- 1520. Espainiako Karlos I.a Alemaniako Enperadore koroatu zuten, Karlos V. izena hartuz.
- 1812. Napoleonek bere atzerakada latzari ekin zion Errusian.
- 1893. Gummo Marx, AEBetako aktore eta enpresaria eta Marx anaietako bat, jaio zen. 1977an hilko zen.
- 1915. New Yorken, 33.000 emakumek martxa bat egin zuten emakumeen sufragioa aldarrikatuz.
- 1917. Boltxebikeen Komite Zentralak intsurrekzio armatua prestatzearen aldeko botoa eman zion Lenini.
- 1939. Dibortzio Legea anulatu zuten Espainian.
- 1940. Franco eta Hitlerren arteko elkarrizketa Hendaian.
- 194. Pele futbol jokalaria jaio zen.
- 1960. Randy Pausch jaio zen.
- 1961. Andoni Zubizarreta futbol jokalari gasteiztarra jaio zen.
- 1971. Alemanian, Mercedes-Benz enpresak airbaga patentatu zuen.
- 1977. Kataluniako Josep Tarradellas itzuli zen.
- 1980. Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean gas leherketa batek 52 hildako utzi zituen, 49 haur eta 3 irakasle.
- 2001. Apple Inc. bere Ipod musika entzuteko tresna famatua saltzen hasi zen.
- 2002. 50 txetxeniarrez osatutako komando batek 800 pertsona bahitu zituen Moskuko Dubrovka Antzokian eta Txetxeniatik erretiratzeko eskatu zion.