- San Fermin eguna. Jaiak Iruñan, Lesakan eta Pasai Antxon, besteak beste.
- 1875. Don Karlosek Foruak egin zituen zin Ordiziako plazan.
- 1930. Arthur Conan Doyle, idazle eskoziarra (Sherlock Holmes), hil zen (j. 1859).
- 1940. Ringo Starr, musikari ingelesa, jaio zen.
- 1973. Veronica Lake, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1922).
- 2005. Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen, 56 hildako eta 700 bat zauritu izan zirelarik.
- 2007. Munduko Zazpi Mirari Berriak hautatu zituzten Lisboan.