- 71. Tradizio katolikoaren arabera, Tomas Apostolua martirizatu zuten hil arte.
- 987. Hugues Capet koroatu zuten frankoen errege.
- 1642. María de Médici, Frantziako erregina kontsortea eta Henrike IV.aren emaztea, hil zen (j. 1575).
- 1702. Espainiako Ondorengotzako Gerra. Austriak, Karlos Artxidukearen aldeko, gerra deklaratu zien Frantzia eta Espainiari, Filipe Anjoukoaren aldekoei, alegia.
- 1775. AEBetako Independentzia Gerra: George Washingtoneko Ingalaterraren aurka altxatutako tropen agindua hartu zuen.
- 1844. Pinguino Handien azken bikotea hil zuten, Pinguinus generoa betiko iraungiz.
- 1883. Franz Kafka idazle pragarra jaio zen (h. 1924).
- 1935. André Citroën, automobilgintzan sektoreko ingenialari frantsesa, hil zen (j. 1878).
- 1971. Parisen, James Douglas Morrison, Jim Morrison, poeta eta The Doors talde kaliforniarraren abeslaria, hil zen 27 urte zituenean. Pariseko Père-Lachaise hilobian emango zioten lur.
- 1976. Adolfo Suárez Espainiako presidente egin zuten.
- 2001. Hegazkin istripua Errusiako Irkutsen, Tupolev hegazkin bat pistatik atera eta 145 hildako izan ziren.
- 2005. Espainian, sexu bereko batasun zibila aprobatu zuten.
- 2006. Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 42 hildako.