren 27az gero, protestantismoa utzi eta katoliko bihurtu ondoren, Frantziako koroa lortzeko xedean.
    • 1887. Chico Marx, estatubatuar aktore eta komikoa, jaio zen.
    • 1903. Kubako gobernuak Estatu Batuei Guantanamoko portua eman zien instalazio militar bat egin zezaten.
    • 1960. Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen (j. 1904).
    • 1993. Filesa eskandaloa epailearen eskutara iristsi zen. Informeak dioenez, Filesak mila milioi baino gehiago jaso zuen informe faltsuak egiteko eta PSOE finantzatzeko iturria jarri zuen.
    • 2005. Clemente Dominguez, Palmar de Troyako aitasantu bezala, Gregorio XVII.a, hil zen.
    Publicado en  on 2009 Marzo 22 at 12:28 am Dejar un comentario

    Martxoaren 21a

    • 1617. Pocahontas, Powhatanen alaba, hil zen.
    • 1685. Johann Sebastian Bach konpositore eta organista alemaniarra jaio zen (h. 1750).
    • 1804. Frantzian Napoleonen Kodea erabiltzen hasi ziren.
    • 1829. Torreviejan izandako lurrikara batek (6,6° Richter eskalan) 389 hildako eragin zituen eta 1895 etxe eraitsi.
    • 1943. Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen-en aurka.
    • 1960. Sharpevilleeko sarraskia: Sudafrikan, poliziak manifestazio baketsu baten aurka eraso zuen eta arraza beltzeko 69 pertsonas hil eta 180 zauritu.
    • 1963. AEBetan Alcatrazgo espetxe federala itxi zuten, SanFrantziskoko badian eragiten zuen kutsadura zela-eta.
    • 1980. AEBetan, Jimmy Carter presidenteak Moskun izango ziren Joko Olinpikoei boikota egingo zietela anuntziatu zuen, sobietarrek Afganistan inbaditu zutelako.
    • 2001. Afganistanen, talibán de Mohammed Omarren gobernu talibanak Bāmiyān bi Buda erraldkoiak (V. mendekoak) eraitsi zituen, injineru arabiar eta pakistandarren laguntzaz.
    Publicado en  on 2009 Marzo 21 at 12:28 am Dejar un comentario

    Martxoaren 20a

    • 1553. Urdaneta agustindarren ordenean sartu zen.
    • 1815. Frantzian, Napoleon Bonaparte Parisera itzuli zen Elba irlatik, 140.000 soldadu eta 200.000 bolondresek lagundutu; Ehun Egunak hasi ziren.
    • 1916. Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria orokorra argitaratu zuen.
    • 1926. Chiang Kai-shekek estatu kolpea eman zuen Cantonen, Txinan, eta komunisten aurkako errepresioa hasi zen.
    • 1928. Bartzelonako gobernadore zibilak 18 urtez beherako gazteentzako debekua ezarri zuen, familiakoren batek ez bazituen laguntzen, behintzat.
    • 1931. Jakako altxamenduan parte hartu zutenenen aurkako gerra kontseilua. Emakume bat, Victoria Kent, izan zen salatuetako baten defentsore.
    • 1933. Dachau (Alemania): nazien garaiko lehen konzentrazio esparrua inaguratu zuten.
    • 1942: Holokaustoa: Rohatyn hirian (óblast de Ivano-Frankivsk, Ucrania mendebaldean), alemaniar SS-ak 3.000 judu hil zituen, 600 haur tartean; hiri horretako ghettoaren % 70a zen.
    • 1945. II. Mundu Gerra: japoniarrek defendatzen zuten Iwo Jima irla estatubatuarren eskuetara pasatu zen, hilabete batean luzatu ziren borroken ondorioz. Alde bakoitzean 20.000 soldadu eroriko zirela uste da.
    • 1969. Ingalaterra, John Lennon eta Yoko Ono ezkondu ziren.
    • 1997. Mario Conderi, Banestoko presidente ohiari, 6 urteko kartzela zigorra esleitu zioten.
    Publicado en  on 2009 Marzo 20 at 12:27 am Dejar un comentario

    Martxoaren 19a

    • K. a. 200. Ezagutzen dugun lehen ilargi eklipsea ikusi zuten.
    • 1808. Aranjuezko altxamentua aurrera doa, ondorenena Godoy botatzera lortuko duena eta Karlos IV.a ere bai.
    • 1812. Cadizeko Konstituzioa publikatu zuten.
    • 1813. David Livingstone,eskoziar esploratzaile eta misiolaria, jaio zen.
    • 1900. Jean Frédéric Joliot-Curie fisikari frantsesa jaio zen; 1935 urteko Nobel Sariduna izan zen bere emaztearekin batera.
    • 1928. Hans Küng, suitzar teologoa, jaio zen.
    • 1953. Ricky Wilson, The B-52’s taldeko kidea, jaio zen.
    Publicado en  on 2009 Marzo 19 at 12:26 am Dejar un comentario

    Martxoaren 18a

    • 37. Kaligula Erromako enperadore egin zuten.
    • 1314. Jacques de Molay, Tenplarioen 23. eta azken Maixu Handia, erre zuten.
    • 1325. Legendak dioenez, Tenochtitlan sortu zen.
    • 1858. Rudolf Diesel, alemaniar injinerua, jaio zen.
    • 1871. La comune mugimendu iraultzailea sortu zen Parisen: Adolphe Thiers, frantses errepublikaren presidenteak, Parisen ebakuazioa agindu zuen.
    • 1885. Valentzian, jendaurreko exekuzioak burutzeko azken oholtza egin zuten.
    • 1911. Gabriel Zelaia poeta jaio zen.
    • 1913. Greziako Konstantinos erregearen aurkako atentatua egin zuten, eta horren ondorioz hil zen.
    • 1921. Armada Gorriak Kronstadt altxamendua bertan behera uztea lortu zuen, egunetan airetik bonbardatzen aritu eta gero.
    • 1922. India: Mohandas Gandhi atxilotu zuen eta 6 urteko kartzela zigorra egotzi zioten, 2 bakarrik bete bazituen ere.
    • 1937. Espainiako Gerra Zibila: errepublikarrek Guadalajarako batailan italiarrak gainditu zituzten.
    • 1937.  “Divini Redemptoris”, Pío XI.aren Entziklika, ateismo komunistaren aurka.
    • 1940. II. Mundu Gerra: Adolf Hitler eta Benito Mussolini Alpeetako Brenner Pasabidean elkartu ziren eta Frantzia eta Erresuma Batuaren aurkako aliantza bermatu zuten.
    • 1945. II. Mundu Gerra: 1.250 amerikar bonbarderok Berlin bonbardatu zuten.
    • 1949. NATO fundatu zuten.
    • 1965. Alexei Leonov, errusiar astronauta, espazion ibili (oinez) zen lehen pertsona izan zen.
    • 1968. Urrea patroia: AEBetako Kongresuak ezezkoa eman zion dolarra eta urrearen balioak berdintzeari.
    • 1995. Elena Borboikoa Jaime de Marichalarrekin ezkondu zen Sevillan.
    • 2000. 555 estatuilla lapurtu zituzten Oscar Sarien zeremonia baino lehen.
    Publicado en  on 2009 Marzo 18 at 12:26 am Dejar un comentario

    Martxoaren 17a

    • 1886. Carrollton Sarraskia: Arraza beltzeko 20 pertsona erail zituzten Mississippin.
    • 1808. Aranjuezko altxamendua: Fernando VII.aren alde zeudenek Godoyren palazioa hartu zuten eta Karlos IV.a abdikatzera behartu zuten.
    • 1901. Parisen, Vincent van Gogh pintorearen 71 lanen erakusketa egin zen, autorea hil eta 11 urte beranduago. Erakusketa honek bultzada handia emango zion margolariaren ospeari.
    • 1959. Tibet. Dalai Lamak Tibetetik alde egin eta Indiara joan zen.
    • 1991. Pilar Primo de Rivera, Falange Españolako Sección Femeninaren zuzendaria, hil zen.
    Publicado en  on 2009 Marzo 17 at 12:26 am Dejar un comentario

    Martxoaren 16a

    Publicado en  on 2009 Marzo 16 at 12:25 am Dejar un comentario

    Martxoaren 15a

    Publicado en  on 2009 Marzo 15 at 12:25 am Dejar un comentario

    Martxoaren 14a

    • Pi eguna. jaiegun ez ofiziala (martxoak 14 = 3,14 = Pi)
    • 1492. Isabel I.a Gaztelakoak menpeko 150.000 judu kristautzeko edo erbesteratzeko agindua eman zuen.
    • 1516. Gaztelako Kontseiluaren iritziaren aurka eta amaren gobernatzeko ezintasuna deklaratu gabe oraindik, Karlos Gantekoa printzeak Gaztelako errege koroatu zuten Flandesen “erreginarekin batera“.
    • 1519. Hernán Cortés Mexikoko Golkora iritsi zen 700 gizonekin batera, herri hura konkistatzeko asmoz.
    • 1590. Ivryko guduan Henrike IV.a erregearen eta higanotek garaipena lortu zuten Liga Katolikoaren gainean.
    • 1804. Johann Strauss jaio zen.
    • 1879. Albert Einstein fisikari alemaniarra jaio zen. Efectu fotoelektrikoa eta Erlatibitatearen teoria garatuko zituen eta Fisikako Nobel Saria lortuko zuen 1921ean (h. 1955).
    • 1883. Karl Marx, filosofo eta politikaren teorilari alemaniarra eta sozialismo zientifikoaren sortzailea, hil zen.
    • 1936. Falange Española ilegalalizatu eta bere buruzagiak atxilotu zituzten, Jose Antonio Primo de Rivera tartean.
    • 1944. Espainiara itzuli ziren Dibisio Urdineko azken kideak.
    • 1948. Marshall plana aprobatu zuen AEBetako Senatuak.
    • 1958. Alberto II.a, Monakoko printzea, jaio zen.
    • 1964: Dallaseko zinpeko batek Jack Ruby Lee Harvey Oswalden (ustez John F. Kennedyren erailtzailea) heriotzaren errudun aurkitu zuen eta aulki elektrikora kondenatu zuen.
    • 1980. Martin Zabaleta mendizalea Everest mendira igo zen lehen euskalduna bihurtu zen.
    • 1984. Gerry Adams, Sinn Féin taldearen liderra, larri zauritu zuten Belfasten eginiko atentatuan.
    • 2004. Vladimir Putin garaile irten Errusiako hauteskundeetan.
    • 2004. PSOE alderdiak, José Luis Rodriguez Zapatero buru zela, Espainiako Hauteskunde orokorrak irabazi zituen, Kongresurako 164 eserleku bereganatuz, gehiengo absolututik 14 eserlekuetara. Senaturako hauteskundeak berriz Alderdi Popularrak irabazi zituen (3-11ko atentatuen ostean).
    • 2008. Candido Saseta Eusko Gudarosteko buruaren gorpua aurkitu zuten Asturiasen (Espainia).
    Publicado en  on 2009 Marzo 14 at 12:25 am Dejar un comentario

    Martxoaren 13a

    Publicado en  on 2009 Marzo 13 at 12:24 am Dejar un comentario

    Martxoaren 12a

    • 1623. Paulo V.a aita santuak santu izendatu zituen Iñigo Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa.
    • 1833. Gerras karlistak: Laremiarreko batailak (Nafarroa), Espoz eta Mina eta Zumalakarregiren artean.
    • 1894. Vicksburg-en (Mississippi), lehen Coca-Cola boteilak saldu zituzten.
    • 1918. Mosku Errusiako hiriburu izan zen, 215 urte geroago San Petersburgo ordezkatuz, eta Leninek Kremlina bertan egokitu zuen.
    • 1925. Chiang Kai Shek jarri zen Kuomintang-en agintari.
    • 1930. India: Mahatma Gandhik Gatzaren Martxa gidatu zuen. Bakearen liderrak eta bere jarraitzaileek 200 milla egin zituzten itsasorantz, Britainiar Inperioaren gatzaren gaineko monopolioari aurre egin nahian.
    • 1933. Xabier Lizardi, euskal idazle ezaguna, hil zen (j. 1896).
    • 1938. Naziek planifikaturiko Anschluss-a: Alemaniak Austria bereganatu zuen.
    • 1939. Pío XII.a Aitasantu kor0atu zuten.
    • 1945. Naziek Anne Frank hil zuten, juduen aurkako jazarpen kanpaina jarraiki.
    • 1949. Rob Cohen, estatubatuar zuzendari, ekoizle eta zine gidoilaria, jaio zen.
    • 1955. Charlie Parker, estatubatuar jazz saxofonista, hilzen.
    • 1979. Pete Doherty, britainiar musikaria eta Babyshambles taldeko kide, jaio zen.
    • 2001. Eugenio, umoregile katalana, hil zen (j.1941).
    • 2008. Lazare Ponticelli, I. Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik irauten zuen azken soldadua, hil zen (j. 1897)
    Publicado en  on 2009 Marzo 12 at 12:24 am Dejar un comentario

    Martxoaren 11

    • 1526. Sevillako Erret Alcázarretako gela batean, Salviati kardinalak Karlos V.a enperadorea eta Portugaleko Isabel ezkondu zituen.
    • 1623. Lekeitiar eta ondarrutarren artean harrapatutako balea elkarren artean banatzeko hitzarmena sinatu zuten.
    • 1955. Nina Hagen, alemaniar abeslaria, jaio zen.
    • 1955. Alexander Fleming, eskoziar biologo eta farmakologoa eta lisozima eta penicilinaren deskubritzailea, hil zen.
    • 1985. SESBen, Mijaíl Gorbachov presidente egin zuten.
    • 2004. Espainia: Islamistek tren ezberdinetan ipinitako hamar lehergailuk 192 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituen Madrilen.
    • 2006. Slobodan Milosevic, Serbia eta Jugoslaviako presidente ohia, bere zigor-gelan hilda aurkitu zuten.
    Publicado en  on 2009 Marzo 11 at 12:24 am Dejar un comentario

    Martxoaren 10a

    Publicado en  on 2009 Marzo 10 at 12:23 am Dejar un comentario

    Martxoaren 9a

    • 1454. Americo Vespucio, italiar esploratzaile eta nabigatzailea, jaio zen.
    • 1796. Frantzian Napoleon Bonaparte eta Josefina Beauharnais ezkondu ziren.
    • 1923. Gaixotasunak Lenin SESBeko agintetik apartatu zuen.
    • 1932. Irlandako Estatu librea sortu zen eta Éamon de Valera izan zen presidente.
    • 1938. Franco jeneralaren gobernuak Lanaren Forua aldarrikatu zuen.
    • 1942. John Cale, britainiar musikaria (The Velvet Underground) jaio zen.
    • 1943. Bobby Fischer, estatubatuar xakelaria, jaio zen.
    • 1954. Bobby Sands, politiko eta ekintzaile britainiarra, jaio zen.
    • 1959. Barbie panpinaren lehen merkaturatzea izan zen.
    • 1980. Lehen Eusko Legebiltzarra aukeratu zen.
    • 1981. Telesforo Monzon idazle, euskaltzain eta politikari bergararra zendu zen (j. 1904).
    • 1994. Charles Bukowski, estatubatuar idazle eta poeta, hil zen.
    • 2008. Espainiako Hauteskunde Orokorrak PSOEk irabazi zituen gehiengo absoluturik lortu gabe.
    Publicado en  on 2009 Marzo 9 at 12:23 am Dejar un comentario

    Martxoaren 8a

    Publicado en  on 2009 Marzo 8 at 12:23 am Dejar un comentario

    Martxoaren 7a

    • Ka 322. Aristoteles filosofo greziarra hil zen (j. Ka 384).
    • 1274. Tomas Akinokoa, italiar idazle, filosofo eta teologoa, hil zen (j. 1225).
    • 1875. Maurice Ravel musikari ziburutarra jaio zen (h. 1937).
    • 1936. Wehrmacht Renania desmilitarizatuan sartu zen.
    • 1966. Manuel Fraga ministroa Palomareseko hondartzan bainatu zen, estatubatuar bomba H bat erori zen tokian, erradiaziorik ez zegoela frogatu nahian.
    • 1972. Vicente Enrique y Tarancón kardinala izendatu zuten Espainiako Gotzainen Konferentziaren presidente.
    • 1989. Iranek Britainia Handiarekiko harreman diplomatikoak hautsi zituen, Salman Rushdieren Versos satánicos eleberria zela medio.
    Publicado en  on 2009 Marzo 7 at 12:22 am Dejar un comentario

    Martxoaren 6a

    • 1475. Michelangelo Buonarroti, Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra jaio zen (h. 1564).
    • 1521. Fernando Magallanesek Guam irla deskubritu zuen.
    • 1836. Mexikoko armadak El Alamo gotorleku estatubatuarra indarrez hartu zuen; 200 estatubatuar eta 600 mexikar hil ziren.
    • 1869. Dmitri Mendeléyevek bere lehen taula periodikoa aurkeztu zuen Errusiako Kimikako Elkarteari.
    • 1899. Bayer konpainiak aspirina erregistratu zuen.
    • 1961. 13, Rue del Percebe sailaren lehen alea plazaratu zen Tíovivo aldizkarian.
    • 1904. Jose Antonio Agirre, EAEko lehen lehendakaria, jaio zen.
    • 2004. Txinak jabetza pribatua onartu zuen.
    Publicado en  on 2009 Marzo 6 at 12:21 am Dejar un comentario

    Martxoaren 5a

    • 1616. Eliza Katolikoak Kopernikoren teoria astronomikoen liburua kondenatu zuen.
    • 1770. Bostoneko sarraskia: soldadu ingelesek, altxamendu bat kontrolatu nahian, 5 zibil hil zituzten eta AEBetako independentzia gerra hasi zen ondoren.
    • 1896. Odon Apraiz gasteiztar hizkuntzalaria eta Euskaltzaindiaren sortzailea jaio zen (h. 1984).
    • 1901. Práxedes Mateo Sagastak gobernu berria hasi zuen.
    • 1918. Sobietar Batasunaren hiriburua Petrogradotik (gaur egungo San Petersburgo) Moskura aldatu zuten.
    • 1922. Pier Paolo Pasolini idazle eta zinegile italiarra jaio zen (h. 1975).
    • 1933. Alemaniako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Naziek %44a lortu zuten.
    • 1936. Jose Maria Maura y Gamazo asasinatu zuten Bilbon.
    • 1940. PCUSeko Politburoak Katyneko basoan 14.700 ofizial polako asasinatzeko ordena eman zuen.
    • 1953. Josef Stalin buruzagi sobietarra zendu zen (j. 1878).
    • 1977. Manuel Fraga Alianza Popular alderdiko presidente.
    Publicado en  on 2009 Marzo 5 at 12:20 am Dejar un comentario

    Martxoaren 4a

    • 1193. Saladin (Salah ad-Din)  sultan arabiarra hil zen (j. 1137)
    • 1493. Kristobal Kolon, Ameriketatik lehen aldiz itzuli zenean, Lisboara iritsi zen La Niña ontzian eta Portugaleko erregearekin egon zen.
    • 1606. Espainiako Gortea Madrilera itzuli zen, Valladoliden denboraldi batean egon ondoren.
    • 1678. Antonio Vivaldi italiar konpositorea eta Lau urtaroak sortuko zuena, jaio zen.
    • 1789. New Yorken, Konfederaziaoren Legebiltzarrak, bere hamargarren bileran, AEBetako konstituzioa aldarrikatu zuen.
    • 1790. Frantziaren banaketa administratiboa 83 departamenduetan egin zen eta hortaz Biarno, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa Pirinio Atlantikoak departamenduaren barnean bateratu ziren.
    • 1812. Cadizeko Gorteek Loteriaren lehen zozketari eman zioten hasiera.
    • 1864. Alejandro Lerroux jaio zen.
    • 1904. Luis Carrero Blanco jaio zen.
    • 1913. Woodrow Wilson, I. Mundu Gerraren ondorengo bakearen oinarri izango ziren 14 puntuen sortzailea, egin zuten AEBetako presidente.
    • 1923. Madrileko Zientzien Erret Akademian, Alfontso XIII.ak Albert Einstein fisikoari titulo akademikoa entregatu zion.
    • 1936. Martin Luther King hil zuten, Menphis hirian (AEB).
    • 1980. Auzitegi Nazionalak Atocha kaleko abokatu laboralisten sarraskiaren egileak kondenatu zituen, 193 urteko kartzela zigorra ezarriz bakoitzari. Laguntzaileek berriz, 1 eta 73 urteko kartzela zigorra jaso zuten.
    • 1987. Irangate: Ronald Reaganek AEBk Irani armak saldu zizkiola aitortu zuen -rehen trukaketa zen helburu-, erantzukizun guztia bere gain hartuz.
    • 1994. Gasteizen izatezko bikoteen (heterosexual eta homosexual) Espainiako lehen errolda ofizialaren irekiera.
    Publicado en  on 2009 Marzo 4 at 12:20 am Dejar un comentario

    Martxoaren 3a

    • 1904. Espainian, lege batek igandea jai egingo zela ezarri zuen.
    • 1918. Brest-Litovskeko ituna sinatu zuten Errusia eta Alemaniaren artean.
    • 1938. Lehen petrolio aurkikuntza egin zuten Saudi Arabian.
    • 1939. Mahatma Gandhik 2. gose greba hasi zuen ingelesen gobernuaren aurka.Indiako
    • 1943. Espainian Iñauteriak ospatzeko debekua gogoratu zuten.
    • 1962. McMurdo basean, Antartidan, lehen estatubatuar zentral nuklearra jarri zuten martxan.
    • 1976. Gasteizko gertakariak: Espainiako poliziak 5 langile hil eta hainbat zauritu zituen Gasteizko San Frantzisko elizan ikasle eta langile bilkura bat galarazteko, Manuel Fraga gobernazio ministro zela.
    • 1981. Batallon Vasco Españolek Herri Batasunako Francisco Javier Ansa Cincunegui kidea erail zuen Andoainen.
    • 1990. Telecincoren hasiera.
    • 1991. Iraek errendiziorako baldintzak onartu zituen: Kuwait utzi eta NBEren zigorrak onartu beharko zituen eta, horrela, Golkoko Gerra bukatuko zen.
    • 1996. PPk irabazi zituen hauteskundeak, Jose Maria Aznar buru.
    Publicado en  on 2009 Marzo 3 at 12:19 am Dejar un comentario

    Martxoaren 2a

    • 1332. Araba Gaztelako erresuman sartu zen.
    • 1821. Mila langile baino gehiago Alcoyko (Alacant) fabriketan sartu eta makinak erretzeari eman zioten.
    • 1891. Espainian sufragio unibertsalez egingo ziren lehen hauteskundeak izan ziren.
    • 1912. Espainiako eskola publikoetan El Quijoteren irakurketa derrigorrezkoa egin zuten.
    • 1913. Madrilen protesta mitinak izan ziren gobernuaren aurka erlijioaren irakaskuntza ez zutelako derrigorrezkoa jarri.
    • 1916 New Yorken, Juan Ramón Jiménez poeta Zenobia Camprubí Aymarrekin ezkondu zen.
    • 1917. Nikolas II.a Errusiako tsarrak abdikatu egin zuen eta errepublika hasi zen.
    • 1919. Lehen Internazional Komunistaren bilera (Komintern) hasi zen Moskun.
    • 1925. Richard Strauss, austriar konpositorea, Espainian zegoen eta Bartzelonako Banda Munizipala zuzendu zuen.
    • 1930. Irabazleen zorabioa artikuluan, Stalinek lur kolektibizazioak frenatzeko ordena eman zuen.
    • 1931. Mikhail Gorbatxev Sobiet Batasuneko presidente ohia eta Bakearen Nobel Saria, jaio zen.
    • 1931. Tom Wolfe, estatubatuar idazlea, jaio zen.
    • 1933. Renovación Española alderdiak bere programa aurkeztu zuen, II. Errepublikako lehen alderdi monarkikoa izanez.
    • 1933. King Kong filma estreinatu zen New York hirian.
    • 1937. Bartzelonan, errazionamendu garaian, pertsona bakoitzak 250 g ogi izan zezakeen.
    • 1938. Moskuko 3. epaiketak, eskuindar eta trotskisten aurkako prozesua esan ziotena, hasi zen. 21 akusatu izan ziren eta bertan beterano iraultzaile ugari zegoen, Bujarin eta Rakovski tarteko.
    • 1939. Pio XII.a egin zuten aitasantu.
    • 1940. Espainian Mazoneria eta Komunismoa zigortuko dute.
    • 1942. Lou Reed, estatubatuar abeslaria (Velvet Underground) jaio zen.
    • 1944. Espainia NAN sortu zuten.
    • 1950. Talgo trena inaguratu zuten ofizialki, Madril eta Valladolid tramoan.
    • 1965. Bartzelonan, Bilbon, Madrilen  eta beste hiri batzuetan unibertsitarioen manifestazioak izan ziren.
    • 1969. Concordek lehen proba egin zuen Toulouse gainean.
    • 1974. Salvador Puig Antich exekutatu zuten.
    • 1978. Charlie Chaplinen hilobia lapurtu zuten Veveyko kanposantutik (Suitza).
    • 2000. Augusto Pinochet jenerala liberatu zuten, genozidio salatapean 503 egunetan Londresen atxilotuta egon ondoren.
    Publicado en  on 2009 Marzo 2 at 12:19 am Dejar un comentario