- K. a. 48. Dyrrhachiumeko batailan, Julio Cesarrek Pompeyo garaitu zuen Mazedonian.
- 138. Hadriano erromatar enperadorea hil zen.
- 1099. El Cid, Gaztelako noble eta mertzenarioa, hil zen (j. 1044).
- 1509. Jean Calvin Elizaren erreformatzailea eta kalbinismoaren sortzailea, jaio zen (h. 1564).
- 1778. AEBetako Independentzia Gerran, Luis XVI.a Frantziakoak Britainia Handiari gerra deklaratu zion.
- 1856. Nikola Tesla fisikari, matematikari, asmatzaile eta ingeniari elektriko serbiarra, jaio zen (h. 1943).
- 1871. Marcel Proust idazle frantziarra jaio zen (h. 1922).
- 1938. Howard Hughesek marka berria ezarri zuen munduari 91 ordutan bira ematean.
- 1940. Vichyko erregimena hasi zen.
- 1940. II. Mundu Gerran, Ingalaterrako Bataila hasi zen.
- 1968. Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxearen Ama Lur filma estreinatua izan zen Donostiako zinemaldian. Lehendabiziko euskarazko filma izan zen.
- 1985. Frantziako inteligentzia agenteek Greenpeace erakundearen Rainbow Warrior ontzia hondoratu zuten Aucklandeko portuan, Zeelanda Berrian, Mururoako saio nuklearretan sar ez zitezen. Atentatu horretan Fernando Pereira argazkilaria hil zen.
- 1991. Boris Yeltsin Errusiako presidente hautatu zuten.
- 1997. ETAk Miguel Angel Blanco Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia bahitu zuen.