Irailaren 30a

Publicado en on 2009 Septiembre 30 at 12:00 am Dejar un comentario

Irailaren 29a

  • 1511. Miguel Servet, espainiar teologo eta zientzialaria, jaio zen.
  • 1547. Miguel de Cervantes jaio zen, Kixotearen idazlea (h. 1616).
  • 1758. Horatio Nelson, britainiar marinel eta militarra, jaio zen.
  • 1792. Frantzian Errepublika aldarrikatu zuten, Tulleriatan.
  • 1833. Fernando VII.a hil zen.
  • 1864. Miguel de Unamuno bilbotar filosofo eta idazlea jaio zen (h. 1936).
  • 1902. Emile Zola, frantziar idazlea eta Germinal-en autore, hil zen.
  • 1908. Luzernan bildu zen Lanaren Babesaren aldeko Nazioarteko Batzarrak 14 urte baino gutxiago dituzten haurrei industrian egiten zuten gaueko lana debekatu zien.
  • 1913. Rudolf Diesel ingeniari alemana hil zen.
  • 1936. Espainiako Gerra Zibilean, Junta de Defensa Nacional delakoak Francisco Franco altxatutako militarrak kontrolatzen zuten gunerako estatuburu eta Generalimo izendatu zuen.
  • 1964. Quino marrazkilariaren Mafalda neskatoaren komikiak argia ikusi zuen Argentinako Primera Plana aldizkarian.
  • 1965. Boris Izaguirre, Venezuelako gidoilari eta irrati eta TV aurkezlea, jaio zen.
  • 1967. Brett Anderson, cantautor inglés (Suede).
  • 1987. Henry Ford II, estatubatuar autofabrikatzailea, hil zen.
  • 2006. Baltasar Garzon epaileak 2004ko maiatzaren 11ean gertaturiko atentatuaren ikerketan azido borikoa ETArekin erlazionatu zuten bi ikerlari deklaratzera deitu zituen. Ustez euren txostenean iruzurra egiteagatik, ETA aipatuz Al Qaedaren ordez.
Publicado en on 2009 Septiembre 29 at 12:01 am Dejar un comentario

Irailaren 28a

  • K. a. 551. Konfuzio filosofo txinatarra jaio zen ( K. a. 479an hilko zen).
  • 1841. Georges Clemenceau, Frantziako lehen ministroa, jaio zen (h. 1929).
  • 1868. Alcoleako batailaren ondoren, Espainiako Isabel II.ak Frantziarantz ihes egitea erabaki zuen.
  • 1895. Louis Pasteur, frantses kimikoa, hil zen (j. 1822).
  • 1915. Ethel Rosenberg, estatubatuar espia komunista, jaio zen (h. 1953).
  • 1932. Víctor Jara, txiletar abeslaria, antzerki zuzendaria eta aktibista, jaio zen (h. 1973).
  • 1934. Brigitte Bardot jaio zen.
  • 1939. II. Mundu Gerran, Alemania Nazik eta SESBek Polonia bien artean banatzeko asmoak sinatu zituzten.
  • 1939. Vartsovia (Polonia) Alemania naziari errenditu zitzaion.
  • 1964. Harpo Marx estatubatuarra hil zen (j. 1888).
  • 1966. Andre Breton, poeta frantsesa, hil zen. 1896an jaiotakoa zen.
  • 1972. Dita Von Teese, estatubatuar modeloa eta burlesque artista, jaio zen.
  • 1978. Joan Paulo I.a, Eliza Katolikoko Aita Santua, hil zen (j. 1912).
  • 1991. Miles Davis, jazz musiko eta tronpetista, hil zen (n. 1926).
  • 2007. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak 2008ko urriaren 25erako herri-galdeketa iragarri zuen EAEn.

Publicado en on 2009 Septiembre 28 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 27a

  • Gudari Eguna ospatzen da.
  • 1821. Mexiko Espainiatik independizatu zen.
  • 1822. Jean-François Champollionek Rosettako Harria deszifratu zuen.
  • 1832. Karl Christian Friedrich Krause, filosofo alemaniarra, hil zen.
  • 1841. O´Donnell jeneralak Esparteroren aurkako mugimendua lideratzen du Iruñean, Maria Kristina berriro erreginaorde jartzeko helburuz.
  • 1905. Albert Einsteinek “Does the Inertia of a Body Depend Upon Its Energy Content?” argitaratu zuen. Bertan lehen aldiz E = mc2 agertu zen.
  • 1939. Vartsobia, sitioaren eraginez, errenditu beharrean izan zen eta alemaniarrek 160.000 lagun hartu zituzten preso.
  • 1940. Japoniak, Alemaniak eta Italiak Ardatzaren Ituna sinatu zuten.
  • 1955. Espainiak NBEn sartzeko aukera eskatu zuen.
  • 1964. Warren Batzordeak John F. Kennedyren aurkako atentatuari buruzko informea aurkeztu zuen. Horren arabera, Dallaseko atentatuan, errudun bakarra Lee Harvey Oswald izan zen.
  • 1975. ETAko kide ziren Jon Paredes (Txiki) eta Anjel Otaegi gipuzkoarrak eta FRAPeko hiru, Baena, Sanchez Bravo eta Garcia Sanz, exekutatu zituzten. Frankismoan eman zen azkeneko heriotz zigorra izan zen. Frankismo garaiko azken afusilatuak izan ziren.
  • 1998. Google sortu zen.
Publicado en on 2009 Septiembre 27 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 26a

  • 1591. Antonio Perezek, Filipe II.aren Idazkariak, Espainiatik alde egin zuen.
  • 1687. Atenasko Partenoia ia guztiz suntsitu zuten veneziar tropek.
  • 1810. Jean Baptiste Bernadotte Suediako tronurako oinordeko egin zuten.
  • 1830. Belgikak independentzia lortu zuen Holandarekiko.
  • 1897. Giovanni Battista Montini, geroago Paulo VI.a izango zena, Eliza Katolikoko Aita Santua, jaio zen (h. 1978).
  • 1902. Levi Strauss, estatubatuar industriaria, hil zen.
  • 1927. Romano Mussolini, jazz pianojolea eta Benito Mussoliniren semea, jaio zen. 2006an hilko zen.
  • 1934. Queen Mary itsasontzia inauguratu zen Erresuma Batuan.
  • 1960. AEBetako Chicagon (Illinois) historian egindako telebistako lehen debatea izan zen, Richard M. Nixon eta John F. Kennedy presidentenahien artean.
  • 1961. Bob Dylanek publikoki debutatu zuen.
  • 1965. Erresuma Batuko Isabel II.ak The Beatles taldea osatzen zuten 4 musikariak Britainiar Inperioaren Ordenean kondekoratu zituen.
  • 1973. Frantziako Concorde abioiak Atlantikoa zeharkatu zuen eskalarik gabe, oraingoz ezagutzen zen denbora motzenean.
  • 1984. Txina eta Erresuma Batuak adostasuna lortzen dute: 1997an, Hong Kong Erresuma Batuaren eskuetatik Txinaren eskuetara pasatuko da.
  • 1984. Francisco Rivera, Paquirri, espainiar toreroa, hil zen (j. 1948).
  • 1988. Hego Korea: Ben Johnson atletak bere 100 metroko urrezko domina itzuli beharrean izango da, positiboa eman baitzuen dopingaren aurkako kontrolean.
  • 2008. Paul Newman aktore estatubatuarra hil zen (j. 1925).
Publicado en on 2009 Septiembre 26 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 25a

  • 303. Fermin Amiensgoa, San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia dena, hil zen (j.272).
  • 1066. Stamford Bridgeko gudak bikingoen aroaren amaiera markatu zuen. Bertan, Harald III.a, errege bikingoa, hil zen.
  • 1513. Vasco Nuñez de Balboa, Panamako istmoa gurutzatu ondoren, Hegoaldeko Itsasoa aurkitu zuen; beranduago, Magallanesek Ozeano Barea edo Pazifikoa deituko zion.
  • 1728. Real Compañia Guipuzcoana sortu zen Karakasen (Venezuela), Espainiarekin egingo zen komertzioaren ardura eramateko helburuz.
  • 1926. AEBetan, Henry Fordek aste laborala 5 egunekoa izango dela adierazi zuen eta egunak 8 orduko lana izango zuela.
  • 1932. Adorfo Suarez Gonzalez, espainiako presidentea izango zena (1976-1981), jaio zen.
  • 1955. Steven Severin, britainiar musikaria eta Siouxsie & the Banshees bandako kidea, jaio zen.
  • 1976. U2, banda irlandarra, jaio zen Dublinen.
  • 1980. John Bonham,  Led Zeppelin taldeko britainiar bateria, hil zen.
  • 1991. Klaus Barbie nazia hil zen (j. 1913).
  • 2003. Japonia: 8,0 graduko lurrikara batek Hokkaidoko kostaldea astindu zuen.
  • 2005. Fernando Alonso asturiarra munduko 1 formulako txapelketa irabazi duen pilotorik gazteena bilakatu zen.
  • 2006. Erret Etxeak Letizia Ortizen, Asturiaseko printzesaren, bigarren haurdunaldia jakinarazi zuen.
Publicado en on 2009 Septiembre 25 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 24a

Publicado en on 2009 Septiembre 24 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 23a

Publicado en on 2009 Septiembre 23 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 22a

  • 66. Neronek Italica Legioa sortu zuen.
  • 1515. Ana de Cleves, Ingalaterrako Henrike VIII.aren emaztea, jaio zen (h. 1557).
  • 1588. Miguel Okendo almirantearen ontzi nagusiak su hartu zuen eta 300 lagun hil ziren Pasaian (Gipuzkoa).
  • 1609. Moriskoak Valentziatik alde egiteko agindua eman zuten.
  • 1692. Salemeko azken zigorrak bete ziren, sorginkeria salaketaz zintzilikatu zituztelarik.
  • 1765. Paolo Ruffini matematikari italiarra jaio zen (h. 1822).
  • 1791. Michael Faraday, motor elektrikoaren sortzailea, jaio zen (h. 1867).
  • 1792. Frantziako Konbentzio Nazionalak egutegi berriari eman zion hasiera, egun hau urteko lehena izendatuz.
  • 1862. Otto Von Bismarck gobernuko presidente egin zuten, Kanpo Arazoetako Ministeritza ere berak eskuratu zuelarik.
  • 1868. Luis Agote, Argentinako mediku eta legegizona, jaio zen. Odol transfusioan, odola ez koagulatzeko metodoa asmatu zuen.
  • 1888. Astilleros del Nervion ontziolaren lehen harria jarri zuten.
  • 1928. Alexander Flemingek, eskoziar bakteriologoak, penizilina deskubritu zuen.
  • 1942. Rikardo Arregi kazetari eta idazlea jaio zen Andoainen (h. 1969).
  • 1957. Nick Cave, australiar musikari, idazle eta aktorea, jaio zen.
  • 1981. Frantziako abiadura handiko trenak, TGVak, lehen bidaia egin zuen Paris eta Lyon bitartean.
  • 2002. Fernando, La Pollaren bateriajolea, hil zen.
Publicado en on 2009 Septiembre 22 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 21a

  • 672. Wamba bisigodoen errege egin zuten Valladolideko Gerticos herrian; herri honi izena aldatuko zioten ondoren eta Wamba jarriko zioten.
  • 1558. Karlos I.a, Espainiako erregea  (1516–1556) hil zen.
  • 1792. Konbentzioak Iraultza Frantsesa aldarrikatu zuen. Jendaurreko lehen saioa burutu zuten eta monarkia abolitu.
  • 1870. Julian Besteiro, politikari espainiarra, jaio zen.
  • 1888. Bilboko portuaren obrak hasi ziren.
  • 1895. AEBetan lehen auto fabrika ireki zuten: Duryea Motor Wagon Company.
  • 1934. Leonard Cohen, poeta, idazle eta musikoa, jaio zen Kanadan.
  • 1947. Stephen King idazlea jaio zen.
  • 1949. Txinako Errepublika Popularra aldarrikatu zuten eta Maoren garaia hasi zen.
  • 1967. Francisco Francok Luis Carrero Blanco almirantea espainiar gobernuko presidenteordea izendatu zuen.
  • 1979. Mila pertsona hil ziren Villalban Talgok izandako ixtripuan.
  • 2006. Gordon Hurakana izandakoaren arrastoek uholdeak eragin zituzten Caparroson eta haize bolada bortitzak Euskal Herrian.
Publicado en on 2009 Septiembre 21 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 20a

Publicado en on 2009 Septiembre 20 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 19a

  • 1527. Fray Luis Leonekoa, espainiar poeta, jaio zen.
  • 1580. Aljerian, Miguel de Cervantes Saavedrak askatasuna lortu zuen.
  • 1783. Montgolfier anaiek lehen experientzia globon burutu zuten, Versallesen.
  • 1868. Altxamendua Cadizen Isabel II.aren monarkiaren aurka. Azkenean Iraultza Loriatsua izango da.
  • 1893. Zeelanda Berria izan zen boto unibertsala onartzen lehen estatua, Kate Sheppardek gidatu zuen emakumeen boto eskubide mugimenduari esker.
  • 1899. Frantziak jendaurreko barkamena eman zion Dreyfus kapitainari.
  • 1921. Paulo Freire, hezitzaile, pedagogo eta idazle brasildarra, jaio zen.
  • 1921. Abd el Krim buruzagiak Rifeko errepublika independentea aldarrikatu zuen.
  • 1928. Walt Disneyk Steam Boat Willie estreinatu zuen, soinudun marrazki bizidunen lehen pelikula.
  • 1935. Estraperloaren Eskandaluak gobernu krisi ikaragarria eragin zuen Espainian.
  • 1940. Witold Pilecki borondatez entregatu zen, kontzentrazio esparruetan zer gertatzen zen jakiteko eta Auschwitzera bidali zuten.  Juduen erresistentzia ere antolatu zuen. Alde egitea lortu zuen, baina 1948an errusiarrek afusilatuko zuten.
  • 1972. Lehen gutun bonba erabili zen. Helburua Londreseko Israelen enbaxada izan zen.
  • 1982. Lehen aldiz sentikur edo emotikono bat erabili zen, dirudienez Scott Fahlman-ek asmatua.
  • 1985. Italo Calvino, idazle italiarra, hil zen.
  • 1985. Richter eskalan 7,8 mailako lurrikarak Mexiko Hiria suntsitu zuen ia, 9.000 hildako eta 100.000 inguru etxegabe utziz.
  • 1995: Unabomberrek bere Gizarte Industriala eta bere etorkizuna manifestua, Washington Post eta New York Timesen argitaratzea lortu zuen.
  • 2007. Jose Luis Isasi Montalban Gasteizko jaietan Zeledon izandako lehenengo pertsona hil zen, Gasteizen.
Publicado en on 2009 Septiembre 19 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 18a

Publicado en on 2009 Septiembre 18 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 17a

Publicado en on 2009 Septiembre 17 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 16a

  • 1224. Italian, Frantzisko Asiskoak Jesukristoren zauriak edo estigmak jaso dituela deklaratu zuen.
  • 1498. Tomas de Torquemada, espainiar inkisidorea, hil zen.
  • 1812. Sute ikaragarri bat izan zen Moskun, Napoleonek Errusia inbaditu zuenean.
  • 1856. David Livingston esploratzaileak Nyassa edo Malawi aintzira aurkitu zuen, Afrika australean.
  • 1908. William Crapo Durantek General Motors auto konpainia sortu zen Flint herrian, Michiganen.
  • 1956. David Copperfield ilusionista estatubatuarra jaio zen.
  • 1973. Pinocheten diktadurako agenteak Chile Estadioan (Santiago de Chile), Victor Jara torturatu eta asasinatu zuten.
  • 1976. La Platan (Argentina) Lapitzen Gaua gertatu zen: diktaduraren agente batzuk hainbat ikasle bahitu, torturatu eta asasinatu zituzten.
  • 1977. Marc Bolan, T. Rex talde britainiarraren abeslari eta liderra, hil zen.
  • 1977. Maria Callas sopranoa hil zen (j. 1923).
  • 1980. Jean Piaget, psikologo suizarra, hil zen.
  • 1981. Robustiana Mujika Egaña, Tene, euskal idazlea, hil zen (j. 1888).
  • 1987. Montrealeko Protokoloa sinatu zuten, ozono kapa suntsitzen duten sustantziei buruz.
  • 1998. ETAk su-eten mugagabea iragarri zuen, hurrengo urteko abenduaren 3an bukatu zena.
  • 2008. Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANV alderdia legez kanpo utzi zuen.
Publicado en on 2009 Septiembre 16 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 15a

  • 800. Castilla izena lehen aldiz idatzita.
  • 1254. Marco Polo esploratzailea, jaio zen Venezian (h. 1324).
  • 1584. El Escorial jauregia (irudian) eraikitzen amaitu zuten, Filipe II.a Espainiakoak jasoarazia.
  • 1890. Agatha Christie, misteriozko eleberrien idazle britainiarra, jaio zen.
  • 1904. Humberto II.a, Italiako azken erregea jaio zen (1946an hilko zen).
  • 1917. Mata Hari, fama handiko dantzari holandarra, I. Mundu Gerran, heriotza zigorrera kondenatu zuten espioia zelakoan.
  • 1926. Joxe Miel Iztueta, “Lazkao Txiki“, bertsolari eta txiste-kontalaria jaio zen (h. 1993).
  • 1935. Alemania naziak Nurembergeko legeak onartu zituen, judu alemaniarrei herritartasuna ebazteko eta bandera nazional esbastikaduna onartzeko.
  • 1940. II. Mundu Gerran, Londresen gaineko bonbardaketa masiboak hasi ziren.
  • 1972. Letizia Ortiz Rocasolano, Asturiaseko printzesa, jaio zen.
  • 2004. Johnny Ramone, gitarra estatubatuarra (The Ramones), hil zen (j. 1948).
  • 2008. Lehman Brothers inbertsio bankuaren kiebra azaleratu zen.
  • 2008. Richard Wright, britainiar teklista eta Pink Floyd bandako kidea, hil zen (j. 1943).
Publicado en on 2009 Septiembre 15 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 14a

  • 1321. Dante Alighieri idazlea hil zen, Jainkotiar Komedia liburu ezaguna idatzi zuena (j. 1265).
  • 1509. Lurrikara batean 13.000 lagun hil ziren Istanbulen.
  • 1580. Francisco de Quevedo, idazle espainiarra, jaio zen.
  • 1769. Alexander von Humboldt, Geografia Modernoaren aita kontsideratutako naturalista eta geografo alemaniarra, jaio zen.
  • 1846. Joaquin Costa, politikari espainiarra, jaio zen.
  • 1849. Ivan Petrovich Pavlov, errusiar fisiologoa eta 1904an Medikuntzan Nobel sariduna jaio zen.
  • 1889. Maria Capovilla, munduko pertsona zaharrenetakoa, jaio zen (h. 2006).
  • 1904. Aviron Bayonnais errugbi taldea sortu zuten Baionan.
  • 1913. Karl Marxen Kapitala liburuaren lehenengo liburukia kaleratu zen.
  • 1923. Miguel Primo de Riveraren estatu kolpea.
  • 1927. Isadora Duncan, dantzari estatubatuarra, hil zen (j. 1878).
  • 1982. Grace Kelly, Monakoko printzesa eta estatubatuar aktore ohia, hil egin zen (j. 1929).
  • 1983. Amy Winehouse, abeslari britainiarra, jaio zen.
Publicado en on 2009 Septiembre 14 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 13a

  • K. a. 490. Maratoiko bataila.
  • 1256. Alfontso X.ak herri izena eman zion Tolosari.
  • 1475. Cesar Borgia, Italiako kapitain generala eta kardenala jaio zen (h. 1507).
  • 1598. Filipe II.a, Espainiako erregea (1556-1598), hil zen (j. 1527).
  • 1788. New York AEBetako hiriburu bihurtu zen.
  • 1923. Primo de Riverak estatu kolpe bat eman zuen Espainian, diktadura ezarriz.
  • 1936. Espainiako Gerra Zibilean, tropa faxistek Donostia eskuratu zuten.
  • 1961. Joan Karlos Borboikoa eta Greziako Sofiaren arteko ezkontzaren konpromiso ofiziala anuntziatu zuten.
  • 1974. ETAk jarritako bonba batek, hamabi pertsona erail zituen Madrilgo Rolando izeneko taberna batean.
  • 1975. Rijksmuseum (Amsterdam), ero batek Rembrandten Gaueko erronda koadroa kutxiloz ebaki zuen.
  • 1993. Washington DC-en Gaza eta Jericoren autonomiarako printzipioen Deklarazioa. Isaac Rabin eta Yaser Arafatek eskua eman zioten elkarri.
  • 2007. FIAk Vodafone McLaren Mercedes eskuderia zigortu zuen ekoizleen txapelketan puntuak kenduz eta 100 milioi dolarreko isuna jarriz, Ferrari zelatatu zuelako. Fernando Alonso eta Lewis Hamilton, piloto ofizialak, aske geratu ziren.
Publicado en on 2009 Septiembre 13 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 12a

  • 1502. Kristobal Kolon oraingo Nikaraguaren kostara iritsi zen.
  • 1504. Kristobal Kolon Espainiarantz Espainiarantz abiatu zen bere Amerikako 4. bidaia bukatu ondoren.
  • 1594. Ipar Euskal Herrian zenbait herritar sorginak salatzen hasi ziren.
  • 1789. Jean-Paul Maratek L’ami du peuple liburuaren lehen alea argitaratu zuen.
  • 1897. Irène Joliot-Curie, frantses fisikari eta kimaria jaio zen. Nobel saria jasoko zuen 1935ean.
  • 1913. Jesse Owens atleta jaio zen AEBetan (h. 1980).
  • 1938. Hitlerrek Sudeteak erreklamatu zituen.
  • 1943. SSetako komando batek, Otto Skorzeny kapitainaren agindupean, Mussolini Gran Sassoko presondegitik askatu zuen.
  • 1946. Mussoliniren gorpua, 4 hilabete azkarrago lapurtua izan zena, Pavian (Italian) aurkitu zuten.
  • 1949. Bonnen Alemaniako Errepublika Federala aldarrikatu zuten.
  • 1953. AEBetan John Kennedy Jackeline Bouvierrekin ezkondu zen.
  • 1953. Nikita Jrushchov SESBetako Alderdi Komunistaren Idazkari Orokor izendatu zuten.
  • 1958. AEBetan, Clair Kilby, Texas Instruments-eko injineruak, lehenengo chip-a aurkeztu zuen.
  • 1959. Ni jaio nintzen.
  • 1959. AEBetan Bonanza bota zuten lehen aldiz.
  • 1959. Ni jaio nintzen.
  • 1992. Abimael Guzman atxilotu zuten Liman, Sendero Luminoso gerrilla maoistako burua.
  • 1992. Anthony Perkins, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1932).
  • 1998. Hainbat euskal alderdi politiko abertzale (EAJ, EA eta HB),  Ezker Batuak eta Euskadiko 19 erakunde sozial eta sindikatuk Lizarrako Akordioa sinatu zuten.
  • 2003. Johnny Cash musikoa hil zen (j. 1932).
  • 2007. Plazida Insausti ehun urtekodun beasaindarra hil zen (j. 1896).
Publicado en on 2009 Septiembre 12 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 11

  • Kataluniaren Eguna: Diada.
  • 1297. William Wallaceen agindupean, eskoziarrek ingelesak garaitu zituzten Stirling zubiko guduan.
  • 1609. Valentzian kristaututako musulmanen expultsioa dekretatu zen. Ondoren Espainia guztiko musulmanak bidaliko zituzten.
  • 1792. Ingalaterran, sei gizonezko bitxien depositura dedikatzen zen etxe batera sartu ziren eta Hope Diamantea eta koroa ingelesaren beste bitxi batzuk lapurtu zituzten.
  • 1802. Frantziak Italiako Piamonte bereganatu zuen.
  • 1847. Pittsburgh-eko (Pensilvania) taberna batean, Stephen Fosterren Oh! Susanna abestia interpretatu zuten lehen aldiz.
  • 1853. Telegrafo elektrikoa erabili zuten lehen aldiz.
  • 1857. Mountain Meadows-eko sarraskia gertatu zen.
  • 1906. Mahatma Gandhik Bortizkaririk Gabeko Mugimendua hasi zuen.
  • 1916. Quebec-eko zubia erori zen bigarren aldiz eta 11 pertsona hil ziren. Lehen aldiz abuztuaren 29an erori zen.
  • 1917. Ferdinand Marcos, diktadore filipinarra, jaio zen.
  • 1926. Erroman (Italia)  Benito Mussoliniren aurkako atentatu bat izan zen eta inguruan pasatzen ziren 8 pertsona hil ziren.
  • 1929. Autogiro batek (helikopteroaren aurrekaria) Mantxako Kanala zeharkatu zuen lehen aldiz.
  • 1930. Italian Stromboli sumendiak eztanda egin zuen.
  • 1941. Franklin Delano Roosevelt, estatubatuar presidenteak, Atlatiar Ozeanoan aurkitzen zuten edozein ontzi alemaniarri disparatzeko agindua eman zion armadari.
  • 1941. AEBetan Pentagonoa eraikitzen hasi ziren.
  • 1943. Minsk eta Lidan, naziek juduen ghetto suntsitzen hasi ziren.
  • 1951. Florence Chadwick igeri zeharkatu zuen Mantxako Kanala, Ingalaterratik Frantziaraino; lehen emakumea izan zen joan etorria egiten.
  • 1962. The Beatles taldeak lehen singlea bukatu zuten: Love Me Do.
  • 1971. Nikita Khrustxov SESBeko militar, polikari eta buruzagia, hil zen (j. 1894).
  • 1973. Txile: Augusto Pinochetek zuzendutako armadak herrialdearen kontrola hartu zuen eta Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen La Moneda jauregian.
  • 1973. Txilen, Victor Jara abeslaria “Por la vida, contra el fascismo” erakusketara zihoan Salvador Allende presidente sozialista berriarekin, baina erakusketa ezin izan zen egin, estatu kolpea gertatu baitzen.  Allende azken diskurtsoa ematen ari zen bitartean, Jara unibertsitatean ibili zen protesta kantak abestuz. Armadak Jara eta beste pertsona asko atxilotu zituen.
  • 1987. Van Goghen Eguzkiloreak koadroa enkantean jarri zen eta prezioak garai hartako errekorra lortu zuen.
  • 2001. AEBen New Yorkeko World Trade Center eta Washingtongo Pentagonoa eraikinek, hegazkin bidezko atentatuak jasan zituzten inoiz inork AEBetako lurraldean jo duen erasorik larriena sorraraziz. Bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikiak jo zituzten eta 3.000 hildako eragin. Lau hezgazkin komertzial izan ziren: bi World Trade Centerren aurka, beste bat Washingtonen, Pentagonoaren aurka eta, azkena, Somerseten, Pentsilvanian. Ia 3000 pertsona hil ziren eta Al Kaeda (Osama bin Ladenen aginduetara) taldeari egotzi zitzaion ardura. New Yorkeko atentatuek anabasa eta jaitsiera handiak eragin zituzten mundu guztiko burtsetan.
  • 2006. 736 etorkin ailegatu ziren Kanariar Uharteetara Mauritaniatik itsasoz etorriak.
  • 2008. Ekainberri, Ekaingo leizearen erreplika zabaldu zuten.
Publicado en on 2009 Septiembre 11 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 10a

  • 1586. Vatikanon Egiptotik ekarritako obeliskoa kokatu zuten San Pedro plazaren erdian.
  • 1823. Simon Bolivar izendatu zuten Peruko presidente.
  • 1831. Espainian Burtsaren Sorrerarako Legea egin zuten Madrilen.
  • 1831. Elias Howe estatubatuarrak josteko makina patentatu zuen.
  • 1846. Elias Howe estatubatuarrak josteko makina patentatu zuen.
  • 1981. Picassoren Gernika margolana New Yorkeko MoMAtik Madrila eraman zuten, beste 23 irudirekin batera.
  • 1898. Anarkista italiar batek Elizabeth Wittelsbach, Sissi, Austria-Hungariako enperatriza asasinatu zuen Ginebran. Luigi Luchenik estilete bat sartu zion bihotzan.
  • 1909. Louisiana eta Mississippin egondako urakai indartsu batek 350 hildako inguru eragin zituen.
  • 1919. Saint-Germain-en-Layeko Itunek Austro-Hungariar Inperioaren zatiketa ofizializatu zuten.
  • 1938. Karl Lagerfeld, Alemaniako moda diseinatzailea, jaio zen.
  • 1939. Kanadak gerra deklaratu zion Alemaniari, aliatuen multzoan Frantzia, Erresuma Batua, Zelanda Berria eta Australiarekin batera jarriz.
  • 1943. Bigarren Mundu Gerran Alemaniak Erromaren okupazioa hasi zuen.
  • 1945. Vidkun Quislingek heriotza zigorra jaso zuen erregimen naziarekin kolaboratzeagatik.
  • 1961. Italian 16 ikusle eta Wolfgang von Trips pilotua hil ziren istripuz Monzako zirkuitoan.
  • 1967. Gibraltarrek botoa ematen du Erresuma Batuaren eta ez Espainiaren kide izatearen alde.
  • 1977. Hamida Djandoubi hiltzailea gillotinatu zuten Frantzian, horrela exekutatutako azkena, heriotza zigorra 1981an ezeztu baitzen.
  • 1979. Mustis (Øyvind Mustaparta), norvegiar teklista eta Dimmu Borgir taldeko kidea, jaio zen.
  • 1981. Picassoren Gernika margolana New Yorkeko MoMAtik Madrila eraman zuten, beste 23 irudirekin batera.
  • 1983. TV3, Kataluniako Telebista, jaio zen.
  • 1986. ETAk Dolores Gonzalez Katarain Yoyes hil zuen Ordizian, ETAko buru izandakoa (j. 1954).
  • 1987. Joan Paulo II.a Aita Santua Miamira iritsi zen, AEBetako lehen bisita egunean.
  • 2002. Suitza NBEn sartu zen.
  • 2003. Anna Lindh, Suediako ministroa, labanaz zauritu zuten Estokolmoko NK almazenetan eta, hurrengo egunean, hil egin zen.
  • 2006. Michael Schumacher, 6 alditan Formula 1eko txapelduna, erretiratu zen.
  • 2008. Ginebran (Suitza), LHC del CERN partikula-azeleragailua hasi zen funtzionatzen, 50 minutuko tartean 1.000 milioi protoi azeleratu zituelarik.
Publicado en on 2009 Septiembre 10 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 9a

Publicado en on 2009 Septiembre 9 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 8a

Publicado en on 2009 Septiembre 8 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 7a

Publicado en on 2009 Septiembre 7 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 6a

  • 1522. Juan Sebastian Elkano nabigatzailea Cadizera iritsi zen, munduari bira eman ostean itsasontzi bat eta 19 gizonekin.
  • 1724. Espainiako Felipe V.ak berriro hartu zuen koroa, bere semea zen Luis hil ondoren (Luis 7 hilabete eta erdi izan zen errege).
  • 1757. Marie Joseph Paul Yves Roch Gilbert du Motier, Lafayetteko markesa, jaio zen.
  • 1766. John Dalton, materiaren teoria atomikoa garatu zuen zientzilari britainiarra, jaio zen.
  • 1932. Gorte espainiarrak, Kode Penalaren erreforman, bizitza osorako kartzela zigorra baztertu zuten.
  • 1936. Nazionalak Irunen sartu ziren, errepublikarrei mendebaldeko Frantziarako bidea itxiz.
  • 1938. Alfontso Borboikoa, Asturiaseko Printze ohia eta Joan Karlosen osaba, hil zen auto istripu batean.
  • 1941. Holokaustoa: Alemaniarrek okupatutako guneetan, 6 urtetik gorako judu guztiek Daviden izarra eta “judu” hitza idatzita izan behar dute derrigorrez.
  • 1948. Karlos Argiñano sukaldari, aktore, enpresaburu eta telebista aurkezle beasaindarra, jaio zen.
  • 1983. Txilen Pinocheten aurkako protestak izan ziren eta 11 hildako, 25 zauritu eta atxilotu pila izan zen emaitza.
  • 1991. Errusian, Mijail Gorbachovek baltiar errepubliken (Estonia, Lituania eta Letonia) independentzia onartu zuen.
  • 2005. Kalifornia ezkontza homosexualak onartzen dituen AEBetako lehen estatua da .
  • 2007. Luciano Pavarotti opera abeslari italiarra, hil zen pankreako minbizi baten ondorioz (j. 1935).
Publicado en on 2009 Septiembre 6 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 5a

  • Antzar eguna Lekeition.
  • 1526. Garcia Jofre de Loaisaren espedizioak, Urdaneta beraiekin zihoalarik, Gonzalo de Vigo, Magallanes-Elkano espedizioko kide izandakoa, aurkitu zuten.
  • 1638. Luis XIV.a, Frantziako errege izango zena (1643–1715), jaio zen (h. 1715).
  • 1666. Londreseko sute handia itzaldu zuten.
  • 1717. Ingalaterrako Jorge 1.ak, urtebeteko epean errenditzen ziren pirata, kontrabandista eta abenturazaleentzako barkamena aldarrikatu zuen.
  • 1774. Filadelfian kolonia estatubatuarren lehen Kongresu Kontinentala bildu zen.
  • 1775. Juan Martin Diez, El Empecinado, Espainaiko Independentzia Gerran borrokatu zuen gerrilaria jaio zen (h. 1825).
  • 1793. Frantziako Konbentzio nazionalaren aginduak betez Terrorea hasi zen, hamar hilabeteko errepresio eta gillotina bidezko exekuzio garaia.
  • 1847. Jesse James, bandolero estatubatuarra jaio zen. 1883an hilko zen.
  • 1877. Zaldi Ero buruzagi siouxa hil zuen baionetaz soldatu estatubatuar batek (j. 1849).
  • 1887. Exeter hiriko Theatre Royalren sutean 186 hildako izan ziren.
  • 1918. Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen batzarra eta Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten.
  • 1936. Federico Borrell Garcia, anarkista espainiarra, hil zuten.
  • 1936. Beryl Markham estatubatuarrak Atlantiar Ozeanoa zeharkatu zuen ekialde-mendebalde norabidean. Lortu zuen lehen emakumea izan zen.
  • 1946. Freddie Mercury, Queen taldeko abeslaria, jaio zen (h. 1991).
  • 1972. Municheko sarraskia: Irail Beltza zeritzon talde palestinarrak 11 atleta israeldar asasinatu zituen. Alemaniako Municheko joko olinpikoak ziren eta bertan bahitu zituzten.
  • 1991. Errusia: SESBeko Sobiet Gorena autodesegin zen, Estatu Independenteei bide emanez.
  • 1997. Teresa Kalkutakoa dohatsua, misiolari ezaguna eta Bakearen Nobel Saria, hil zen (j. 1910).
  • 2006. Gerra Zibilean Euskal Herritik ihes egin behar izan zuten haurrei omenaldia egin zitzaien Gasteizen.
  • 2007. Nikaraguan Felix urakanak hainbat hildako eta kalte material ugari utzi zituen.
  • 2008. Mikel Errazkin, Sorotan Bele euskal musika taldearen sortzaileetakoa eta konpositorea, hil zen (j. 1973).
Publicado en on 2009 Septiembre 5 at 12:09 am Dejar un comentario

Irailaren 4a

  • 476. Odoakro buruzagi germaniarrak Ravenna bereganatu zuen eta Romulo Augustulo kargutik kendu, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertuz.
  • 1535. Barbarroja piratak Mahon hiria sakeatu zuen.
  • 1781.Espainia Berria: Gaspar de Portola, Junipero Serra eta 44 kolono espainiarrek El Pueblo de Nuestra Señora La Reina de Los Ángeles de Porciúncula izeneko herria sortu zuten Kearen Bailara deitzen zioten lurraldean, gaur egungo Los Angeles.
  • 1870. Frantzian 3. Errepublika aldarrikatu zen.
  • 1882. AEBetako New Yorken iluminazio elektrikoaren lehen sarea ezarri zuten.
  • 1885. AEBetako New Yorken lehen autoserbitzuko jatetxea ireki zuten.
  • 1886. AEBetan Geronimo eta bere tribua iparramerikar armadaren aurrean amore eman zuten.
  • 1917. Henry Ford II.a, estatubatuar auto ekoizlea, jaio zen.
  • 1936. Espainiako Gerra Zibila: Jose Giral erori ondoren, Francisco Largo Caballerok gobernu berria eratu zuen.
  • 1941. Bigarrem Mundu Gerra: alemaniarrek Leningradoren aurkako asedioa eta bonbardaketa hasi zuten. 900 egun iraungo zuen.
  • 1951. Kable koaxiala inaguratu zuten, AEBetan telebistako lehen transmisio transkontinentala ahalbidetuko zuena.
  • 1970. Salvador Allende hautatu zuten Txileko presidente.
  • 1986. Yasser Arafatek NBEren erabakia onartu zuen, Israeleko estatuaren izatea onartuz.
  • 1989. Georges Simenon, idazle belgiarra, hil zen.
Publicado en on 2009 Septiembre 4 at 12:08 am Dejar un comentario

Irailaren 3a

  • 301. San Marinoko errepublika sortu zen, gaur egun existitzen den errepublika zaharrena.
  • 1118. Ingalaterra. Rikardo Lehoi Bihotza errege egin zuten Westminster abadian.
  • 1539. Loiolako Inaziok Paulo III.a aitasantuari Jesusen Lagundia sortzeko aurkeztu zituen estatutuak onartzen dira.
  • 1658. Oliver Cromwell politikari eta militar ingelesa, hil zen (j. 1599).
  • 1713. Terrassa (Katalunia): Borboien tropek hiribildua okupatu, su eman eta arpilatu zuten hiru egunetan zehar.
  • 1864. Alfred Nobelen fabrika batean eztanda izan zen. Glizerina egiten zen fabrika hartan, dinamita ekoizteko ezinbesteko produktua.
  • 1888. George Eastmanek lehen roilo eta Kodak kamera patentatu zituen.
  • 1899. Errose Bustintza idazlea jaio zen, Mañarian (h. 1953).
  • 1902. Bilboko Euskalduna ontziolan lehen itsasontzia ureratu zuten.
  • 1939. Pablo Neruda poeta Valparaisora iritsi zen Winnipeg ontzian. Berarekin Frantziatik Txileko kontsulak ateratako espainiar emigrante ugari datoz.
  • 1939. Frantziak eta Britainia Handiak (beste batzuen artean) gerra deklaratu zioten Alemaniari.
  • 1949. Pablo Fermin Irigarai, Larreko, mediku eta idazlea hil zen, Iruñean (j. 1869).
  • 1955. Steve Jones, Sex Pistols taldeko gitarra, jaio zen.
  • 1967. Suediak zirkulatzeko eskuina hartzen du.
  • 1969. Ho Chi Minh Vietnamgo iraultzaile eta presidentea hil zen.
  • 1978. Joan Paulo I. Aita Santu egin zuten.
  • 1986. Hegoafrika: Desmond Tutu obispoa, Ciudad del Caboko artzapezkiku anglikarra izendatu zuten. Bakearen aldeko Nobel saria lortu zuen 1984an.
  • 2002. Fernando Murua Quintana “Fernandito”, La Polla musika taldeko bateria-jolea, hil zen (j. 1962).
  • 2004. Beslango eskolako sarraskia: errusiako armada indarrez sartu zen txetxeniar erradikalek bahituta zeukaten eskolan, 344 hildako eraginez, gehienak haurrak eta irakasleak.
  • 2006. Espainiar Selekzioa Munduko garaile izan zen lehen aldiz Japonian, Greziari 47-70 irabazi ondoren. Gason lesionatuta zegoen.
  • 2006. 2.000 etorkinetik gora ailegatu ziren Kanariar Uharteetara asteburu bakar batean, inoizko kopururik handiena.
  • 2007. Euskaltube, bideoak jarri eta ikusteko euskarazko ataria, abian jarri zen.
Publicado en on 2009 Septiembre 3 at 12:08 am Dejar un comentario

Irailaren 2a

Publicado en on 2009 Septiembre 2 at 12:07 am Dejar un comentario

Irailaren 1a

Publicado en on 2009 Septiembre 1 at 12:07 am Dejar un comentario