Maiatzaren 31

Publicado en  on 2009 Mayo 31 at 12:10 am Dejar un comentario

Maiatzaren 30a

Publicado en  on 2009 Mayo 30 at 12:59 am Dejar un comentario

Maiatzaren 29a

Publicado en  on 2009 Mayo 29 at 12:58 am Dejar un comentario

Maiatzaren 28a

Publicado en  on 2009 Mayo 28 at 12:58 am Dejar un comentario

Maiatzaren 27a

Publicado en  on 2009 Mayo 27 at 12:58 am Dejar un comentario

Maiatzaren 26a

Publicado en  on 2009 Mayo 26 at 12:57 am Dejar un comentario

Maiatzaren 25a

  • 1521. Wormseko Dieta bukatu zen Karlos V.ak Wormsek Ediktoa promulgatu zuenean; horren arabera, Martin Lutero proskrito egin zuen eta bere idatziak izan edo irakurtzea debekatu zuen.
  • 1543. Copernico hil zen.
  • 1626. Peter Minuitek Manhattan (New York) erosi zuen.
  • 1681. Pedro Calderón de la Barca hil zen.
  • 1686. Daniel Gabriel Fahrenheit fisikalaria jaio zen.
  • 1787. AEBetako Filadelfian konstituzioa idaztea erabaki zuten eta George Washington egin zuten presidente.
  • 1819. Ingalaterrako Victoria erregina jaio zen.
  • 1883. New Yorkeko Brooklyneko zubia zabaldu zuten.
  • 1895. Ingalaterran, Oscar Wilde, irlandar idazlea, hartu zuten atxilo Londresen, beste gizon batzuekin lizunkeriatan ibili zela salatapean.
  • 1941. Bob Dylan abeslaria jaio zen.
  • 1973. Mike Oldfieldek Tubular Bells argitaratu zuen.
  • 1974. Duke Ellington musikalaria hil zen.
  • 1977. AEBetan estreinatu zuten George Lucasen Galaxietako Gerra sagako lehen pelikula.
  • 1999. Ramon Rubial politikaria hil zen.
  • 2006. Enron enpresa estatubatuarraren bi buruzagi nagusien aurkako epaiketan, errudun jo zituzten eta 15 urteko kartzela zigorra jarri zieten.
Publicado en  on 2009 Mayo 25 at 12:57 am Dejar un comentario

Maiatzaren 24a

Publicado en  on 2009 Mayo 24 at 12:57 am Dejar un comentario

Maiatzaren 23a

Publicado en  on 2009 Mayo 23 at 12:56 am Dejar un comentario

Maiatzaren 22a

  • 337Konstantino I.a Handia hil zen. Bere testamenduaren arabera, inperioa zatitu gabe, bere 3 semeentzat izango zen:  Konstantino II.a, Konstantzio II.a eta Konstante eta bere hilobak ziren Dalmazio eta Anibalianori. Hauek erail ondoren, Konstantino II.ak hartu zuen Galiatako eta Britaniako gobernua eta Konstantzio II.ak, ekialdea eta Konstante I.ak Italia eta Afrika.
  • 1542. Espainiako Karlos I.ak Indietan gertatzen ari ziren krudelkeriak bukatzeko ordena eman zuen: «que se mande remediar las crueldades que se comenten en las Indias».
  • 1813. Richard Wagner musikagile alemaniarra jaio zen.
  • 1859. Arthur Conan Doyle jaio zen Edinburgon.
  • 1860. Giuseppe Garibaldik Palermo inguruak okupatu zituen.
  • 1885. Giacomo Matteotti, italiar politikari sozialista, jaio zen.
  • 1885. Victor Hugo idazle frantziarra hil zen.
  • 1895. Isaac Peral hil zen.
  • 1906. Wright anaiek aeroplanoa patentatu zuten.
  • 1907. Hergé, belgiar jatorriko historietista, jaio zen.
  • 1920. Jesus Guridik egindako Amaia opera estreinatu zen Bilbon.
  • 1931. Espainian erlijio askatasuna jarri zuten.
  • 1939. Italia eta Alemaniak Altzairuzko Ituna sinatu zuten.
  • 1942. Theodore Kaczynski (Unabomber) terrorista estatubatuarra jaio zen.
  • 1959.Morrissey, The Smiths taldeko britainiar bokalista, jaio zen.
  • 1970. Naomi Campbell, britainiar modeloa, jaio zen.
  • 1977. Ángel Nieto munduko txapeldun egin zen 50 cm3ko motoziklismoan.
  • 2004. Asturiasko Felipe Printzea Letizia Ortiz Rocasolano kazetariarekin ezkondu zen Madrilgo Almudena Katedralean.
Publicado en  on 2009 Mayo 22 at 12:56 am Dejar un comentario

Maiatzaren 21a

  • K.a. 427. Platon jaio zen.
  • 1499. Errege-erregina Katolikoek askatasunak eskaini zizkieten Ameriketarako bidaiara joaten zirenei.
  • 1527. Valladoliden, Filipe II.a, Espainiako errege izango zena, jaio zen.
  • 1871. Frantziako Gobernuaren tropek Parisko Komunaren aurka ekin zuten. Kale borroka gogorretan 20.000 komunazale hil eta 38.000 atxilotu zituzten.
  • 1969. Los Ángelesen, Robert Kennedyren erailtzaileari, Sirhan Bishara Sirhani, heriotza-zigorra esleitu zioten.
  • 1971. Pedro Carrasco boxealaria Europako txapeldun izan zen pisu superrarinen artean.
  • 1972. Vatikanon, ero batek Michelangelo Buonarrottiren Pietáren aurpegia (1499) mailuz jo zuen.
  • 1975. Stuttgarten Baader Meinhof bandaren aurkako epaiketa hasi zen.
  • 2003. Espainiako Erret Gorteak Leandro Alfonso Borboikoa Ruiz, Alfonso XIII.aren seme bastardoa, errekonozitu zuen ofizialki.
Publicado en  on 2009 Mayo 21 at 12:55 am Dejar un comentario

Maiatzaren 20a

  • 1498. Vasco da Gama Indiara iritsi zen.
  • 1506. Kristobal Kolon hil zen.
  • 1520. Tenochtitláneko Tenplu Nagusian, Pedro de Alvaradoren agindupean zeuden espainiarrek Tóxcatleko sarraskia burutu zuten.
  • 1521. Loiolako Inazio (irudian) zauritu zuten, Iruñea setiatzen ari zela.
  • 1883. Krakatoa sumendiak eztanda egin zuen.
  • 1927. Charles Lindbergh estatubatuarra Atlantiar ozeano abioiez eta bakarrik zeharkatzeko ibilaldiari eman zion hasiera.
  • 1940. Polonian Auschwitz kontzentrazio esparrua jarri zuten martxan.
  • 1944. Joe Cocker, britainiar abeslaria, jaio zen.
  • 1946. Cher estatubatuarra jaio zen.
  • 1948. Velcroa asmatu zuten.
  • 1958. Espainia FMI eta Banco Mundialean sartu zen.
  • 2007. Rafael Nadal tenislariak errekorra lortu zuen 81 segidako partida irabaztean.
Publicado en  on 2009 Mayo 20 at 12:55 am Dejar un comentario

Maiatzaren 19a

  • 1536. Ana Bolena, Ingalaterrako Henrike VIII.aren emaztea, hil zuten.
  • 1890. Ho Chi Minh Vietnamgo buruzagi nazionalista eta komunista jaio zen (h. 1969).
  • 1925. Malcom X AEBetako beltzen eskubideen aldeko ekintzailea jaio zen (h. 1965).
  • 1925. Pol Pot Kanbodiako buruzagia eta Khemer Gorrien burua jaio zen (h. 1998).
  • 1951. Joey Ramone, estatubatuar musikaria (The Ramones), jaio zen.
  • 1954. Phil Rudd, AC/DC taldeko bateria, jaio zen.
  • 1970. Moneta delituentzako auzitegi bereziak Matesa kasurako sententzia diktatu zuen, Juan Vilá Reyes, inputatu nagusia, 3 urteko kartzela zigorrera kondenatuz.
  • 1979. Mazoneria legeztatu zuten Espainian.
  • 1994. Luis Ocaña, txirrindulari espainiarra, hil zen (j. 1945).
  • 1994. Jacqueline Bouvier Kennedy hil zen.
  • 2007. Eva Forest, idazle eta editorea, hil zen (j. 1928).
Publicado en  on 2009 Mayo 19 at 12:54 am Dejar un comentario

Maiatzaren 18a

  • 1804. Napoleon Bonaparte Frantziako Enperadore izendatu zuen Senatuak.
  • 1845. Karlos Maria Isidrok bere semea zen Karlos Luis Borboikoari utzi zion eskuratu nahian zebilen Espainiako Koroa.
  • 1868. Nikolas II.a, Errusiako azken tsarra izango zena (1894-1917), jaio zen.
  • 1883. Walter Gropius, arkitekto alemaniarra eta Bauhaus eskolako zuzendaria, jaio zen.
  • 1896. Khodynkako gertakariak: Moskuko Khodynka zelaian izandako jaietan, Errusiako Nikolas II.a koroatzen ari ziren eta jendetzaren gorabeherek 1.389 pertsonen heriotza eragin zuten.
  • 1897. Bram Stoker irlandarraren Dracula eleberria argitaratu zen.
  • 1920. Joan Paulo II.a, 1978az geroz aitasantu izango zena, jaio zen (h. 2005).
  • 1980. Ian Curtis, Joy Division taldeko abeslaria, hil zen (j. 1956).
Publicado en  on 2009 Mayo 18 at 12:54 am Dejar un comentario

Maiatzaren 17a

  • 1834. Karlos Maria Isidro Borboikoa, tronurako erregenahi karlista, erbestetik itzuli zen.
  • 1863. Rosalia de Castro idazle galiziarrak Cantares Galegos argitaratu zuen. Horren karira, Galiziar Letren Eguna ospatzen da.
  • 1886. Alfonso XIII.a, Espainiako Erregea, jaio zen.
  • 1902. Alfonso XIII.a adinez nagusi egin zuten, Konstituzioa zin egin eta bere errege aldia hasi zen, amaren erregeordetzari bukaera emanez. Indultu orokor bat eman zuten.
  • 1924. Metro-Goldwyn-Mayer sortu zen, Metro Pictures, Goldwyn Pictures eta Louis B. Mayer elkartuz.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerra: Alemaniak Brusela okupatu zuen.
  • 1959. Kubako Iraultza: Gobernu iraultzaileak Nekazal Erreformaren Legea onartu zuen.
  • 1980. Peruko Alderdi Komunistak (Sendero Luminoso bezala ezagutua) bere lehen eraso armatua burutu zuen Ayacuchon.
  • 1981. Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun psikikoen zerrendatik atera zuen.
  • 1992. Joan Pablo II.ak Josemaria Escrivá de Balaguer, Opus Deiren sortzailea, beatifikatu zuen.
Publicado en  on 2009 Mayo 17 at 12:53 am Dejar un comentario

Maiatzaren 16a

  • 1770. Gero Frantziako errege-erreginak izango diren Maria Antonieta (14 urte) eta Luis Augusto (15 urte) ezkondu ziren.
  • 1830. Joseph Fourier matematikari eta fisiko frantziarra hil zen (j. 1768).
  • 1951. Christian Lacroix jaio zen.
  • 1957. Eliot Ness, estatubatuar polizia, hil zen.
  • 1995. Lola Flores hil zen.
Publicado en  on 2009 Mayo 16 at 12:53 am Dejar un comentario

Maiatzaren 15a

Publicado en  on 2009 Mayo 15 at 12:53 am Dejar un comentario

Maiatzaren 14a

  • 1610. Ravaillac-ek Nafarroako Henrike III.a (Frantziako IV.a) erregea Parisen erail zuen. Errege hau Nafarroan jaiotakoa zen 1553an. Luis XIII.ak hartuko du bere ordea.
  • 1643. Frantzian, Luis XIV (4 urte) errege koroatu zuten bere aita, Luis XIII.a, hil ondoren. Mazarinok gobernatzen zuen (j. 1601).
  • 1686. Gabriel Fahrenheit, fisikari poloniarra, jaio zen.
  • 1771. Robert Owen, britainiar filosofoa, jaio zen.
  • 1787. Filadelfian (Pensilvania), delegatuak bildu ziren, konstituzioa idazten hasteko asmoz.
  • 1861. Canellas meteoritoa erori zen Bartzelonatik gertu (859 gramo eta kondrita deritzon tipoa).
  • 1869. Schilparion (Bergamo, Italia) lehen matxinadak eman ziren gizarte berdintasuna eskatuz. Aberatsak elizan eserleku berezietan jartzen zirelako hasi ziren.
  • 1904. Hans Albert Einstein, estatubatura irakaslea eta Albert Einsteinen semea, jaio zen.
  • 1907. Vicente Enrique y Tarancón, espainiar kardinal eta artzapezpikua, jaio zen (h. 1994).
  • 1918. Marie Smith, eyak hizkuntza hitz egiten azken pertsona, jaio zen (h. 2008).
  • 1931. Italian, faxista talde batek Arturo Toscanini, orkestra konpositore eta zuzendaria, jo zuen, ez zuelako Giovinezza himno faxista bere orkestrarekin jo nahi.
  • 1940. Emma Goldman, estatubatuar anarkista eta feminista, hil zen (j. 1869).
  • 1940. II. Mundu Gerran, Luftwafferen  57 Heinkel 111 bonbarderok Herbeheretako Rotterdam hiria bonbardatu zuten. 814 pertsona hil ziren. Herbehereak errenditu egin zitzaizkion Alemaniari.
  • 1944. George Lucas, film-zuzendari eta ekoizle estatubatuarra, jaio zen.
  • 1948. Ingalaterran, Blackburnen gertatutako 3 urteko haur baten erailketa zela-eta, 40.000 gizonen hatz aztarnak hartu zituzten.
  • 1950. Adolfo Domínguez, moda diseinatzailea, jaio zen.
  • 1952. David Byrne, eskoziar musikaria eta Talking Heads taldeko kidea, jaio zen.
  • 1953. Wim Mertens, cbelgiar konpositorea, jaio zen.
  • 1954. Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes, jaio zen h. 1986).
  • 1955. Zortzi herrialde komunistek, SESB tartean zelarik, Vartsoviako Ituna sinatu zuten.
  • 1962. Ferran Adrià, sukaldari kataluniarra, jaio zen.
  • 1962. Atenasen (Grezia) Espainiako errege-erreginak izango zirenak, Joan Karlos eta Greziako Sofia,  ezkondu ziren.
  • 1964. Egipton Asuáneko presa bukatu zuten. Hala ere, inagurazioa ez da  1971ko urtarrilaren 15era arte egingo.
  • 1980. Martin Zabaleta eta bere sherpa Everesteko gailurrera iritsi ziren. Munduko tontorrik altuenera heldu zen lehen euskal espedizioa izan zen.
  • 1987. Rita Hayworth estatubatuarra hil zen (j. 1918).
  • 1988. Frank Sinatra abeslaria hil zen (j.1915).
  • 1995. Tíbeten, Tenzin Gyatso, 14. Dalái Lamak, 6 urte zituen Gedhun Choekyi Nyima Panchen Lamaren 11. erreenkarnazioa zela aldarrikatu zuen.
  • 2004. Jesus Gil, politikari eta Club Atletico de Madrideko presidentea, hil zen (j.1933).
  • 2006. Etorkin ugari iritsi ziren Kanariar Uharteetara, Afrikatik txalupetan ehundaka kilometro egin eta gero. Egun bakar batean 900 afrikar iritsi ziren.
Publicado en  on 2009 Mayo 14 at 12:52 am Dejar un comentario

Maiatzaren 13a

  • 1810. Victorian (Entre Ríos probintzia, Argentina) Arantzazuko amararen omenez egin zuten lehen meza. Hiriaren fundazioa kontsideratzen da une hau.
  • 1822. Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa, Espainiako Isabel II.aren errege kontsortea izango zena, jaio zen.
  • 1909. Italiako Giroaren lehen edizioko etapa lehiatu zen. Luigi Gannak irabazi zuen.
  • 1917. Fatiman (Portugal) ume batzuk Amabirjina agertu zaiela esan zuten.
  • 1923. Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 3-0 menderatu zuen.
  • 1934. Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 13-8 irabaziz Biarritz Olympique-n aurka.
  • 1958. AEBetanVelcro errejistratu zuten.
  • 1961. Dennis Rodman, estatubatuar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1977. Amnistiaren aldeko astean istilu ugari Euskal Herrian. Luis Santamaria, Gregorio Maritxalar eta Jose Luis Cano errenteriarrak eta Juan Erviti iruindarra hil zituen poliziak.
  • 1981. Mehmet Ali Agca-k Joan Paulo II Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen Erroman (Italia).
  • 1984. Lehenengo Herri Urrats jaialdia ospatu zen.
Publicado en  on 2009 Mayo 13 at 12:52 am Dejar un comentario

Maiatzaren 12a

  • 1106. Santo Domingo de la Calzada, erlijioso eta injinerua,  jaio zen.
  • 1767. Manuel Godoy jaio zen.
  • 1797. Napoleon Bonapartek Venezia konkistatu zuen.
  • 1889. Otto FrankAnne Franken aita, jaio zen (h. 1980).
  • 1912. Blanco y Negro aldizkarian publikatu zen Espainiako lehen koloredun argazkia.
  • 1918. Julius Rosenberg, estatubatuar espia, jaio zen.
  • 1925. Paul von Hindenburgk hartu zuen Friedrich Eberten ordea Alemaniar Errepublikaren lehendakaritzan.
  • 1930. Pedro Antonio Marín, Tirofijo, FARCen komandantea, jaio zen.
  • 1932. AEBetan hilik aurkitu zuten Charles Lindbergh abiadorearen semea, bere gurasoen etxetik gertu.
  • 1935. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz U.S.A.Perpignan-en aurka.
  • 1936. Espainiako Gorteek Manuel Azaña errepublikako presidente onartu zuten.
  • 1936. Italia Nazioen Elkartetik atera zen.
  • 1937. Erresuma Batuko Jorge VI.a koroatu zuten.
  • 1940. Alemania Frantzia inbaditzen hasi zen.
  • 1949. SESBek Berlineko blokeoa bertan behera utzi zuen.
  • 1982. Joan Paulo II.aren aurkako atentatua izan zen Fatimako santuarioan (Portugal).
  • 2008. Irena Sendler, El Ángel del Gueto de Vartsoviako Getoko Aingerua, hil zen (j. 1910).
  • 2009. Antonio Vega musikoa hil zen. (j. 1957)
    Publicado en  on 2009 Mayo 12 at 12:52 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 11

    Publicado en  on 2009 Mayo 11 at 12:51 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 10a

    • 1452. Fernando Aragoikoa jaio zen (h.1516).
    • 1499. Americo Vespucioren lehen karta geografikoak plazaratu ziren.
    • 1508. Erroman, Michelangelo Kapera Sixtinoa margotzen hasi zen.
    • 1713. Espainian, Lege Salikoa jarri zuten indarrean, emakumei tronurako bidea debekatzen zielarik.
    • 1774. Luis XVI.a Frantziako errege bihurtu zen.
    • 1808. Baionan, Espainiako Fernando VII.ak koroarako zituen eskubideei uko egin zien.
    • 1843. Benito Perez Galdos idazlea jaio zen.
    • 1886. Espainian, Alfontso XII.aren alarguna zen Maria Kristinaren erregeordetza garaiko lehen Gorteak ireki ziren.
    • 1909. Uztapide bertsolari zestoarra jaio zen (h. 1983).
    • 1916. Camilo Jose Cela idazlea jaio zen.
    • 1924. Alfontso XIII.ak automobilaren erakusketa ofiziala inaguratu zuen.
    • 1933. Naziek milaka liburu erre zituzten jendaurrean Berlinen.
    • 1936. Espainiako II. Errepublikan, Gorteek Manuel Azaña izendatu zuten presidente.
    • 1950. SEAT (Sociedad Española de Automóviles de Turismo) automobilgintza enpresa sortu zen. FIATek hasierako kapitalaren %6a jarri zuen.
    • 1957. Sid Vicious musikaria jaio zen.
    • 1960. Triton urpekari atomikoak munduari lehen bira eman zion ur azpian.
    • 1983. Espainiako Kongresuaren plenoak Rumasaren desjabetzea erabaki zuen.
    • 1984. Espainiako Tribunal Supremo delakoak 53 urtetako kartzela zigorra jarri zion Rafael Escobedori, Urquijoko markesan erail zituelako.
    • 1994. Sudáfrikan, Nelson Mandela arraza beltzeko lehen presidente egin zuten.
    Publicado en  on 2009 Mayo 10 at 12:51 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 9a

    • 1605. Miguel de Cervantes Saavedraren El ingenioso hidalgo don Quijote de la Mancha lanaren lehen partea argitaratu zuten.
    • 1883. Jose Ortega eta Gasset jaio zen.
    • 1936. Italiak Etiopia anexionatu zuen.
    • 1940. Adolf Hitlerrrek eutanasia legeztatu zuen.
    • 1841. Espartero jeneralaren erregentzia hasi zen Espainian.
    • 1921. Sophie Scholl, nazien aurkako Larrosa zuriaren liderretako bat, jaio zen.
    • 1946. Viktor Manuel III.ak abikatu egin zuen Italiako tronutik.
    • 1949. Monakoko Rainiero III.a Monakoko egin zuten. 1950ean koroatu zuten.
    • 1976. Montejurrako gertakariak. Montejurran (Nafarroan) bi militante karlista asasinatu zituzten.
    • 1978. Aldo Moro, Italiako presidentea hil zen (j.1916).
    • 1986. Loinatz Abesbatza sortu zen Beasainen eta Andre Maria Zeruratuaren parrokian egin zuten aurkezpena.
    Publicado en  on 2009 Mayo 9 at 12:50 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 8a

    Publicado en  on 2009 Mayo 8 at 12:49 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 7a

    • K. a. 427. Platon jaio zen.
    • 558. Konstantinopolisen, Hagia Sofia elizako kupula (irudian) erori eta Justiniano I.ak berehala berreraikitzeko agindua eman zuen.
    • 1429. Arkoko Joanak zuzenduriko ejerzitoak Orleanseko hirirako sarbidea kontrolpean izatea lortu zuen.
    • 1664. Frantzian, Luis XIV.ak Versaillesko jauregia inaguratu zuen.
    • 1808. Napoleon Bonapartek bere anaia Jose Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege.
    • 1824. Alemanian, Beethovenek Bederatzigarren Sinfonia estreinatu zuen.
    • 1854Arturo Campion idazle, euskalari, abokatu, historialari eta politikari iruindarra jaio zen (h. 1937).
    • 1915. Ur-20 upekari alemaniarrak Lusitania barku ingelesa hondoratu zuen eta 1.500 pertsona ito ziren.
    • 1919. Eva Duarte de Perón, “Evita” jaio zen.
    • 1937. Kondor Legioa Espainiara etorri zen, bere Heinkel He 51 biplanoekin, Francori laguntza eskaintzeko xedean.
    • 1937. Espainiako Gerra Zibil garaiean, Emilio Mola jenerala abioi ixtripuz hil zen Beloradon (Burgos).
    • 1945. Alemanian, Dwight D. Eisenhower, estatubatuar jeneralak, Gestapo disolbatzea agindu zuen.
    • 1946. Sony enpresa japoniarra sortu zen, 20 langile zituelarik.
    • 1973. Washington Post egunkariak Pulitzer saria lortu zuen Watergate kasuaren inguruan eginiko ikerketengatik.
    Publicado en  on 2009 Mayo 7 at 12:49 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 6a

    • 589. Espainian Toledoko III. Kontzilioa hasi zen eta Rekaredo errege bisigodoa katolizismora bihurtu zen.
    • 1534. Antonio Pérez, Filipe II.aren idazkaria, jaio zen.
    • 1542. Frantzisko Xabierkoa Goara iritsi zen Portugaleko erregea zen Joan III.aren eskaerari jarraituz, bere lan ebanjelizatzailea garatzeko asmoz.
    • 1758. Maximilien de Robespierre, frantses iraultzailea, jaio zen.
    • 1781. Karl Christian Friedrich Krause, alemaniar filosofoa, jaio zen.
    • 1856. Sigmund Freud austriarra jaio zen.
    • 1859. Alexander von Humbolt naturalista jaio zen.
    • 1889. Parisen Eiffel Dorrearen eraikuntza bukatu zuten.
    • 1924. Nestor Basterretxea artista eta zinemagile bermeotarra jaio zen.
    • 1937. Espainiako Gerra Zibil garaian, Bartzelona erdian izugarrizko borrokak izan ziren komunista, POUM (trotskistak) eta anarkisten artean.
    • 1940. Pulitzer  Saria eman zioten John Steinbeck idazleari, Las uvas de la ira, eleberriagatik.
    • 1968. Parisen sitio egoera deklaratu zuen gobernuak ikasleek piztu zuten maiatzeko iraultzagatik.
    • 1994. Frantzia eta Erresuma Batua lotzen dituen Mantxako tunela zabaldu zen.
    • 1994. Kurt Cobainen hilotza aurkitu zuten bere Washingtoneko etxean. 3 egun lehenago bere buruaz beste egin zuen.
    Publicado en  on 2009 Mayo 6 at 12:49 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 5a

    • 1494. Kristobal Kolonek gaur egungo Jamaika aurkitu zuen.
    • 1789. Versaillesko Estatu Orokorrak hasi ziren.
    • 1808. Espainako Karlos IV.ak, koroa uzteko akordioa sinatu zuen Napoleonekin.
    • 1818. Karl Marx, filosofo eta politikaren teorilari alemaniarra, jaio zen.
    • 1821. Atlantiar Ozeanoan dagoen Santa Helena uhartean hil zen Napoleon Bonaparte.
    • 1826. Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriz eta Napoleon III.aren emaztea izango zena, jaio zen.
    • 1895. Rodolfo Valentino, aktorea, jaio zen Italian.
    • 1915. Orson Welles, zine zuzendaria, jaio zen.
    • 1935. Espainian, Alejandro Lerrouxek bosgarren gobernua osatu zuen. CEDAk 5 kartera lortu zituen eta Gil-Robles Gerra ministro izendatu zuten.
    • 1936. Italiar tropak Addis Abeban sartu ziren eta Mussolinik Etiopia hartu zuen.
    • 1944. Gandhi aske utzi zuten 21 hilabete preso egon ondoren.
    • 1959. Ian McCulloch, ingeles abeslaria eta Echo & the Bunnymen taldeko kidea, jaio zen.
    • 1987. Veneciako udalak hirian sartuko diren turista kopurua mugatuko duela jakinarazi zuen.
    • 1992. Marlene Dietrich hil zen.
    Publicado en  on 2009 Mayo 5 at 12:48 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 4a

    • 1502. Kristobal Kolon, Amerikarantz abiatu zen laugarren aldiz.
    • 1589. Francis Drake ingeles kortsarioak A Coruñarik eginiko erasoa hasi zuen.
    • 1814. Fernando VII.a erregeak, ezerezean utzi zituen 1812ko konstituzioa eta Cadizeko Gorteek hartutako erabaki guztiak.
    • 1873. David Livingstone, eskoziar esploratzaile eta misiolaria, hil zen.
    • 1886. Haymarketeko gertakizunak (Chicago) 3 egun lehenago, maiatzaren 1ean, hasitako greba orokorraren ondoren.  Horregatik ospatzen da maiatzaren 1ean Nazioarteko Langileen Eguna.
    • 1932. Atlanta (Ameriketako Estatu Batuak): Al Capone espetxeratu zuten zergak ezkutatzeagatik.
    • 1.938. Vatikanok Francoren gobernua Espainiako legezko agintea dela onartzen du.
    • 1949. Italia: Futboleko Selekzio Nazionaleko jokalari guztiak hil ziren aire-istripu baten ondorioz.
    • 1953. Ernest Hemingwayk Pulitzer Saria irabazi zuen The Old Man and the Sea lanagatik
    • 1970. AEBn, Ohion, Guardia Nazionalak lau ikasle hil eta bederatzi zauritu ziren Kent State Unibertsitatean Vietnamgo gerraren kontrako manifestazio bat desegitean.
    • 1973. Jane Bowles, estatubatuar idazlea, hil zen.
    • 1976. Espainian, El País egunkaria sortu zen.
    • 1985. Lehen ezkontza egin zen Planen (Huesca), herrira iritsi berria zen emakume karabanaren ondoren.
    • 1996. José María Aznar egin zuten Espainiako presidente, PSOEren 13 urteetako gobernuaren ondoren.
    Publicado en  on 2009 Mayo 4 at 12:48 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 3a

    • 1469. Niccolo Machiavelli filosofo italiarra jaiotza zen (h. 1527).
    • 1493. Erroman, Alejandro VI.a aitasantuaren bula batek Espainia eta Portugal artean eginiko aurkikuntzak bereiztu zituen.
    • 1494. Kristobal Kolonek lehenengo aldiz Jamaika behatu zuen.
    • 1814. Napoleon Elbara desterratu zuten.
    • 1844. Narvaez generalak lehenengo aldiz hartu zuen Espainiako gobernuaren presidentzia eta Hamarraldi Moderatuari eman zion hasiera.
    • 1898. Golda Meir politikari israeldarra jaio zen (h. 1978).
    • 1914. Errusian, Dumatik bota zituzten diputatu sozialdemokratak.
    • 1936. Jon Idigoras, Herri Batasunako mahaikidea, jaio zen (h. 2005).
    • 1938. Jesusen Lagundia berrezarri zuten Espainian.
    • 1941. Xabier Amuriza, bertsolari zornotzarra, jaio zen.
    • 1963. Espainian, TOP (Tribunal de Orden Público) sortu zuten, delitu politikoak epaitzeko xedez.
    • 1977. PSUC (Partido Socialista Unificado de Cataluña) legalizatu zuten.
    • 1984. GALek Jesus Zugarramurdi, Kishur etakidea, erail zuen Frantzian, Carrero Blancoren aurkako atentatuan parte hartu zuelako.
    • 2007. Algarveko hotel batean (Portugal)  Madelaine McCann neskatila desagertu zen bere logelatik.
    • 2008. Leopoldo Calvo-Sotelo, Espainiako presidentea izandakoa (1981-1982), hil zen (j. 1926).
    Publicado en  on 2009 Mayo 3 at 12:47 am Dejar un comentario

    Maiatzaren 2a

    Publicado en  on 2009 Mayo 2 at 12:47 am Dejar un comentario