Abenduaren 31

Publicado en on 2008 Diciembre 31 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 30a

  • 1833. Javier de Burgos ministroak Espainia 49 probintzietan banatu zuen.
  • 1870. Juan Prim, espainiar militar eta politikaria, hil zen, 3 egun azkarrago egin zioten atentatuaren ondorioz.
  • 1874. Martinez Camposen estatu kolpearen ondoren, Canovas del Castillok zuzendutako behin-behineko gobernua hasi zen.
  • 1885. Maria Kristina Habsburgokoak, Alfonso XII.aren alargunak, zin egin zuen Espainiako erreginaorde karguan.
  • 1896. Jose Rizal Filipinetako buruzagi nazionalista hil zen (1861ean jaio zen).
  • 1918. Alemaniako Alderdi Komunista sortu zen.
  • 1922. SESB eratzeko hitzarmena sinatu zuten Moskun.
  • 1946. Patti Smith, estatubatuar abeslaria, jaio zen.
  • 1993. Israelek eta Vatikanoak harreman diplomatikoak abiatu zituzten.
  • 2006Saddam Hussein Irakeko presidente ohia exekutatu zuten (1937an jaio zen).

Publicado en on 2008 Diciembre 30 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 29a

  • 1778. Tomas Zumalakarregi jeneral karlista jaio zen (h. 1835).
  • 1813. Jose Bonapartek Espainiako koroa utzi zuen, bere anaia Napoleonen aginduz.
  • 1863. Suezeko kanala ireki zuten, Itsaso Gorria eta Mediterranear itsasoa batuz.
  • 1916. Grigori Rasputin, errusiar mistikoa eta Romanov sendian izugarrizko eragina izan zuena, hil zen.
  • 1937. Irlandako Errepublika sortu zen Irlandako Estatu Librearen ordez.
  • 1961. Jim Reid, eskoziar abeslaria (The Jesus and Mary Chain), jaio zen.
  • 1969. Manuel Fraga Iribarnek Informazio eta Turismo Ministeritza utzi zuen.
  • 1972. Evan Seinfeld, estatubatuar aktore eta musikoa (Biohazard), jaio zen.
  • 1981. Julio Iglesias Puga, Julio Iglesiasen aita, bahitu zuen ETAk.
  • 1983. Carolina, Monakoko printzesaren bigarren ezkontza, oraingoan, Stefano Casiraghi multimilionariorekin.
  • 1989. Madrileko Burtsaren Ibex 35 jarri zuten martxan.
  • 1996. Guatemalako gobernuak eta gerrila iraultzaileak (Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionala, URNG) bake akordioa sinatu zuten, 36 urteko gatazkari amaiera emanez.
Publicado en on 2008 Diciembre 29 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 28a

Publicado en on 2008 Diciembre 28 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 27a

  • 1789. Frantziako Luis XVI.ak Erreinuko Estatu Orokorrak konbokatu zituen. Urtebete lehenago, Hirugarren Estatuko kide kopurua bikoiztea onartu zuen eta Noblezia eta Kleroko kideen kopuru bera (biak batuta) izango dute.
  • 1831. Charles Darwin Ingalaterratik atera zen Beagle bergantinean, bere teoria ospetsua garatu ahal izango zuen bidaiari hasiera emanez.
  • 1836. Mexikok Espainiatik bereizi eta independentzia lortu zuen
  • 1870. Atentatua egin zioten Juan Prim jeneralari Madrilen. Tiro haien ondorioz hilko zen 3 egun beranduago.
  • 1901. Marlene Dietrich, alemaniar aktorea, jaio zen.
  • 1912. Egipto: Asuaneko presa abian jarri zuten.
  • 1919. Lurrikarak Mexikon: 7.000 hildako.
  • 1923. Alexandre Gustave Eiffel, arkitekto eta ingeniari frantziarra, hil zen (j.1832).
  • 1934. Pertsiak Iran izena hartu zuen.
  • 1940. Chiang Kai-Shek presidenteak Txinako erakunde komunistak desegiteko agindua eman zuen.
  • 1945.MFI, Nazioarteko Moneta Fondoa, sortu zen.
  • 1949. Herbehereek Ekialdeko India Holandarren burujabetza onartu zuten, gaur egungo Indonesia osatuz.
  • 1972. Managuako hiria (Nikaragua) lurrikara batek suntsitu zuen eta 6.000 hildako izan ziren.
  • 1990. Lech Walesa Poloniako presidente izendatu zuten.
  • 1995. 500 hildako, adinez txikiak gehienak, Dabwaline, Indian, eskolako festa batean.
  • 1998. Gobernuak indulto partziala eskaini zien Jose Barrionuevo eta Rafael Verari, beste 8 inputatuez gain, Segundo Mareyren bahiketa zela-eta. Ez zuen horrela egin Jose Amedo eta Michel Dominguez polizia ohiekin.
  • 2003. Enric Bernat, espainiar enpresaria eta Chupa Chupsen sortzailea, hil zen 80 urte zituelarik (1923an jaioa zen).
  • 2007. Pakistan: Benazir Bhutto opositore eta lehen ministro ohia hil zuten Rawalpindi udalerrian beste 20 lagunekin batera.
Publicado en on 2008 Diciembre 27 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 26a

Publicado en on 2008 Diciembre 26 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 25a

  • 1. Ohitura kristauaren arabera, Jesus Nazaretekoa jaio zen Betleem herrian.
  • 350. Erroman Eguberriak ospatu zituzten lehen aldiz.
  • 800. Karlomagno enperadorea koroatu zuten, Erromako Done Petri elizan.
  • 1882. Eguberritako lehen arbola iluminatu zuten lehen aldiz lanpara elektrikoak erabiliz. Edward Johnsonen etxean izan zen, EAEn.
  • 1933. Francesc Macià, kataluniar politikaria, hil zen.
  • 1977. Charlie Chaplin, britainiar aktore, zuzendari, idazle eta zinema ekoizlea, hil zen.
  • 1991. Mikhail Sergeievitx Gorbatxovek, SESBko presidenteak, dimititu zuen eta ondorioz, hurrengo egunean SESB desagertu zen.
  • 1992. Slobodan Milosevic neokomunista Serbia eta Montenegroko presidente aukeratu zuten.
Publicado en on 2008 Diciembre 25 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 24a

  • 1491. Inazio Loiolakoa jaio zen (1556an hilko zen).
  • 1800. Napoleon Bonaparteren aurkako atentatua Parisen. Ez zitzaion ezer gertatu.
  • 1808. Jose Bonaparte Espainiako tronuan ezarri zuen frantziar armadak.
  • 1836. Esparteroren agindupean, liberalek karlistak garaitu zituzten Lutxanan (Bilbo).
  • 1837. Sissi, Austro-Hungariako enperatriza izango zena, jaio zen.
  • 1879. Kuban esklabotza legez deuseztu zuten.
  • 1905. Howard Hughes, estatubatuar enpresaria, piloto eta zinema ekoizlea, jaio zen.
  • 1979. SESB-ek Afganistanen inbasioari ekin zion.
  • 1836. Espartero eta bere liberalek karlistei irabazi zien Lutxanan (Bilbon).
  • 1963. Tristan Tzara, errumaniar idazlea, hil zen.
Publicado en on 2008 Diciembre 24 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 23a

  • 1857. Lurrikara batek 13.000 hildako eragin zituen Napolin.
  • 1935. Errepublikar, sozialista, komunista eta nazionalista euskaldunek Fronte Popularra osatu zuten.
  • 1999. Venezuela: Euriteek 30.000 hildako baino gehiago eragin zuten.
Publicado en on 2008 Diciembre 23 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 22a

  • 1849. Errusian, Fiodor Dostoievsky idazlea indultatu zuten pelotoia fusilatzeko prest zegoenean.
  • 1858. Giacomo Puccini, italiar konpositorea, jaio zen.
  • 1870. Gustavo Adolfo Bécquer, espainiar poeta, hil zen.
  • 1894. Dreyfus kasua hasi zen Frantzian, Alfred Dreyfus kartzelaratuz traizio salatapean.
  • 1933. Espainiar emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten legegintzaldirako hauteskundeetan.
  • 1936. Cadizen, lehenengo 3.000 alkandora beltz italiarrek hartu zuten lur, Espainiako Gerra Zibilean errebeldeekin bat egiteko asmoz.
  • 1960. José María Sanz (Loquillo), abeslaria, jaio zen.
  • 1972. Viven: 70 egun azkarrago 36 pertsona zihoazen abioiak Andeetan istripua izan ondoren, 16 bizirik errekuperatuak izan ziren.
  • 1973. OPEPek petrolioren prezioak bikoiztu zituen.
  • 1979. Euskal Autonomi Erkidegoko Estatutua aprobatu zen.
  • 1989. Brandeburgoko atea ireki zuten, horrela 30 urtez luzatu zen 2 Alemanien banaketa bertan behera utziz.
  • 1991. Julio Anguita PCEko idazkari orokor aukeratu zuten.
  • 2002. Egun latza: Joe Strummer, britainiar musikaria (The Clash) hil zen.
Publicado en on 2008 Diciembre 22 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 21a

  • 1375. Giovanni Boccaccio, italiar idazle eta humanista, hil zen.
  • 1549. Nafarroako Margarita hil zen (j. 1492).
  • 1511. Fray Pedro de Cordoba dominikoak, Mundu Berrian indioak gaizki tratatzen zireneko lehen salaketa egin zuen.
  • 1532. Gazteleraz data eta ordua jartzerakoan, gaueko 23:51n kapikua berezi bat osatu zen: 23:51.21.12.1532. Kapikua hori 470 urte beranduago arte ez zen errepikatuko: 20:02.20.02.2002.
  • 1824. James Parkinson, britainiar medikua, hil zen.
  • 1879. New York Herald-ek Edisonek elektrizitate bidezko argia asmatu zuela anuntziatu zuen.
  • 1880- Man Uhartean (Erresuma Batua) emakumeentzako sufragio eskubidea onartu zuten. Munduko lehen lekua izan zen.
  • 1890. Buffalo Bill Bartzelonara iritsi zen,  Europa guztian zehar bere trebeziak erakusten ari zen zirkoak egin zuen ibilaldian.
  • 1959. Eisenhower, estatubatuar presidenteak, Francisco Franco bisitatu zuen Madrilen.
  • 1983. España-Malta partida.
  • 1984. Jose Antonio Ardanza aukeratu zuten Euskal Gobernuko lehendakari, Karlos Garaikoetxearen ordez.
  • 1991. Jose Migel Barandiaran, antropologo, etnografo eta apaiz ataundarra zendu zen (1889an jaio zen).
  • 2005. Audientzia Nazionalak Estatuari eta Aragoiko Aldundiari egotzi die ardura patrimoniala 1996an Biescaseko (Huesca) kanping batean erreka atera eta 87 pertsona hil zirelako.
Publicado en on 2008 Diciembre 21 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 20a

  • 1795. Kristobal Kolonen errautsak jaso zituzten Santo Domingoko katedraletik eta La Habanara eraman zituzten.
  • 1941. Alemania. Hitlerrek indar armatuen kontrola hartu zuen.
  • 1944. Frantzia. Le Monde egunkariko lehen alea kaleratu zuten.
  • 1973. ETAk Luis Carrero Blanco Espainiako presidentea erail zuen Madrilen kotxean zihoala bonba bat leherraraziz. Berarekin batera, kotxean zihoazen beste bi pertsona hil ziren.
  • 1979. Kongresuak Langile Estatutua aprobatu zuen.
  • 1984. Akordio baten bitartez, Erresuma Batuak Hong Kong Txinara 1997. urtea baino lehen emateko konpromisoa hartu zuen.
Publicado en on 2008 Diciembre 20 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 19a

Publicado en on 2008 Diciembre 19 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 18a

  • 1535. Barbarroja kortsarioak Mahon sakeatu zuen.
  • 1732. Espainiak lehen aldiz leva eta kinta sistema erabili zen ejertzitoa hornitzeko.
  • 1830. Simon Bolivar zendu zen (1793an jaio zen.
  • 1909. Leopold II.a, Belgikako errege eta Kongoko “errege subiraua” hil zen (1835ean jaio zen).
  • 1912. Roland Garros, pilotu frantsesak, Mediterraneoko lehen trabesia egin zuen, Tunezetik Erromara.
  • 1983. 82 hildako eta 29 zauritu Alcala 20 diskoteka madrildarrean izandako sutean.
  • 1997. El Niño fenomenoak mila hildako eragin zituen Iberoamerikan.
  • 1994. Galerias Preciados enpresak ordainketa-etena deklaratu zuen Madrileko epaitegi batean, kiebrari ekiditearren.
  • 2003. Josu Jon Imaz EAJko zuzendari aukeratu zuten, Xabier Arzallus ordezkatuz.
Publicado en on 2008 Diciembre 18 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 17a

  • 1538. Pablo III.ak Ingalaterrako Henrike VIII.a eskumikatu zuen.
  • 1571. Inkisizioak Leoneko Frai Luisen aurkako epaiketa hasi zuen Salamancan.
  • 1577. Francis Drake Plymouthetik Ameriketako Ozeano Barerantz nabigatu zuen misio sekretuz.
  • 1830. Simon Bolivar zendu zen (j. 1793).
  • 1847. Mariía Luisa de Austria, Austriako Frantzisko I.aren alaba eta Frantziako enperatriza eta Napoleon I.aren emaztea, hiz zen.
  • 1873. Ford Madox Ford, nobelista ingelea, jaio zen.
  • 1917. AEBetako Lege Lehorra aldarrikatu zuten.
  • 1937. John Kennedy Toole idazle estatu batuarra jaio zen.
  • 1958. Mike Mills, estatubatuar musikaria (baxua, ahotsa, pianoa eta gitarra) (R.E.M.) jaio zen.
  • 1969. AEBetan Project Blue Book edo Liburu Urdina proiektua itxi zuten: OVNIei buruzko ikerketak bertan behera utzi zituzten, histeria masiboa edo publizitate eta engainurako intentzioak edo psikopatologiak dituzten pertsonen informazioak zirelako.
  • 1989. Los Simpson seriearen lehen kapitulua emititu zute, Fox katean.
  • 2006. Xabier Paiak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
Publicado en on 2008 Diciembre 17 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 16a

  • 37. Neron enperadore erromatarra jaio zen (68an hil zen).
  • 1770. Ludwing Von Beethoven, konpositore eta pianojole alemaniarra, jaio zen.
  • 1773. Bostonen Tearen Matxinada izan zen, kolono amerikarrek Britainia Handiaren aurka borrokatu zuelarik.
  • 1857. Italia: Lurrikara batek 13.000 hildako eragin zituen Napolin.
  • 1859. Ludwik Zamenhof, esperantoaren sortzailea, jaio zen (1917an hilko zen).
  • 1877. Espainiako lehen komunikazio telefonikoa egin zen Bartzelonan.
  • 1966. Walt Disney animatzaile eta zinema sortzaile estatubatuarra hil zen (1901ean jaio zen).
Publicado en on 2008 Diciembre 16 at 1:01 am Dejar un comentario

Abenduaren 15a

    Publicado en on 2008 Diciembre 15 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 14a

    • 1503. Michel de Notredame, Nostradamus astrologo frantsesa jaio zen (h. 1566).
    • 1702. Japonian 47 rōnin deiturikoek seppuku kolektiboa egin zuten, shōgunek horrela aginduta.
    • 1751. Austria: Teresiar Akademia Militarra sortu zen, munduko lehen akademia militarra.
    • 1788. Espainiako Karlos IV.a tronura igo zen, bere aita Karlos III.a hil eta gero.
    • 1799. George Washington, Estatu Batuetako lehen presidentea, hil zen.
    • 1836. Francisco Espoz y Mina, espainiar militarra eta Zumalakarregiren aurka aritutakoa, hil zen.
    • 1846. Joaquín Costa, espainiar politiko, soziologo eta poligrafoa, jaio zen.
    • 1911. Roald Amundsen (irudian) eta bere taldea (Olav Bjaaland, Helmer Hanssen, Sverre Hassel eta Oscar Wisting) Hego Polora iritsitako lehenak izan ziren.
    • 1920. Erresuma Batuan Irlanda bi lurralde autonomotan banatzea onartu zuten: iparra protestantea eta hegoa katolikoa.
    • 1927. Espainian Iberiaren lehen hegaldi komertziala burutu zuten, Carabancheletik Bartzelonara.
    • 1930. Galan eta García Hernández kapitainak, Jakako altxamenduan parte hartu zutela-eta, fusilatu zituzten.
    • 1947. Santiago Bernabéu estadioa inaguratu zuten.  Os Belenenses-Real Madrid izan zen eta Sabino Barinaga Alberdik markatu zuen estadioan sartu zen lehen gola.
    • 1949. Cliff Williams, AC/DC taldearen baxua, jaio zen.
    • 1955. 15 estatu berri sartu ziren NBEn, Espainia tarteko.
    • 1967. Greziako Konstantino erregea erbestera joan zen.
    • 1976. Espainian Erreforma Politikorako Legea aprobatu zen erreferendumean, demokraziarantz joatea ahalbidetuz.
    • 1988. UGT eta CC.OO. sindikatuek greba orokor arrakastatsua konbokatu zuten eta Felipe González erreforma laborala bertan behera uztea bultzatu zuten.
    • 2004. Jacques Chirac presidenteak munduko zubi altuena inaguratu zuen (343 metroko garaiera), Millauko Biaduktoa (Azken bideoa).
    Publicado en on 2008 Diciembre 14 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 13a

    • Urretxu eta Zumarragan urtero Santa Lutzi feria ospatzen da, urteko feriarik garrantzitsuena. Hainbat lehiaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak.
    • 1545. Trentoko Kontzilioa hasi zen ofizialki, protestantismoari aurka egiteko helburuz.
    • 1816. Werner von Siemens, alemaniar injinerua, jaio zen.
    • 1910: San Petersburgo eta Odesan ikasleen matxinadak izan ziren, preso politikoei zigor fisikoak ezartzen zitzaizkiela-eta.
    • 1938: ONCE (Organización Nacional de Ciegos de España) sortu zen.
    • 1944, Vasily Kandinsky, errusiar margolaria, hil zen.
    • 1945. Irma Grese, Belseneko Zakurra, Alemaniako kontzetrazio esparru batzuen gainbegirale zorrotzenetakoa, urkatu zuten. 1923an jaioa zen eta 22 urte zituen.
    • 1949. Tom Verlaine, Television bandaren gitarjolea, jaio zen.
    • 1975. Carlos Arias Navarro gobernuko lehendakari izendatu zuten.
    • 1995: Camilo José Celak Cervantes Saria jaso zuen.
    • 1997: El Niño deitutako Fenomenoak 116 urtez izandako elurte bakarra eragin zuen Guadalajaran (Mexicon). Aurrekoa 1881ean izan zen.
    • 2002. Ipar Koreak zentral nuklearrak berreraikitzeko asmoa anuntziatu zuen, behar energetikoei erantzun beharrean zela-eta; Ginebran estatubatuarrekin adostutako akordioen kontra zihoan hau.
    • 2003. Tikrit (Irak): estatubatuar soldaduek  Saddam Hussein diktadore ohia atxilo hartu zuten AEBetako tropek.
    • 2006. Loyola de Palacio, espainiar politikaria, hil zen. 1950ean jaiotakoa zen (56 urte).
    Publicado en on 2008 Diciembre 13 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 12a

    • 1325. Tenochtitlan sortu zen, azteken erresumaren hiriburua.
    • 1474. Isabel I.a Katolikoa erregina egin zuten Segovian.
    • 1584:  CervantesCatalina de Palaciosekin ezkondu zen.
    • 1794. México: fray Servando Teresa de Mier teologo liberalak Guadalupeko Amabirjinari buruzko sermoia egin zuen. Ez zen Elizaren gustuko izan eta atxilo hartu eta 10 urtez atzerriratu zuten.
    • 1804. Espainiak (Frantziaren lagun zen oraingoan) gerra deklaratu zion Ingalaterrari.
    • 1834. I. Karlistada: Mendazako bataila Nafarroan. Fernandez de Cordoba isabelinoak Zumalakarregiri irabazi zion.
    • 1840. Maria Kristinak erreginaordetza utzi zuen Valentzian.
    • 1859. Robert Stephenson, britainiar injinerua, hil zen.
    • 1863. Edvard Munch margolaria jaio zen.
    • 1900.  Max Planckek gaur egungo fisikaren oinarri den Teoria Kuantikoa erakutsi zuen.
    • 1903: Espainiako Kongresuak igandeetan jai egiteko lege proiektua onartu zuen.
    • 1915. Frank Sinatra abeslea jaio zen.
    • 1915. Hugo Junkersek lehenengo erabat metalezkoa zen abioia aurkeztu zuen Berlinen.
    • 1930. Jakako altxamendu militarra errepublikaren alde. Porrot egin zuen.
    • 1976. GRAPOk Antonio de Oriol y Urquijo, Estatuko Kontseiluko lehendakaria, bahitu zuen.
    • 1977. Erica, Nicole eta Jaclyn Dahm, estatubatuar modeloak, jaio ziren.
    • 2007. Ike Turner, estatubatuar musikaria eta Tina Turnerren senar ohia, hil zen.
    Publicado en on 2008 Diciembre 12 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 11

    • 1576. Inkisizioak Fray Luis Leonekoaren aurka zuen epaiketaren sententzia gauzatzen da, ia 5 urte kartzelan egon ondoren, libre utziz.
    • 1792. Iraultza Frantzesa: Konbentzio Nazionalak Luis XVI. epaitu zuen, traizio salaketapean.
    • 1813: Napoleon Bonapartek Espainiako koroa itzuli zion Fernando VII.ari.
    • 1829: Fernando VII.a laugarren aldiz ezkondu zen, oraingoan bere hiloba zen Maria Kristina de Borboikoarekin.
    • 1896. Alfred Nobel, asmatzaile suediarra, hil zen.
    • 1908: Carlos Arias Navarro, Espainiako presidente izango zen, jaio zen.
    • 1911. Nagib Mahfuz, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen idazlea, jaio zen Kairon (h. 2006).
    • 1917. Britainiar tropek Otomandar Inperioari Jerusalem kendu zioten.
    • 1941. Bigarren Mundu Gerra: Alemania eta Italiak Estatu Batuei gerratea deklaratu zieten, Pearl Harbourreko erasoa eta gero.
    • 1946. UNICEF nazioarteko erakundea sortu zen.
    • 1948. NBEko Asanblada Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazioa onartu zuten Parisen.
    • 1950: Christina Onassis, greziar enpresaria eta Aristóteles Onassisen alaba, jaio zen.
    • 1961. Orain Tanzania den Tanganikak independentzia lortu zuen, Erresuma Batutik bereiziz.
    • 1971. Maurice “Mac” McDonald, estatubatuetako fast food zabaltzailea, hil zen.
    • 1987. Lehen Intifada hasi zen Gaza eta Zisjordanian.
    • 1991. Europar Batasuneko estatuburuek Maastrichteko Ituna onartu zuten.
    • 1996. Indiako Tribunale Gorenak umeen lana debekatu zuen (44 milioi haurren kasua da).
    • 2000. Espainiak lehen aldiz irabazi zuen Davis Kopa tenisen.
    Publicado en on 2008 Diciembre 11 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 10a

    • 1520. Martin Luterok Exsurge Domine Leon X.a aitasantuak dekretatutako eskumukatze bula erre zuen Wittenbergen, Alemanian.
    • 1710. Espainiako Ondorengotzako Gerran, Filipe V.aren tropek irabazi zuten Brihuega eta Villaviciosako guduetan.
    • 1763. Espainiako loteria lehen aldiz zozketatu zuten Madrilen.
    • 1848. Luis Napoleon, gero Napoleón III.a izango zena, Frantziako Errepublikako presidente hautatu zuten.
    • 1896. Alfred Nobel kimikari eta ingeniaria, dinamitaren asmatzailea, hil zen.
    • 1898. Espainiak Pariseko Ituna sinatzen du AEBkin, Kuba, Filipinak, Puerto Rico eta Guam utziz.
    • 1901. Nobel Saria emateko ardura duten batzordeen lehen bilera, urtero ematea erabakiz.
    • 1909. Hodei Gorri (Makhpyia-luta) siux oglalar amerindiarren buruzagia hil zen.
    • 1923. Jorge Semprun Maura jaio zen.
    • 1936. Eduardo VIII.ak abdikatu zuen, Wallis Simpsonekin ezkontzeko asmoa agertuz.
    • 1948. Nazio Batuen Asanblea Orokorrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldarrikatu zuen.
    • 1991. Maastrichteko Ituna sinatu zuten, Europar Batasuneko batasun politikoa egiteko asmoak agertuz.
    • 2006. Augusto Pinochet hil zen.
    • 2007. Londresen Led Zeppelin taldea bildu zen berriro, Ahmet Erteguni omenaldia egiteko.
    Publicado en on 2008 Diciembre 10 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 9a

    • 1641. Anthony van Dyck margolari flamenkoa hil zen.
    • 1759. Karlos II.a Madrilera iritsi zen errege izateko.
    • 1879. Antonio Cánovas del Castillo espainiar gobernuko presidente egin zuten.
    • 1895. Dolores Ibarruri jaio zen (1989an hilko zen).
    • 1925. Pablo Iglesias, PSOE eta UGTren sortzailea, hil zen.
    • 1931. Espainiako Konstituzio errepublikarra onartu zuten.
    • 1953. Sorginen ehizaketa: General Electric enpresak bertan lan egiten zuten langile komunistak despedituko zituela jakinarazi zuen.
    • 1961. Adolf Eichmann militar naziaren aurkako epaiketa bukatu zen Israelen, 15 kargu kriminal egotziz. Ondoren, urkatu egingo zuten.
    • 1964. Paul Landers, Rammstein taldeko gitarra, jaio zen.
    • 1981. Espainiar Gobernuak OTANi batzeko protokoloa sinatu zuen.
    • 1987. Lehen Intifada hasi zen Gaza eta Zisjordanian.
    • 1991. SESB desagertu zen.
    • 1996. Espainiako errege-erreginak Kordoban inaguratu zuten Magreb-Europa gasoduktoa.
    Publicado en on 2008 Diciembre 9 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 8a

    • 1861. William Crapo Durant, General Motorsen sortzailea, jaio zen.
    • 1886Diego Rivera, margolari mexikarra jaio zen († 1957).
    • 1980. Mark David Chapmanek John Lennon erail zuen New Yorken.
    • 1941. AEBk Japoniaren aurkako gerratea hasi zuten. Aldi berean, Alemaniak AEBei gerra adierazpena egin zioten.
    • 1943. Jim Morrison, abeslari estatubatuarra († 1971).
    • 1976. The Eagles taldeak gehien saldu direnetako diska kaleratu zuten: Hotel California.
    • 2004. Dimebag Darrell, estatubatuar gitarra eta Pantera eta Damageplan taldeetako kidea, erail zuten.
    Publicado en on 2008 Diciembre 8 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 7a

    • K. a. 43. Zizeron hil zuten Marko Antonioren jarraitzaileek.
    • 1688. CAMINOren Historia de San Sebastianek dioenez, …Una de las tempestades más deshechas que se tiene noticia haber experimentado San Sebastián, sucedió a 7 de diciembre de 1688, habiendo volado parte del castillo de la Mota con una violenta explosión de la pólvora inflamada por algunos rayos que cayeron, de cuyas fatales resultas murieron desgraciadamente varias personas, quedaron sentidos los edificios y padecieron, hasta las iglesias mismas, situadas a raíz del monte, sobre cuya cumbre se halla dicho castillo…
    • 1918. Berlineko iraultza espartakistak.
    • 1941. Hegazkintza japoniarrak Estatu Batuen Pearl Harbor base militarrari egin zion eraso. Ekintza honek, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerran parte hartu izana eragin zuen.
    • 1949. Tom Waits, estatubatuar abeslaria, jaio zen.
    Publicado en on 2008 Diciembre 7 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 6a

    • 35. Guatemalan idatzi ziren berant Olmeka aroko estelak. Ameriketan aurkitu diren idatzitako dokumentu zaharrenak dira.
    • 1658. Baltasar Gracián idazle eta filosofoa hil zen.
    • 1778. Louis Joseph Gay-Lussac, frantses fisikari eta kimikaria, jaio zen.
    • 1914. Ciudad de Mexicon, Pancho Villa eta Emiliano Zapataren tropek Jauregi Nazionala okupatu zuten.
    • 1917. Finlandiak independentzia lortu zuen.
    • 1921. Irlanda Erresuma Batutik askatu zen.
    • 1978. Espainiako Konstituzioa hiritarren bozketaz onartu zuten. Euskal Autonomi Erkidegoan, abstentzioa baiezko botoei gailendu zitzaion.
    • 1988. Roy Orbison, estatubatuar abeslaria, hil zen.
    • 1990. Euskaldunon Egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zen.
    • 1991. Auto istripu larria A-8 autobidean. 30 autotik gora elkarrekin talka egin zuten lainoagatik, su hartu eta 17 hildako izan ziren.
    Publicado en on 2008 Diciembre 6 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 5a

    • 1484. Inocencio VIII.a aitasantuak bere ospe handiko bula argitara atera zuen, Inkisizioari ezagutzen zen mundu guztian sorginei jazarpena egiteko aginduz.
    • 1492. Kolonek La Española aurkitu zuen bere lehen bidaian. Bertakoek Quisqueya deitzen zioten irla honi.
    • 1550. Mexikora iritsi zen bigarren erregeordea (virrey), Luis de Velasco.
    • 1870. Alejandro Dumas, frantses nobelista eta dramaturgoa, hil zen.
    • 1905. Walt Disney zinema zuzendaria eta ekoizlea estatubatuarra jaio zen (h.1966).
    • 1933. AEBetan 13 urtez indarrean egon zen Lege Lehorra abolitu zuten.
    • 1938. J.J. Cale, estatubatuar musikaria jaio zen. Berak idatzi zuen Eric Clapton ospetsu bihurtuko zuen Cocaine.
    • 1950. Camarón de la Isla jaio zen.
    • 1976. Erreala-Athletic partidua Atotxan: Inaxio Kortabarria eta Jose Anjel Iribar ikurrina eskuetan zutela zelairatu ziren, ikurrina legeztatu gabe zegoen arren. Espainiako poliziek ezin izan zuten galarazi. Euskal derbia: Errealak 5 Athleticek 0
    • 1998. Julio Anguitak bere PCEko idazkari kargua utzi zuen alderdiaren XV. kongresuan eta Francisco Frutosek hartu zuen bere ordea.
    Publicado en on 2008 Diciembre 5 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 4a

    • 1563. Trentoko Kontzilioaren azken ekitaldia hasi zen Trenton
    • 1619. Ingalaterrako Berkeley Parisheko 38 kolonok lur hartu zuten Virginian eta Jaungoikoari eskerrak eman zizkioten. Lehen Thanksgiving eguna kontsideratzen da hau.
    • 1642. Armand Richelieu, kardinal eta frantses ministroa, hil zen.
    • 1808. Iberiar Penintsulako Gerra. Napoleon Madrilen sartu zen.
    • 1840. Crazy Horse, Sioux Oglala tribuaren buruzagia, jaio zen eta 1877an hilko zuten.
    • 1866. Vasily Kandinsky errusiar pintorea jaio zen.
    • 1892. Francisco Franco militar eta diktadore espainiarra jaio zen (h. 1975).
    • 1918. Woodrow Wilson, AEBetako presidentea, barkura igo zen I. Mundu Gerrari amaiera emango zion Versailleseko Ituna sinatzera zetorrelako. Europara etorriko zen AEBetako lehen presidentea izan zen.
    • 1945. Estatu Batuek NBEn sartzea erabaki zuten.
    • 1956. Carl Perkins, Jerry Lee Lewis eta Johnny Cash Memphiseko (Tennessee) Sun Records-en grabatzen ari ziren bitartean, Elvis Presleyk estudioa bisitatu zuen eta probatan hartu zuen parte Perkins eta Lewisekin batera. Lau gizon hauei Million Dollar Quartet deitu zien eta grabazio mitiko hau 1987an argitaratu zuten.
    • 1965. Alex de la Iglesia film-zuzendari bilbotarra jaio zen.
    • 1971. Montreuxen, Suitzan, Frank Zappa eta The Mothers of Invention jotzen ari ziren kasinoak su hartu zuen. Gertaera honetan oinarritu zen Deep Purple bere Smoke on the Water egitekobera ere Montreuxen baitzegoen une horretan, grabazio bat egiten.
    • 1978. Europar Batasunak Europar Moneta Sistema berria onartu zuen, Erresuma Batua bakarrik kanpo geratu zelarik.
    • 1993. Frank Zappa musikaria hil zen.
    • 2002. Zientzilari kataluniar batzuk nazioarteko ikerketa bat aurkeztu zuten, gizakia eta arratoiak bere geneen %99a berdina dutela.
    Publicado en on 2008 Diciembre 4 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 3a

    • ENE. Euskararen nazioarteko eguna.
    • 1552. Frantzisko Xabierkoa Jesusen Lagundiaren sortzaileetako bat, misiolari eta santu nafarra. Nafarroako zaindaria, hil zen. (j. 1506)
    • 1842. Esparterok Bartzelona bonbardatzeko agindu zuen, horrela bere gobernuaren aurkako altxamendua itzaltzeko asmoz.
    • 1895. Anna Freud, austriar psikoanalista, jaio zen.
    • 1948. Ozzy Osbourne abeslaria jaio zen.
    • 1967. Sudafrikan, Christiaan Barnardek kirurgiaren historian lehen bihotz transplantea gauzatu zuen Ciudad de El Caboko Unibertsitatean.
    • 1984. Indiako Bhopalen toxikoak ziren gas eskapea izan zen Union Carbide enpresaren pestizida fabrika batean. 8.000 pertsona hil zirela diote, Indiako gobernuak eta Dow Chemical Companyn 3.800 (“soilik”) zirelakoan badaude ere.
    • 1989. Fernando Martín Espina, NBAn jokatu zuen lehen saskibaloi jokalaria, hil zen (1962an jaiotakoa zen).
    • 1989. Maltan George H. W. Bush eta Mijaíl Gorbachovek Gerra Hotza bertan behera utzi zuten.
    • 1992, “Mar Egeo” petroliontzia hondoratu zen A Coruñan, hondamendi ekologiko izugarria sortuz.


    Publicado en on 2008 Diciembre 3 at 1:01 am Dejar un comentario

    Abenduaren 2a

    • 1547. Hernan Cortes konkistatzaile espainiarra hil zen.
    • 1767. Jesuitak Espainiatik bota zituzten.
    • 1804. Pío VII.ak Napoleon Frantziako enperadore koroatu zuen Parisen.
    • 1805. Napoleonen tropek Austria eta Errusiako armada aliatuak garaitu zituzten Austerlitzen.
    • 1814. Sadeko Markesa (Donatien Alphonse François), frantziar idazlea, hil zen.
    • 1825. Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia estreinatu zuten Francforten.
    • 1852. Estatu-kolpe batek monarkia berrezarri zuen Frantzian, Luis Bonaparte edo Napoleon III.aren agindupean.
    • 1875. Antonio Canovas del Castillo Espainiako Ministro Kontseiluko presidente egin zuten.
    • 1915, Albert Einsteinek errelatibitatearen teoria argitaratu zuen.
    • 1923. Maria Callas, opera abeslaria, jaio zen.
    • 1925. Primo de Riveraren garaiko Direktorio Militarraren boterea bukatu zen eta diktadore berak agindutako gobernua edo Direktorio Zibila hasi zen bere ordez.
    • 1927. Leon Trotski SESBko alderdi komunistatik bota zuten.
    • 1939. Francoren kuarteleko azken parte militarra, Espainiako Gerra Zibila bukatuz.
    • 1954. AEBetako Senatuak Joseph McCarthy bidali zuen,  sorginen ehizaketa gehien bultzatu zuen presidentea.
    • 1993. Don Joan Borboikoa hil zen.
    • 2000. Smashing Pumpkins taldeak azken kontzertua eman zuten Chicagoko Metro salan.
    • 2001. Slobodan Milosevic, Jugoslaviako lehendakaria (aurrez Serbiakoa), atxilotu eta Belgradoko kartzelan sartu zuten.
    • 2001. Ameriketako Estatu Batuetako Enron elektrizitate enpresak ordainketak eten zituen eta herrialde hartan sekula izandako iruzurrik handiena azaleratu zuen.
    Publicado en on 2008 Diciembre 2 at 1:01 am Dejar un comentario