Urriaren 23a

  • 1520. Espainiako Karlos I.a Alemaniako Enperadore koroatu zuten, Karlos V. izena hartuz.
  • 1812. Napoleonek bere atzerakada latzari ekin zion Errusian.
  • 1893. Gummo Marx, AEBetako aktore eta enpresaria eta Marx anaietako bat, jaio zen. 1977an hilko zen.
  • 1915. New Yorken, 33.000 emakumek martxa bat egin zuten emakumeen sufragioa aldarrikatuz.
  • 1917. Boltxebikeen Komite Zentralak intsurrekzio armatua prestatzearen aldeko botoa eman zion Lenini.
  • 1939. Dibortzio Legea anulatu zuten Espainian.
  • 1940. Franco eta Hitlerren arteko elkarrizketa Hendaian.
  • 1960. Randy Pausch jaio zen.
  • 1971. Alemanian, Mercedes-Benz enpresak airbaga patentatu zuen.
  • 1977. Kataluniako Josep Tarradellas itzuli zen.
  • 1980. Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean gas leherketa batek 52 hildako utzi zituen, 49 haur eta 3 irakasle.
  • 2001. Apple Inc. bere Ipod musika entzuteko tresna famatua saltzen hasi zen.
  • 2002. 50 txetxeniarrez osatutako komando batek 800 pertsona bahitu zituen Moskuko Dubrovka Antzokian eta Txetxeniatik erretiratzeko eskatu zion.
Publicado en on 2008 Octubre 23 at 1:01 am Deja un comentario