- 1643. Isaac Newton matematikari eta fisiko britainiarra jaio zen (h. 1727).
- 1833. Fernando VII.a Espainiako erregeak Lege Salikoa atzera bota zuen eta Berrespen Pragmatikoa aldarrikatu; Lehen Gerra Karlistaren hasiera.
- 1863. Suezeko kanala ireki zuten, Itsaso Gorria eta Mediterraneoa itsasoa batuz.
- 1904. Espainian aeronautikako lehen laborategia jarri zen.
- 1918. Errusiak Finlandiaren independentzia onartu zuen.
- 1920. Benito Pérez Galdós, espainiar idazlea, hil zen (j. 1843).
- 1946. IBM, estatubatuar enpresak, Francisco Francori 109.000 pezeta esleitu zizkion, Espainiako beharginen artean banatzeko xedez.
- 1954. AEBetan, Elvis Presleyk lehen diska grabatu zuen.
- 1956. Bernard Sumner, britainiar musikoa (New Order, Joy Division, Electronic) jaio zen.
- 1958. Sputnik 1 sobietar satelitea atmosferan desintegratu zen.
- 1960. Michael Stipe, estatubatuar abeslaria (REM), jaio zen.
- 1963. Till Lindemann, Rammstein taldeko abeslaria, jaio zen.
- 1977. Manifestaldiak Espainia osoan amnistia eskatuz.
- 1978. Euskal Kontseilu orokorra sortu zen, Jesus Maria Leizaola lehen lehendakari izanez.