Azaroaren 27a

Publicado en  on 2009 Noviembre 27 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 26a

Publicado en  on 2009 Noviembre 26 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 25a

  • 1562. Lope de Vega jaio zen (h. 1635).
  • 1578. Filipe II.ak indioak gaizki tratatzen dituzten klerigoak zigortzeko ordena eman zien obispoei Madrilen.
  • 1741. Errusiako Isabel I.ak tronua hartu zuen, Ivan VI. umea eta tsarra zena preso hartu ondoren.
  • 1783. AEB: Independentzia Gerra ondoren, New Yorkeko portutik azken kolonietako ontzi britainiarra atera zen.
  • 1844. Karl Benz ingeniari alemaniarra  jaio zen (1929an hilko zen).
  • 1867. El inventor y químico sueco Alfred Nobel asmatzaile eta kimikari suediarrak dinamita patentatu zuen.
  • 1881. Joan XXIII.a, Aita Saindua jaio zen (1963 hilko zen).
  • 1885. Alfontso XII.a, Espainiako Erregea, hil zen. (j. 1857)
  • 1885. AEB: Atlantan Lege Lehorraren aldeko botua eman zuten eta 1886an jarri zuten martxan.
  • 1900. Rudolf Höß, Alemania Naziko buruzagietako bat, jaio zen (h. 1946).
  • 1903. Sabino Arana, EAJren sortzailea, hil zen. (j. 1865)
  • 1915. Augusto Pinochet diktadore txiletarra jaio zen. (h. 2006)
  • 1979. Egiptok Sinaiko petrolio putzuak berreskuratu zituen.
  • 1982. Gehiengo sozialista Espainiako Gorteetan lehen aldiz.
  • 1992. Txekoslovakiako agintariek herrialdea Txekia eta Eslovakian banatzea erabaki zuten (banaketa urtarrilaren 1ean egikaritu zen).
  • 1998. Goi Ganberak Augusto Pinochet Txileko jeneral eta estatuburu ohiak zuen inmunitatea ezereztatu zuen.
  • 2001. ACT, ikerketa genetikoan ari den enpresa estatubatuarrak, lehen giza enbrioia klonatu duela adierazi zuen, helburu terapeutikoz zelula-amak lortzearren.
Publicado en  on 2009 Noviembre 25 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 24a

  • 1505. Salamankako akordioa: Fernando Katolikoa Gaztelako erregeorde izango da eta Filipe Ederra eta Joana, berriz, errege-erreginak.
  • 1700. Filipe Anjoukoa Espainiako errege proklamatu zuten Versaillesen, Filipe V.a izena hartuz eta Borboitarren agintaldia hasiz. Horrela ezarri zen Borboitarren dinastia Espainian.
  • 1859. Charles Darwinen Espezien sorrera argitaratu zuten.
  • 1897. Lucky Luciano mafiosoa jaio zen.
  • 1912. 49 pertsona hil ziren Bilboko Circo Amateur antzokian egondako jende pilaketan.
  • 1922. Arkeologo talde batek Tutankamonen hilobia aurkitu zuen Kairon.
  • 1932. Hindenburgek, Alemaniako presidenteak, Adolf Hitlerrekin negoziatu zuen, gobernu berria jartzerakoan.
  • 1946. Ted Bundy, estatubatuar hiltzailea, jaio zen.
  • 1954. Emir Kusturica, zinema zuzendaria eta musikoa, jaio zen.
  • 1957: Diego Rivera, mexikar muralista, hil zen.
  • 1963. Jack Rubyk Lee Harvey Oswald, John F. Kennedy AEBko lehendakariaren hiltzailea, hil zuen.
  • 1976. Turkia: Lurrikara batek 60.000 hildakotik gora eragin zituen.
  • 1985. 60 pertsona hil eta 26 zauritu zituzten La Vaelettako aireportua (Malta) asaltatu zutenean, bezperan komando egipziar batek Boeing bat bahitu eta honaino desbideratu ondoren.
  • 1991. Freddie Mercury hil zen, Queen taldeko abeslaria, IHESari loturiko neumonia baten ondorioz. Ondoren taldea desegin zen.
  • 1995. Gerrilari tamilek gidatzen zuten kamioi-bonba batek 500 hildako eragin zituen Chavakachecherin (Sri Lanka).
  • 2003. Bartzelonan Copito de Nieve hil zen. Munduko gorila txuri bakarra zen.
  • 2007. Aritz Aranburu surflari zarauztarrak 2008ko WCT Zirkuiturako sailkatu zen. Sailkatzea lortzen duen lehen euskalduna izan zen.
Publicado en  on 2009 Noviembre 24 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 23a

  • 1221. Alfonso X.a Jakintsua, Gaztela eta Leoneko erregea, jaio zen.
  • 1535. Henrike VIII.a Ingalaterrakoak Parlamentuak Elizaren buru bera izendatzea lortu zuen.
  • 1808. Napoleon Bonaparteren armadak “Tuterako Bataila” izenekoa irabazi zuen.
  • 1811. Cadizeko Gorteek Loteria Nazionalaren sorrera baimendu zuten.
  • 1852. Moniteur egunkariak Napoleon III.a Frantziako enperadore egin zutela eman zuen jakitera.
  • 1859. Billy The Kid, estatubatuar gaizkile famatua jaio zen. 1881ean hilko zen.
  • 1867. Manchesterreko martiriak urkatu zituzten Manchesterren, irlandar nazionalista bi askatzeagatik.
  • 1887. Boris Karloff, britainiar aktorea, jaio zen.
  • 1888. Harpo Marx aktore estatubatuarra jaio zen (h. 1964).
  • 1920. Espainian, CNT ilegalizatu zuten.
  • 1922. Manuel Fraga Iribarne, espainiar politikaria, jaio zen.
  • 1928. 20 hilabetez prestatzen aritu ondoren, Espainiako lehen Futboleko Ligako partida jokatu zen.
  • 1951. Bartzelonan, Palma de Mallorcan egindako pulga Topolino kotxea aurkeztu zuten. Atzean zuen motorra, 4 martxa, 2,5 litro 100 kmko erretzen zuen, orduko 60 km egiten zituen eta 25.000 pezetako kostua izango zuen.
  • 1982. Euskadi Irratiaren estreinaldia.
  • 1990. Roald Dahl idazlea hil zen : Charlie eta txokolate-lantegiaMatilda… (j. 1916).
  • 1991. Freddie Mercuryk IHES birusaren eramaile zela eman zuen jakitera.
  • 1995. Kongresuak Jose Barrionuevo ministro ohia Justizia aurrean azaltzekoren alde egin zuen, GALekin zerikusia izan zezakeelakoan.
  • 2006. Alexander Litvinenko, Anna Politkovskaiaren erailketa ikertzen zebilen KGBko espioi ohia eta Vladimir Putini egiten zizkion kritikagatik ezaguna, Londresen hil zen polonio 210ekin pozoindua izan ondoren.
Publicado en  on 2009 Noviembre 23 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 22a

  • 1462. Espainian Andaluziara ijitoak iritsi direla esaten duen lehenengo idazkia egin zen.
  • 1559. Espainia: Filipe II.ak atzerrian ikasketak egitea debekatu zuen.
  • 1822. Veronako Kongresuak San Luisen Ehun Mila Semeak Espainiara bidaltzea erabaki zuen.
  • 1859. Fusajiro Yamauchi, Nintendoko sortzaile eta bere lehen presidentea, jaio zen.
  • 1918. Brest-Litovskeko Itunaren arabera, Errusiak bertan behera utzi zuen Alemaniarekin zuen gerra.
  • 1922. Italiako Parlamentuak aginte osoa eman zion koalizio gobernuaren lehen ministroa zen Benito Mussoliniri.
  • 1955. Argentina: Eva Peronen hilotz enbaltsamatua bahitu zuten.
  • 1963. AEBetan, John F. Kennedy presidentea hil zuten (j. 1917).
  • 1963. Aldous Huxley, idazle ingelesa, hil zen.
  • 1975. Joan Karlos Borboikoa errege izendatu zuten Franco hil ondoren, Joan Karlos I.a izena hartuz.
  • 1984. Scarlett Johansson, aktore estatu batuarra, jaio zen.
  • 2006. Alexander Litvinenko, Anna Politkovskaiaren erailketa ikertzen zebilen KGBko espioi ohia, gai nuklearrak erabilita hil zuten.
Publicado en  on 2009 Noviembre 22 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 21a

  • 1564. Legazpiren espedizioa, Urdaneta beraiekin zihoalarik, Navidad portutik irten zen, beste helburu batzuen artean, Itzulbidaia lortzeko xedean.
  • 1694. Voltaire idazle eta filosofo frantziarra jaio zen (h. 1778).
  • 1789. Ipar Carolinak Estatu Batuetako Konstituzioa onartu eta bertako 12. estatua bihurtu zen.
  • 1791. Napoleon Bonaparte koronela general egin zuten eta Frantziar Errepublikaren Armadaren Komandante buru ere bai.
  • 1877. Thomas Edisonek fonografoa sortu duela eman zuen jakitera, musika entzutea ahalbidetuko zuen tresna.
  • 1916. Frantzisko Jose I.a, austriar enperadorea, hil zen.
  • 1920. Igande Odoltsua Dublinen.
  • 1959. NBEk entsaio nuklearrak debekatu zituen, Frantzia neurri horren aurka agertu zelarik.
  • 1961. Jon Arano, Itsasondoko euskal idazlea, jaio zen.
  • 1965. Björk, Islandiako abeslari, konpositore eta aktorea (The Sugarcubes) jaio zen.
Publicado en  on 2009 Noviembre 21 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 20a

  • 1820. 80 tonako bale batek Essex ontziari egin zion eraso Hegoameriketako mendebaldeko kostatik 2000 miliatara. Herman Melville gertakizun honetan oinarritu zen 1851n Moby-Dick eleberria idatzi zuenean.
  • 1902.  Pariseko Café de Madrid delakoan, Henri Desgrange eta Géo Lefèvre kazetaria Frantziako Tourra sortzeko planak egiten ari ziren.
  • 1923. Alemanian, rentenmark txanpon ofizial bihurtu zen, papiermark ordezkatuz. Rentenmark batek trilioi bat papiermark balio zituen!
  • 1925. Robert F. Kennedy, estatubatuar politikaria, jaio zen.
  • 1936. Buenaventura Durruti espainiar anarkista hil zen (j. 1896).
  • 1936. Jose Antonio Primo de Rivera, Falange Españolaren sortzailea, fusilatu zuten Alacanteko kartzelan (j. 1903).
  • 1945. Nurembergeko epaiketak hasi ziren Nurembergen (Alemania), 24 buruzagi nazi aurka Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako hainbat krimen epaitzeko.
  • 1947. Erresuma Batuko Isabel printzesa Philip Mountbatten tenientearekin ezkondu zen Londreseko Westminster abadian.
  • 1962. Kuban Misilen Krisia bukatu zen. SESBek Kubako misilak kenduko ditu eta John F. Kennedyk, AEBetako lehendakariak, blokeoa bertan behera utziko du.
  • 1969. Vietnameko Gerra: Cleveland Plain Dealer egunkariak My Laiko sarraskia frogatzen zuten argazkiak publikatu zituen. Estatubatuar tropek ehunka zibil, gehienak emakumeak eta umeak, hil zituzten.
  • 1975. Francisco Franco diktadore militarra hil zen, Espainiako gobernu burua 1939-1975 artean izandakoa (j. 1892).
  • 1984. Santiago Brouard, Herri Batasunako kidea, erail zuten Bilbon (j. 1919).
  • 1989. Eskuineko erradikalek Herri Batasuneko buruzagi taldea tirokatu zuten Madrid jatetxean. Josu Muguruza legebiltzarkidea erail zuten.
  • 1992. Sute batek kalte handiak eragin zizkion Windsorreko XI. mendeko erret gazteluari.
Publicado en  on 2009 Noviembre 20 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 19a

Publicado en  on 2009 Noviembre 19 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 18a

  • 1517. Espainiako Karlos I.a Valladolidera iritsi zen; berehala azaleratuko ziren noblezia flamenkoa eta espainiarraren arteko liskarrak
  • 1541. Michelangelok Azken Epaia freskoa bukatu zuen Kapera sistinoan.
  • 1809. Manuel Blanco Romasanta, El hombre lobo de Allariz deituriko psikopata kriminala, jaio zen (h. 1854)
  • 1830. Belgikak independentzia lortu zuen Holandarekiko.
  • 1922. Marcel Proust idazle frantziarra hil zen (j. 1871).
  • 1928. Walt Disneyk Mickey Mousen lehen laburmetraia sorut zuen.
  • 1952. UNESCOk Espainiaren sarrerari oniritzia eman zion.
  • 1962. Kirk Hammett, estatubatuar gitarrista eta Metallica heavy metal taldeko kidea, jaio zen.
  • 1970: Johan Liiva, Arch Enemy taldeko abeslari suediarra, jaio zen.
  • 1976. Espainiako Gorteek Erreforma Politikorako Legea onartu zuten, demokraziaranzko bidea hasiz.
  • 1976. Shagrath, Dimmu Borgir taldeko abeslari norveiarra, jaio zen.
  • 1978. Jonestowneko tragedia: Guyanan, Jim Jones reverendoak zuzenduriko El Templo del Pueblo sektako 900 bat kide hil ziren.
  • 1993. Espainian Ley de Seguridad Ciudadana delakoa inkonstituzionala zela erabaki zuten eta honek José Luis Corcuera barne ministroaren dimisioa eragin zuen.
  • 1995. Vatikanok emakumea apaiz ordenatzeari emandako ezetza berrestu zuen.
  • 2004. Errusiak Kiotoko Protokoloa onartu zuen.




Publicado en  on 2009 Noviembre 18 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 17a

  • 1566. Espainiako Filipe II.ak oso neurri zorrotzak aldarrikatu zituen Granadan bizi ziren moriskoentzako, hizkuntza eta ohitura musulmanak murriztuz.
  • 1755. Luis XVIII.a, 1814-1824 tartean Frantziako errege izango zena, jaio zen.
  • 1858. Robert Owen, britainiar sozialista utopikoa, hil zen.
  • 1920. Osasuna talde iruindarraren ustezko jaiotze data.
  • 1869. Suezko kanala ireki zen Mediterraneoa eta Itsaso Gorriaren artean.
  • 1941. Bigarren Mundu Gerran, Japonian zegoen AEBetako kontsulak japoniarrek Pearl Harborrekiko zituzten planak telegrafiatu zituen, baina ez zioten kasurik egin.
  • 1966. Jeff Buckley, musikari estatubatuarra, jaio zen (h. 1997).
  • 1988. Ikasleen Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldiz Euskal Herrian.
  • 2005. Gasteizko Pferd Ruggeberg (“Caballito”) enpresako langileek bertan behera utzi zuten greba, Euskal Herriko inoizko luzeena (2 urte eta 14 egun).
Publicado en  on 2009 Noviembre 17 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 16a

  • 1384. Eudiviges Poloniako errege egin zuten (bitxia dena emakumea zela da!).
  • 1491. Avilan egindako auto de fe delako batean 2 judu eta 6 konbertso erre zituzten, Santo Niño de La Guardia bere errito baterako asasinatu zutelako.
  • 1532. Franzisko Pizarrok eta bere gizonek Atahualpa inka preso hartu zuten Cajamarcan. Hurrengo urtean hilko zuten.
  • 1717. Jean le Rond d’Alembert frantziar matematikaria jaio zen (h. 1783).
  • 1885. George Eastmanek, Kodaken sortzaileak, imajinak inpresionatzeko nitrozelulosazko pelikula asmatu zuen AEBn.
  • 1920. Errusian 1918an hasi zen gerra zibila amaitu zen.
  • 1922. José Saramago idazle portugaldarra jaio zen.
  • 1923. Frantziak eta Belgikak Ruhr ingurua okupatu zuten.
  • 1938. Espainian Ebroko gudua bukatu zen, Gerra Zibileko borrokarik luzeena eta latzena: 30.000 errepublikar hil ziren eta beste 20.000 hartu zituzten preso.
  • 1945. UNESCO sortu zen Londresen.
  • 1974. Areciboko Mezua bidali zuten Areciboko Radioteleskopiotik kanpo espaziorantz.
  • 2006. Milton Friedman, estatubatuar ekonomialaria eta Ekonomiako Nobel Saria, hil zen.


Publicado en  on 2009 Noviembre 16 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 15a

  • 1630: Johannes Kepler, astronomo eta matematikari alemaniarra, hil zen.
  • 1738. William Herschel astronomo alemananiarra, Urano aurkitzeagatik ezaguna,  jaio zen (h. 1822).
  • 1938. Gerra Zibila. Nazioarteko Brigadak desegin ziren.
  • 1940. Naziek Varsoviako ghettoa itxi zuten, hasieran txarrantxarekin eta gero 3 m garai eta 18 km luze zen harresi batekin. 350.000 judu inguru sartu zituzten.
  • 1945. Kanadak, AEBk eta Erresuma Batuak bonba atomikoaren sekretua SESBi entregatzeari ezezkoa eman zioten.
  • 1949. Nathuram Godse eta Narayan Apte exekutatu zituzten Mahatma Gandhi erail zutelako.
  • 1995. Espainian gerra garaietako heriotza zigorraren ezezpena adostu zen Senatuan.
  • 1998. Federiko Krutwig, idazle eta politiko getxotarra, hil zen (j.1921).
Publicado en  on 2009 Noviembre 15 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 14a

Publicado en  on 2009 Noviembre 14 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 13a

Publicado en  on 2009 Noviembre 13 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 12a

  • 1035. Canuto Handia, Danimarka, Norvegia eta Ingalaterrako errege vikingoa, hil zen.
  • 1555. Ingalaterrako Legebiltzarrak katolizismoa berrezari zuen estatuko erlijio.
  • 1912. José Canalejas, Ministro Kontseiluaren lehendakaria, asasinatu zuten Madrileko Puerta del Sol inguruan.
  • 1912. Robert Scotten hilotza aurkitu zuten Antartidan, kongelatuta.
  • 1927. Leon Trotsky bota zuten SESBeko Alderdi Komunistatik eta Iósif Stalinen esku geratu zen hango erabateko kontrola.
  • 1929. Grace Kelly, AEBetako aktore eta Monakoko printzesa, jaio zen.
  • 1933. Hugh Grayk hartu zituen Ness Lakuko monstruoaren lehen argazkiak.
  • 1934. Charles Manson, AEBetako asasinoa, jaio zen.
  • 1936. Estatu Batuetan garai hartan munduko zubirik luzeena izan zena ireki zuten San Frantziskon, Golden Gate Bridge delakoa.
  • 1938. Hermann Göringek Theodor Herzl kazetariak proposatutako ideia jakinarazi zuen; erregimen nazia Madagaskar judu-etxe bihurtzeko planak egiten ari zen.
  • 1941. Bigarren Mundu Gerran, Moskun -12 °ko tenperaturak izan zituzten eta SESBek lehen aldiz eraso zien erdi kongelaturik zeuden tropa alemaniarrei.
  • 1969: Vietnameko gerran My Laiko sarraskia gertatu zen eta Seymour Hersh kazetariak argitaratu zuen.
  • 1989. Dolores Ibarruri Pasionaria hil zen Madrilen (j. 1895).
  • 1990. Akihito Japoniako 125. enperadore izendatu zuten.
  • 1990. Tim Berners-Leek World Wide Web ideia argitaratu zuen.
  • 2007. Pakistanen poliziak Benazir Bhutto lehen ministro ohia atxilotu zuen Pervez Musharraf presidentearen aginduz, salbuespen egoera salatzeko manifestaldi bat egin baino egun bat lehenago.
Publicado en  on 2009 Noviembre 12 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 11

Publicado en  on 2009 Noviembre 11 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 10a

  • 1483. Martin Lutero Elizaren erreformatzailea jaio zen.
  • 1810. Espainian, Kadizeko Gorteen dekretu batek inprenta askatasuna eman zuen lehen aldiz.
  • 1843. Isabel II.ak Espainiako Konstituzioa zin egin zuen.
  • 1855. Tokion lurrikara batek 100.000 pertsona baino gehiago hil zituen.
  • 1885. Juan Avelino Barriola jaio zen, Donostiana, antzezlanak idatziz Gipuzkoan ezaguna egin zena.
  • 1978. Espainiarren adinez nagusi izateko adina aurreratu egin zuten, 21 urtetik 18ra.
  • 1997. Pablo Ruiz Picassoren Ametsaren enkantean 7.000 milioi pezeta ordaindu zuten New Yorken.
  • 2007. Joan Karlos I.ak ¿Por qué no te callas? esan zion Venezuelako Chávezi.


Publicado en  on 2009 Noviembre 10 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 9a

  • 1799. Frantzian Napoleon Bonapartek estatu kolpea eman zuen, direktorioa eraitsi eta kontsulatua ezarriz. Lainotearen (Brumario) 18a zen egutegi iraultzailean.
  • 1897. Cáritas sortu zen.
  • 1918. Lehen Mundu Gerran, Gillermo II.ak, Alemaniako enperadoreak, abdikatu egin zuen, Alemania garaitua izan zenean.
  • 1921. Frantzian bildu zen injineru zibilen kongresuan, Henri Bresier-ek Gibraltarreko itsasartea zeharkatuko lukeen tunelaren proiektua aurkeztu zuen.
  • 1925. SSak sortu ziren.
  • 1937. Japoniarrek Txinako Shanghai hiria okupatu zuten.
  • 1938. Alemania eta Austria osoan zehar juduen kontrako istiluak gertatu ziren: Kristal apurtuen gauan, 35.000 juduen ondarea suntsitu zuten eta izua nagusitu zen.
  • 1951. Resurreccion Maria Azkue euskal idazle, abade, hizkuntzalari eta ikertzailea hil zen Bilbon. Besteak beste Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen, baita bertako lehen lehendakaria ere.
  • 1965. AEBetako ipar ekialdeko 7 estatutan eta Kanadako 2 probintzietan, 12 ordutan elektrizitaterik gabe egon ziren. Itzalaldi Handiak 30.000 pertsonengan eragin zuen.
  • 1984. Espainiako Gobernuak neurri berriak onartu zituen soldadutzarako: 19 urterekin hasiko da eta 12 hilabete iraungo du.
  • 1985. Gari Kasparov, 22 urteko sobietarra, munduko kanpeonatoa irabazi zuen xaken, Anatoly Karpov Moskun garaitu eta gero.
  • 1989. Berlingo harresia, 1961eko abuztuaren 13an altxatua eta Gerra Hotzaren sinboloa zena, eraitsi zuten.
  • 2000. Espainian mugak itxi zitzaizkien Frantzia eta Irlandatik zetozen haragiei, behi eroen gaitza zela-eta.
Publicado en  on 2009 Noviembre 9 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 8a

  • 1519. Hernan Cortes Tenochtitlán hiriaren ateetara iritsi zen eta  Moctezuma, enperadore mexikarra, bere bila irten zen.
  • 1833. Gipuzkoak Lehen Karlistadan parte hartzea erabaki zuen.
  • 1847. Clontarf-en, Irlandan, Bram Stoker idazlea jaio zen; Drakula idatziko zuen geroago.
  • 1893. Anarkista batek bonba bat bota zuen Bartzelonako Lizeoan: 14 hildako eta 6 zauritu.
  • 1895. W. Konrad Roentgenek deskubritutako X Izpiak hasi ziren erabiltzen.
  • 1923. Alemania: Adolf Hitler estatu kolpe bat jotzen saiatu zen, baina ez zuen lortu eta atxilotu egin zuten.
  • 1932. Franklin Delano Roosevelt aukeratu zuten AEBko lehendakari.
  • 1939. Georg Elserrek atentatua egin zuen Munichen Hitlerren aurka, baina hau bizirik atera zen.
  • 1960. Estatu Batuak: John F. Kennedy presidente bihurtu zen.
  • 1971.  Led Zeppelinek bere laugarren albuma argitaratu zuen, Led Zeppelin IV edo ZOSO. Stairway to Heaven abesti ospetsua zetorren bertan.
  • 1988. Estatu Batuak: George Bush presidente aukeratu zuten.



Publicado en  on 2009 Noviembre 8 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 7a

  • 1519. Toledon, komuneroek Karlos I.aren aurkako Lehen Manifestua presentatu zuten.
  • 1776. Karlos III.ak Floridablancako kondea lehen ministro izendatu zuen.
  • 1813. Espainiako Independentzia Gerra garaian, ingelesez, portugaldarrez eta espainiarrez osatutako armada Frantzian sartu zen frantses armadaren atzetik Wellingtonen agindupean.
  • 1823. Rafael de Riego, militar espainola, hil zen.
  • 1867. Marie Curie, kimikaria, fisikaria, Fisikako Nobel Saria (1903) eta Kimikako Nobel Saria (1911), jaio zen (h. 1934.).
  • 1879. León Bronstein, Trotski, politikari sovietarra, jaio zen.
  • 1886. Kuban esklabotza abolitu zuten.
  • 1917. Errusiako Iraultza hasi zen.
  • 1976. Fernando Aire Xalbador bertsolaria, Urepelen (Nafarroa Beherea) hil zen (j. 1920).
  • 1986. Rosarion (Argentina), Walter Di Giusti psikopatak Fito Páezen amonak asasinatu zituen (1963-).
  • 1991. Magic Johnsonek, saskibaloiko jokalari estatubatuarrak, IHESaren birusa zuela aitortu zuen.
  • 2003. Euskarazko Wikipedia martxan jarri zen.
Publicado en  on 2009 Noviembre 7 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 6a

  • 1479. Joana Eroa, Gaztelako erregina eta Filipe Ederraren emaztea, jaio zen (1555ean hilko zen).
  • 1520. Fernando Magallanes Magallanes Itsasartea izango denean sartu zen bere barkuarekin.
  • 1661. Espainiako Karlos II.a jaio zen. Habsburgotarren azken erregea izango zen, ondorengorik gabe hil baitzen 1700ean.
  • 1814. Adolphe Sax, belgiarra eta saxofoiaren asmatzailea, jaio zen (1894an hilko zen).
  • 1844. Dominikar Errepublika Espainiatik independizatu zen.
  • 1860. Abraham Lincoln izan zen Estatu Batuetan presidente aukeratu zuten lehen errepublikarra (16. presidentea).
  • 1889. Frantzia: Eiffel dorrea inaguratu zuten Parisen.
  • 1917. Boltxebike eta tsaristen arteko borrokek San Petersburgo hartu zuten. Sobiet Iraultza hasi zen.
  • 1932. Alemanian parlamenturako hauteskundeak burutu zituzten eta alemaniarrak laugarren aldiz joan ziren bozkatzera urte berean. Alderdi Naziak atera zituen boto gehien, baina ez zuen gehiengo absolutua lortu.
  • 1941. Bigarren Mundu Gerra: Iósif Stalin lider sobietarrak herriari hitz egin zion bigarren aldiz bere 20 urtetan luzatutako agintaldian. 350.000 errusiar soldadu hil baziren ere, naziek lau milioi eta erdi galdu zituztela (gehiegikeria izan zen hau) eta sobietarren garaipena gertu zegoela esan zuen.
  • 1944 . Plutonioa produzitu zen lehen aldiz Hanford Siten, ondoren Fat Man bonba atomikoan erabiliko zena; Nagasakin (Japonia) jaurtia.
  • 1971. AEBetako Energia Atomikorako Batzordeak Cannikin probatu zuen, lurrazpiko hidrogeno bonba handiena, eta Amchitka irlan egin zuen (Aleutiana irletan).
  • 1975. 350.000 marokoarrek Saharainorako Martxa edo Ibilbide Berdea hasi zuten espainiar tropak atzerarazteko helburuz.
  • 1975. Erresuma Batua: Sex Pistols taldeak Londreseko San Martineko Arte Eskolan jo zuen lehen aldiz.
  • 1986. Irangate eskandalua. Prentsa estatubatuarrak Ronald Reagan presidentea salatu zuen, Irani armak saltzeko baimena eman zuelako.
  • 1991. KGB desegin zen betirako
  • 1996. Mexico: 3 gizonek Eduardo Quihua Maquixtle eta bere familia, lau seme-alabak barne, asasinatu zituzten, sorginkeria salaketapean.
  • 1998. Espainiako gobernuak, Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen eskaeraz, Augusto Pinocheten extradizioa eskatu zion Erresuma Batuari.
  • 1999. Australia: australiarren erreferendumak estatuburu Ingalaterrako erregina mantentzea erabaki zuen.
Publicado en  on 2009 Noviembre 6 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 5a

  • 1571. Bilbon izandako sute batek ia hiri guztia suntsitu zuen.
  • 1867. Leopoldo O’Donnell, espainiar militar eta politikoa, hil zen.
  • 1933. Lehen euskal estatutua onartu zen erreferendum bidez.
  • 1941. Art Garfunkel musikari estatubatuarra jaio zen New Yorken.
  • 1977. René Goscinny, marrazkilari eta komiki-gidoilari frantziarra hil zen.
  • 1999: AEBetan, epaile federal batek Microsoft monopolio egiteaz salatu zuen.
  • 2006. Sadam Husein urkatzera hiltzera kondenatu zuten, 1983an Duyailen 148 irakiar chii hil zituela-eta.
  • 2008. AEBetan arraza beltzeko pertsona batek irabazi zituen hateskundeak lehen aldiz; Barack Obamaren aita Keniakoa zen eta ama, berriz, estatubatuarra.
Publicado en  on 2009 Noviembre 5 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 4a

  • 1780. Perun, Jose Gabriel Condorcanqui, Tupac Amaru II.ak, Espainiaren aurkako altxamendua hasi zuen.
  • 1852. Camillo Benso, Cavourreko kondea, de Piamonte-Sardiniako lehen ministro izendatu zuten.
  • 1869. Nature aldizkari zientifikoaren lehen alea irten zen argitara.
  • 1899. Sigmund Freudek Ametsen interpretazioa argitaratu zuen.
  • 1907. Pilar Primo de Rivera, Falange Españolaren Seccion Femeninaren zuzendaria, jaio zen.
  • 1922. Tutankamon faraoiaren hilobia aurkitu zuen Howard Carter britainiarrak.
  • 1946. Robert Mapplethorpe, estatubatuar argazkilaria, jaio zen.
  • 1946. UNESCO sortu zen, kultura, hezkuntza eta zientziarako NBEren erakundea.
  • 2002. Espainiako Goardia Zibilak bikote homosexualak koarteletan batera bizi ahal izateko baimena eman zuen.
  • 1998. Mitch urakanak 20.000 hildako utzi zituen Erdialdeko Amerikan.
Publicado en  on 2009 Noviembre 4 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 3a

  • 1853. Juan Alvarez Mendizabal, espainiar politikari liberala, hil zen.
  • 1883. Antonio Gaudi, arkitekto modernistak, Sendi Sakratuaren eraikuntzan jarraitzeko enkargua jaso zuen.
  • 1940. Manuel Azaña Diaz, Espainiako Bigarren Errepublikako lehendakari ohia hil zen.
  • 1943. Espainiako Gobernuak Dibisio Urdina etxeratzeko agindua eman zuen.
  • 1946. Orain arte Japoniaren enperadorearena zen subiranotasuna Parlamentura pasatuko da.
  • 1957. Wilhelm Reich, psikoanalista eta idazle austriarra, hil zen.


Publicado en  on 2009 Noviembre 3 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 2a

  • 998. Frantzian, Odilonek, Kluniko laugarren abateak, Difuntuen Egun izendatu zuen egun hau.
  • 1570. Ifar Itsasoan izan zen Tsunami batek Holandatik Jutlandiarainoko kostaldea suntsitu zuen eta 1.000 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin zuen.
  • 1755. Maria Antonieta, Austriako artxidukesa, jaio zen.
  • 1789.  Frantzian, Asanblada Nazionalak kleroaren ondasunen nazionalizazioa dekretatu zuen.
  • 1814. Londresen (Ingalaterran), The Times egunkaria inprimatzeko makinak erabili zituen lehen egunkaria izan zen.
  • 1895. AEBetan gasolinazko autoen lehen lasterketa egin zuten. Lehen sariaren irabazia 2000 dolar estatubatuar izan zen.
  • 1906. Errusian, Leon Trotski Siberiara deportatu zuten betirako.
  • 1917. Balfour Adierazpenaren bidez, inperio britainiarrak juduei Palestinan beraien estatu propioa osatzeko eskubidea aitortu zien. Klausula bat txertatu zuten bertan: ez zela  judu ez zirenen komunitatekoak kaltetuko zituen ezer egingo
  • 1926. Stalinek Leon Trotski Siberiara desterratu zuen.
  • 1926. Frantzian, poliziak Francesc Maciàk gidatutako espedizio iraultzailea geratu zuen.
  • 1935. Txinan paperezko moneta erabiltzen hasi ziren, zilarrezkoaren ordez.
  • 1936. Italian, Benito Mussolini diktadoreak Erroma-Berlin ardatza aldarrikatu zuen.
  • 1936. British Broadcasting Corporationek (BBCak) lehen telebista saioa eskaini zuen.
  • 1962. AEBetan, Kennedyk Kubako base sobietarrak kendu dituztelaz informatu zuen.
  • 1965. AEBetan, Pentagonoko sarreran, 31 urteko Norman Morrison kuakeroak bere buruz beste egin zuen, su hartuz. Vietnameko Gerran polpulazio zibilaren aurka napalma erabiltzen ari zirelako egin zuen protesta.
  • 1975. Pier Paolo Pasolini, idazle eta zinema zuzendari italiarra, hil zuten.
  • 1984. AEBetan Ronald Reagan presidente zenean, emakumeen heriotza-zigorrak betetzen hasi ziren berriro. 1962az geroztik, neurri hau etenda zegoen.
  • 1998. AEBko Iridium telekomunikazio enpresak satelite bidezko lehen telefonia zerbitzua atera zuten merkatura. Munduko lehena zen.
Publicado en  on 2009 Noviembre 2 at 1:01 am Dejar un comentario

Azaroaren 1a

Publicado en  on 2009 Noviembre 1 at 1:01 am Dejar un comentario