Uztailaren 4a

  • Estatu Batuetan, independentziaren egunaren ospakizunak.
  • 1054. Ameriketako indioek, arabiarrek, txinoek eta japoniarrek supernova bat ikuskatu zuten adierazpenak utzi zituzten. 22 hilabetez egon zen dizdiratsu, egunez ere ikusteko moduan. Haren hondakinek osatuko zuten Karramarroaren nebulosa.
  • 1541. Pedro de Alvarado konkistatzailea hil zen.
  • 1776. Amerikako Independentzia Gerra: Kontinental Kongresuak Independentzia Adierazpena berrestu zuen. Filadelfian (Pentsilvania) bildutako 13 koloniek AEBetako Independentzia Adierazpena onartu zuten.
  • 1807. Giuseppe Garibaldi jaio zen (h. 1882).
  • 1808. Napoleon Bonapartek Espainia eta Indietako lurrak eman zizkion bere anaia Joséri.
  • 1826. John Adams eta Thomas Jefferson, AEBetako 2. eta 3. presidenteak, hil ziren.
  • 1831. James Monroe, AEBetako presidentea, hil zen.
  • 1882. Louis B. Mayer, errusiar cinemagile eta ekoizle eta Metro Goldwyn Mayerren sortzailea, jaio zen (h. 1957).
  • 1917. Manolete toreroa jaio zen (h. 1947).
  • 1934. Marie Curie fisikari eta kimikari poloniarra hil zen.
  • 1946. Estatu Batuek Filipina Uharteen independentzia onartu zuten.
  • 1959. Victoria Abril jaio zen.
  • 1987. Frantzian, tribunal batek Klaus Barbieri (Gestapoko buruzagia, «Lyoneko harakina») biziarteko kartzela zigorra eman zion.
  • 1992. Frantziako Tourraren lehenengo etapa Donostiako hiritik abiatu zen.
  • 1997. Mars Pathfinder espaziontzia Marten lurreratu zen.
  • 1997. Bimenes izan zen asturiar hizkuntza ofizializatu zuen lehen herria. Berehala animatuko ziren beste batzuk.
Publicado en on 2009 Julio 4 at 1:17 am Dejar un comentario