- 404. Erroman, ezagutzen den azken gladiadore lehiaketa izan zen.
- 1431. Rodrigo de Borja, espainiar kardinala eta 1492an aitasantu egingo zutena Alejandro VI.a izena hartuz, jaio zen (h. 1503).
- 1501. Normalean, data hau hartzen da inkunable izeneko liburuen azkena bezala.
- 1511. Henrike, Cornwalleko dukea, Henrike VIII.a Ingalaterrakoa eta Katalina Aragoikoaren semea, jaio zen (berehala hilko zen).
- 1788. Ingalaterran The Times egunkariko lehen alea argitaratu zen.
- 1801. Britainia Handia eta Irlandako erresumek bat egin zuten Erresuma Batua sortuz.
- 1806. Frantzian, Napoleon I.ak egutegi errepublikarra bertan behera utzi eta gregoriarra jarri zuen indarrean.
- 1808. AEBek esklabo inportazioa debekatu zuen.
- 1818. Mary Shelleyk Frankenstein eleberria argitaratu zuen.
- 1820. Espainian, Rafael de Riego jenerala altxatu zen Las Cabezas de San Juanen, Fernando VII.aren absolutismoaren aurka eta 1812ko Konstituzioa aldarrikatu zuen, Hirurteko Liberalari hasiera emanez.
- 1863. Estatu Batuak: Abraham Lincoln presidenteak, esklabutzaren abolizioa aldarrikatu zuen.
- 1867. Alfred Nobel kimikoak dinamita lortu zuen lehen aldiz, industri ekoizpena egiteko eran.
- 1880. Panamako kanalaren lanak hasi ziren.
- 1899. Espainiak Estatu Batuei eman zien Kubako lurraldea.
- 1910. Espainian lehen aldiz jan zituzten 12 mahats ale kanpaiak jotzen zuten bitartean, frantsesen moda jarraituz.
- 1919. Alemania: Alemaniako Alderdi Komunista sortzen da, Rosa Luxemburg, Karl Liebnecht eta Guillermo Piecken eskutik.
- 1930. Paisleyn, Glasgowtik gertu (Eskozia) 80 haur hil ziren zine baten izandako sutean.
- 1959. Kuba: Fulgencio Batista diktadoreak Kubatik ihes egin zuen Fidel Castroren erasoaren ondoren.
- 1960. Benin eta Kamerun Frantziatik independizatu ziren.
- 1986. Europar Batasuna: Espainia eta Portugal Europar Batasunan sartu ziren.
- 1993. Txekoslovakia, 74 urte batera izan eta gero, bi estatutan banatu zen: Eslovakia eta Txekiar Errepublika.
- 1995. Austria, Finlandia eta Suedia Europar Batasunan sartu ziren.
- 1999. Eurogunea: Euroa 11 herrialdetako txanpon ofiziala bihurtu zen (Austria, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia, Irlandako Errepublika, Finlandia, Alemania, Frantzia, Espainia eta Portugal, nahiz eta oraindik billete eta txanponik ez kaleratu.
- 2002. Eurogunea: Euroa ezarri zen Europar Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat (aurrekoak gehi Grezia).
- 2006. Tabakoaren aurkako legea indarrean jarri zen Espainia eta Euskal Herrian.