- K. a. 106. Zizeron, filosofo erromatarra jaio zen (h. K. a. 43).
- 1321. Iraurgi izeneko lekuan Azkoitia sortu zen, Alfontso XI.a agintean zela.
- 1496. Leonardo da Vincik bere makina hegalaria probatu zuen, arrakastarik gabe.
- 1521. Leon X.a Aita Santuak Martin Luther eskumikatu zuen.
- 1777. Princetoneko bataila (AEB): George Washington, estatubatuar jeneralak, Charles Cornwallis britainiarra garaitu zuen.
- 1795. Errusiak eta Austriak itun bat sinatu zuten Polonia bien artean banatzeko.
- 1815. Austriak, Erresuma Batuak eta Frantziak Prusia eta Errusiaren aurkako ezkutuko aliantza eratu zuten.
- 1836. Mexikok Espainiatik bereizi eta independentzia lortu zuen.
- 1870. Atentatua Madrilen Prim jeneralaren (gobernuko presidentea) aurka.
- 1874. PavĂa jeneralak Espainiako Lehen Errepublikari amaiera eman zion.
- 1892. JRR Tolkien, idazle britainiarra, jaio zen (h. 1973).
- 1899. The New York Times aldizkarian automobil hitza lehen aldiz erabili zen.
- 1920. Hainbat lurrikarak eta sumendi-erupziok 7.000 hildakotik gora eragin zituzten Mexikon.
- 1924. Howard Carter esploratzaileak Tutankhamon-en sarkofagoa aurkitu zuen Erregeen Haranean (Egipto).
- 1925. Benito Mussolinik legez kanpo utzi zituen oposizioko alderdiak, Alderdi Faxista Italiako bakarra bilakatuz.
- 1934. Gobernuak Persiaren izena aldatu eta Iran deitzea erabaki zuen.
- 1946. John Paul Jones, britainiar musikoa eta Led Zeppelin taldeko kidea, jaio zen.
- 1949. Herbehereak Indonesiaren independentzia errekonozitu zuen.
- 1956. Beijing eta Mosku arteko trenbide berria inauguratu zen (Ulan Bator eta Irkutsketik barrena).
- 1957. Hamilton Watch Company enpresak lehen erloju elektrikoa atera zuen.
- 1958. Edmund Hillaryk zuzenduriko espedizio bat Hego Polora iritsi zen.
- 1959. Alaska Ameriketako Estatu Batuetako 49. estatua bihurtu zen.
- 1961. Estatu Batuek erlazio diplomatikoak hautsi zituzten Kubarekin.
- 1962. Joan XXIII.a Aita Santuak Fidel Castro eskumikatu zuen.
- 1969. Michael Schumacher 1 Formulako gidaria jaio zen Alemanian.
- 1971. 66 lagun hil ziren Glasgown, Celtic Glasgow taldearen estadioan baranda bat erori ondoren.
- 2002. Freddy Heineken, garagardoaren enpresari herbeheretarra, hil zen (j. 1923).