Ekainaren 31

Publicado en on 2009 Julio 1 at 1:14 am Dejar un comentario

Ekainaren 30a

  • San Martzial (Irun).
  • 1520. Mexikon, Cuitláhuac-ek gidaturiko aztekek espainiar tropak bidali zituzten Tenochtitlanetik.
  • 1522. San Martzialeko gudua izan zen Iruneko Aldabe mendian. Franko-nafarrek galdu egin zuten Nafarroako Erresumaren independentzia berreskuratzeko saiakera hura.
  • 1863. Henry Ford, estatubatuar kotxe fabrikatzailea, jaio zen (h. 1947).
  • 1905. Albert Einsteinek erlatibitate mugatua garatzen zuten paperak argitaratu zituen.
  • 1908. Tunguska gertaera: Meteorito edo kometa bat lehertu zen Tunguska gainean (Siberian) 20 megatoiko indarrez, 2000 km2 baso suntsituz.
  • 1934. Adolf Hitlerrek arerio politikoak bortxaz kanporatu zituen “Labana luzeen gaua” delakoan.
  • 1997. Nanjingeko Ituna kadukatu zen eta Hong Kongeko penintsula Txinaren eskuetara itzuli zen.
  • 2000. Danimarkan, Roskildeko gertaerak izan ziren: 9 pertsona hil ziren zapalduta, Pearl Jam taldearen kontzertu batean.
  • 2002. Aurreko urteko otsailaren 28az geroztik ez bazen erabiltzen ere, egun honetan utzi zioten bankuek pezeta kanbiatzeari. Orduz gero, Espainiako Bankuan soilin egiten daiteke hori.
  • 2005. Espainiako Kongresuak sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
Publicado en on 2009 Junio 30 at 1:13 am Dejar un comentario

Ekainaren 29a

  • San Pedro. Larraitzko jaiak.
  • 29. San Petri hil zuten gurutzean.
  • 1482. María de Aragón y Castilla, Errege-erregina Katolikoen alaba eta Portugaleko Manuel I.aren emaztea eta Portugaleko erregina kontsortea izango zena, jaio zen (h. 1517).
  • 1540. Ana de Mendoza y de la Cerda, Éboliko printzesa, jaio zen (h. 1592).
  • 1707. Espainian Planta Berriko Dekretuak ezarri zituzten eta, hauen arabera, Filipe V.ak Aragoi eta Valentziako Foruan bertan behera utziko zituen, Gaztelarekin berdinduz.
  • 1854. Bizenta Mogel idazlea hil zen Abanton (j. 1782).
  • 1900. Antoine de Saint-Exupery, idazle eta hegazkinlari frantziarra, jaio zen (h. 1944).
  • 1949. Apartheid legea aplikatzen hasi zen Hego Afrikan.
  • 1951. Don Rosa, Donald Ahataren ilustratzailea, jaio zen.
  • 1956. Marilyn Monroe eta Arthur Miller ezkondu egin ziren.
  • 1974. Isabel Perón egin zuten Argentinako presidente bere senarra zen Juan Perón gaixo zegoelako. Bi egun beranduago hilko zen hau.
  • 1979Blas de Otero, Euskal Herrian jaiotako idazlea, hil zen (j. 1916).
  • 1995. Sampoong Merkatari Gunea erori egin zen Seulen (Hego Korea), 501 hildako eta 937 zauritu eraginez.
  • 2003Katharine Hepburn, aktoresa estatubatuarra, hil zen (j. 1907).
  • 2007. Apple-ek iPhone-a jarri zuen salgai lehenbizikoz, AEBtan bakarrik.
Publicado en on 2009 Junio 29 at 1:12 am Dejar un comentario

Ekainaren 28a

  • 1491. Ingalaterrako errege izango zen (1509-1547) Henrike VIII.a jaio zen (h. 1547).
  • 1519. Karlos V.a egin zuten Erromatar-Germaniar Inperio Santuaren enperadore.
  • 1577. Peter Paul Rubens pintorea, jaio zen (h. 1640).
  • 1579.  Antonio Pérez, Espainiako Filipe II.aren idazkaria, hartu zuten atxilo.
  • 1712. Jean-Jacques Rousseau, idazle eta pentsalari suitzarra, jaio zen (h. 1778).
  • 1914. Franz Ferdinand Austriako artxidukea eta emaztea, Sofía Chotek, hil zituen serbiar gazte abertzale batek Sarajevon, Lehen Mundu Gerraren hasiera markatuz.
  • 1919. Versaillesko Ituna sinatu zen, Lehen Mundu Gerra amaituz.
  • 1931. Espainiako II. Errepublikan, PSOEk irabazi zituen lehen hauteskunde orokorrak izan ziren.
  • 1967. Israelek Ekialdeko Jerusalem bereganatu zuen.
  • 1969. Stonewalleko gertaerak izan ziren eta horren omenez ospatzen da urtero mundu osoan Gay Harrotasunaren Eguna.
  • 1974. Unai Iturriaga, bertsolari bizkaitarra, jaio zen.
  • 2003. Bartzelonan, Harley Davidson Open Road Tour izan zen, marka horren 100 urteak ospatuz, eta 15.000 moto baino gehiago bildu ziren Montjuic-en.
Publicado en on 2009 Junio 28 at 1:12 am Dejar un comentario

Ekainaren 27a

  • 1549. Frantzisko Xabier josulaguna Japoniara iritsi zen itsasontziz.
  • 1794. Frantziako Iraultza: Maximilien Robespierre atxilotu zuten 17.000 iraultzaren etsaien exekuzioa sustatu zuelako.
  • 1859. Emma Goldman, lituaniar jatorriko estatubatuar anarkista eta feminista, jaio zen (h. 1940).
  • 1905. Potemkin korazatuaren mutina hasi zen.
  • 1949. INI sortu zen.
  • 1957. Seat enpresa Seat 600 modeloa hasi zen saltzen.
  • 1967. Munduko lehen kutxazain automatikoa ipini zen Londresen.
  • 1977. Tarradellasen itzulera Espainiara.
  • 1987. Errealak “la copa del Rey” irabazi zuen, Atletico Madridi irabazi ondoren.
  • 1995. GRAPOk Publio Cordón enpresaria bahitu zuen Zaragozan.
  • 2008. Ibarretxe lehendakariaren herri galdeketa egiteko lege proiektuak, boto bakar bateko aldearekin, Eusko Legebiltzarraren onespena jaso zuen.
Publicado en on 2009 Junio 27 at 1:12 am Dejar un comentario

Ekainaren 26a

  • 1409. Mendebaldeko Zisma: Pisan hirugarren Aita Santu bat aukeratu zen (Alexandro V), Erromakoari (Gregorio XII) eta Avignongoari (Benedikto XII) gehituz.
  • 1536. Urdaneta eta bere alaba Grazia Lisboara iritsi ziren.
  • 1541. Francisco Pizarro Peruko konkistatzailea, hil zen (j. 1478).
  • 1819. Txirrindua patentatu zuten.
  • 1908. Salvador Allende, Txileko presidente izango zena (1970-1973) jaio zen (h. 1973).
  • 1914. Estrellita Castro jaio zen.
  • 1945. 50 herrialdek Nazio Batuen Sorrera Ituna sinatu zuten San Franciscon.
  • 1955. Mick Jones, britainiar musikaria eta Big Audio Dynamite, The Clash eta Carbon/Silicon taldeetako kidea, jaio zen.
  • 1963. John F. Kennedyk, AEBetako presidenteak, oso famatua den “Ich bin ein Berliner” diskurtsoa (Berlindarra naiz) eman zuen.
  • 1975. Josemaría Escrivá de Balaguer, Opus Deiren sortzailea, hil zen (j. 1902) (73 urte).
  • 1977. Elvis Presleyren azken kontzertua izan zen.
  • 1979. Muhammad Alik boxeoa utzi zuen.
  • 1987. Jesus Gilek Atlético de Madrid futbol klubaren presidentzia hartu zuen.
Publicado en on 2009 Junio 26 at 1:11 am Dejar un comentario

Ekainaren 25a

Publicado en on 2009 Junio 25 at 1:11 am Dejar un comentario

Ekainaren 24a

Publicado en on 2009 Junio 24 at 1:10 am Dejar un comentario

Ekainaren 23a

  • San Joan suak (San Joan bezpera).
  • 1862. Maria de la Paz  Borboikoa, Isabel II.aren alaba, jaio zen (h. 1946).
  • 1894. Eduardo VIII.a, Erresuma Batuko errege eta Windsorreko dukea izango zena, jaio zen (h. 1972).
  • 1929. June Carter Cash, estatubatuar abeslaria, jaio zen (h. 2003).
  • 1952. Amerikako Estatu Batuek Ipar Korea bonbardatu zuten.
  • 1959. Boris Vian hil zen (j. 1920).
  • 1964. Swazilandian lehen hauteskunde demokratikoak egin zituzten.
  • 1997. Dina Bilbao euskal triatleta eta abenturazalea eta Iñigo Ross Karibe Itsasoan desagertu ziren.
Publicado en on 2009 Junio 23 at 1:10 am Dejar un comentario

Ekainaren 22a

Publicado en on 2009 Junio 22 at 1:09 am Dejar un comentario

Ekainaren 21a

Publicado en on 2009 Junio 21 at 1:09 am Dejar un comentario

Ekainaren 20a

  • K. a. 236. Publio Cornelio Escipión el Africano jaio zen.
  • 451. Iturri batzuen arabera, Kataluniako bataila gertatu zen data: Flavius Aetiusek Atila garaitu zuen.
  • 1789. Frantziako Asanblada Nazionaleko 577 diputatuk Pilotalekuko Zina egin zuten, Frantziako Iraultza hasiz.
  • 1837. Britainia Handian, Alejandrina Victoria Erresuma Batuetako eta Irlandako erregin koroatu zuten, Victoria I.a izena hartu zuelarik. Horrela hasi zen viktoriar aroa.
  • 1870. Ignacio Zuloaga margolari euskalduna jaio zen Eibarren (h. 1945).
  • 1913. Juan Borboikoa eta Battenbergekoa, Espainiako Alfontso XIII.aren semea eta Joan Karlos I.aren aita, jaio zen.
  • 1933. Clara Zetkin hil zen.
  • 1937. Andrés Nin hil zen.
  • 1971. Jeordie White, estatubatuar kitarra eta Marilyn Manson taldeko kidea, jaio zen.
  • 1998. Conrad Schumann, RDAtik alde egin zuen lehen pertsona, hil zen.
  • 2003. Jimbo Walesek Wikimedia Fundazioaren sorrera anuntziatu zuen.
Publicado en on 2009 Junio 20 at 1:08 am Dejar un comentario

Ekainaren 19a

Publicado en on 2009 Junio 19 at 1:07 am Dejar un comentario

Ekainaren 18a

  • 1778. AEBetako Independentzia Gerran, britainiar tropek Philadelphia abandonatu behar izan zuten.
  • 1815. Ingalaterra eta Prusiako armadak Napoleon Bonaparterena garaitu zuten Waterlooko guduan.
  • 1928. Roald Amundsen desagertu zen Artiar itsasoan, Umberto Nobile dirijiblearen bila zebilenean (j. 1872).
  • 1837. Maria Kristina Borboikoa erreginaordeak 1837ko Konstituzioa egin zuen zin, 1812koari aldaketak egin eta gero.
  • 1900. Txinako Dowager Longyu enperatrizak atzerritar guztiak hiltzeko ordena eman zuen,  baita diplomatikoak eta bere familiak ere.
  • 1901. Anastasia Romanova, Errusiako dukesa handia, jaio zen. (h. 1918).
  • 1940. Charles de Gaulle Frantziako Indar Askeen buruak deia egin zuen Frantzia okupatu zuten nazien aurka, jendea Erresistentzia alde bultzaraziz.
  • 1940. Alemaniar tropek Maginot lerroari egin zioten eraso atzetik.
  • 1942. Sir Paul McCartney, britainiar musikaria eta The Beatles taldeko kidea, jaio zen.
  • 1943. Raffaella Carrà, abeslari eta telebista aurkezle bolognarra, jaio zen.
  • 1967: Jimi Hendrixek bere kitarra erre zuen eszenategian Monterey Pop Festivalean.
  • 1969. Pål Pot Pamparius, norvegiar musikaria eta Turbonegro taldeko kidea, jaio zen.
  • 2006. Kataluniako estatutu proposamen berria onartzea erabakiko zen erreferendum bidez.
Publicado en on 2009 Junio 18 at 1:07 am Dejar un comentario

Ekainaren 17a

Publicado en on 2009 Junio 17 at 1:07 am Dejar un comentario

Ekainaren 16a

  • Bloomsday: Leopold Bloom, James Joyceren Ulises eleberriaren protagonistaren omenez ospatzen da.
  • 1823. Jeronimo jaio zen (h. 1909).
  • 1890. Stan Laurel, El Flaco, zine komikoko britainiar aktore ezaguna (El Gordo y el Flaco) jaio zen (h. 1965).
  • 1903. AEBetan, Ford Motor Company sortu zen.
  • 1904. Dublinen, James Joyce irlandar idaleak Nora Barnaclerekin izango zuen harremana hasi zuen. Urte batzuk beranduago, data hau erabiliko du bere eleberri ezagunenean, Ulises, gertatzen diren gauzak kokatzeko.
  • 1911. Kilbournen (Wisconsin), 772 gramo pisatu zituen harrizko meteorito bat erori zen eta ikuilu bat suntsitu zuen.
  • 1940. Frantzian, Pétain mariskalak naziei armistizioa eskatu zien.
  • 1948. Leopoldo María Panero idazlea jaio zen.
  • 1955. Buenos Airesen (Argentina), Argentinako Armadak eta Itsasozko Abiazioak Plaza de Mayo bonbardatu zuten, gaizki atera zitzaien Juan Domingo Perónen aurkako estatu kolpean. 300 bat hildako izan ziren eta 800 zauritu.
  • 1955. Vatikanon, Pio XII.a aitasantuak Argentinako presidentea, Juan Domingo Perón, eskumikatu zuen.
  • 1960. Alfred Hitchcocken Psicosis estreinatu zuten.
  • 1961. Pariseko Le Bourget aireportuan, Rudolf Nureyev balleteko dantzari sobietarrak, desertatu egin zuen.
  • 1963. Valentina Tereshkova kosmonauta sobietarra espazioratutako lehen emakumea bihurtu zen, Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
  • 1976. Hego Afrikan, Johannesburgo hiriko Soweto auzoan gatazka handiak sortu ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak. 15.000 bat ikasleek manifestazio pazifista bat egiten ari zirenean, apartheid gobernuak jendetzari tiro egiteko agindua eman zion poliziari. 566 haur hil ziren eta egunetako borrokak piztu.
  • 1978. AEBetan Grease pelikula estreinatu zuten.
Publicado en on 2009 Junio 16 at 1:06 am Dejar un comentario

Ekainaren 15a

  • K. a. 763. Eguzki eklispea (Gaur egun hori erabiltzen da Ekialde Hurbileko kronologia egiteko).
  • 1094. Cid Campeadorrek Valentzia konkistatu zuen.
  • 1300. Bilboko hiria sortu zen.
  • 1330. Eduardo de Woodstock, Printze Beltza, Galeseko printzea, jaio zen (h. 1376).
  • 1492. Errege-erregina Katolikoek Boabdillen ondarea kentzeko kapitulazioa sinatu zuten.
  • 1667. Lehen giza odol transfusioa egin zuen Jean-Baptiste Denys medikuak. 350 ml ardi odol isuraldatu zizkion 15 urteko gazte bati, baina geroago hil egin zen eta Denyseri hilketa egotzi zioten.
  • 1934. Mikel Laboa jaio zen (h. 2008).
Publicado en on 2009 Junio 15 at 1:06 am Dejar un comentario

Ekainaren 14a

Publicado en on 2009 Junio 14 at 1:05 am Dejar un comentario

Ekainaren 13a

  • K. a. 323. Alejandro Magno, Mazedoniako erregea, jaio zen.
  • 964. San Millán de la Cogollako liburutegiko 46. kodizearen data, gaztelaniaz idatzitako lehen testigantza.
  • 1525. Martin Lutero Katharina von Bora mojarekin ezkondu zen, zelibatoa hautsiz.
  • 1813. Jose Bonapartek Espainia utzi zuen behin betikoz.
  • 1934. Adolf Hitler eta Mussoliniren elkarrizketa izan zen Venezian (Italia).
  • 1963. Olvido Gara, Alaska, jaio zen.
  • 1983. Pioneer 10 ontzia eguzki-sistematik irteten den gizakiak eginiko lehen gauza izan zen.
  • 1985. Hego Afrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu ziren.
  • 1991. Leningrado hiriak antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
  • 2007. Helikoptero bat erori zen Oñatin, eta han zihoazen bi bidaiariak hil ziren.
  • 2007. Barricada musika taldeak milioi bat kopia saldu zituztela ziurtatzen duen diamantezko disko saria jaso zuen.
  • 2008. Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
Publicado en on 2009 Junio 13 at 1:05 am Dejar un comentario

Ekainaren 12a

  • 1929. Ana Frank judua jaio zen.
  • 1941. Chick Corea, estatubatuar pianojole eta jazz konpositorea, jaio zen.
  • 1942. Anne Frank juduak (1929-1945) koaderno bat jaso zuen bere 13. urtemugako opari.
  • 1943. Berezhanyn (óblast de Ternopil, Ukrania), naziek sarraskia egin zuten ghettoan; 1.180 judu eraman zituzten juduen hilerrira eta afusilatu.
  • 1963. Jacksonen (Mississippi), Ku Klux Klaneko kide batek arraza beltzeko Medgar Evers liderra asasinatu zuen.
  • 1964. Sudafrikan, Nelson Mandela kondenatu zuten betirako kartzelara.
  • 1967. Icíar Bollaín jaio zen.
  • 1987. Afrika Erdiko Errepublikan, zinpeko batek Jean-Bédel Bokassa enperadore ohiari heriotza zigorra eman zion 13 urtez ezarritako diktaduran egin zituen sarraskiegatik.
  • 1991. Leningradok bere antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
Publicado en on 2009 Junio 12 at 1:05 am Dejar un comentario

Ekainaren 11

  • K. a. 1184. Eratostenesen kalkuluen arabera, mizenoek eta bere aliatuek Troia arpilatu eta su eman zioten.
  • 1509. Ingalaterran, Ingalaterrako Henrike VIII.a eta Katalina Aragoikoa ezkondu ziren.
  • 1641. Lurrikara batek Caracas (Venezuela) suntsitu zuen eta 10.000 hildako eragin zituen.
  • 1873. Espainian, Errepublika Federala ezarri zen, Frantzisko Pi y Margall presidente zelarik.
  • 1895. Historian lehen automobil karrera izango zena burutu zen: Paris-Burdeos-Paris.
  • 1900. Carmen Polo, Francisco Francoren emaztea izango zena, jaio zen.
  • 1925. Ordiziako Plaza Nagusia inaguratu zuten.
  • 1928. Fabiola de Mora y Aragón, espainiar aristkrata eta Belgikako erregina izango zena, jaio zen.
  • 1937. SESBEN, Iósif Stalinek 8 jeneral exekutatu zituen.
  • 1943. Aliatuek Düsseldorf (Alemania) bonbardatu zuten.
  • 1950. Henri Matissek Veneziako Bienal Sari Handia irabazi zuen.
  • 1959. Hugh Laurie aktore, idazle eta komiko ingelesa (House doktorea), jaio zen.
  • 1970. Alexander Kerensky hil zen.
  • 2001. Oklahomako eraikin federal baten aurkako atentatuan 160 pertsonatik gora hil zituen atentatua egiteagatik, Timothy McVeigh exekutatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan.
  • 2002. AEBetako Kongresuak telefonoa Antonio Meucci italiarrak asmatu zuela eta ez Alexander Graham Bellek onartu zuen.
  • 2005. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 37-34 irabaziz Pariseko Stade Français taldearen aurka.
Publicado en on 2009 Junio 11 at 1:04 am Dejar un comentario

Ekainaren 10a

  • K. a 323. Alexandro Handia, errege mazedoniarra hil zen.
  • K. a. 15. Erromatar Inperio garaian, Leon sortu zen, Cesar Augustoren erregealdian.
  • 1190. Federiko I.a Barbarroja, germaniar enperadorea (1155-1190), hil zen.
  • 1795. Pariseko Santa Margarita elizan, Frantziako Luis XVII.aren gorpua ehortzi zuten fosa komun batean.
  • 1836. André-Marie Ampere fisikari eta matematikaria hil zen. (j. 1775).
  • 1870. Ohion (AEB), John Davidson Rockefellerrek eta bi sozio gehiagok Standard Oil of Ohio sortu zuten.
  • 1926. Antoni Gaudí arkitektoa hil zen.
  • 1935. Akron sortu zen AEBetan, Alcoholiko Anonimoei laguntza emateko jaiotako elkartea.
  • 1941. Jose Antonio Ardanza jaio zen.
  • 1944. Londresen, V-1 bat erori zen, Alemania naziak jaurtikitako lehen misil-bonba.
  • 1967. Spencer Tracy aktorea hil zen.
  • 1967. Israel eta herri arabiarren arteko Sei Eguneko Gerra amaitu zen, Israel garaile herri arabiarren gainean.
  • 1970. Miguel Ángel Rodríguez “El Sevilla”, abeslari, umorista, lokutore eta aktorea, jaio zen.
  • 1971. Mexikon Korpuseko Osteguneko sarraskia gertatu zen. «Halcones» izeneko mexikar armadaren elite talde batek (AEBetako gobernuak lagundutako entrenamendua zuenak) Mexikoko hiriko ikasle manifestaldiak erreprimitu zituen. 120 ikasle hil zituzten.
  • 1979. Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Santamaria, Francis, trabesti errenteriarra hil zuen diskoteka batean.
  • 1982 . Rainer Werner Fassbinder zinegilea desagertu zen.
  • 1982. Hegoaldeko Atlantikoan, argentinar militarrek britainiarren aurrean eman zuten amore. Malvinatako gerra bukatu zen horrela.
  • 1984. Amritsarren (India), indiar armadak sijen Tenplu Urreztatuari egin zioten eraso. 700 bat pertsona hil zituzten.
  • 1988. Josep Tarradellas, Kataluniako presidente ohia, hil zen.
  • 1999. Kosovoko gerra amaitu zen.
  • 2004. Ray Charles, soul eta R&B abeslari eta konpositorea, hil zen.
  • 2006. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 40-13 irabaziz Stade Toulousain taldearen aurka.
Publicado en on 2009 Junio 10 at 1:04 am Dejar un comentario

Ekainaren 9a

  • 53. Neron Claudia Octaviarekin ezkondu zen.
  • 62. Claudia Octaviak bere buruaz beste egin zuen (j. 40).
  • 68. Neron, erromatar enperadorea (54-68), bere buruaz beste egitera behartu zuen (j. 37).
  • 1572. Joana Albretekoa, Nafarroako erregina, hil zen (j. 1528).
  • 1660. Luis XIV.a Frantziako erregea Maria Teresa Austriakoarekin ezkondu zen Donibane Lohitzuneko elizan. Espainiako Filipe V.aren aitona-amonak ziren.
  • 1672. Pedro Handia, Errusiako enperadore izango zena, jaio zen (h. 1725).
  • 1781. George Stephenson, lokomotoraren asmatzailea izango zena, jaio zen (h. 1848).
  • 1815. Vienako Kongresua amaitu zen eta, Napoleonen ondoren, Europako mugak berrezarri zituen.
  • 1829. Madrilen Banco Español de San Fernando sortu zen, gerora Espainiako Bankua izango zen.
  • 1870. Charles Dickens, britaniar idazlea, hil zen.
  • 1873. Napoleón III, frantziar enperadorea (1852-1870), hil zen.
  • 1905. Espainiako Alfontso XIII.aren aurkako atentatu bat izan zen, Pariseko Operatik irtetzean.
  • 1930. Jordi Pujol i Soley, Kataluniako Generalitaten presidente 1980 eta 2003 artean, jaio zen.
  • 1934. AEBetan, Donald Ahatearen edo Donald Ducken lehen pelikula aurkeztu zuten.
  • 1945. Luis Ocaña txirrindulari espainiarra jaio zen (h. 1994).
  • 1963. Johnny Depp, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1973- Luis Carrero Blanco almiranteak, Espainiako Gobernuaren presidente kargua egin zuen zin.
  • 1976. Espainian, alderdi politikoak onartzen zituen legea aprobatu zuten.
  • 1986. INI eta Volkswagenek SEAen akzioen %51 alemaniar multinazionalari saltzeko akordioa sinatu zuten Ginebran.
Publicado en on 2009 Junio 9 at 1:03 am Dejar un comentario

Ekainaren 8a

  • 632. Muhammad, Islamaren profeta eta Arabiaren bateratzailea, hil zen 62 urte zituenean (j. 570).
  • 1288. Antso IV.a Ausartak Lope de Haro Bizkaiko Jauna hil zuen Alfaron.
  • 1795. Luis XVII.a, Frantziako errege kartzelan egon zen bitartean (1793-1795), hil zen tuberkulosiaz (j. 1785).
  • 1867. Cfen izeneko herrian (Hungaria), Frantzisko Jose I eta Sissi errege-erregin koroatu zituzten.
  • 1968. AEBetan, James Earl Ray hartu zuten atxilo Martin Luther King asasinatzeagatik.
  • 1970. Abraham Maslow, estatubatuar psikologoa, hil zen.
  • 1983. Manuel Olaizola, Uztapide, bertsolaria hil zen Ergoienen (Oiartzun).
  • 1895. Santiago Bernabéu, Real Madrideko presidentea, jaio zen.
  • 2002. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 25-22 irabaziz S.U.Agen-en aurka.
  • 2004. Artizarraren lehen igarotzea milurteko honetan; hurrengoa 2012ko ekainaren 12an.
  • 2008. Eros Capecchi txirrindulari italiarrak irabazi zuen 2008ko Euskal Bizikleta eta Rafael Nadal tenislariak Roland Garros txapelketa.
  • 2008. Japonian, Tokio erdian, Akihabarako sarraskia burutu zen, Katō Tomohiro, 25 urteko gazteak, labankadaka 7 pertsona asasinatu zituenean.
Publicado en on 2009 Junio 8 at 1:03 am Dejar un comentario

Ekainaren 7a

Publicado en on 2009 Junio 7 at 1:02 am Dejar un comentario

Ekainaren 6a

  • 1391. Écijan (Sevilla), gotzainak eragindako jende multzo bat Juderian sartu eta 4.000 judu asasinatu zituzten.
  • 1554. Espainiako Karlos I.ak Austriako Joan bere semea zela onartu zuen.
  • 1599. Diego Rodríguez de Silva y Velázquez pintorea jaio zen.
  • 1808. Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Espainiako errege izendatu zuen Baionan.
  • 1861. Camillo Benso, Cavourreko kondea, Italiaren batasunerako izandako eragilerik nagusiena, hil zen (batasun hori baino 10 urte azkarrago!).
  • 1961. Carl Gustav Jung, suitzar psikologoa, hil zen.
  • 1944. Bigarren Mundu Gerrako E-Eguna: 150.000 gudari aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren (Overlord operazioa).
  • 1946. NBA sortu zen.
  • 1949. George Orwell idazleak 1984 eleberria argitaratu zuen.
  • 1968. Robert F. Kennedy hil zen, bezperan hartutako tiroen ondorioz.
  • 1984. Errusian, Alekséi Pázhitnovek Tetrisa asmatu zuen.
  • 1985. Embun (Brasil) Wolfgang Gerharden hilobia ireki zuten eta Josef Mengeleren aztarnak zeudela frogatu zuten.
  • 2002. Lur-ondoko asteroide bat, 10 m inguruko diametrokoa, Mediterraneo itsaso gainean lehertu zen 26 kilotoiko leherketa indarrez (Nagasakiko bonba atomikoa baino zertxobait indartsuagoa).
  • 2006. Munduko erlijio ezberdinak aztoratu ziren data idazteko eragatik, 6/6/6, piztiaren egunarekin, 666, zuen antzagatik. Mundu guztian errezatu zuten izpiritu gaiztoak uxatzeko.
Publicado en on 2009 Junio 6 at 1:02 am Dejar un comentario

Ekainaren 5a

  • 1305. Bordeleko apezpikua Aita Santu izendatu zuten Klemente V.a izenez, eta aitasantutza Erromatik Avignon hirira eraman zuen.
  • 1723. Adam Smith, britainiar ekonomialari eta filosofoa, jaio zen.
  • 1752. Benjamin Franklinek tximista elektrizitatea dela frogatu zuen.
  • 1871. Michele Angiolillo italiar anarkista jaio zen. Cánovas del Castillo asasinatuko zuen Arrasaten.
  • 1878. San Juan del Ríon, Pancho Villa, mexikar iraultzailea, jaio zen.
  • 1883. John Maynard Keynes, ekonomialari ingelesa, hil zen.
  • 1898. Federico García Lorca jaio zen.
  • 1944. II. Mundu Gerran, aliatuek Erroma liberatu zuten. Bitartean, 1.000 bonbardero britainiarrek 5.000 tona bonba jaurti zizkien alemaniarrei Normandian, E Eguna prestatu nahian.
  • 1947. Marshall Plana aurkeztu zuten, II. Mundu Gerrak eraitsitako europar estatu kapitalistei laguntzeko xedean.
  • 1964.  Paulo VI.a aitasantuak ontzat eman zuen kristauek, hil ondoren erraustu nahi izatea.
  • 1967. Sei Eguneko Gerra hasi zen Ekialde Hurbilean, Israel eta estatu arabiar mugakideen artean.
  • 1968. AEBetan, Los Angeleseko Ambassador Hotelean diskurtso bat bota ondoren, Sirhan Bishara Sirhanek Robert F. Kennedy senadore eta presidentziarako kandidatoari egin zion eraso tiroka eta hurrengo egunean hilko zen hau.
  • 1975. Gabriel Aresti euskal idazlea hil zen Bilbon (j. 1933).
  • 1982. Espainia NATOn sartu zen.
  • 1989. Ezezagun iraultzaileak ordu erdi batez tanke lerro luzea geldiarazi zuen Tiananmeneko enparantzan.
  • 2002. Los Angelesen, Dee Dee Ramone, Ramones taldeko baxua, hil zen.
  • 2002. Mozilla 1.0 arakatzailea kaleratu zen.
Publicado en on 2009 Junio 5 at 1:02 am Dejar un comentario

Ekainaren 4a

Publicado en on 2009 Junio 4 at 1:01 am Dejar un comentario

Ekainaren 3a

Publicado en on 2009 Junio 3 at 1:01 am Dejar un comentario

Ekainaren 2a

  • 455. Genserikoren Vandaloek Erroma arpilatu zuten.
  • 1537. Paulo III.ak Sublimis Deus bula dekretatu zuen, indioei egiazko gizonen kontsiderazioa emanez, arima eta guzti.
  • 1740. Parisen jaio zen Donatien Alphonse François idazlea, Sadeko markesa.
  • 1782. Madrilen San Carlos Bankua sortu zen, gero Espainiako Bankua izango zena.
  • 1878. Gillermo I.a, Alemaniako enperadorea, 2 balek zauritu zuten Berlinen, 2 hilabetetan izan zuen bigarren atentatuan.
  • 1882. Caprera irlan, Giuseppe Garibaldi iraultzailea eta Italiaren batasuneko liderra, hil zen.
  • 1896. Guglielmo Marconik patentea jaso zuen Estatu Batuetan egindako asmakizuna zela-eta: irratia.
  • 1938. Karlos Garaikoetxea jaio zen.
  • 1942Joxe Mari Lopetegi bertsolaria hil zen Arrueta-Sarrikotan (j. 1975)
  • 1946. Italia errepublika bihurtu zen eta monarkia baztertu, Umberto II erbesteraztuz.
  • 1953. Isabel II.a, Erresuma Batuko erregina koroatu zuten Londreseko Westminster abadian.
  • 1955. Baikonur kosmodromoa inauguratu zen Kazakhstan SESBeko errepublikan.
  • 2008. Yves Saint-Laurent, frantses modistoa, hil zen (j. 1936).
Publicado en on 2009 Junio 2 at 1:01 am Dejar un comentario