- 12. Cayo Julio César Augusto Germánico, Kaligula, enperadore erromatarra, jaio zen (h. 41).
- 161. Komodo, enperadore erromatarra, jaio zen (h. 192).
- 1813. Tropa ingeles eta portugaldarrek, Espainiaren aliatuak zirenak, Wellington jeneralaren lemapean Donostiari su eman zioten frantziarrak kanporatzeko.
- 1839. Bergarako besarkadaren bidez, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zitzaion.
- 1870. Maria Montessori, hezitzaile italiarra, jaio zen (h. 1952).
- 1879. Alma Mahler, Gustav Mahler, Walter Gropius eta Franz Werfelen emazte izan zena jaio zen (h. 1964).
- 1888. Jack destripatzaileak Mary Ann Nichols erail zuen. Bere lehen hilketa izan zen.
- 1913. Ambros, El Capitán Trueno-ren sortzaile grafikoa, jaio zen (h. 1992).
- 1928. Turkiak alfabeto arabiarra alde batera utzi eta latindarra onartzea adostu zuen.
- 1939. Alemania naziak irrati-estazio bati egindako eraso poloniarra aipatu zuen, Hitlerri biharamunean Polonia erasotzeko aitzakia emanez eta horrekin Bigarren Mundu Gerra hasiz.
- 1972. Bobby Fischer munduko xake txapeldun bihurtu zen, Boris Spassky sobietarraren aurka.
- 1986. Admiral Nakhimov bidaiari ontzi sobietarra Itsaso Beltzean hondoratu zen Pyotr Vasev kargaontziarekin talka egin ondoren, 398 bidaiari hil zirelarik.
- 1997. Diana Spencer, Galesko printzesa, hil zen (j. 1961).
- 2003. Mario Onaindia, euskal politikaria, hil zen (j. 1948).
- 2006. Edvard Munchen Garrasia, 2004ko abuztuaren 22an ostua, polizia norvegiarrak berreskuratu zuen sarekada batean.
- 526. Teodoriko Handia, ostrogodoen erregea, hil zen (j. 454).
- 1282. Aragoiko Pedro III.aren armadak lur hartu zuen Siziliako Trapani hirian. Bertakoek erabat izutu ziren Desperta Ferro oihu eginez gerturatzen ari zitzaizkien almogabare haiekin eta alde egin zuten Karlos Anjoukoarekin batera, Aragoiko erregeari Palermoko bidea libre utziz eta Siziliako errege egiten utziz.
- 1334. Petri I.a Gaztelakoa Ankerra, Gaztelako erregea (h. 1369).
- 1797. Mary Shelley, idazle ingelesa eta Frankenstein idatzi zuena, jaio zen (h. 1851).
- 1848. Costa Ricak bere independentzia aldarrikatu zuen.
- 1871. Ernest Rutherford, fisikari eta kimikari zeelandarra eta 1908ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1937).
- 1874. Erresuma Batuan gehienez 10 orduko laneguna ezarri zuten, baita 9 urtetik beherakoek lanik ez egitea ere.
- 1879. Thomas Alva Edisonek bere lehen aparatu telefonikoa aurkeztu zuen, Felipe Heissen aurreko sistema hobetu zuena, Antonio Meuccik perfekzionatua (baina Bellek hartu zuen bere gain lorpena).
- 1902. Pelée sumendiko isuri piroklastikoak 1.300 lagun hil zituen Morne Rouge herrian, Martinikan.
- 1918. Vladimir Leninek atentatu politiko bat pairatu zuen eta bizitza osorako lesioak geratu zitzaizkion.
- 1923. Dolar estatubatuar bat 10 milioi marko alemaniarrengatik aldatzen zen.
- 1926. Ernst Vierkotter igerilari alemaniarrak Mantxako itsasoa zeharkatu zuen errekorra jarriz: 12 ordu eta 42 minutu.
- 1945. Mexikoko gobernuak Espainiako atzerriratutako gobernu errepublikarra onartu zuen.
- 1956. Aita Donostia (Jose Gontzalo Zulaika), euskal idazle, musikagile, ikertzaile eta euskaltzain urgazlea, hil zen (j. 1886).
- 1958. Anna Politkovskaia, kazetari errusiarra, jaio zen (h. 2006).
- 1960. Jabier Muguruza euskal idazle eta musikagilea jaio zen.
- 1962. Alexander Litvinenko, errusiar militarra eta espia, jaio zen.
- 1979. ETAk polizia nazional bat hil zuen Zumarragan, eta beste bat Donostian.
- 1984. NASAren Discovery transbordadore espaziala lehen aldiz jaurti zuten.
- 1987. Ben Johnson atleta kanadarra munduko gizonik lasterrena bihurtu zen Erroman, 100 metro libreen proban 9,83 segundoko marka ezarriz.
- 1991. Azerbaijanek SESBrekiko independentzia lortu zuen.
- 1993. Hassan II.a Marokoko erregeak bere izeneko Meskita Handia inauguratu zuen Casablancan, munduko handiena Mekaren ondoren.
- 1995. Sterling Morrison, estatubatuar gitarrista eta The Velvet Underground bandako kidea, hil zen (j. 1942).
- 1997. Diana printzesa, Lady Di, hil zen istripu batean (j. 1961).
- 2006. Naguib Mahfuz, idazle egiptoarra eta Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1911).
- 708. Japonian, txanponak akuinatu zituzten lehen aldiz. Japoniar egutegiko egun sinbolikoa 708ko abuzutaren 10a da.
- 1533. Almagroren agindupeko espainiar konkistatzaileek Atahualpa enperadore inka exekutatu zuten Cajamarca herrian, garrotea erabiliz.
- 1541. Otomandarrek Buda hartu zuten, hungariar inperioren hiriburua.
- 1632. John Locke, ingeles enpirista eta filosofoa, jaio zen (h. 1704).
- 1825. Portugalek Brasilgo inperioaren independentzia onartu zuen, milioi bat libra esterlina ordaintzearen truke.
- 1831. Michael Faraday ingelesak dinamoa asmatu zuen.
- 1632. John Locke, filosofo ingelesa, jaio zen (h. 1704).
- 1858. Jose Maria Iparragirrek bigarren aldiz hartu zuen Ameriketarako itsasontzia, Baionan.
- 1885. Gottlieb Daimlerrek lehen motozikleta patentatu zuen.
- 1915. Ingrid Bergman aktorea jaio zen, Stockholmen eta 1982ko egun berean hil zen.
- 1920. Charlie Parker, estatubatuar jazz saxofonista, jaio zen.
- 1929. Graf Zeppelin zepelin alemaniarrak lehen aldiz eman zion munduari bira airez.
- 1947. Manuel Rodriguez, Manolete, toreatzaile espainiarra, hil zen.
- 1958. Michael Jackson, abeslari estatubatuarra, jaio zen (h. 2009).
- 1966. San Frantziskon, (AEB), The Beatles taldeak bere azken zuzeneko kontzertua egin zuen, Candlestick Parken 42.500 pertsona bilduz.
- 1975. Eamon de Valera, politikari irlandarra, hil zen (j. 1882).
- 2005. Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen New Orleansen, hiriaren %80a ur azpian utziz. 1.600 hildakotik gora Misisipiko estatuan.
- 430. San Augustin Hiponakoa, filosofo eta teologo aljeriarra, Eliza Katolikoaren santua, hil zen (j. 354).
- 473. Orestes erromatar jeneralak Julio Nepote enperadorea Ravenatik ihes egitera eta bere semea zen Romulo Augustulo ondorengo izendatzera behartu zuen.
- 1498. Isabel Aragoi eta Gaztelakoa, Fernando II.a Aragoikoaren eta Isabel I.a Gaztelakoaren alaba eta Portugalgo erregina, hil zen.
- 1521. Turkiarrek garaiko Bulgariako hiriburua zen Belgrad hartu zuten.
- 1749. Johann Wolfgang von Goethe, idazle alemaniarra, jaio zen (h. 1832).
- 1828. Leo Tolstoi, idazle errusiarra, jaio zen (h. 1910).
- 1849. Hilabete bateko sitiatzearen ostean, Venezia, bere burua independente aldarrikatu zuena, Austriarekin batu zen.
- 1903. Harley-Davidson Motor Company enpresa sortu zen Estatu Batuetan.
- 1916. Lehen Mundu Gerra: Alemaniak gerra deklaratu zion Errumaniari eta Italiak Alemaniari.
- 1920. Emakumeen bozka eskubidea onartu zen Estatu Batuetan.
- 1963. Eskubide zibilen aldeko manifestazioa Washingtonen: Martin Luther King Jr.-ek I Have A Dream (Nik amets bat dut) hitzaldia eman zuen.
- 1965. Satoshi Tajiri, bideojoko diseinatzaile japoniarra eta Pokémonen sortzailea, jaio zen.
- 1988. Erakusketa bateko hegazkin italiarren arteko aire istripua gertatu zen Rammstein-en (Alemania). 70 hildako eta 400 zauritu larri izan ziren.
- 1995. Michael Ende, alemaniar idazlea, hil zen (j. 1929).
- K. a. 55. Julio Zesar erromatarra Britainiara heldu zen lehen aldiz.
- 1557. San Quintin hiria errenditu zen Espainiako Filipe II.aren tropen aurrean.
- 1576. Tiziano, margolari italiarra, hil zen.
- 1635. Félix Lope de Vega y Carpio, espainiar idazlea, hil zen (j. 1562).
- 1770. Georg Wilhelm Friedrich Hegel, alemaniar filosofoa, jaio zen (h. 1831).
- 1783. Montgolfier anaiek globo bat jaurti zuten espaziora Parisen, eta 45 minututan 20 kilometro egin zituen.
- 1813. Napoleonen tropek Austria, Prusia eta Errusiakoak garaitu zituzten Dresdeko batailan.
- 1828. Uruguaik independentzia politikoa lortu zuen.
- 1874. Carl Bosch, kimikari eta industrial alemaniarra eta 1931ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen.
- 1883. Lau eztanda erraldoiek, Krakatoa sumendiaren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Java eta Sumatra uharteetan (Indonesia). Irla hau betirako desagertu zen.
- 1893. Sagasta Donostian izan zen eta Gernikako Arbola abestea debekatu zuten. Istiluen ondorioz hiru lagun hil ziren.
- 1900. Ibilbide luzeko lehen autobus linea (320 km-koa) hasi zen martxan London eta Leeds artean, astean behin bi egunetan egiten zen distantzia.
- 1908. Bi bonbak leher egin zuten Bartzelonan (ikus Bartzelonako Aste Tragikoa).
- 1908. Lyndon Johnson, AEBetako 36. presidentea izango zena (1963 – 1969), jaio zen.
- 1925. Leopoldo Pirelli, Pirelliko presidente ohia, jaio zen.
- 1931. Michael Faraday britainiarrak indukzio magnetikoaren fenomenoa aurkitu zuen.
- 1952. Luxemburgon bukatu zituzten nazismoaren konpentsazioei buruzko negoziazio germano-israeldarrak. Alemaniak 3.000 franko ordainduko zizkion Israeli.
- 1953. Willy DeVille, estatubatuar abeslari eta konpositorea, jaio zen (h. 2009).
- 1965. Le Corbusier, arkitekto suitzarra, hil zen (j. 1887).
- 1967. Brian Epstein, britainiar enpresaria eta The Beatles taldearen managerra, hil zen.
- 1972. AEBetan Richard Nixonek derrigorrezko soldadutza kendu zuen.
- 1990. 200 meatzari inguru hil ziren Dobrniatik gertuko (Jugoslavia) eztanda batean.
- 1890. Man Ray, estatubatuar artista, jaio zen.
- 1991. Mikhail Gorbatxev SESBeko presidente ohia 15 errepublika berriek batasun militar eta ekonomikoa manten zezaten eskatu zuen.
- 1991. Moldaviak SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 2006. Kanariar uharteetara zihoazen hamabost etorkinen gorpuak aurkitu zituzten Mauritaniako hondartzetan.
- 2006. María Capovilla, munduko pertsonarik zaharrenetako bat, hil zen ia-ia 117 urte zituenean (j. 1889).
- 1743. Antoine Lavoisier, kimikari frantziarra, jaio zen (h. 1794).
- 1845. Mary Ann Nichols, Jack Destripatzailearen lehen biktima izango zena, jaio zen (h. 1888).
- 1890. Hiltzera zigortutako preso bat aulki elektrikoa erabiliz hil zuten lehenengo aldiz New Yorken (AEB).
- 1898. Peggy Guggenheim, mezenas estatubatuarra, jaio zen (h. 1979).
- 1910. Kalkutako Teresa, monja katolikoa eta Karitatearen Misiolariak-en sortzailea, jaio zen (h. 1997).
- 1936. British Broadcasting Corporation-ek (BBC) lehen emanaldia egin zuen telebista bidez.
- 1937. Laredon eta Santoñan (Kantabria) eusko gudariek azkena eman zioten beren borrokari.
- 1944. Maureen Tucker, estatubatuar musikaria eta The Velvet Underground bandako kidea, jaio zen.
- 1949. Semipalatinsken (Kazajstan), SESBek bere lehen bonba atomikoa probatu zuen. Lehen Tximista edo Joe 1 deitu zioten.
- 1952. Erreakzio-hegazkin britainiar batek Ozeano Atlantikoko joan etorriko bidaia egin zuen lehen aldiz.
- 1974. Charles Lindbergh, estatubatuar abiadore eta injinerua, hil zen (j. 1902).
- 1978. Joan Paulo I.a Aita Santu aukeratu zuten.
- 1980. Macaulay Culkin, aktore estatubatuarra, jaio zen.
- 1983. Euskal Herrian inoiz izandako uholderik handienetarikoa gertatu zen, dozenaka lagun hil eta kalte ikaragarriak eragin zituena.
- 2002. Baltasar Garzon epaileak bosteraino luza zitezkeen hiru urtez Batasunaren aktibitate publiko nahiz pribatu guztiak debekatu zituen espainiar estatuan.
- 2006. Iruñeako gartzelan 21 urteko preso bat hilik aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin eta gero.
- 2008. Errusiak Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartu zuen.
- 79. Vesubio mendiaren 2. eztandak.
- 1530. Ivan IV.a Errusiakoa Izugarria Tsar-a jaio zen (h. 1584).
- 1609. Galileo Galileik bere lehen teleskopioa aurkeztu zuen Veneziako Senatuaren aurrean.
- 1721. Gipuzkoak Gaztelarekin bat egin zuen.
- 1900. Friedrich Nietzsche, idazle eta filosofo prusiarra, hil zen (j. 1844).
- 1930. Sean Connery, aktore eskoziarra, jaio zen.
- 1949. Gene Simmons, israel-estatubatuar abeslari eta bacua eta Kiss bandako kidea, jaio zen.
- 1951. Rob Halford, britainiar abeslaria eta Judas Priest bandako kidea, jaio zen.
- 1954. Elvis Costello, musikari, abeslari eta konpositore britainiarra, jaio zen.
- 1958. Tim Burton, zine zuzendari estatubatuarra, jaio zen.
- 1970. Claudia Schiffer, modelo alemaniarra, jaio zen.
- 1978. Juan de Ajuriagerra, EAJko politikaria Espainiako Gerra Zibilean eta Frankismoan, hil zen (j. 1903).
- 1984. Truman Capote, idazle estatubatuarra, hil zen (j. 1924).
- 1989. Voyager 2 espazio zunda Neptunora iritsi zen, hamabi urtez espazioan ibili ondoren.
- 1991. Suedian, Linus Torvalds ikasleak mezu bat bidali zuen garatzen aritu zen Linux sistema eragile berria zela eta.
- 2001. Haakon printzea, Norvegiako koroaren oinordekoa, Mette-Marit Thessesekin ezkondu zen Oslon.
- 79. Vesubio sumendia piztu zen eta errautsez estali zuen Ponpeia hiri erromatarra.
- 410. Alariko I.aren bisigodoek Erroma arpilatu zuten.
- 1484. Bartolomé de las Casas, dominikoa, Chiapaseko (Mexiko) gotzaina eta amerikar indigenen defendatzailea, jaio zen (h. 1566).
- 1572. San Bartolome eguneko sarraskia: 3.000 higanot baino gehiago hil zituzten Parisen.
- 1873. Hirugarren Gerra Karlista: Karlistek Lizarra bereganatu zuten.
- 1929. Yasser Arafat, politikari palestinarra eta 1994ko Bakearen Nobel Saria, jaio zen (h. 2004).
- 1932. Xabier Arzalluz, politikari euskalduna eta EAJren EBBko lehendakari ohia, jaio zen.
- 1940. Bigarren Mundu Gerra: Arranoaren eguna, akats baten ondorioz zibilak bonbardatu zituzten Londonen eta erantzuteko Ingalaterrak Berlin bonbardatu zuen.
- 1944. Bigarren Mundu Gerran, Paris okupazio alemanetik askatua izan zen.
- 1991. Ukrainak SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen, Mikhail Gorbatxevek kargua utzi zuen egun berean.
- 1995. Microsoftek Windows 95 sistema eragilea merkaturatu zuen.
- 2003. Fernando Alonsok Hungariako Sari Handia irabazi zuen Formula 1eko Sari Handi bat irabazten zuen pilotu gazteena izanez.
- 2006. Natasha Kampuschek, zortzi urteetan zehar bahiturik egondako neska austriarrak, bere bahitzailearengandik ihes egitea lortu zuen. Ordu batzuk lehenago, bahitzaileak bere buruaz beste egin zuen.
- 2006. Nazioarteko Astronomia Elkarteak Pragan eginiko bileran, Plutoni planeta estatusa kendu eta planeta ipotx izendatu zuen. Honela, Eguzki Sistema bederatzi planetatik zortzira pasatu zen.
- 686. Charles Martel buruzagi frankoa, Karlomagnoren aitona izango zena, jaio zen (h. 741).
- 1591. Fray Luis Leongoa, profesore, teologo eta poeta, hil zen (j. 1527).
- 1754. Luis XVI.a, Frantziako erregea, jaio zen (h. 1793).
- 1839. Qing dinastiaren aurkako gerra prestatzen, gerora Lehen Opio Gerra izango zena, Britainia Handiaren armadak Hong Kong itsas portua bereganatu zuen.
- 1914. Lehen Mundu Gerra: Japonia aliatuen bandora elkartu zen eta Alemaniari gerra deklaratu zion.
- 1926. Rodolfo Valentino, aktore italiar-estatubatuarra, jaio zen.
- 1927. Epaiketa eztabaidagarri baten ondoren eta mundu osoan protestak egin arren, Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti italiar jatorriko anarkista estatubatuarrak exekutatu zituzten aulki elektriko bidez Massachusetts estatuan, hilketa eta lapurreta leporatuz.
- 1939. Bigarren Mundu Gerra: SESBak eta Hirugarren Reich alemaniarrak Ribbentrop-Molotov Ituna sinatu zuten.
- 1973. Augusto Pinochet armadako komandante-buru izendatu zuen Txileko presidente Salvador Allendek.
- 1973. Suediako banku batean lapurreta egin zuten, bertako egoerak Stockholm-eko Sindromea izena sortu zuelarik.
- 1977. AEBetan, 50 azkarrago exekutatu zituzten Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti sinbolikoki exoneratu zituen Massachusettseko gobernadoreak.
- 1978. Kobe Bryant, saskibaloi jokalari estatubatuarra, jaio zen.
- 2005. Israelek Gaza behin betiko utzi zuen.
- 2006. Lau polizoi ailegatu ziren Bilboko portura, Rotterdamera zihoan itsasontzi batean.
- 2006. Natascha Kampuschek alde egin zuen 8 urtez bahituta egon ondoren.
- 1777. Juan Antonio Mogel euskal idazle eta apaizak Inkisizioaren epaimahai aurrean agertu behar izan zuen Logroñon.
- 1791. Esklaboen matxinada piztu zen Saint-Domingue kolonia frantziarrean, Haitiko Iraultza hasiz.
- 1864. Lehenengo Ginebrako Konbentzioa sinatu zuten, geroago Nazioarteko Gurutze Gorria izango zenari hasiera emanez.
- 1878. Maria Kristina Borboikoa, Espainiako erregina kontsortea eta Fernando VII.aren emaztea (1829-1833), Espainiako erreginaordea (1833-1840), eta Isabel II.aren ama, hil zen (j. 1806).
- 1902. Leni Riefenstahl, Alemaniako zinemagilea, jaio zen (h. 2003).
- 1904. Deng Xiaoping, txinatar politikaria, jaio zen (h. 1997).
- 1910. Japoniak Korearen anexioa iragarri zuen ofizialki.
- 1922. Irlandako Armadaren komandante buru zen Michael Collins hil zuten segada batean Cork konderriko Béal na mBláth herrixkan (j. 1890).
- 1945. Potsdam-go Biltzarra: Europako mapa politikoa definitu zen Bigarren Mundu Gerraren ostean.
- 1962. Jokin Mujika, txirrindulari itsasondoarra, jaio zen.
- 1968. Anne Nurmi, finlandiar teklista eta Lacrimosa bandako kidea, jaio zen.
- 1991. Sobietar Batasuneko armada hiru errepublika baltikoetatik (Estonia, Letonia eta Lituania) erretiratu zen.
- 2004. Garrasia eta Madonna, Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
- 2006. Hegazkin errusiar bat erori zen Ukraina eta Errusiako mugan. 171 hildako, horien artean 45 haur.
- 1520. Gaztelako Komuneroen gerran, Karlos I. aren tropek Medina del Campori su eman zioten.
- 1792. Frantziako Iraultzan gillotina bidezko lehen exekuzioa egin zen, metodo ankerragoak ordezkatuz.
- 1911. Mona Lisa edo Gioconda margolana, Leonardo da Vinciren olio pintura, Louvre museotik lapurtu zuten Parisen. Bi urte geroago aurkitu zuten Florentzian.
- 1940. Leon Trotski iraultzaile errusiarra, Mexikon eraila izan zen (j. 1879).
- 1945. Stalingradeko bataila hasi zen Alemania eta Sobietar Batasunaren artean.
- 1952. Joe Strummer, britainiar abeslaria eta The Clash bandako kidea, jaio zen (h. 2002).
- 1960. Ernest Hemingwayk eta Anjel Goenagak hitzarmena sinatu zuten Donostiako Maria Cristina hotelean, Agurea eta Itsasoa euskaraz argitaratzeko egile eskubiderik ordaindu gabe.
- 1967. Serj Tankian, libaniar eta estatubatuar abeslaria eta System of a Down bandako kidea, jaio zen.
- 1975. Madrilen (Espainia) GRAPO taldea bere ekintzak egiten hasi zen Goardia Zibilaren bi zakur akabatuz.
- 1986. Nyos lakuko erupzio limniko batek inguruko herrixketako 1.800 lagun eta 3.500 etxabere hil zituen Kamerunen.
- 1991. Errusian Mikhail Gorbatxeven eta honek SESB ohian harturiko neurrien aurkako estatu kolpea hasi zen (Belovezhie-ko Akordioa).
- 1991. Letoniak SESBarekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 2006. Tren istripua Palentziako Villada herrian. Sei hildako egon ziren, TALGO tren bat gehiegizko abiaduragatik bere bidetik irten eta gero. Hildakoen artean Pasaiako bikote bat egon zen.
- 1915. Koldo Mitxelena, euskaltzain osoa 1952tik 1987ra, jaio zen Errenterian (h. 1987).
- 1572. Migel Lopez Legazpikoa konkistatzaile gipuzkoarra, hil zen (j. 1502/03).
- 1890. Howard Phillips Lovecraft, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1937).
- 1897. Michele Angiolillo, italiar anarkista, hil zuten Bergaran, Canovas del Castillo erail zuelako (j. 1871).
- 1920. AEBetan, lehen aldiz irratiz eman zituzten albisteak.
- 1934. Alemanian, Adolf Hitlerrek presidentetza lortu zuen.
- 1937. El Fary jaio zen (h. 2007).
- 1941. Slobodan Milosevic, Serbiako presidentea (1989 – 1997) eta Jugoslaviakoa (1997 – 2000), jaio zen.
- 1948. Robert Plant, britainiar abeslaria eta Led Zeppelin bandako kidea izana, jaio zen.
- 1968. Sobietar Batasuneko tropak eta 5000 gerra-gurdi inguru Txekoslovakian sartu ziren, Pragako Udaberria izeneko irekitze politikoko garaia bat-batean amaiaraziz.
- 1991. Estoniak SESBekiko independentziaren aldarria egin zuen.
- 1998. Ameriketako Estatu Batuetako armadak ustezko gotorleku terroristak bonbardatu zituen Sudan eta Afganistanen.
- 2006. Kongora umeak adoptatzera joandako bi familia espainiar handik atera ezinean aurkitu ziren, burokrazia eta bertako gerra egoeragatik.
- 2006. Etorkinen etorrera masiboa Kanariar uharteetan. Guztira 2.000 etorkinetik gora ailegatu zen Kanarietako hondartzetara egun gutxitan.
- 2008. Spanairren JK 5022 hegaldiak istripu larria izan zuen Madril-Barajaseko aireportuan, 154 pertsona hil zirelarik eta 18 bizirik irten.
- 14. Zesar Augusto, lehen enperadore erromatarra, hil zen (j. K. a. 63).
- 1580. Andrea di Pietro dalla Gondola, Andrea Palladio izenez ezaguna, Pizkundeko italiar arkitekto ospetsua, hil zen (j. 1508).
- 1662. Blaise Pascal, fisikari frantziarra eta prentsa hidraulikoaren asmatzailea, hil zen (j. 1623).
- 1819. James Watt, lurrun makinaren asmatzaile britainiarra, hil zen (j. 1736).
- 1871. Orville Wright, hegazkintzaren aitzindari estatubatuarra, jaio zen (h. ).
- 1883. Coco Chanel, moda diseinatzaile frantziarra, jaio zen (h. 1971).
- 1919. Afganistan Erresuma Batuarekiko independizatu zen.
- 1945. Ian Gillan, britainiar abeslaria eta Deep Purple bandako kidea, jaio zen.
- 1946. Bill Clinton, Ameriketako Estatu Batuetako 43. presidentea (1993-2001), jaio zen.
- 1960. Sputnik programaren barnean(SESB), Sputnik 5 satelitea bidali zuten espazioara, Belka eta Strelka txakurrak, 40 xagu, 2 arratoi eta hainbat landare zeramatzalarik barnean.
- 1966. Lurrikara baten ondorioz 25.000 lagun hil ziren Turkian.
- 1973. Mette-Marit de Noruega, Norvegiako printzesa, jaio zen.
- 1977. Groucho Marx, aktore eta umorista estatubatuarra, hil zen (j. 1890).
- 1977. Iban Mayo, txirrindulari euskalduna, jaio zen.
- 1978. Rex zinema aretoan (Teheran, Iran) piztutako sutearen ondoren, 477 pertsona hil ziren.
- 1980. Otto Frank, alemaniar judua eta Anne Franken aita, hil zen (j. ).
- 2002. Eduardo Chillida, eskultore donostiarra, hil zen (j. 1924).
- 1227. Gengis Khan, mongoliar inperioaren sortzailea, hil zen.
- 1492. Antonio de Nebrijaren Gramática castellana argitaratu zuten.
- 1572. Parisen, Frantziako errege hugonotea zen Henri IV.a eta Margarita Valoisekoa ezkondu ziren, protestante eta katolikoak bateratzeko ahaleginean.
- 1812. Britainia Handiak lur estatubatuarrak inbaditu zituen. James Madison presidenteak Etxe Zuritik aldegin zuen.
- 1830. Francisco Jose, austriar enperadorea (1848-1916), hungariako erregea (1867-1916) eta Sissiren senarra, jaio zen (h. 1916).
- 1834. Arantzazuko baselizari su eman zioten, eta erabat suntsitu zuten.
- 1845. Joan Ignazio Iztueta idazle zaldibitarra hil zen (j. 1767).
- 1858. Europa eta Amerikaren arteko lehenengo urpeko kable bidezko komunikazioa lortu zen.
- 1930. Liviu Librescu, israel-estatubatuar zientzilaria eta Virginia Techeko sarraskian hilko zena, jaio zen (h. 2007).
- 1933. Roman Polanski, poloniar film zuzendaria, jaio zen.
- 1936. Federico García Lorca hil zen (j. 1898).
- 1937. Robert Redford, aktore eta zine zuzendari estatubatuarra, jaio zen.
- 1941. Adolf Hitlerrek eutanasia sistematikoa agindu zuen buruko gaixotasuna zuen edonorentzat.
- 1947. Espainiako itsas armadaren lehergailu biltegi batek eztanda egin zuen Cadizen, 150 hildako eta 5.000 zauritutik gora eraginez.
- 1958. Vladimir Nabokoven Lolita argitaratu zen.
- 1969. Jimi Hendrixek Woodstockeko azken egunean jo zuen.
- 1975. Igor Elortza, bertsolari bizkaitarra, jaio zen.
- 1977. Steve Biko atxilotu zuen polizia sudafrikarrak, 1967an King William’s Townen egindako terrorismo ekintzagatik. Egun batzuk geroago, hil egingo zen apartheideko poliziak emandako palizagatik.
- 1995. Julio Caro Baroja, antropologo, historialari eta hizkuntzalaria, hil zen.
- 2008. Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak brontzezko domina lortu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetako pistako puntuaketa proban.
- 1850. José de San Martín, argentinar militarra eta Ameriketako Askatzaileetako bat, hil zen (j. 1778).
- 1893. Mae West jaio zen (h. 1980).
- 1908. Lehen aldiz marrazki bizidunetako film bat eman zuten.
- 1913. William Mark Felt, Zintzur Hondoa, Watergate kasuaz informatu zuena, jaio zen (h. 2008).
- 1930. Monarkiaren aurkako talde ezberdinek Donostiako Ituna sinatu zuten, II. Errepublika ezartzeko xedean.
- 1943. Robert De Niro, aktore eta zine-zuzendari estatubatuarra, jaio zen.
- 1969. Woodstockeko jaialdian (New York) 400.000 pertsona bildu ziren.
- 1969. Ludwig Mies van der Rohe, alemaniar arkitektoa, hil zen (j. 1886).
- 1987. Spandau-ko espetxean Rudolf Hess hil zen, azken buruzagi nazietako bat eta 20 urte baino gehiago preso egon zen bakarra.
- 2002. Elba ibaiak gainezka egin zuen Dresden eta 1845eko martxoaren 31ko uholde historikoen mailara iritsi zen.
- 1570. Amerikako kolonia espainiarretan Inkisizioa ezarri zen.
- 1773. Klemente XIV.ak Jesusen Konpainia desegin zuen mundu osoan.
- 1888. John Stith Pemberton, estatubatuar kimikaria eta Coca-Colaren sortzailea, hil zen (j. 1831).
- 1896. Espainian Filipinetako altxamenduaren lehenengo berriak iritsi ziren.
- 1913. Ford Motor Company enpresak ekoizpena laukoiztuko lukeen muntaia katea ezartzeko lehen saiakerak egin zituen.
- 1966. Palomaresen (Almeria) eroritako Hidrogeno-bonba jasotzea milioika pezeta kostatuko da.
- 1920. Charles Bukowski idazle estatubatuarra jaio zen (h. 1994).
- 1958. Madonna, abeslari eta aktore estatubatuarra, jaio zen.
- 1960. Zipre Erresuma Batuarengandik independizatu zen.
- 1968. 40 apaizek Bilboko Gotzaitegia okupatu zuten, euskal apaizen atxiloketaz protesta egiteko.
- 1977. Elvis Presley, musikari estatubatuarra, Rockaren Erregea, hil zen (j. 1935).
- 1982. Lehen CDa sortu zen.
- 1985. 1.000 milioi pezeta baino gehiago lapurtu zituzten Bartzelonako Banco Hispano Americano delakoan, butrón taktika erabiliz (zuloak lurrean eta paretetan).
- 1998. 29 hildako eta 200 zauritu eragin zituen bonba-auto bat lehertu zen Omaghen (Ipar Irlanda).
- 2003. Idi Amin, ugandar diktadorea, hil zen (j. 1925).
- 2006. Laredoko gas leherketaren ostean larri zaurituriko emakume getxotarra ospitalean hil zen.
- 768. Orreagako guduan baskoiek Karlomagno garaitu eta Errolan hil zuten Orreagan.
- 1284. Joana I.a Nafarroakoa Filipe IV.a Frantziakoarekin ezkondu zen, urtebete geroago Frantziako erregina bihurtu zelarik.
- 1466. Henrike IV.a Gaztelakoak sorginkeria kasuak epaitzeko ahalmena eman zien Gipuzkoako alkateei.
- 1488. Hernando Kolon, humanista eta kosmografoa eta Kristobal Kolonen semea, jaio zen (h. 1539).
- 1514. Bartolomé de las Casasek La Españolan eman zioten enkomiendari uko egin zion eta Espainiara itzuli zen, indioei ezartzen zitzaizkien abusuak zirela-eta.
- 1527. Fray Luis Leongoa, poeta eta agustinoa, jaio zen (h. 1591).
- 1769. Napoleon Bonaparte, buruzagi militar eta enperadore frantziarra jaio zen (h. 1821).
- 1805. Simon Bolivar askatzaile hego amerikarrak bere aberriaren eta Amerikaren askatasuna zin egin zuen Erroman.
- 1806. Liechtensteinek independentzia politikoa lortu zuen.
- 1866. Atzerriratuta zeuden espainiar progresista eta demokratek Ostendeko Ituna sinatu zuten.
- 1908. Prusian emakumeek unibertsitateetan ikastea baimendu zen.
- 1914. Panamako kanalean zeharreko trafikoa hasi zen itsasontzi komertzial baten igarotzearekin.
- 1815. San Joan Bosco, salesiarren sortzailea, jaio zen.
- 1916. Lehen Mundu Gerra: alemaniarrek Dover, Londres eta Folkestone bonbardatu zituzten.
- 1917. Virginian (AEB) hegazkin baten eta jarraipen estazioaren arteko irratizko eta haririk gabeko komunikazioa lortu zen lehen aldiz, baita bi hegazkinen artekoa ere.
- 1923. Bauhaus Eskola instalatu zen Weimarren.
- 1932. New York-eko CBS telebista katea funtzionatzen hasi zen.
- 1934. Franz von Pape kantzillari ohiak Hitlerri eman zion Paul von Hindenburgen agintea, aurreko abuztuaren 2an hila.
- 1936. Gerra Zibila Euskal Herrian: 27 korellatar atera zituzten kartzelatik. Horietako bati, eskuak moztu zizkioten, kartzelatik irten nahi ez eta hormari etsi-etsian eusten saiatu zelako.
- 1945. Bigarren Mundu Gerra: Hirohito enperadore japoniarrak errenditu egiten zirela adierazi zuen, gerrari amaiera emanez.
- 1947. Erresuma Batuak Commonwealthari Lotutako Estatu Independenteen estatutua eman zien Indiari eta Pakistani.
- 1960. Kongoko Errepublika Demokratikoak independentzia politikoa lortu zuen.
- 1967. René Magritte, belgiar pintorea, hil zen (j. 1898).
- 1969. Bethel herrian (AEB) Woodstock jaialdia hasi zen, 400.000 ikusle bilduz.
- 1985. Bartzelonako Banco Hispano Americanon mila milioi pezetako lapurreta egin zuten.
- 1994. Venezuela: Ilich Ramírez Sánchez, “el Chacal”, Carlos, XX. mendeko terrorista ezagunenetakoa, atxilotu zuten.
- 1996. San Diego, Estatu Batuak: San Diegoko Unibertsitateko ikasle batek hiru irakasle hil zituen.
- 1998. Omaghen (Irlanda) atentatua izan zen auto-bonbaz, IRA Autentikoak erreibindikatuta, 26 pertsona hil zirelarik.
- 2007. Peruko Pisco hirian, Richter eskalan 8 graduko lurrikara batek 540 hildako eta 1.100 zauritu utzi zituen.
- 1682. Mariana Austriakoak Loiolako jauregia eman zion Jesusen Lagundiari.
- 1808. Zaragozan, inbasore frantziarrek lehen setioa hasi zuten, Baileneko batailaren ondoren.
- 1828. Jean Baptiste Elizanburu, idazle lapurtarra, jaio zen (h. 1891).
- 1851. Doc Holliday, estatubatuar dentista eta pistoleroa, jaio zen (h. 1887).
- 1860. Txirrita, garai guztietako bertsolaririk ezagunenetarikoa (h. 1936).
- 1926. René Goscinny, komikigile frantziarra (Asterix), jaio zen (h. 1977).
- 1931. Espainian, Julián Besteiro aukeratu zuten II. Errepublikako presidente.
- 1945. Bigarren Mundu Gerra: sobietarrek Mantxuria inbaditu eta Hiroshima eta Nagasaki bonba atomikoek suntsitu ondoren, Japonia errenditu egin zen.
- 1947. Indiak eta Pakistanek Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuten.
- 1956. Bertolt Brecht, alemaniar dramaturgoa eta poeta, hil zen (j. 1898).
- 1959. Earvin Johnson (Magic Johnson), saskibaloi jokalari estatubatuarra, jaio zen.
- 1971. Bahrainek Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuen.
- 1988. Enzo Ferrari, auto fabrikatzaile italiarra, 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta ondoren, Ferrari automobil markaren sortzailea, hil zen (j. 1898).
- 2003. Estatu Batuetako ipar-ekialdean eta Kanadako zati batean izandako elektrizitate mozketa batek historia osoko itzalaldirik handiena eragin zuen.
- 1521. Mexikon, Cuauhtémoc errenditu beharrean izan zen Hernán Cortésen aurrean. Honek bere burua Espainia Berriko gobernadore eta kapitain nagusi egin zuen.
- 1704. Marlborough dukeak (Espainian, Mambrú deitzen zioten: Mambrú se fue a la guerra…) espainiar eta frantziar tropak garaitu zituen Blenheimeko batailan.
- 1713. Filipe V.a Espainiako errege bezala onartu zuten, Saboyako bakea sinatu ondoren Espainiako Ondorengotzako gerran.
- 1863. Eugène Delacroix, frantziar pintore erromantikoa, hil zen (j. 1798).
- 1866. Giovanni Agnelli, enpresaria, italiar senadorea eta FIATen sortzailea, jaio zen (h. 1945).
- 1871. Karl Liebknecht, alemaniar sozialista, jaio zen (h. 1919).
- 1888. UGT sindikatua sortu zen Bartzelonan, eta bere lehen kongresua egin zen.
- 1899. Alfred Hitchcock zinema zuzendari ingelesa jaio zen (h. 1980).
- 1905. Norvegiak eta Suediak elkarrengandik banantzea erabaki zuten.
- 1913. Harry Brearleyk altzairu herdoilgaitza asmatu zuen.
- 1920. Polonia eta Sobiet Batasunaren arteko gerra: Varsoviako Bataila hasi zen, abuztuaren 25era arte iraun zuena. Armada Gorria menderatua izan zen.
- 1924. Altxamendu militarra hasi zen Marokoko espainiarren eta frantziarren menpeko zonaldeetan. Gerra honek 1927ra arte iraungo du, Abd el-Krim lider riftarrak Argeliara ihes egin arte.
- 1926. Fidel Castro, Kubako buruzagia eta iraultzailea, jaio zen.
- 1940. Bigarren Mundu Gerra: Alemaniak britainiarren aurkako airetiko erasoa hasi zuen.
- 1961. Berlingo harresia eraikitzen hasi ziren.
- 1963. Madrilen, Francisco Granados eta Joaquín Delgado anarkistei heriotza-zigorra eman zieten, aurreko uztailaren 29an egindako atentatuegatik.
- 1967. Amélie Nothomb, belgiar idazlea, jaio zen.
- 1987. Ronald Reaganek Irangate eskandaluaren erantzukizuna bere gain hartu zuen.
- 2006. Mediterraneo itsasoaren ez-ohiko tenperatura igoerak, marmoka izurria eragin zuen Katalunia, Valentzia eta Murtziako hondartza askoren ixtea eraginez.
- K. a. 480. Termopilaseko bataila izan zen pertsiar eta greziarren artean.
- K. a. 480. Leonidas, Espartako erregea, hil zen (j. K. a. 540 inguruan).
- 1002. Almanzor hil zen (j. K. a. 938).
- 1772. Javako irlan, 3.000 pertsona baino gehiago hil ziren Papadang sumendiak eztanda egin ondoren; 3.000 metro neurtzen zituen eta 1.700 metro ondoren.
- 1888. Bartzelonan,UGT sortu zuten.
- 1932. Fernando Arrabal idazlea jaio zen.
- 1957. Richie Ramone, estatubatuar bateria eta The Ramones taldeko kidea, jaio zen.
- 1998. Donostiako zezen plaza berria inauguratu zen Ilunben.
- 258. San Lorenzo, martirizatu eta hil zen.
- 997. Almanzorren tropek Santiago Compostelakoa sakeatu eta suntsitu zuten, hiriko kanpaiak eraman zituztelarik.
- 1519. Magallanes agindupean irten zen espedizio bat Sevillatik; Atlantiar Ozeanoa eta Ozeano Bare arteko pasoa deskubrituko zuen eta munduari lehen bira emango zion, Lurra esfera bat zela frogatuz.
- 1557. San Quintineko batailan, Filipe II.aren tropek Frantziako Henrike II.arenak garaitu zituzten.
- 1810. Camilo Benso, Cavourreko kondea, jaio zen (h. 1861).
- 1927. Rushmore mendian (Dakota del Sur), Gutzon Borglum eta bere seme Lincoln George Washington, Thomas Jefferson, Theodore Roosevelt eta Abraham Lincoln presidenteak harrian egiten hasi ziren.
- 1932. José Sanjurjo jeneralak Sanjurjada izeneko estatu kolpe saiakera hasi zuen.
- 1932. Louvreko Museoan, Parisen, Milleten Ángelus obra ebaki zuten.
- 1932. Rin Tin Tin txakurra hil zen (j. 1918).
- 1934. Chicagon (AEB), 350 pertsona hil ziren beroagatik.
- 1941. Bilboko Nazioarteko Erakustazoka inauguratu zen.
- 1983. Espainiako Tribunal Konstituzionalak LOAPA (Ley Orgánica para Armonizadora del Proceso Autonómico) ez dela ez organikoa, ezta armonizatzailea ere erabaki zuen, 7 artikulu ezabatu eta beste hainbeste aldatu zituelarik.
- 2003. Michael Phelps, estatubatuar igerilariak, 200 mko mundu errekorrak hautsi zituen (1 min 55,94 s), laugarren aldiz tenporada horretan eta AEBetako txapelketan 5 urre eraman zituen
- 2006. Behin Baionako jaiak amaituta Emakumeen Elkarteek bost emakume bortxatu zituztela argitara eman zuen, aurreko urtean baino gehiago.
- 1173. Pisan ezkila-dorre erromanikoa eraikitzen hasi ziren, gerora Pisako Dorre Okerra izango zena.
- 1896. Jean Piaget, psikologo, biologo eta pedagogo suitzarra jaio zen (h. 1980).
- 1930. Frank McCourt Angela’s Ashes liburuaren autorea jaio zen (h. 2009).
- 1942. Mohandas Gandhi lider indiarra britainiar indarrek atxilotu zuten Bombayn, Quit India mugimendua eraginez.
- 1945. Bockscar AEBetako aire armadaren hegazkinak Fat Man izeneko bonba nuklearra jaurti zuen Nagasakin, Japonian, hiria guztiz suntsituz, eta 80.000 hildako utziz.
- 1949. Edward Thorndike, estatubatuar psikologo konduktista, hil zen (j. 1874).
- 1961. Orixe euskal idazlea hil zen (j. 1888).
- 1962. Hermann Hesse, alemaniar jatorriko idazle suitzarra, hil zen (j. 1877).
- 1969. Sharon Tate asasinatu zuten (j. 1943).
- 1970. 1970eko Urdulizko tren istripua: 33 pertsona hil ziren Urdulizen bi trenek elkar jotzean.
- 1986. Knebworth Parken, Ingalaterran, Queen taldeak bere hasierako kideekin emango zuen azken kontzertua eman zuen, 120.000 ikusleren aurrean, Freddie Mercury abeslaria 1991n hilko zelarik.
- 1879. Emiliano Zapata iraultzaile mexikarra, jaio zen (h. 1919).
- 1897. Miguel Angiolillo anarkistak Antonio Cánovas del Castillo hil zuen Arrasaten (j. 1828).
- 1929. Graf Zeppelin aireontzi alemanak mundua inguratzeko hegaldia hasi zuen.
- 1967. Indonesia, Malaysia, Filipinak, Singapur eta Tailandiako gobernuek Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartea (ASEAN) sortu zuten.
- 1974. Richard Nixonek, AEBetako presidenteak, bere kargua utziko zuela anuntziatu zuen, Watergate eskandalua medio.
- 1991. Varsoviako irrati masta, inoiz eraiki den egiturarik garaiena, erori egin zen.
- 2006. Galizia osoan zehar suteak, ezezagunek pizturiko suek 80.000 hektarea erre zituzten bi astetan, lau hildako eraginez. Poliziak 41 pertsona atxilotu zituen, ustez suteak eragiteagatik.
- 2008. Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindulariak errepide probako urre olinpikoa irabazi zuen.
- K. a. 338. Queroneako bataila izan zen, Filipo Grezia osoan garaile izan zelarik.
- 1592. Arnaud Oihenart euskal poeta, legegizon, historialari eta politikaria jaio zen Maulen (h. 1667).
- 1819. Boyacako guduaren ondorioz, Kolonbiak Espainiarekiko independentzia politikoa lortu zuen.
- 1858. Victoria I.a erreginak Ottawa aukeratu zuen Kanadako hiriburu.
- 1876. Mata Hari, jatorri herbeheretarreko espia, jaio zen (h. 1917).
- 1941. Rabindranath Tagore, idazle indiarra eta 1913ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1861).
- 1947. Thor Heyerdahl norvegiarrak gidatutako espedizioak 101 egunetan Ozeano Barea zeharkatu zuen Kon-Tiki ontzian.
- 1957. Stan Laurel eta Oliver Hardy (el Gordo y el Flaco) erretiratu ziren, azken hau hil zelako.
- 1959. Ameriketako Estatu Batuek Explorer 6a jaurti zuten Lurraren satelite bidezko lehen argazkia ateratzeko.
- 1966 – Jimmy Wales, Jimbo, Wikipediaren sortzailea, jaio zen.
- 1984. Irakek Iranen aurkako erasoari berrekin zion Pertsiar Golkoko petrolio ontziei misilekin erasoz.
- 1996. Biescas (Espainia) inguruan 87 hildako eta 183 zauritu izan ziren, ekaitz batek Las Nieves deituriko kanpina txikitu ondoren.
- 1998. Ameriketako Estatu Batuetako Kenia eta Tanzaniako enbaxaden aurka eginiko atentatuetan 210 hildako eta 4.500 zauritu izan ziren. Atentatu hauek ustez Al Qaedak burutu zituen.
- 2008. 2008ko Hego Osetiako gatazka hasi zen Georgiaren eta Hego Osetiako errepublikaren artean.
- 2009. Willy de Ville, estatubatuar abeslaria eta Mink de Ville bandako kidea, hil zen (j. 1953).
- K. a. 133. 7 urteko erresistentziaren ondoren, Numantziaren defendatzaileak su eman zioten hiriari eta erre egin ziren erromatarren aurrean errenditu beharrean.
- 1660. Diego Rodríguez de Silva y Velázquez pintore barrokoa hil zen (j. 1599).
- 1792. Marseillako 600 errepublikazalek desfilea egin zuten Parisen abesti berri bat kantatzen, gerora Frantziako ereserki nazionala bihurtuko zena: Marseillesa.
- 1881. Alexander Fleming, penizilina aurkitu zuena, jaio zen (h. 1955).
- 1903. Juan de Ajuriagerra, EAJko politikaria Espainiako Gerra Zibilean eta frankismoan, jaio zen (h. 1978).
- 1928. Andy Warhol, artista estatubatuarra, jaio zen (h. 1987).
- 1945. Enola Gay AEBetako aire armadaren B-29 hegazkinak Little Boy izeneko bonba nuklearra jaurti zuen Hiroshiman, Japonian, unean 80.000 hildako eraginez.
- 1978. Paulo VI.a, Aita Santua (1963-1978), hil zen (j. 1897).
- 1990. JonBenét Ramsey, estatubatuar “edertasunaren erregin” izango zena, jaio zen; 1996an asasinatu zuten.
- 2005. Mikel Garmendia, ordiziar aktorea (Goenkale) eta urte askoz Matutina zuzendu zuena, hil zen (j. 1945).
- 1800. Ramón María Narváez y Campos jaio zen (h. 1968).
- 1864. Resurreccion Maria Azkue euskal idazle, abade, hizkuntzalari eta folklore ikertzailea, jaio zen Lekeition.
- 1895. Friedrich Engels, filosofo eta iraultzaile alemana, hil zen (j. 1820).
- 1914. Espainia eta AEB neutral agertzen dira Lehen Mundu Gerran.
- 1930. Neil Armstrong, astronauta estatubatuarra, jaio zen.
- 1936. Don Joan Borboikoa, Asturiaseko printzea, Penintsulara iritsi zen, Juan López izena erabiliz, nazionalen alde borroka egin nahi zuela-eta, baina Mola jeneralak printzearen asmoak atzeratzea lortu zuen.
- 1936. Ceutatik Algecirasera 2.500 moro eta legionario garraiatu zituzten, garrantzi handikoak izango zirenak Francoren altxamenduan.
- 1939. Diktadura frankistak Hamahiru Arrosa Gorriak fusilatu zituen Espainian.
- 1961. Sute batek Bilboko zezenplaza suntsitu zuen.
- 1962. Nelson Mandela espetxeratu zuten. Ez zuten askatu 1990 arte.
- 1962. Kubako Misilen Krisia hasi zen, estatubatuarrek uhartea blokeatu zutelarik.
- 1962. Marilyn Monroe aktore estatubatuarra hil zen (j. 1926).
- 1968. Diktadura frankistak salbuespen egoera ezarri zuen Gipuzkoan hiru hilabetez; 50 pertsona atxilotu zituzten.
- 1985. Paul Bregmanek, 1945eko abuztuaren 9an Nagasaki gainean bonba atomikoa bota zuen bonbarderoaren tripulanteak, bere buruaz beste egin zuen Los Angeleseko etxean (USA).
- Arratsaldeko seietan (18:00), Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak hasten dira Zeledonen jeitsierarekin.
- 1449. Arabako minoiak sortu ziren gaizkileei aurre egiteko.
- 1496. Bartolomé Kolonek, Kristobal Kolonen anaiak, La Españolan Santo Domingo de Guzmán hiria sortu zuen, Ameriketako lehen hiria eta gaur Dominikar Errepublikaren hiriburu.
- 1526. Juan Sebastian Elkano, esploratzaile euskalduna, hil zen (j. 1480). 4 egun lehenago Garcia Jofre de Loaisa ere horrelaxe hil zen.
- 1693. Dom Perignonek xanpaina asmatu zuen.
- 1782. Austria: Wolfgang Amadeus Mozart eta Constanze Weber ezkondu ziren Vienan.
- 1901. Louis Armstrong, tronpetajole estatubatuarra, jaio zen (h. 1971).
- 1914. Lehen Mundu Gerra: alemanak Belgikan sartu ziren.
- 1929. Yasser Arafat, Palestinako politikaria, jaio zen (h. 2004).
- 1933. Mahatma Ghandi lider indiarra desobedientzia zibilera dei egiteagatik espetxerau zuten.
- 1934. Marie Curie, poloniar inbestigatzailea eta Nobel Saria Fisikan 1903an, hil zen.
- 1944. Anne Franken familia aurkitu zuten ezkutatuta (Achterhuis) Amsterdam mendebaldean; 1942ko uztailaren 9tik 1944ko abuztuaren 4 arte egon ziren bertan, Grüne Polizeiren asaltora arte, alegia. Garai horretan idatzi zuen Anne Frankek bere eguneroko ezaguna.
- 1960. Jose Luis Rodriguez Zapatero, Espainiako 5. presidentea diktaduraz geroztik, jaio zen.
- 1962. Marilyn Monroe hil zen (j. 1926).
- 1975. Harkaitz Cano, euskal idazlea, jaio zen.
- 1976. Espainian erregimen frankistako delitu politikoengatik amnistia ematen zuen Errege Dekretua argitaratu zen.
- 1976. Legionelosia izeneko gaixotasunaren lehenengo epidemiak 29 pertsona hil zuen, Philadelphian ospatutako “Ameriketako Legioa”ren bilera baten ostean.
- 1994. Sudanek Karlos superterrorista entregatu zion Frantziari.
- K. a. 216. Hanibal jeneral kartagotarrak Erromako armada garaitu zuen Cannaeko guduan.
- K. a. 49. Pompeyo Julio Cesarren aurrean errenditu zen, Ilerdako batailan.
- 1385. Iruñean, lehen zezenketa izan zen; Zaragozara iritsitako kristau batek eta moro batek bi zezen lidiatu eta hil zituzten, Nafarroako Karlos II.a erregearen aurrean.
- 1483. Sixto IV.aren bula batek, fray Tomás Torquemadakoa izendatu zuen Gaztela eta Aragoiko inkisidore; urte bereko urriaren 17ko bula batek kargua anpliatuko zion Aragoi, Katalunia eta Valentziara eta Espainiako lehen inkisidore bihurtuko zuen.
- 1492. Kristobal Kolon Palos de la Fronteratik irten zen.
- 1610. Henry Hudson orain Hudsoneko Badia deritzon uretan nabegatzen zebilen, baina berak Ozeano Bereko Ifarmendebaldeko pasartea aurkitu zuelakoan zegoen.
- 1827. Manuel Pavía militarra jaio zen. Espainiako I. Errepublikari amaiera emango zion.
- 1892. Jack Warner, zinema ekoizlea eta Warner Brosen sortzailea, jaio zen.
- 1934. Paul von Hindenburg, militarra eta Weimarreko errepublikaren presidentea, hil zen.
- 1939. Einsteinek gutuna idatzi zion Roosevelti bonba atomikoaren ideia luzatuz.
- 1934. Adolf Hitler Alemaniako presidente eta kantziler egin zuten.
- 1945. Potsdameko Konferentzia amaitu zen.
- 1947. Maria de los Ángeles Santamaria, Massiel, jaio zen.
- 1951. Joe Lynn Turner, Deep Purple eta Rainbow taldeetako estatubatuar abeslaria, jaio zen.
- 1968. ETAk Meliton Manzanas poliziako komisarioa erail zuen Irunen. Lehen erailketa izan zen
- 1985. Abortuaren legea onartu zen Espainian.