- 65. Seneca eta Lucanus anaiak, Pisoneko konspirazioan parte hartu zutela-eta, bere buruaz beste egin behar izan zuten.
- 642. Chindasvinto koroatu zute Espainia bisigotuaren errege.
- 711. Tariq ibn Ziyad buruzagiak gidatuak, tropa omeiarrak Gibraltaren lehorreratu ziren, eta Hispaniako konkista hasi.
- 984. Muḥammad ibn ‘Abd-Allah ibn Abū ʿĀmir (arabieraz, أبو عامر محمد بن عبد), ezizenez Al-Manṣūr (arabieraz المنصور, euskeraz Garailea), kristauen artean Almanzor deituak Leon okupatu zuen, bertako biztanleak asasinatzeko aginduz.
- 1492. Errege-erregina Katolikoek Palos de la Fronteran (Huelva) zeuden naoak Kristobal Kolonen menpean jartzeko agindua eman zuten eta Kolon almirante, erregeorde eta deskubritzear zeuden lurraldeetako gobernadore egin zuten.
- 1508. Nicolas Ovandok, Mendebaldeko Indietako administratzaileak, Fernando Katolikoak emandako elizak eraikitzeko agindua jaso zuen.
- 1777. Karl Friedrich Gauss, alemaniar matematikari eta fisikaria, jaio zen.
- 1789. George Washingtonek AEBetako lehen presidente kargua zin egin zuen.
- 1803. Napoleon Bonapartek Luisiana saldu zien AEBei, 80 milioi frankoren truke.
- 1840. Penny Black lehen posta seilua argitaratu zen.
- 1883. Indalezio Prieto jaio zen.
- 1931. Barajas inguruan, Madrileko aireportua inaguratu zuten.
- 1932. Miguel de la Quadra-Salcedo jaio zen.
- 1932. Antonio Tejero Molina militar golpista jaio zen.
- 1938. Bugs Bunny jendaurrean agertu zen lehen aldiz.
- 1939. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 6-0 irabaziz U.S.A.Perpignan-en aurka.
- 1945. Adolf Hitler, Eva Braun eta Goebbels familia osoak beste batzuren artean, bere buruaz beste egin zuten Berlineko bunkerrean.
- 1946. Komite britainiar-estatubatuar batek 100.000 judu Palestinara inmigratzearen alde egin zuen.
- 1956. Lars von Trier daniar zinegilea jaio zen.
- 1963. 4 urteetako lanaren ondoren, Schleswig-Holstein eta Baltiar Itsasoan dagoen Fehmarn irla lotzen dituen zubia bukatu zuten.
- 1963. Frantziak Mururoa atoloian eraikiko zuen proba nuklearrak egiteko basearen berri eman zuen.
- 1966. Anton Szandor LaVeyk Satanen Eliza sortu zuen.
- 1974. Richard Nixonek Watergateko zintak entregatu zizkion komisio ikertzaileari.
- 1976. Bartzelonan Chaplinek 1940an egindako El gran dictador pelikula estreinatu zuten.
- 1977 – Las Madres de Plaza de Mayo inician su primera marcha frente a la Casa Rosada.
- 1978. HB jaio zen.
- 1978. PSP (Enrique Tierno Galván) eta PSOE fusionatu ziren.
- 1993. Monica Seles tenislaria Hamburgoko Opena lortu nahian zebilenean, labanaz zauritu zuten bizkarrean.
- 1587. Francis Drakek Cadizi egin zion eraso, bertan zegoen espainiar flota suntsituz.
- 1624. Frantzian Richelieu kardinalak Luis XIII.aren ministro izateko kargua onartu zuen.
- 1707. Escocia eta Ingalaterra batu ziren Britainia Handiko Erresuma Batua osatuz.
- 1729. Espainiako Filipe V.ak Mozos de Veciana delakoa ofizializatu zituen; Mossos de Esquadra ere deitzen zaie hauei.
- 1814. Espainiako Independentzia Gerran, frantsesak Bartzelonatik erretiratu ziren.
- 1833. Karlos Maria Isidrok ez zuen bere iloba Isabel Asturiasko printzesa izatea onartu.
- 1882. Ernst Werner von Siemens asmatzaile alemaniarrak Elektromote delakoa lehen aldiz abiarazi zuen, Berlingo aldirietan, munduko lehen trolebusa.
- 1899. Camille Jenatzy belgiarrak abiadura errekorra egin zuen bere automobilean, La Jamais Contente, 105,876 km/orduko.
- 1901. Hirohito, japoniar enperadorea, jaio zen (h. 1989).
- 1902. AEBetako kongresuak lege bat atera zuen, Filipinetako (une horretan estatubatuar protektoratua) inmigrazio txinoa debekatuz.
- 1924. Unión Patriótica alderdiaren sedea Espainiako Gobernazio Ministerioan jarri zuten.
- 1935. Espainiako Lehen Vuelta Ciclista hasi zen.
- 1937. Francok Pilar Primo de Rivera izendatu zuen Sección Femenina delakoaren delegatu nazional.
- 1942. Hitler eta Mussoliniren elkarrizketa Klessheim jauregian (Alemania).
- 1967. J. B. Lenoir, estatubatuar blues abeslari eta gitarra, hil zen (j. 1929).
- 1975. 14 urtez AEBekin gerran egon ondoren, armistizioa sinatu zuten Vietnamen.
- 1994. Luis Roldanek, Goardia Zibilaren zuzendari ohiak, alde egin zuen.
- 1980. Alfred Hitchcock zinema zuzendari ingelesa hil zen.
- San Prudentzio: Lazkaoko festak
- 1366. Gernikako hiribilduaren sorrera.
- 1686. Isaac Newtonen Principiaren lehen bolumena argitaratu zuten.
- 1832. Espainian garrote vil ezarri zuten heriotza-zigorretarako, urkaren ordez.
- 1902. Manchester United FC sortu zen Ingalaterran.
- 1908. Oskar Schindler enpresari alemaniarra jaio zen. (h. 1974).
- 1937. Saddam Hussein diktadore irakiarra jaio zen (h. 2006).
- 1945. Benito Mussolini Italiako diktadorea eta bere amorantea, Clara Petacci, exekutatu zituzten Dongon (Italia) (j. 1883).
- 1945. Hitler Eva Braunekin ezkondu zen Berlinen.
- 1977. UGT, USO eta CC.OO sindikatuak legeztatu zituzten Espainian.
- 1993. Zanbiako Futbol Selekzioa zeraman abioiak ixtripua izan zuen Librevilleko aireportutik irtetean eta, Gaboneko kosta parean erori zen itsasora; ez zen inor bizirik atera.
- 2001. Dennis Tito, lehenengo espazio-turista, espaziora abiatu zen.
- 2003. Apple enpresak iTunes Store musika denda ireki zuen eta milioi bat abesti saldu zituen bere lehen astean.
- 711. Rodrigo baskoien aurkako gudan zegoen bitartean Tariq ibn Ziyad Tarifara heldu zen 7000 gizonekin eta Iberiar penintsularen okupazioa hasi zuten.
- 1494. Sûleyman, Magnifikoa, otomandar sultana, jaio zen.
- 1521. Fernando de Magallanes, portugaldar esploratzailea, jaio zen.
- 1565. Cebú sortu zen, Filipinetako lehen asentamendu espainiarra.
- 1599. Ingalaterrako Oliver Cromwell jaio zen.
- 1791. Samuel Morse, estatubatuar pintore eta asmatzailea, jaio zen.
- 1806. Maria Kristina Borboikoa, 4 urtez Espainiako Fernando VII.aren erregina kontsortea eta beste 7 urtez, erregentea izango zena, jaio zen.
- 1810. Ludwig van Beethovenen pianorentzako pieza ezagunenetakoa konpostu zuen: Elisarentzat.
- 1835. Charles Darwin Peruko kostan zehar bidaiatzen hasi zen, lurrez.
- 1948. Kate Pierson, The B-52’s taldeko abeslaria, jaio zen.
- 1849. Madrileko Erret Jauregia (Palacio Real) inaguratu zuten, Espainiako Isabel II.ak Narciso Pascual arkitektorari eraikitzeko agindu zion antzokia.
- 1925. Abd-el-Krim buruzagiak lehen asaltoa burutu zuen Marokon frantsesen aurka.
- 1945. Austriako II. errepublika aldarrikatu zuten eta Alemania nazirekiko independentzia. Partisano italiarrek Benito Mussolini harrapatu zuten.
- 1950. Britainia Handiak Israel estatua onartu zuen.
- 1994. Sudafrikan lehen hauteskunde multirrazial libreak egin zituzten, apartheid izeneko garaiari bukaera emanez.
- 1998. Carlos Castañeda, estatubatuar antropologoa eta New Age delakoaren sustatzaile nagusienetakoa, hil zen.
- 570. Mahoma jaio zen.
- 1575. Maria de Medici, Frantziako erregina kontsortea, jaio zen.
- 1781. Juan Jose Mogel, euskal idazlea, jaio zen.
- 1798. Eugène Delacroix, margolari frantsesa, jaio zen.
- 1865. John Wilkes Booth, Abraham Lincoln presidentearen asesinoa, hil zuten tiroz.
- 1884. Marcelino Domingo, espainiar idazle eta politikaria eta II. errepublika garaian, behin baino gehiagotan ministro izandakoa, jaio zen.
- 1889. Ludwig Wittgenstein filosofoa jaio zen.
- 1894: Rudolf Hess, alemaniar militar eta politikaria, jaio zen.
- 1898. Vicente Aleixandre, poeta eta Nobel Saria Literaturan 1977an, jaio zen.
- 1904. Benito Pérez Galdós diputado errepublikar egin zuten.
- 1915. Aliatu eta Italiaren artean, itun sekretoa sinatu zuten Londresen, eta aliatuek konpentsazio territorialak agindu zizkien italiarrei, baldin eta gerra deklaratzen bazion Austriari.
- 1924. Frank Kafkaren Der Prozeß (Prozesua) argitaratu zuten, bere lehendabiziko eleberri handia.
- 1925. Paul von Hindenburg Alemaniako Errepublikako presidente aukeratu zuten.
- 1931.Virginia Woolf idazlearen Las olas argitaratu zuten.
- 1936. Frantzian, Herri Fronteak irabazi zituen hateskundeak.
- 1937. Alemaniako Condor legioak Gernika bonbardatu zuen.
- 1942. 1.500 meatzari hil zen Honkeikon (Txinan).
- 1986. Txernobilgo zentral nuklearren istripua.
- 1991. Diego Armando Maradona atxilotu zuten drogak zituelako.
- 2006. Miren Azkarate sailburuak Guernica koadroa Guggenheim Bilbao Museora aldi baterako ekartzeko eskaera egin zuen.
- 2008. Itsas-lapurrek Somalian bahitutako “Playa de Bakio” euskal atun-ontziko marinelak askatu zituzten.
- K. a. 1184. greziarrak Troian sartu omen ziren Troiako Zaldia erabiliz.
- 1086. Ramiro II Mojea, Aragoiko erregea, jaio zen.
- 1479. Jorge Manrique hil zen.
- 1521. Gaztelako komuneroak: Villalar de los Comunerosen, Juan de Padilla, Juan Bravo eta Francisco Maldonadori burua moztu zieten.
- 1701. Borboien etxea sartu zen Espainian, Filipe V, Madrilera iritsi eta gero.
- 1817. Lehenengo bizikleta prototipoa, pedalik gabea, Karl Drais baroiak ezagutarazi zuen.
- 1854. Vienan, Frantzisko Jose I.a Bavariako printzesa zen Sissirekin ezkondu zen.
- 1856. Philippe Pétain, militar eta politiko frantsesa, jaio zen.
- 1898. Espainiak gerra deklaratu zien Estatu Batuei.
- 1903. Jose Antonio Primo de Rivera jaio zen.
- 1915. Armeniako genozidioa: Turkiak XX. mendeko lehen genozidioa burutu zuen, milioi t’erdi armeniar akabatuz.
- 1916. Pazko asteko altxamendua, Irlandako Independentzia Gerraren hasiera.
- 1918. Gurdi blindatuen arteko historiako lehen borroka gertatu zen Lehen Mundu Gerran.
- 1937. Intxortako gudua, Elgeta. Gerra Zibila galtzen…
- 1954. Captain Sensible, The Damned bandako britainiar gitarra, jaio zen.
- 1980. Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente aukeratu zuten.
- 1986. Wallis Simpson estatubatuarra eta Windsorreko dukesa, hil zen.
- 2004. Estee Lauder, izen bereko kosmetika enpresaren sortzailea, hil zen (j.1906).
- 2006. Euskal Y-a eraikitzeko akordioa sinatu zuten Euskal Autonomi Erkidegoko eta Espainiako administrazioek.
- K. a. 1184 – Greziar soldaduak Troian sartu omen ziren Troiako Zaldia erabiliz.
- 1516. Bavariako Gillermo IV.ak garagardoaren lehen legea ezarri zuen. Reinheitsgebot delakoak zioenez, ura, garagar malta eta lupulo bakarrik erabil zitekeen garagardoa egiteko.
- 1521. Mactan irlan (Filipinak), bertakoek Magallanes hil zuten.
- 1521. Gaztelan, Karlos I.aren tropek komuneroenak gainditu zituzten Villalarren.
- 1563. El Escorial Monastegia eraikitzeko obrak hasi ziren.
- 1564. William Shakespeare (Juliar egutegiaren arabera. Gregoriarraren arabera, maiatzaren 3a litzateke) jaio zen.
- 1616. Cervantesen heriotzaren omenezko eguna (Gregoriar egutegiaren arabera, aurreko egunean hil zen).
- 1616. William Shakespeare (Juliar egutegiaren arabera. Gregoriarraren arabera, maiatzaren 3a litzateke) hil zen.
- 1616. Inca Garcilaso de la Vega, Peruko idazle eta historiadorea, hil zen.
- 1915. Mikel Garmendia jaio zen.
- 1925. Kixoteren lehen edizioa Braillen.
- 1931. Isabel Borboikoa, la Chata, Isabel II.a Espainiako erregina izandakoaren alaba, hil zen.
- 1936. Roy Orbison estatubatuarra jaio zen.
- 1943. Tita Cervera jaio zen.
- 1967. Soiuz 1 espaziontzi sobietarra Siberian erori zen Lurrera itzultzean, eta Vladimir Komarov kosmonauta hil.
- 1991. Johnny Thunders, New York Dolls taldeko abeslari eta gitarra, hil zen.
- 1994. Richard Nixon, AEBetako 37. presidentea (1969-1974), hil zen.
- 1998. James Earl Ray, Martin Luther King erail zuena, hil zen.
- 2007. Boris Jeltsin, Errusiako presidente ohia (1991-1999), hil zen (j. 1931).
- 1451. Gaztelako Isabel I.a Katolikoa jaio zen.
- 1509. Ingalaterrako Henrike VIII.ak tronua hartu zuen, bere aita Henrike VII.a hil ondoren.
- 1519. Hernan Cortes oraingo Veracruzetik gertura iritsi zen.
- 1529. Zaragozako Ituna, Espainiak eta Portugalek Moluka irletatik 17º ekialdera zegoen irudimenezko lerro batez zatitu zuten Amerika eta gerora aurkitzera espero zituzten lurrak.
- 1616. Miguel de Cervantes hil zen eta hurrengo egunean eman zioten lur.
- 1724. Immanuel Kant, filosofo eta zientzialari prusiarra, jaio zen.
- 1870. Lenin, iraultzaile errusiarra, jaio zen (Juliar egutegian, apirilaren 10a zen).
- 1881. Alexander Kerensky, sobietar politikaria, jaio zen.
- 1899. Vladimir Nabokov, errusiar idazlea, jaio zen.
- 1937. Jack Nicholson, aktore estatubatuarra, jaio zen.
- 1974. Shavo Odadjian, armeniar jatorriko estatubatuar baxua eta System of a Down bandako kidea, jaio zen.
- 1994. Richard Nixon, AEBetako presidente ohia, hil zen.
- 2002. Linda Lovelace (Garganta Profunda) hil zen.
- 2006. Spencer Tunick argazkilariak ehundaka pertsona bildu zituen Donostiako Kursaalen, biluzik argazki bat egiteko.
- K. a. 754. Tradizioaren arabera, Romulo eta Remok Erroma sortu zuten.
- 1211. Pedro Muñiz artzapezpikuak Konpostelako Donejuake kontsagratu zuen.
- 1483. Luzenako batailan (Kordoba), Boabdil, Granadako erregea, hartu zuten preso.
- 1486. Fernando Katolikoak Guadalupeko Sententzia sinatu zuen Kataluniako Payeses de Remensa deituriko egoerari amaiera emanez.
- 1509. Henrike VIII.a egin zuten errege, bere aita Henrike VII.a hil ondoren.
- 1731. Daniel Defoe, britainiar idazlea, hil zen.
- 1910. Mark Twain, estatubatuar idazlea, hil zen.
- 1918. Manfred von Richthofen, Barón Rojo, alemaniar abiadore militarra, hil zen.
- 1926. Erresuma Batuko Elisabete II.a erregina jaio zen.
- 1946. John Maynard Keynes, ekonomialari ingelesa, hil zen.
- 1947. Iggy Pop jaio zen.
- 1959. Robert Smith, britainiar gitarra, vocalista eta konpositorea, (The Cure) jaio zen.
- 1977. Gummo Marx, estatubatuar aktorea, hil zen.
- 1466. Henrike III.ak Belaguako gotorlekuak bereganatzeko agindu zion Gipuzkoari.
- 1792. Frantziak Austriari gerra deklaratu zion.
- 1808. Fernando VII.a Espainiatik atera zen Napoleoneikin elkarrizketa egiteko Baionan; Napoleon erori arte ez zuen itzultzerik izango.
- 1808. Napoleon III.a jaio zen, Frantziako agintari nagusia 1848 eta 1870 artean (h. 1873).
- 1871. AEBetan, lege batek Ku Klux Klan ezeztatu zuen.
- 1878. Enbata izugarri batek gogor astindu zuen Bizkaiko Golkoa.
- 1889. Adolf Hitler jaio zen Braunaun (Austria).
- 1912. Bram Stoker, irlandar idazlea, hil zen.
- 1913. Isadora Duncanen bi semeak Senan ito ziren auto istripu bat izan ondoren.
- 1929. Diktadurak, aurrez Madrilekoa bezala, Bartzelonako unibertsitatea ere itxi zuen, ikasleak gero eta aztoratuago zebiltzatelako.
- 1936. Athletic de Bilbao taldeak irabazi zuen Espainiako Futboleko Liga.
- 1937. Bilbon Euskadiko diruak zabaldu ziren Gerraren testuinguruan.
- 1939. Hitlerrek 50 urte egiten zituen eguna fiesta nazional izendatu zuten Alemanian.
- 1940. Pilar Miró zinemagilea jaio zen.
- 1949. New Jerseyn (AEB) Alejandro Goikoetxea injineruak diseinatutako Talgo trena probatu zuten.
- 1961. Espainian Anthony Mannen El Cid pelikula egin zuten, Charlton Heston eta Sofia Lorenekin.
- 1963. Julian Grimau komunista exekutatu zuten Madrilen.
- 1972. Carmen Electra aktore, telebista-aurkezle, modelo eta abeslari estatubatuarra jaio zen.
- 1963. Fermin Muguruza euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea jaio zen Irunen, Gipuzkoa.
- 1971. Manuel Santana tenista 2 hilabetez arrestatu zuten oinezko bat harrapatu eta hil zuelako, bere kontxean behar baino abiadura handiagoz zihoanean.
- 1992. Sevillan (Espainia) Expoa inaguratu zuten.
- 1972. Apollo 16 espaziontzia ilargiratu zen.
- 1992. Londreseko Wembleyeko estadioan Tributoa egin zioten Freddie Mercuryri. Queen taldearen gainontzeko kideek hartu zuten parte eta George Michael, David Bowie, Annie Lennox, Lisa Stansfield, Paul Young, Guns N’Roses, Elton John, Robert Plant, Metallica eta Seal ere izan ziren bertan, beste batzuen artean.
- 1993. Negu Gorriak taldeak Borreroak Baditu Milaka Aurpegi, argitaratu zuen.
- 1993. Mario Moreno “Cantinflas”, mexikar aktorea, hil zen.
- 1998. AEBetan, Microsofteko presidentea zen Bill Gatesek bere sistema eragilea aurkeztu zuen: Windows 98.
- 1999. Columbine Institutuko sarraskia (AEB): Eric Harris eta Dylan Klebold, bertako bi ikasle zirenak, 12 ikasle eta irakasle bat erail zituzten, bere buruaz beste egin aurretik.
- 2004. Gernika hil zen Armillaria mellea onddoaren eraginez, 146 urte zituenean, Gernikako arbola, euskal foruen ikurra.
- 1013. Sulayman al-Mustainen agindupean zeuden Tropa berberberiarrak Kordoban sartu eta egun batzuetan zehar sakeatzen aritu ziren.
- 1529. Alemaniako hiri independenteak Wormseko Ediktoaren aurka protestatu zuten eta horrela hasi zen mugimendu protestantea.
- 1587. Sir Francis Drakek Cadizeko portuan ezarri zuen bere flota.
- 1692. Salemeko sorginen aurkako epaiketa hasi zuen Inkisizioak Massachusettsen.
- 1775. Estatu Batuetako Independentziaren Gerra hasi zen Ingalaterrako tropen aurka.
- 1783. Versalleseko Ituna sinatu zen, ingelesen eta ifarmaerikarren arteko gerrari bukaera emanez eta azken hauen independentzia onartuz.
- 1880. Mateo Sagastak Partido Liberal-Fusionista sortu zuen Madrilen.
- 1882. Charles Darwin, naturalista ingelesa hil zen.
- 1898. AEBetako gobernuak ultimatuma bidali zion Espainiari, 48 ordutan Kubako irla uzteko aginduz.
- 1903. Eliot Ness (Ukiezinak) estatubatuarra jaio zen.
- 1906. Pierre Curie kimikalari frantsesa hil zen (j.1859).
- 1917. Romanonesko kondeak bere kabinetearen dimisioa aurkeztu zion Alfontso XIII.ari.
- 1927. Mae Westi 10 eguneko kartzela zigorra ezarri zioten Sex antzerki lanean erakutsitako lizunkeriagatik.
- 1928. Espainiako abiazio militarrak lehen bonbardaketa abioia erosi zuen.
- 1931. Victoria Kent izendatu zuten presondegietako zuzendari orokor.
- 1932. Euskal alkateek Estatutu proiektua onartu zuten.
- 1932. Fernando Botero, kolonbiar pintore eta eskultorea, jaio zen.
- 1933. Franklin D. Roosevelt, AEBetako presidenteak dolar-urrea ekibalentzia utziko zuela anuntziatu zuen.
- 1937. AEBetan, Golden Gate zubia eraikitzen bukatu zuten San Frantziskon.
- 1937. Francok alderdi politikoan debekatu zituen bere agindupean zeuden lurraldeetan eta berri bat sortu zuen, desagertutako guztiak bertan sartzea derrigortuz, denak Caudilloaren agindupean. Falange Española neurri honen aurka agertu zen eta bere burua, Manuel Hedilla, kartzelan sartu zuten.
- 1943. II. Mundu Gerran, alemaniar tropak Varsoviako ghettoan sartu ziren, juduen errebolta bat itzaltzeko xedez.
- 1943. Albert Hofmann, suitzar kimikariak, LSD hartu zuen lehen aldiz.
- 1947. Espainiako Ministro Kontseiluak terrorismo eta bandidajearen aurkako legea onartu zuen.
- 1949. AEBek 5.430 milioi dolar Europari laguntzeko programari esleitu zizkien.
- 1956. Grace Kelly Monakoko Rainiero III.arekin ezkondu zen.
- 1960. Ariel Rot argentinarra jaio zen.
- 1961. Espainiak europar lan ordutegia onartu zuen, jornada jarraia ahalbidetuz.
- 1973. Eustakio Mendizabal “Txikia” Algortan hil zuten.
- 1995. Estatu Batuak, Oklahoma Cityn: Timothy McVeighek Alfred P. Murrah Federal Building eraikuntzan jarritako bonbak 168 pertsona hil zituen.
- 1978. PCEk errepublikaz geroko lehen kongresu legala egin zuen.
- 1979. Hauteskundeen ondoren, lehen udal demokratikoak osatzen joan ziren Espainian, UCDk zinegotzien gehiengoa hartzen zuelarik.
- 1987. AEBetan, gerora telebistako Los Simpson seriea sortuko zuten film laburrak emititzen hasi ziren.
- 1993. AEBetan sute ikaragarri bat bukatu zen, 80 hildako baino gehiago eragin zituena; Wacon (Texas) David Koreshen davidiar sektarekin bukatu nahian izan zen.
- 1995. AEBetan Oklahoma Cityko atentatua izan zen; Timothy McVeighek izugarrizko bonba potenteak kolokatu zituen Alfred P. Murrah Eraikuntza Federalean, Oklahoman, eta 168 hildako eragin zituen (haietako 19 haurrak).
- 2000. Jean-Jacques Cassiman belgiar ikertzaileak eta Ernst Brinckmann alemaniarrak, ADN analisiak erabiliz, zera frogatu zuen: Saint-Deniseko basilikan gordetzen zen bihotza eta 1795ko ekainaren 8an Pariseko Tenpleko presondegian hildako haur batena zena, Luis XVII.a zela, Luis XVI.a eta Maria Antonietaren semearena, alegia.
- 2004. Bilbao Exhibition Centre inauguratu zuten Barakaldon.
- 2005. Vatikano Hirian: Joseph Ratzinger kardinala Aita Santu hautatu zuten eta Benedikto XVI.a izena hartu zuen.
- 1492. Santa Feko Kapitulazioak sinatu ziren Errege-erregina Katolikoak eta Kristobal Kolonen artean, Amerika aurkitu aurretik.
- 1521. Martin Lutero Wormseko Dietaren aurrean azaldu zen eta Eliza Katolikotik eskumikatu zuten.
- 1535. Antonio de Mendoza Espainia Berriko lehen virrey izendatu zuten.
- 1790. Benjamin Franklin politikari, zientzialari eta asmatzaile estatubatuarra hil zen.
- 1902. Francisco de Asís Borboikoa, Espainiako errege kontsortea izandakoa (1846-1868), hil zen.
- 1924. Metro-Goldwyn-Mayer sortu zen, Metro Pictures, Goldwyn Pictures eta Louis B. Mayer Company batuz.
- 1961. Kubako Zerrien badiako inbasioa hasi zen CIAk sustatua, Fidel Castro boteretik kentzeko asmoz.
- 1964. Ford Motor Companyk Ford Mustang erakutsi zuen New York World’s Fair delakoan.
- 1969. Sirhan Sirhan atxilotu zuten Robert F. Kennedyren heriotza zela-eta.
- 1975. Kanputxeako Gerra Zibila amaitu zen, Pol Poten agintepeko Khmer Gorriak alderdikoek Phnom Penh bereganatu zutenean.
- 2008. Rosario Dinamitera, espainiar milizianoa hil zen (j. 1919).
- 1493. Kristobal Kolon Sevillara iritsi zen, Atlantikoa lehen aldiz gurutzatu ondoren.
- 1495. Tordesillaseko Ituna sinatu zuten Gaztela eta Portugalek, Ameriketan egingo ziren aurkikuntzak banatu nahian.
- 1828. Francisco de Goya hil zen.
- 1874. Pariseko Boulebar des Capucineseko 35ean lehen erakusketa inpresionista inaguratu zuten.
- 1889. Charles Chaplin aktore eta zuzendari ingelesa jaio zen (h. 1977).
- 1896. Tristan Tzara errumaniarra jaio zen.
- 1912. Harriet Quimby Mantxako kanala hegazkinez zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen.
- 1917. Errusian Lenin Petrogradora (orain San Petersburgo) itzuli zen, Finlandian deserriratuta egon ondoren.
- 1924. Primo de Riverak Unión Patriótica alderdia sortu zuen.
- 1927. Joseph Ratzinger, 2005-04-19tik Benedikto XVI.a aita santua jaio zen.
- 1943. Albert Hofmann doktoreak LSDaren eragin psikodelikoak aurkitu zituen.
- 1947. Rudolf Höß, Auschwitzeko komandantea, hil zuten.
- 1963. Valentina Tereshkova lehen emakume astronauta bilakatu zen.
- 1973. Nino Bravo hil zen auto istripu batean.
- 1976. UGTren XXX. kongresua hasi zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren egindako lehena.
- 2007. Estatu Batuak, Virginia: Blacksburgeko Campusean egondako tiroketatan 33 hildako eta 21 zauritu egon zen, eta hildakoen artean ustezko erasotzailea.
- 1452. Leonardo da Vinci, italiar Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria jaio zen.
- 1581. Filipe II.a Portugaleko errege egin zuten Tomarreko Gorteetan.
- 1707. Leonhard Euler, suitzar matematikaria, jaio zen.
- 1828. Francisco de Goya hil zen.
- 1865. Abraham Lincoln, agintari estatubatuarra hil zen, aurreko gauean John Wilkes Boothek tiro egin ondoren. AEBetako presidente izan zen 1861-1865 artean (j. 1809).
- 1892. General Electric sortu zen.
- 1894. Bessie Smith, estatubatuar blues abeslaria, jaio zen.
- 1912. Titanic trasatlantikoa hondoratu zen.
- 1920. Partido Comunista Español sortu zen, hurrengo urtean Partido Comunista Obrero Español delakoarekin elkartuko zena, Partido Comunista de España sortzeko.
- 1920. Massachusettseko (AEB) lantegi batean lapurtu eta zaindaria hil zuten. Sacco eta Vanzetti anarkistak horretaz akusatuta injustuki elektrokutatu zituzten 1927an.
- 1955. Illinoisen, McDonald’s en Des Plaines ireki zuten, kate honetako lehen restaurantea.
- 1960. Pedro Delgado txirrindularia jaio zen.
- 1968. Ed O’Brien, Radiohead taldeko gitarra, jaio zen.
- 1969. Victoria Eugenia Battenberg, Espainiako erregina 1906-1931 artean, hil zen.
- 1980. Jean-Paul Sartre, frantses filosofo eta idazlea, hil zen.
- 1986. Suediako lehen ministroa, Olof Palme, hil zuten.
- 1989. Tiannamengo plazako errebolta hasi zen Txinan, Hu Yaobangen heriotza eta gero.
- 1986. Jean Genet, frantses idazlea, hil zen.
- 1990. Greta Garbo suediarra hil zen.
- 1998. Pol Pot, kanboiar diktadorea, hil zen.
- 2001. Joey Ramone, The Ramones taldeko abeslaria, hil zen.
- 1912. Ifar Atlantikoan (New Yorketik 1950 km ekialdera, Oportotik (Portugal) 3430 km mendebaldera eta Terranovatik 600 km hegoekialdera), Titanic ontzi britainiarrak izeberg baten aurka egin zuen talka 23:40etan bere lehen bidaian: hurrengo goizaldeko 2:20etan hondoratu zen. 1513 pertsona hil ziren (2224 zeuden ontzian).
- 1926. Leopoldo Calvo-Sotelo, espainiar presidentea 1981 eta 1982 artean, jaio zen (h. 2008).
- 1931. Egun bat lehenago Eibarren egin bezala, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten eta Francesc Maciak Kataluniako Errepublika.
- 1969. AEBetan, Oskarren zeremonian, enpatea izan zen Katharine Hepburn eta Barbra Streisand artisten artean eta biek jaso zuten; Hepburn 3 alditan jaso duen bakarra da.
- 1983. Eusko Legebiltzarrak Eusko Abendaren Ereserkia izendatu zuen Euskadiko ereserki (letrarik gabe).
- 1986. Simone de Beauvoir idazle eta filosofo frantziarra zendu zen (j. 1908).
- 2003. Giza genomaren mapa osatu zuten.
- 1244. Laugarren Gurutzadaren baitan, Konstantinopolis sakeatu zuten.
- 1519. Katalina Médici, Frantziako erregina eta Henrike II.aren emaztea, jaio zen
- 1534. Londresen, Tomas Morok (Utopia) uko egin zion Henrike VIII.a elizaren buru zela eta Katalina Aragoikoaren dibortzioa onartzen zituen akta sinatzeari.
- 1796. Indiatik zetorren lehen elefantea iritsi zen AEBetara.
- 1866. Butch Cassidy, estatubatuar gaizkilea, jaio zen (h. 1908).
- 1913. Aviron Bayonnais errugbi taldeak Frantziako txapelketa irabazi zuen.
- 1921. Espainiako Alderdi Komunista sortu zen.
- 1931. Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zuten.
- 65. Seneka, erromatar filosofoa, Erroman, hil zen, bere buruaz beste egitera kondenatu eta gero.
- 1555. Juana I.a Eroa, Gaztelako erregina, hil zen.
- 1633. Inkisizioak Galileo Galilei prozesatu zuen herexia salaketapean.
- 1814. Pertsiarren Manifestua aurkeztu zioten Espainiako Fernando VII.ari.
- 1904. Antonio Maurak, Ministro kontseiluaren presidenteak, atentatua izan zuen Bartzelonan.
- 1927, Chiang Kai-shekek Shangháiko Alderdi K0munistaren kide batzuen exekuzioa agindu zuen.
- 1928 – El rey de Italia, Víctor Manuel III, sale ileso de un atentado en la inauguración de la Feria de Muestras de Milán.
- 1930. Ferrari eskuderiak debutatu zuen. Lehen karrera honetan 3 Alfa Romeo 1750 aurkeztu zituen, Tadini-Siena, Scarfiotti-Carraroli eta Caniato-Sozzi pilotoekin batera. Debut faltsu samarra, 2 autok abandonatu baitzuten.
- 1931. Espainian hauteskunde munizipalak izan ziren, II. errepublikarako bidea emango zutenak.
- 1945. Franklin Delano Roosevelt, AEBetako presidentea (1933 – 1945), hil zen.
- 1950. Monakon, Rainiero III.a printzea tronura igo zen.
- 1961. Yuri Gagarin kosmonauta sobietarra espazioan ibili zen lehen gizakia izan zen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
- 1992. Eurodisney ireki zuten Paris inguruan.
- 1755. James Parkinson, britainiar doktorea, jaio zen.
- 1865. AEBetan, Abraham Lincolnek azken hitzaldia eman zuen.
- 1868. Japonian, shogunatoa debekatu zuten.
- 1919. Nazioen Elkarteak Lanaren Nazioarteko Erakundea sortu zuen.
- 1945. II. Mundu Gerra: estatubatuarrek Buchenwaldeko kontzentrazio esparrua askatu zuten.
- 1961. Adolf Eichmannen aurkako epaiketa hasi zen Jerusalemen.
- 1979. Ugandako Idi Amin diktadoreak boterea galdu zuen.
- 2001. Australiako selekzioak 31-0 egin zuen Amerikar Samoaren aurka.
- 2002. Venezuelako estatu kolpeak porrot egin zuen, Hugo Chavez presidenteak kargua berriz hartzean.
- 563 K.a.: Siddhartha Gautama (Buda), budismoaren sortzailea, jaio zen.
- 1339. Ordiziak, garaiko segurtasun falta zela eta, Alzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gainza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia y Lazkaoko elkartzeko eskaerari baiezkoa eman zien.
- 1378. 2 aitasantu aukeratu zituzten eta horrek Mendebaldeko Zisma eragin zuen 39 urtez.
- 1546. Trentoko kontzilioak Vulgata aukeratu zuen Bibliaren bertsio ofizial.
- 1644. Pedro Agerre “Axular” euskal idazlea hil zen (j. 1556).
- 1701. Espainiako Gorteek Filipe V.a hartu zuten errege.
- 1835. Wilhelm von Humboldt hil zen.
- 1899. Martha M. Place aulki elektrikoan hil zuten lehen emakumea izan zen.
- 1904. Britainia Handia eta Frantziak Entente Cordiale osatu zuten.
- 1962. Izzy Stradlin, Guns N’ Roses taldeko gitarra, jaio zen.
- 1971. Ijitoen Lehen Mundu Kongresua burutu zen Londresen, euren burua Rom deituz eta bandera nahiz ereserkia aukeratuz.
- 1973. Pablo Picasso hil zen.
- 1985. Indiak Union Carbide salatu zuen Bhopaleko hondamendiagatik; bertan 2.000 pertsona hil ziren eta beste 200.000 zauritu gertatu ziren.
- 1990. Twin Peaks estreinatu zuten.
- 1994. Kurt Cobainen hilotza aurkitu zuten bere Washingtoneko etxean.
- 2003. Bagdaden, José Couso eta Taras Prostyuk hil ziren AEBk Bagdadeko Palestina Hotelari egindako erasoaren ondorioz.
- 2005. Juan Pablo II.aren entierroa. 200 estatuburu edo gobernuburu baino gehiago izan ziren bertan, erlijio garrantzitsuenetako liderrak eta 4 milioi peregrino.
- 1234. Antso VII.a, Nafarroako erregea, Tuteran hil zen.
- 1506. Frantzisko Xabierkoa Nafarroako Xabier herrian jaio zen.
- 1541. Frantzisko Xabierkoa Ekialderantzko bidaian abiatu zen, misiolari lanetan aritzeko xedez.
- 1611. Antonio Perez, Espainiako Filipe II.aren sekretarioa, hil zen.
- 1614. El Greco (Domenikos Theotocopulos), greziar jatorriko espainiar margolaria, jaio zen.
- 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak Espainian sartu ziren Fernando VII.aren gobernu absolutista berrezartzeko.
- 1860. Will Keith Kellogg, Kellogg enpresa sortuko zuena, jaio zen.
- 1906. Vesubio sumendiak Napoli suntsitu zuen.
- 1915. Billie Holiday, estatubatuar jazz abeslaria, jaio zen.
- 1939. Francis Ford Coppola, estatubatuar zinemagilea, jaio zen.
- 1947. Henry Ford, AEBetako Ford auto-enpresaren sortzailea, hil zen.
- 1954: Jackie Chan, txinatar aktorea, jaio zen.
- 1963. Jaime de Marichalar, Lugoko dukea, jaio zen.
- 1969. Interneten jaiotzaren data sinbolikoa.
- 1199. Ingalaterrako Rikardo I.a Lehoibihotza hil zen.
- 1606. Espainiako Filipe III.aren gortea Valladolidetik Madriera aldatu zen.
- 1804. Napoleon Bonaparte frantsesen enperadore koroatu zuten.
- 1814. Napoleon Bonapartek abdikatu zuen, ondoren Elba irlara bidaliko zutelarik.
- 1891. Lehen Olinpiar Joko modernoak hasi ziren Atenasen, 1.500 urte lehenago Teodosio I.ak Jokoak debekatu ondoren.
- 1909. Robert Peary eta Matthew Henson estatubatuar esploratzaileak Ipar Polora ailegatu ziren, bertara iritsitako lehen gizakiak.
- 1917. Lehen Mundu Gerra: Ameriketako Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Alemaniari.
- 1943. Antoine de Saint-Exupéryk idatzitako Printze Txikia argitaratu zuten.
- 1968. Massielek irabazi zuen Londresen Eurovisión deritzona, La, la, la abestiarekin.
- 1971. Ígor Stravinski, errusiar konpositorea, hil zen.
- 1991. Golkoko Gerra: Irakek bakerako baldintzak onartu zituen.
- 1992. Bosnia-Herzegovinaeko gerra zibila hasi zen.
- 1992. Isaac Asimov, idazle Errusiarra hil zen (j.1902).
- 1994. Ruandako genozidioa. Misil batek Juvénal Habyarimana presidentea zihoan hegazkina bota zuen. Hurrengo 2 hilabeteetan, militarrek eta Interahamwe miliziek 800.000 tutsi eta oposizioko hutu asasinatu zituzten.
- 2005. Rainier III Monakoko Printzea hil zen (j. 1923).
- 1614. Virginian, Pocahontas eta John Rolfe ingeles kolonoa ezkondu ziren.
- 1794. Georges Jacques Danton eta haren aldekoak exekutatu zituzten gillotinan.
- 1944. Xabier Lete abeslari eta olerkari oiartzuarra jaio zen.
- 1947. Gloria Macapagal-Arroyo filipinar presidentea jaio zen.
- 1948. Les Binks eta Dave Holland, Judas Priest bandako kideak, jaio ziren.
- 1951. AEBetan, Ethel eta Julius Rosenberg heriotza-zigorrera kondenatu zituzten, SESBen aldeko espioitza egitea egotziz.
- 1955. Londresen, Winston Churchillek lehen ministro izateari utzi zion.
- 1963. Telefono gorria konektatu zuten. Egia esan, beltza zen eta estatubatuar presidentea zen John Kennedyren despatxoa (Washington DCn) eta sobietar Nikita Jrushchovena (Mosku) lotzen zituen.
- 1975. Chiang Kai-shek, txinatar politikari eta militarra, hil zen.
- 1976. Howard Hughes estatubatuar magnatea hil zen.
- 1994. Kurt Cobain, Nirvanaren estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1967).
- 636. San Isidoro Sevillakoa hil zen
- 1284. Alfonso X.a Jakintsua, Gaztela eta Leoiko erregea, jaio zen.
- 1581. Sir Francis Drakeek Lurrari bira eman zion. Lortu zuen lehenengo ingelesa izan zen, Elkano baino 60 urte beranduago.
- 1823. Carl Wilhelm Siemens alemaniar injinerua jaio zen.
- 1854. Vienan (Austria), Austriako Frantzisko Jose I.a Sissirekin ezkondu zen.
- 1884. Isoroku Yamamoto, japoniar almirantea eta Pearl Harborren aurkako sorpresazko erasoaren egilea, jaio zen.
- 1917. Errusian (Petrogradon) Leninek Apirileko Tesiak zabaldu zituen.
- 1929. Carl Benz, autoentzako gasolina motorren asmatzailea, hil zen.
- 1931. Andre Michelin, fratses industriaria eta neumatikoaren asamatzaileetako bat, hil zen.
- 1945. Daniel Cohn-Bendit, Frantziako Maiatzaren liderra, jaio zen.
- 1949. Washingtonen, 12 estatuen artean, NATO sortu zuten.
- 1968. Memphisen (AEB) Martin Luther King asasinatu zuten.
- 1975. Kalifornian (AEB) Bill Gates eta Paul Allenek Microsoft sortu zuten.
- 1979. Heath Ledger aktore australiarra hil zen (h. 2008).
- 2009. Sarrera salmenta penagarri baten ondoren, AC/DC bandak izugarrizko emanaldia egin zuen Barakaldoko BECen.
- 1493. Bartzelonan, Errege-erregina Katolikoek Kristobal Kolonekin egon ziren.
- 1507. Martin Lutero egin zuten apaiz.
- 1882. AEBetan, Jesse James bandoleroa asasinatu zuten, 16 urtez bere atzetik ibili ondoren.
- 1917. Vladimir Lenin erbestea utzi eta Errusiara iritsi zen, Errusiako Iraultzan boltxebikeek lidergoa hartuz.
- 1934. Jane Goodall, ingeles naturalista jaio zen.
- 1970. Urtain europako txapeldun egin zen.
- 1975. Anatoly Karpov munduko txapeldun egin zen xaken, Bobby Fischer ez zelako azaldu.
- 1979. Espainian frankismo ondorengo lehen hauteskunde munizipalak egin ziren.
- 1993. Joxe Miel Iztueta “Lazkao Txiki“, bertsolari eta txiste-kontalaria.
- 742. Karlomagno, frankoen errege eta mendebaldeko erromatar inperioaren enperadorea, jaio zen.
- 1332. Araba Gaztelako Koroaren eskuetan jarri zen, honek haren forua bermatzen zuelarik.
- 1792. Lehen dolarra akuinatu zuten.
- 1805. Hans Christian Andersen idazlea jaio zen.
- 1840. Émile Zola idazlea jaio zen.
- 1934. Manuel Azañak Izquierda Republicana alderdia sortu zuen.
- 1948. Europarentzako Marshall Plana jarri zuten abian.
- 1949. NATOren testu onartu zuten eta 3 egun beranduago sinatuko zuten.
- 1954. Bartzelonara Semiramis ontzia iritsi zen, Dibisio Urdineko 286 bolondres ekarriz.
- 2005. Joan Paulo II Aita Santua (1978) hil zen 85 urterekin, gaixotasun infekzioso baten ondorioz; lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora.
- 1721. La Granjako jauregia hasi ziren egiten Segovian.
- 1767. Karlos III.aren dekretu batek Jesusen Lagundia bota zuen Espainiatik.
- 1810. Napoleon Austriako enperadorea zen Frantzisko I.aren alabarekin, Maria Luisarekin, ezkondu zen.
- 1825. Ludwig van Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretatu zuten lehen aldiz Frankfuten.
- 1867. Parisen Industria eta Arteen Erakusketa Unibertsala inaguratu zuten, Napoleon III.ak ospe gehiago irabazi nahian.
- 1901. James Gibb injineruak mahai-tenisa edo ping-ponga asmatu zuen.
- 1924. Hitlerri 5 urterako kartzela zigorra esleitu zioten, aurreko azaroaren 8an babariar gobernua hartu nahi izateagatik.
- 1933. Naziek juduen jazarpena hasi zuten, bere negozioak boikoteatuz.
- 1936. Austriak derrigorrezko zerbitzu militarra ezarri zuen.
- 1938. Suitzak Nescafe kafe instantaneo fabrika sartu zuen.
- 1939. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Madril errenditu eta gero, diktadura frankista hasi zen.
- 1940. San Lorenzo del Escorialen (Madrilen), Franco jeneralak Erorien Bailararen inagurazio sinbolikoa egin zuen.
- 1959. Francok Erorien Bailara inaguratu zuen.
- 1965. Helena Rubinstein hil zen (j. 1870).
- 1976. Max Ernst hil zen (b. 1891).
- 1993. Juan Borboikoa hil zen (j. 1913).