- 1646. Gottfried Wilhelm Leibniz matematikari eta filosofo arrazionalista alemaniarra, jaio zen (h. 1716).
- 1789. Francisco Xavier Mina, Mina gaztea, Espainiako Independentzia Gerran parte hartu zuen gerrillaria, jaio zen (h. 1817).
- 1876. Mikhail Bakunin idazle anarkista errusiarra, hil zen (j. 1814).
- 1903. Frantziako Tourreko lehenengo edizioari hasiera eman zioten.
- 1916. Ameriketako Estatu Batuetan lege lehorra indarrean jarri zuten.
- 1921. Txinako Alderdi Komunistaren sorrera.
- 1960. Somalia Italiatik independizatu zen.
- 1961. Carl Lewis, estatubatuar atleta, jaio zen.
- 1961. Diana Spencer, Galeseko printzesa, jaio zen.
- 1962. Burundi Belgikatik independizatu zen.
- 1962. Ruanda Belgikatik independizatu zen.
- 1991. Varsoviako Ituna bertan behera utzi zuten ofizialki.
- 1997. Britainia Handiak Hong Kongen subirotasuna Txinako Herri Errepublikaren esku gelditu zen.
- 1997. Goardia Zibilak José Antonio Ortega Lara aurkitu zuen Arrasateko zulo batean, ETAk 532 egunez bahituta izan ondoren.
- 2004. Marlon Brando, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1924).
- 2006. Puntukako kotxe karneta indarrean jarri zen.