- 1536. Katalina Aragoikoa, Ingalaterrako erregina izan zena, hil zen (j. 1485).
- 1610. Galileo Galileik Jupiterren 4 satelite ikusi zituen aldi berean: Calisto, Europa, Ganimedes eta Io.
- 1714. Idazteko makina patentatu zuten (urte batzuk beranduago fabrikatu zuten).
- 1768. Josef Bonaparte, Pepe Botella, Napoleon Bonaparteren anaia eta Espainiako (1808 – 1813)eta Napoliko errege (1806 – 1808) izango zena, jaio zen (h. 1844).
- 1782. Juan Etxamendi bertsolari nafarra jaio zen Luzaiden (Nafarroa) (h.1879).
- 1927. Telefono bitartezko lehen nazioarteko elkarrizketa egin zen, New York eta London bitartean.
- 1936. Espainian, Niceto Alcalá Zamorak, Espainiako Bigarren Errepublikako presidenteak, Gorteak disolbatu zituen eta hauteskundeak konbokatu otsailaren 16rako.
- 1943. Nikola Tesla ingeniari elektriko eta asmatzaile serbiarra hil zen (j. 1856).
- 1953. AEBetan, Harry Truman presidenteak hidrogeno bonba garatu zutela anuntziatu zuen.
- 1964. Nicolas Cage aktore estatubatuarra jaio zen.
- 1980. India: Indira Gandhiren alderdi politikoak hauteskundeak irabazi zituen.
- 1989. Hirohito, japoniar enperadorea (1926tik 1989), hil zen (j. 1901).