- 1492. Granadako Erresuma Errege-erregina Katolikoen aurrean errenditu zen.
- 1819. Maria Luisa Parmakoa, Espainiako erregina, Karlos IV.aren emaztea eta Fernando VII.a eta Karlos Maria Isidro Borboikoaren ama, hil zen erbestean (j. 1751).
- 1870. Napoleon III.ak Frantzia monarkia konstituzional bihurtu zuen.
- 1871. Espainian, Amadeo Savoiakoak zin egin zuen konstituzioa.
- 1912. Alemanian, neonezko gas iluminazio publikoa inaguratu zuten.
- 1914. Alfontso XIII.a Espainiakoak Kongresua disolbatu zuen.
- 1920. Isaac Asimov, errusiar idazle eta biokimikoa, jaio zen Petrovichin (Bielorrusia) (h.1992).
- 1959. Kubako Iraultza: Fidel Castrok agintea hartu zuen.
- 1991. SESB desegin zen, Mikhail Gorbatxoven kargu-uztearekin.
- 1997. Miguel Indurain txirrindulariak txirrindularitza utzi zuen.
- 2000. Maria de las Mercedes de Borbon y Orleans, Bartzelonako kondesa eta Espainiako Joan Karlos I.aren ama, hil zen. (j. 1910).
- 2004. 2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara eta ondorengo tsunamiak, Indonesia, Sri Lanka, India eta Tailandian 230.000 hildako eta milaka desagertu eragin zituen.
- 2005. Lourdes Iriondo euskal kantaria zendu zen (j. 1937)